Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram
IDIzenburuaEremuaUrtea 
2756 Emakume txirrindularien topaketak Donostian
Iturria: Argia 22/09/2017
Euskarria: DIGITAL
Hizkuntza: Euskera
Etiketak: Género y generación
Donostia-San Sebastian 2017
Artxibo OCRArgia 2Q17mi22 Emakumetxírríndularíen topaketak Donostian Karl von Drais alemaniarrak bizikleta asmatu zuela 200 urte bete direnean, 200 emakume biltzea du xede "200EmakumeBizian" egitasmoak. Hirian, mendian eta errepidean bizikletan dabiltzan emakumeen papera aldarrikatzea da 200EmakumeBizian ekimenaren helburuetako bat. Irailaren 30ean eta urriaren lean egingo da Donostian. Kalapie eta Bizikume elkarteek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Sailaketa Donostiako Emakumeen Etxeak antolatu dute. Irailaren BOean mekanika eta bikepacking tailerrak, Emakumeak eta bizikleta: egungo erreaiitatea eta etorkizuneko proiektuak izeneko mahai-ingurua eta emakume bidaiarien hitzaldiak izango dira, besteak beste. Urriaren lean, bestalde, errepidera aterako dira emakumeak. Goizeko 8:30ean hiru multzotan banaturik ibiliko dira bizikletan: mendi-bideetan batzuk, errepidean beste hainbat eta bide-gorrietatik gainerakoak. 11:30ean Emakumeen Etxean bilduko dira guztiak, eta Donostiako kaleetatik ibiliko dira gero, 13:30ak bitartean. 200 emakume biltzea da sustatzaileen asmoa. Herri bazkariak borobilduko du ekimena.