Artxibo OCR | "DONOSTIALDEKO METROPOLI INGURUAE BIZIKLETA BIDEZKO
MUGIKORTASUNA SUSTATZEKO P AU SOAK"
Eguneroko bizimoduan garraiobide gisa bizikleta erabiltzeko ekintzak sustatzen dihardu
Donostiak, 90. hamarkada erdialdetik. Gaur egun errealitate bat da, 50 km. baino gehiagoko
bidegorri sarearekin, eta hirian barrena pedalkada dabiltzan milaka lagunekin.
Ekintza horiek bat egiten dute Gipuzkoan bizikleta bidezko mugikortasuna bultzatzeko egiten
diren beste hainbatekin, bai udal-ekimenak, bai eta Foru Aldundikoak ere. Ekimen horiek
guztiak Gipuzkoako bizikleta bide sarea egituratzen ari dira, gure lurraldean bizikletaren
erabilera geroz eta handiago izatea eraginez.
Hori delà eta, gure ingurune gertueneko udalerriekin partekatu nahiko genituzke mota honetako
esperientziak, bai eta bizikleta-mugikortasunarekin, eta bizitza-ohitura jasangarriagoekin,
osasuntsuagoekin eta seguruagoekin erlazionatuta egon daitezken erakunde eta
administrazioetako arduradunekin ere.
Florretarako, Donostiako ingurune metropolitanoan bizikleta bidezko mugikortasunaren
errealitateari buruzko informazio eta eztabaida jardunaldia antolatu dugu, bai eta esparru
honetan bere erabilera sustatzeko aukeren inguruan hitz egiteko ere.
Ideia da hausnarketa kolektiboa egitea Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean.
IRAILAREN 3ko BILERAREN GAI-ORDENA
9:30.- Ongietorria eta irekiera. Cristina Enea Fundazioa, Donostiako Udaleko Mugikortasun Saila
eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegiturak Saila.
9:40.- Aurkezpena: Saioaren helburuak eta bertaratutakoen aurkezpenak.
9:45.- Bizikleta Donostian.
10:00.- Txirrindularitzaren politika Foru Aldundian.
10:15.- Partehartze txanda.
11:15.- Atsedena.
11:35.- Partehartze txanda.
12:35.- Indarguneen, aukeren eta zailtasunen laburpena. Balizko Ian- eta ekintza- lerroak.
13:30.- Amaiera.
Doflostako Ufefci
Ayuntamiento de San Sebastien
cristinaenea
—fundazioa —
Gipu/Jinako Fniu AJdundîa
BERTARATUAK: Ikus atxikitutako Excel artxiboa
AURKEZPENAK: GFAren (Edorta Bergua) eta Donostiako Udalaren (Josu Benaito) aurkezpenak
atxikituta.
JARDUNALDIAN PLAZARATU ZIREN IDEIEN LABURPENA
Saioan zehar eginiko iritzi-sorta eta ba/izko proposamenak aurkezteko, ekarpen ezberdinak
gaika edo hausnarketa-esparruka mu/tzokatzea erabaki da.
INTE RMODALITATEA ETA BIZIKLETAK
Interbentzio askotan azaldu zen gaia izan zen, dauden beharrak, gaitasunak eta mugak
aztertzen jarraitzeari garrantzia emanez.
Eusko Treneko bagoietan bizikletentzako espazio gehiagoren beharra azpimarratu zen.
RENFEk eskaintzen dituen zerbitzuetan ere bizikletentzako arrêta gehiago eskatu zen, eta joan-
etorri luzeetan bizikletak bagoietan sartzeko debekua ere salatu zen. RENFEtik adierazi zen
intermoda I itatearen garapenaren gaitasunak ez direla bizikleten sarbidean oinarritu behar,
estrategia horrek gaitasun mugatuak ditu.
Autobusei dagokienez, kanpo-euskarriak kokatzeko aukera planteatu zen, bizikletak bertan
jartzeko. Bestalde ordea, gogoratu zen indarrean dagoen Europako araudiak debekatu egiten
duela ibilgailuen aurre aldean kokaturiko euskarri horiek.
Intermodalitateari buruzko hausnarketan geltoki ezberdinetan aparkaleku seguruaketa gaitasun
handikoak sortzeko beharraz ere hitz egin zen.
BIZIKLETA PUBLIKOAREN ZERBITZUA
Donostian indarrean dagoen sistema publikoa eskualdera zabaltzeko aukera aztertzea, eta
inguruko udalerrietan zerbitzuari buruzko informazio-kanpaina egitea.
Mugi txartelarekin bizikleta publikoak erabili ahal izatea.
Bizikleta publikoak mugak ditu egunerokotasunean bizikletaren erabileraren hazkundeari
dagokionez, bai eta herri- eta hiri-desplazamenduetako banaketa modalaren presentzian ere.
BIZIKLETARI LOTUTAKO SARE ETA AZPIEGITURAK
Beharrezkoa da inguruko udalerrien edo hiriguneen arteko bizikleta bidezko loturak edo
konektibitateak garatzea.Adibidez, faltan somatzen da Donostia eta Flernani edo Lasarte lotzeko
konexioa, bai eta azken hori eta inguruko udalerriak lotzeko ere.
Ibilgailu motordunentzat egiten diren azpiegitura berri guztietan kontuan hartu beharko
litzateke bizikleta bideak egiteko aukera. Era berean, errepide sareko bideren bat hobetu
beharra dagoenean ere bizikleta bideak egokitzeko aukera aurreikusi beharko litzateke.
Orain arte eginiko bizikletentzako azpiegiturak baino merkeagoak aztertzeko, diseinatzeko eta
egiteko aukera ere aipatu da.
Azpimarratzen da txirrindulari-sareen eta eratorritako azpiegituren garrantzia, Gipuzkoan
turismoa sustatzeko aukera bezala.
HEZIKETA ETA SENTSIBILIZAZIOA
Egunerokotasunean beren joan-etorriak bizikletan egiten dituzten pertsona kopuruan gorakada
nabari da baina, aide batetik, pertsona batzukez dira oso iaioak, eta bestetik, bide-zirkulazioko
arauak ezagutzen ez direla dirudi. Zentzu horretan, esan daiteke bizikletan ibiltzen diren lagun
kopuruak gora egin duen udalerrietan tirabirak sortzen direla txirrindularien eta oinezkoen
artean, zenbait txirrindulari espaloietatik ibiltzen direla, ohitura zakarrak izaten direla...
Azpimarratu zen "jendeak ez dakiela bizikletan ibiltzen".
Horregatik guztiagatik, heziketa eta edukazioa beharrezkoak direla ikusi zen:
Kontzientziazio eta edukazio zibikoko kanpainak. Txirrindulari eta oinezkoen arteko
bizikidetza-arazoei arrêta eskaini.
Txirrindularientzako trebakuntza espezifikoa. Galtzadatik ibiltzeko ikastaroak
Motordun ibilgailuen gidarientzako informazioa eta heziketa. Zirkulazioan bizikletekin
elkarbizitza hobetzeko. Bizikletaren balizko erabiltzaile gisa erakartzeko publiko objektibo
bezala.
Doflostako Ufefci
Ayuntamiento de San Sebastien
cristinaenea
—jitndtiziiM —
Gipu/Jinako Fiiru AJdundîn
Heziketa ikastetxeetan. Behartutako mugikortasunean garraiobide gisa bizikleta finkatzeko
haur eta gazteengan arrêta jarri. "Igeriketarekin egiten den bezala, bizikletan hiri eta
errepideetatik egoki zirkulatzen irakatsi beharko litzateke".
- Haurrek beren ikastetxeetarako bidea egiteko, edo kirol jarduerak eta eskolaz kanpoko
jarduerak garatzeko bizikleta erabil dezaten, gurasoak sentsibilizatu.
- Existitzen dena (sareak, jarduerak...) ezagutzera emateko komunikazio-kanpainak egin, bai
eta bizikleta erabiltzearen abantailak azaltzeko ere.
BESTELAKOAK
Bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzeko eta bultzatzeko instituzioen konpromiso handiagoa
eskatzen da. Ibilgailu honen erabilera sustatzeko, "krisia" aukera gisa lantzea eta ulertzea
proposatzen da.
Bizikletentzako azpiegituren garapenerako eta bizikletaren erabilera sustatzeko aurrekontu
handiagoa beharrezko déla ere aipatu zen.
Europatik Udaletara etor litezkeen laguntza publikoek ihes egiten dutela azaldu zen. GFA-k
udalentzako antena eta informazio lana egin beharko luke. Topaketaren interesa ere aipatu zen,
jarraikortasuna ¡zango duen itxaropenarekin.
JARRAITZEKO PROPOSAMENAK
Intermodalitatearen eta bizikleten inguruan lantalde espezifiko bat sortzea. Garraioaren Lurralde
Agintaritzari eskatzen zaio inplikaturiko erakunde eta eragileen artean deialdia egitea eta
koordinatzea.
Bestalde, egiaztatu da topaketan sortutako kezka eta hausnarketa asko partekatzen dituztela
bertaratutako udalerriek. Gainera, Foru Aldunditik Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia baten
hausnarketa eta sorrera berpiztuko da. Bere helburua da bizikletaren eta herritarren garraio
aktiborako txirrindulari-bideen erabilera sozializatzeko txirrindulari-sistema integral bat
artikulatzea. Zentzu horretan, lehenengo topaketa honi jarraipena ematearen aukera aipatzen
da, bai Estrategia zehazteko prozesuan (bertan hausnarketarako guneak eskianiko dira,
zeinetan saioan jasotako ekarpenak mahaigaineratzeko eta erantzuna emateko aukera egongo
den); bai eta Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluaren baitan sortu litezkeen Ian edo informazio
batzordeetan, saioan azaldutako gaiak jorratzeko.
Doflostako Ufefci
Ayuntamiento de San Sebastien
cristinaenea
—jitndtiziiM —
Gipu/Jinako Fiiru AJdundîn | |