Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram

Zikloteka Donostian (Gipuzkoa) kokatuta dago eta egitasmo aintzindaria da, espazio fisikoa eta birtuala duena. Bertan profesionalei, erakundeei eta interesa duen publikoari bizikletaren eta txirrindularitzaren ezagueraren eremuan espezializatutako dokumentu-ondarea eskaintzen die.
 

Eduki tekniko-administratiboa duen dokumentazioa gordetzen eta antolatzen da Ziklotekan, baina baita izaera zientifikoa, dibulgatzailea edo aldarrikatzailea duena ere.  Bere ondare dokumentalak paperean edo euskarri digitaletan eskaini daitezke, kasuan kasu.

Azken 25 urteotan eguneroko txirrindularitzari buruzko lan, azterketa eta material ugari sortu da Gipuzkoan. Dokumentazio hori, orain arte oso sakabanatuta, bizikletaren eta bizikleta bidezko mugikortasunaren esparruetako ezagueraren ondarea da, eta gure lurraldean eguneroko mugikortasunerako bizikletaren erabilera normalizatzeko esfortzuaren islada da.

Ondare dokumental hori identifikatzeko, biltzeko eta bere zabalpena egiteko dagoen interesa dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Cristina Enea Fundazioak Zikloteka eratzeko protokoloa sinatu zuten 2015ean, bizikleta bidezko mugikortasunean espezializatutako dokumentazio zentroa sortzeko, alegia.

2017az geroztik, ConBici Bizikletaren Defentsarako Koordinakundearekin lan egiten dugu, hiriko txirrindularien 70tik gora erakunde biltzen dituena; 2018an, lankidetza-hitzarmen bat sinatzen da Bizikletaren aldeko Hirien Sarearekin, 550 udalerri biltzen dituzten 151 kidez osatua. Horri esker, Ziklotekak bere burua ezagutarazteko eta jatorri desberdinetako dokumentu-funtsak biltzeko aukera du.

2022an lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin. Lankidetza honek Ziklotekak bere dokumentu-oinarriak eta ikerketa-ildoak indartu eta areagotzea ahalbidetuko du, eta, era berean, bere zerbitzuen eskaintza eta ezagutza publikoa zabaldu ahal izango du Espainiako lurraldean zehar.

Cristina Enea Fundazioa Gipuzkoako Diputazioa Ciclosfera Con Bici Red de Ciudades por la Bicicleta
Lankidetzan
Gobierno de España - Ministerio de Transportes y Movilidad Sostenible

Zikloteka# bilduma argitalpen teknikoak

Bizikleta bidezko mugikortasuna ardatz duen argitalpen teknikoen bilduma honen bidez, herritar guztien eskura jarri nahi ditugu bizikleta joan-etorrietarako bitarteko gisa hartzen duten ikerketak, txostenak eta saiakerak. Ziklotekaren helburu nagusia da ezagutza-oinarriak eta jarduera-ildoak ematea, teorikoki eta praktikoki lagungarriak izan daitezen bizikletaren sustapenaren arloan lan egiten duten pertsonentzat, profesionalentzat, erakundeentzat eta elkarteentzat.
Bilduma honen bidez, Ziklotekak bizikleta bidezko mugikortasunari lotutako gaiak jorratuko ditu, lehentasunez, gai horiek orain arte ez baitute behar bezalako tratamendurik eta tokirik izan literatura zientifiko-teknikoan, ez gaztelaniaz ez euskaraz, eta, hala,  argitalpenen gaur egungo eskaintzan gai horren inguruan dauden gabezia batzuk pixkanaka arintzen lagunduz.

Pedalei eragiteko laguntza duten bizikletak eta tokiko mugikortasun politikak

Lehen zenbaki honetan, txirrindularitzaren esparruan gaur egun indar eta potentzialtasun handiena duen garapen teknologikoa jorratu dugu: bizikleta elektrikoa edo pedalei eragiteko laguntza duen bizikleta, eta, horrekin batera, tokiko mugikortasun-politikak.

Horretarako, txirrindularitza elektrikoak politika horien esparruan izan dezakeen zereginean jarri nahi izan da arreta txosten honetan; hala, bizikleta elektrikoaren onurak eta aukerak azaldu dira, eta, era berean, dituen mugez eta arriskuez ohartarazi da; amaieran, helburu eta proposamen sorta bat eskaintzen da, iradokizun gisa, bizikleta elektrikoen arloko udal politikak nola planteatu eta abiarazi pixka bat argitzen laguntzeko.

Jeitsi

Dokumentazio
Zentrua

Izaera teknikoa, zientifikoa, dibulgatzailea eta aldarrikatzailea duten 2.000 erreferentzia baino gehiago ditu gaur egun dokumentazio zentroak, izaera eta euskarri mota ezberdinetan. Jabego intelektualaren babes mailaren eta bestelako baldintza legalen arabera, ondarea herritarrek eskuragarri dute kontsultatzeko.

Bere ondare dokumentala euskarri ezberdinetan dago eskuragarri, idatzizkoan, grafikoan eta ikusentzunezkoan, eta Ziklotekan bertan kontsulta daiteke, bai eta bere webgunean ere, atal honetan aurkituko duzun bilatzailearen bidez.

Bilatzailea

Nola erabili?

1.
Sartu zure bilaketaren parametroak. Emaitzetan bi motako dokumentuak ikusiko dituzu: 

Zure ordenagailuan deskargatu ditzakezunak, horretarako baimena baitute.

Ziklotekaren bulegoetan kontsultatu beharko dituzunak.

2.
Interesatzen zaizkizun dokumentuak aukeratu. Zure dokumentuen zerrenda pertsonalera joango dira.

Bilaketa berriak egin ahala, zerrenda pertsonalera dokumentu berriak gehitu ahal izango dituzu.

3.
Zure zerrendara joan era 'Eskaera deskargatu' botoia sakatu. Aukeratu dituzun dokumentuak biltzen dituen PDFa deskargatuko da. Dokumentu hau Ziklotekaren bulegoetan aurkeztu behar duzu, eta kontsultak han egin ahal izango dituzu.

ZIKLOTEKA DOAKO ZERBITZUA DA.


Informazioa eta
Harremanetarako

Zikloteka

ZIKLOTEKA.
Bizikletaren dokumentazio zentrua.

[email protected]
T. 943 45 35 26

Cristina Enea Parkea
Cristina Enea Fundazioa /
Ingurumen Baliabideen Etxea 
Mandaseko Dukearen pasealekua, 66.
20012 Donostia

43°18’46.4” N 1°58’31.5” O
Mapan ikusi

BULETINA HARPIDETZA
Gure buletinari harpidetu zure epostan azken berriak jasotzeko.

ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera: 9:30-18:00*
Larunbata: 10:00-14:00 / 15:00-19:00
Igande eta jai-egunak: 10:00-14:00

(*) Ordubete gehiago ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean.

PARKEKO SARRERA OINEZKOENTZAT DA: 

Sarrera nagusia Mandako Dukearen pasealekutik (Egia auzoa).
Federico Garcia Lorca kaleko Gladys del Estal pasarelatik.
Loiolako Erriberetako Mikel Laboa zubitik.
 


newsletters

Zerrenda honetan aurkituko dituzu deskargatzeko argitaratu ditugun buletinak.

BULETINA HARPIDETZA
Gure buletinari harpidetu zure epostan azken berriak jasotzeko.