Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram
IDIzenburuaEremuaUrtea 
979 Oarsoaldean txirrindularitza eskola sortzeko proiektua.
Egilea: Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskola (OTXE)
Iturria: Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskola (OTXE)
Euskarria: DIGITAL
Hizkuntza: Euskera
Etiketak: Enseñanza
Errenteria -
Artxibo OCROARSOALDEAN TXIRRINDULARITZA ESKOLA SORTZEKO PROIEKTUA > AURREKARIAK.- Aurkezten dugun honako proiektua, zenbait txirrindularien, bai profesional mailan ibilitakoen eta bai afizionatu bezala ibilitakoen iritzien eta ikuspuntuen ondoren sortutako hausnarketan oinarritzen da. Lan talde honek proposatzen duen proiektuaren helburu orokorra txirrindularitzan ikusi dugun gabezia eta txirrindaren erabilpenak duen gorakadaren arteko ezberdintasunak eraginda, hutsune bat betetzea da. Azken urteetan, txirrindularitzak beherakada nabarmena jasan du federatutako txirrindulari kopurua asko jaitsi baita. Beherakada honen arrazoiak asko eta mota desberdinekoak direla argi daukagu, baina konponbide bat aurkitzen saiatu behar déla ere argi daukagu, eta horretarako aurkezten dugu proiektu hau, txirrindularitza txikitatik sustatu, bultzatu, prestatu, kontzientziatu behar delà proposatzen dueña. Euskal Herria beti izan da erreferentea txirrindularitza munduan, bai profesional mailan eta baita afizionatu mailan ere, eta noski, ezin ahaztu euskaldunen zaletasuna, beti eredugarria izan baita. Zoritxarrez, gaur egun ezin da gauza bera esan. Lehendabiziko arazoa oinarrian aurkitzen da, harrobia lantzen ez denez, oso zaila baita txirrindulariak aurrera ateratzea eta noski, eskualdean ere arazo berdina ikusi dugu. Eskualdean badira hainbat txirrindulari elkarte eta beraien lana beharrezkoa eta eskertzekoa da, baina gure ustez elkarte hauen lana ez da nahikoa txirrindularitza sustatzeko. Denek helburu bezela errepideko txirrindularitza dute eta txirrindularitza hau baino askoz gehiago da, izan ere Btt, BMX, Pista, Ziklokrosa, Trialsin existitzen dira eta ez dago inor hauek bultzatzen dituenak. Txirrindulari on bat izateko (ez soilik profesional mailan) modalitate guztien gutxieneko oinarria edukitzea beharrezkoa déla usté dugu, espezialitate hauek ez lukete beraien artean baztertzaileak izan behar, aitzitik, integralak eta osagarriak izan beharko lukete. Espezialitate bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta ukaezina da hauek ezagutzea eta lantzea onuragarria delà txirrindulari batentzat. Aide batetik, osoko prestakuntza honek, bai fisikoki eta bai teknikoki trebetasuna hobetzeko aukera paregabea da, eta bestetik, behin adin jakin batera iritsitakoan, gustoko edo egokien doakion espezialitatea aukeratzea errezagoa izango da. Aipatu behar da, eskola honetan oinarrizko mekanika erakutsiko zaiela, ustekabeko matxurak konpontzeko gai izan daitezen, kirolari bezala beraien autonomía landuz eta ondorioz segurtasuna handituz. > PROIEKTUAREN EZAUGARRIAK.- Ikasturtea fase ezberdinetan banatuko dugu. Fase bakoitzean espezialitate desberdina, hau da, bizikleta mota ezberdina edota erabilpen ezberdina irakatsiko da. Fase bakoitza 2 hilabetekoa ¡zango da eta bakoitzaren ezaugarriak honako hauek ¡zango dira: 1) Teknika (urria-azaroa) Bakoitzak duen bizikletarekin, trebetasun ariketak, bide heziketa eta bizikletaren mekanika irakatsiko dira, honetarako oreka, erabilera, ginkana... ariketak erabiliaz. Hasiera batean zirkuito itxietan, frontoietan edota belardietan arituko gara. 2) Pista (abendua-urtarrila) Gipuzkoako Federazioak elkarte guztietako txirrindularientzat eskuragarri dituen pistako bizikletak erabiliko ditugu. Agian ezezagunena da eta pistan ibiltzen irakatsiko zaie ikasleei. Fase honetako bi hilabeteak Donostiako Belodromoan egingo dira eta sarrera Gipuzkoako Federazioaren kargu izango denez, entrenatzeko egunak beraiek ezartzen duen egutegiaren arabera izango dira. 3) Errepidea (otsaila-martxoa) Fase honetan, bakoitzak duen bizikletarekin eta momentu horretan ditugun baliabideen arabera, errepideko bizikletarako ezagutzak emango dira, hain zuzen ere, bide heziketa, taldean joatea, errepidean joateko modua, taldean erreleboak emateko modua, aerodinamika, erresistentzia, esprina eta sortzen joango diren ezagutza guztiak. Bidegorriez baliatuz, polígono ezberdinetan egingo dira irakaspenak. 4) Btt (apirila-maiatza) Partaide bakoitzak mendi bizikleta edukitzea beharrezkoa izango da. Mendian gora igo, jaitsi, zoru desberdinetan ibili, naturako oztopoak saihestu, orientazioa eta sortzen joango diren ezagutza guztiak irakatsiko dira. Fase hau mendi txirrindak gordetzeko txokoa bezala ere erabiliko baita. Eta bestalde, dutxatzeko aukera ere eman beharko du. > KONPETIZIOA.- Hasiera batean ez da konpetizioa helburu bezala duen eskola bat ¡zango. Lehen urtean oso zaila da irakaspen guztiak eman eta txirrindulariak lehiaketarako prest izatea, honek urteetako lana izan behar du eta ondo ikasitakoan, nahi izanez gero, lehiatzeko aukera izango dute. Beti infantil mailatik aurrera ¡zango dute lehiatzeko aukera eta fase bakoitzeko monitoreak egoki ikusten duenean ahalko dute txirrindulariek txapelketara joan. Hala ere, aipatu behar dugu, eskola honen asmoa eskualdean dauden txirrinda elkarteekin elkarlana egitea delà. Dakizuen bezala, jadanik Errenteriako Laguntasuna Elkarteak, Lezoko Allerru Elkarteak eta Oiartzungo Ciclos Iñaki taldeak dituzten kirolarien helburua konpetizio mailan aritzea da, eta horretarako behar diren prestakuntza eta baliabideak dituzte. Beraz, hemen planteatzen dugun eskolaren jarraipen egoki bat elkarte edo talde hauekin harremanetan eta elkarlanean egotea da, hau da, eskolak oinarrizko harrobia sortu, ahal den prestakuntza hoberena emanez txirrindulari bakoitzari eta gero aipatutako elkarteei (edo kasuaren arabera beste batzuei) bideratu, beraiek konpetizio mailan laguntzeko eta bultzatzeko. Hemen aipatutako planteamenduarekin txirrindulariak aurrera ateratzeko aukera polita eta ezinhobea izango du, bai konpetizio munduan sartzea erabakitzen badu edo bai afizionatu mailan jardun nahi badu, baina kasu guztietan txirringa baten gainean ibiltzeko behar duen prestakuntza eta segurtasuna edukiko du, eta azken finean hori da helburua, txirringaren erabilpena sustatu. > AURREKONTUA.- Hasteko esan behar da mota honetako eskolarik ez dagoela, beraz aurrekontu bat egiteko orduan erreferenterik gabe gaude. Gainera ezinezkoa da jakitea neska- mutilen erantzuna zein izango den eta ondorioz eskolaren beharrak zeintzuk izango diren, baina hona hemen printzipioz aurreikusten diren gastuen zerrenda. Planteamendua egiteko 15 ikasle izena ematen dutela kontuan edukiko dugu. Publizitatea: Ikasturte hasieran eskolaren berri eman beharko da izena eman nahi duenak informazioa izan dezan. Honez gain, martxaren bat antolatzen denean, publizitatea ere egin beharko da. Asegurua: Eskolaren asegurua urtekoa. Federatu Txartela: Gipuzkoako Federazioaren baliabideak erabili ahal izateko ikasleak federatuak egon behar dute. Gainera, lehiaketa batean parte hartu nahi izanez gero, federatuak egon behar dute. Ikasle bakoitzak here federatu-txartela behar du, horregatik aurrekontuan 15 jarri dugu. > BEHARRAK.- Eraikin edo lokal bat beharko da eskualdeko edozein udalerritan. Goian aipatu bezala, egoitza honek gutxieneko zabaltasuna eduki beharko du, bertan mekanikako klaseak emango baitira, eta txirrindak gordetzeko txokoa bezala ere erabiliko baita. Eta bestalde, dutxatzeko aukera ere eman beharko du. Dakizuen bezala, txirrinda modalitate bakoitzak bere txirringa berezia dauka, modalitate bakoitzaren ezaugarriei aurre egiteko. Baina jakin badakigu pertsona batek 3 txirringa desberdin edukitzea ezinezkoa delà, beraz, nahiz eta ikastaroa hasiera batean bakoitzak duen txirringarekin eman (pistako kasuan izan ezik, esan bezala Gipuzkoako Federazioak utziko baititu), poliki-poliki espezialitate bakoitzerako behar diren txirringak lortzea espero dugu. Hasteko, zailtasun handiena BMX egiteko orduan ikusten da, dagokion bizikleta edukitzea oso komenigarria baita, beraz modalitate honetako txirringa bereziak lortzea izango da lehentasuna. Eguraldi txarra dagoenerako eta negurako, kiroldegietatik kentzen diren bizikleta estatikak aprobetxatzea planteatzen dugu, eta horretarako kiroldegiak prest egon behar dute. Udalerrietako biltegietan, kalean jasotako txirringak egoten dira. Horietako txirringa asko egoera onean daude eta beste asko konponketa batzuk egin ondoren aprobetxatu daitezke. Biltegietako garbiketa egiterakoan, bota baino lehen eskolari dohaintza egitea proposatzen dugu.