Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram
IDIzenburuaEremuaUrtea 
2491 Bizikletentzako aparkalekua egingo dute Karlos I.aren etorbideko lurpeko pasabidean
Iturria: Irutxuloko Hitza 17-11-2015
Euskarria: DIGITAL
Hizkuntza: Euskera
Etiketak: Aparcamientos
Donostia-San Sebastian 2015
Artxibo OCRBizikletentzako aparkalekua egingo dute Karlos I.aren etorbideko lurpeko pasabidean Udal gobemuak azkenean ez du pasabidea estaliko. Azaroa 17, 2015 Nork: Irutxuloko Hitza Karlos l.aren hiribideko pasabidea. (Argazkia: Aritz Sorzabal) Udal gobemuak urrian iragarri zuen Karlos I.aren etorbideko lurpeko pasabidea itxi eta estali egingo zuela. Amara Berriko ingura honetan egindako berritze lanak direla eta, jada ez da beharrezkoa lurpetik joatea alde batetik bestera pasatzeko, orain oinezkoentzako zebrabideak baitaude errepidean. Puntu kritiko honetarako, ordea, bazegoen beste proiektu bat. Aurreko legealdian, Mugikortasun Sailak pasabidea bizikletentzako egonaldi luzeko aparkaleku bihurtzeko proiektua aurkeztu zuen: 100 bizikletarentzako aparkaleku automatizatu bat. Axier Jaka EH Bilduko zinegotziak gogor kritikatu zuen Karlos l.aren hiribideko pasabidea lurperatzeko asmoa. Aurreko legealdian adostu eta 2015eko aurrekontuetan islatuta dagoen proiektu bat bazegoela adierazi zuen Jakak, baina udal gobemua “egindako guztia desegiten tematuta” dagoela salatu zuen. Lurrazpiko pasabidea ixteko erabakia “ilogikoa eta arduragabea” déla esan zuen, eta erabaki hori atzera botatzeko eskatu zion udal gobemuari. Kalapie Txirrindularien Elkarteak ere babestu du Bilduren proiektua.