| Extracto del fichero OCR | Bizikletentzako aparkalekua egingo dute Karlos I.aren
etorbideko lurpeko pasabidean
Udal gobemuak azkenean ez du pasabidea estaliko.
Azaroa 17, 2015 Nork: Irutxuloko Hitza
Karlos l.aren hiribideko pasabidea. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Udal gobemuak urrian iragarri zuen Karlos I.aren etorbideko lurpeko pasabidea itxi eta estali egingo
zuela. Amara Berriko ingura honetan egindako berritze lanak direla eta, jada ez da beharrezkoa lurpetik
joatea alde batetik bestera pasatzeko, orain oinezkoentzako zebrabideak baitaude errepidean. Puntu
kritiko honetarako, ordea, bazegoen beste proiektu bat. Aurreko legealdian, Mugikortasun Sailak
pasabidea bizikletentzako egonaldi luzeko aparkaleku bihurtzeko proiektua aurkeztu zuen: 100
bizikletarentzako aparkaleku automatizatu bat.
Axier Jaka EH Bilduko zinegotziak gogor kritikatu zuen Karlos l.aren hiribideko pasabidea lurperatzeko
asmoa. Aurreko legealdian adostu eta 2015eko aurrekontuetan islatuta dagoen proiektu bat bazegoela
adierazi zuen Jakak, baina udal gobemua “egindako guztia desegiten tematuta” dagoela salatu zuen.
Lurrazpiko pasabidea ixteko erabakia “ilogikoa eta arduragabea” déla esan zuen, eta erabaki hori atzera
botatzeko eskatu zion udal gobemuari. Kalapie Txirrindularien Elkarteak ere babestu du Bilduren
proiektua. | |