| Extracto del fichero OCR | Argia 2Q17mi22
Emakumetxírríndularíen topaketak Donostian
Karl von Drais alemaniarrak bizikleta asmatu zuela 200 urte bete direnean, 200 emakume biltzea du xede
"200EmakumeBizian" egitasmoak.
Hirian, mendian eta errepidean bizikletan dabiltzan emakumeen papera aldarrikatzea
da 200EmakumeBizian ekimenaren helburuetako bat. Irailaren 30ean eta urriaren lean
egingo da Donostian. Kalapie eta Bizikume elkarteek, Gipuzkoako Foru Aldundiko
Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Sailaketa Donostiako Emakumeen Etxeak antolatu
dute.
Irailaren BOean mekanika eta bikepacking tailerrak, Emakumeak eta bizikleta: egungo
erreaiitatea eta etorkizuneko proiektuak izeneko mahai-ingurua eta emakume bidaiarien
hitzaldiak izango dira, besteak beste.
Urriaren lean, bestalde, errepidera aterako dira emakumeak. Goizeko 8:30ean hiru
multzotan banaturik ibiliko dira bizikletan: mendi-bideetan batzuk, errepidean beste
hainbat eta bide-gorrietatik gainerakoak. 11:30ean Emakumeen Etxean bilduko dira guztiak,
eta Donostiako kaleetatik ibiliko dira gero, 13:30ak bitartean. 200 emakume biltzea da
sustatzaileen asmoa.
Herri bazkariak borobilduko du ekimena. | |