| Artxibo OCR | «BIZIKLETA GEHIAGO, ZUHURTZIA GEHIAGO» KANPAINARI BURUZKO
PRENTSA OHARRA
Idazki honen bidez jakitera eman nahi dugu zer iritzi duen KALAPIE Hiriko
Txirrindularien Elkarteak Donostiako Udalak «Bizikleta gehiago, zuhurtzia
gehiago» goiburuaren pean iragarri berri duen kanpainari buruz.
Kanpaina horren zurigarria zenbait txirrindularik erakusten duen jokabide
desegokia da: Espaloietatik eta abiadura handiegian ibiltzen dira, eta batera
ibiltzeko guneetan ezarritako abiadurari ez diote jaramonik egiten. Hala, bada,
jarrera horien kontra borrokatu nahi da —aitorturik gutxiengo baten jarrera
delà—, bizikletaren hiri-erabilerak bere izen ona gal ez dezan.
1. KALAPIE bat dator udalarekin puntu honetan: Bada txirrindularien artean
gizalegerik erakusten ez duen gutxiengo bat, auto-gidari edo motorzaleen
artean ere era horretara jokatzen duten gutxiengoak badiren bezala. Denei
aplikatu behar zaizkie dagozkien zehapenak, egintza eta jarrera horiekin
pertsonen segurtasunean eta osasunean ondorio larriagoak eragiten
dituztenei, batez ere.
1. Kasu batzuetan, oinezkoen eta bizikletarien arteko gatazken sustraía
bizikleta-bideen ibilbidean egoten da; askotan, udalak, ibilbideok espaloien
gainean ezartzen ditu, eta horrek tira-birak eragiten ditu bi kolektiboen
artean. Horren azken adibideak Errando pasealekuan eta José Maria
Salaberria kalean aurki daitezke.
3. Hona hemen gatazkak eragiten dituen beste faktore bat: udalak ahalegin
eskasa egin du oinezkoekin batera erabili beharreko guneetan zirkulatzeko
dauden baldintzei buruzko informazioa ematen, eta erabili den
seinaleztapena nahasia gertatzen da oinezkoentzat zein bizikletarientzat.
Beraz, atzerapen handiegiz bada ere, egoki iruditzen zaigu udalak
bizikletariei jakinaraztea zein den eragiten dien arautegia eta zirkulatzeko
gomendioak ematea, horixe erreklamatzen aritu baikara urteetan, erantzunik
jaso gabe.
4. Ez da ahaztu behar, bestalde, espaloietatik ¡bilí ordez bizikleta-bideetatik
ibiltzen diren oinezkoak ere badirela, delà ezjakintasunez, delà nahita, eta,
hala, bizikletariekin gatazkak sortzen dituztela.
5. Ikuspegi hain estua erabili gabe, esan behar da txirrindularien gutxiengo
batek dituen jokabide kritikagarri horiek parte nimiño bat baino ez direla
mugigarritasunaren eremuan gertatzen diren eta, bereziki, oinezkoari
eragiten dieten gizalegerik gabeko jarreren artean.
Ehundaka automobil eta banaketa-ibilgailuk aparkatzen dute egunero
bigarren ilaran, espaloi gainetan, oinezkoen pasabideetan eta bus-bidean,
kalte eraginez oinezko, ibilgailu eta garraio publiko asko eta askori. Auto eta
motor kopuru handiek hausten dituzte ezarritako gehienezko abiadurak: hori
da bigarren istripu-kausa Donostian. Motorrezko ibilgailuek sortzen duten
hotsak eta keak denoi egiten digu kalte, baina badirudi horiek normaltzat
jotzen direla, eta ez dute gizarte-haserrerik sortzen, trafiko-istripuek baino
heriotza eta biktima gehiago eragiten badute ere.
Gidari eta ibilgailu motorizatu kopuru handion etengabeko gizalegerik ezak,
ohikoa bihurtu delarik, badirudi ez duela eskandalurik eragiten gizartean, ez
kezkarik sortzen arduradun politikoen artean. Aitzitik, azaleratzen hasi den
bizikleta bidezko mugigarritasuna, oso istilu eta biktima gutxi sortzen dueña
(8 zauritu baino ez 2010ean, Udaltzaingoaren arabera), gizartea asaldatzen
duen fenómeno gisa agertzen da eta horrek zuhurtasuna eskatzeko bigarren
udal-kanpaina bat ekarri du, baina txirrindulariei bakarrik zuzendua.
6. Aurkezten diguten kanpaina honek, diotenez, txirrindulariei eta auto-
gidariei zuhurtasun gehiago eskatzeko helburua du, baina iragartzen diren
ekintzen artean ez dago auto-gidariei edo motorzaleei buruzkorik bat ere.
Ondorioz, KALAPIE-k adierazi nahi du ez duela sostengatuko txirrindularien
kolektiboari zuzenduriko kanpainarik, ez bada bide eta leku publikoetan
izaten diren gizalegerik gabeko praktiken kontrako eta elkarbizitzaren eta
gizalegearen aldeko estrategia zabalago baten barruan sartzen, eta bide eta
leku publikoen erabiltzaile guztiei zuzentzen: oinezkoak, txirrindulariak,
motorzaleak, auto-gidariak, salgai-banatzaileak, eta garraio publikoetako
erabiltzaile eta gidariak.
7. Proposatzen den «Herritar kontratua»ri dagokionez, zeina baita bide
publikoan izaten diren praktika okerrak desagerraraztearen aldeko apustua
egitera eta hirian bizikletaren erabilera sustatzera zuzendua, KALAPIE prest
agertzen da hura berresteko. Baina horretarako, trafiko motorizatua
gutxitzeko helburua izan beharko du, eta oinezko ibilaldia eta bizikletaren
erabilera sustatu, fisikoki zaurgarriagoak direnenekiko eta gutxien kutsatzen
duten eta osasungarriagoak diren garraiobideekiko errespetuak agintzen
duen esparru batean.
8. Era berean, bide eta leku publikoen erabiltzaile diren «GUZTIEI» eskatu
nahi diegu jarrera zuhur eta errespetuzkoa izan dezatela herritar
zaurgarrienen aurrean.
Donostian, 2011 ko martxoaren 25 | |