Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram
IDIzenburuaEremuaUrtea 
909 Ingurumen Hiztegi Entziklopedikoa-Bizikleta.
Egilea: Elhuyar Hiztegiaren sarrera
Iturria: Elhuyar
Euskarria: DIGITAL
Hizkuntza: Euskera
Etiketak: Literatura, ensayos, música
General -
Artxibo OCRbizikleta Bizikletak ez du kutsatzen, ez du zaratarik ateratzen, leku gutxi hartzen du, mugimendu-askatasun handia ematen du eta, 5-8 km bitarteko hiriguneetan, ibilgailurik azkarrena da. Jende gehienak, eta edozein adinetakoak, erabil dezake. la ez du energiarik kontsumitzen, eta oinezko batek kontsumitzen duen energiaren laurdenarekin 3-4 aldiz azkarrago ibil daiteke. Modu onean lor daiteke, eta mantentze erraza eta merkea du. Gainera, aide batetik bestera joatearekin batera ariketa fisikoa egiteko aukera ematen du, eta, era horretara gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko balio du. Soziabilitatea sustatzen du, estresa eta agresibitatea murriztuz, eta natura eta inguruarekin harremanetan jartzen zaitu. Munduan 1.000 milioi lagun baino gehiago dira bizikleta eguneroko joan- etorrietarako erabiltzen dutenak. Beraz, gizateriak gehien erabiltzen duen garraiobidea da. Bizikletaren historia laburra Egiptoko Ramses II.aren garaian (K. a. 1300) ditu aurrekariak. Horren lekukoa faraoiaren omenez egindako hilarri batean dago: barra batek lotzen dituen bi gurpileko tramankulua, gainean pertsona bat eserita dagoela, ageri da bertan. Hiru milurteko geroago, 1817an, Karl Drais Sauerbronn baroi a lema na k draisina izeneko antzeko tramankulua asmatu zuen. Hankei lurrean eraginda higitzen zen, eta aurreko gurpilak direkzioa zuen. Belozipedoa etorri zen draisina hobetzera, bizikleta modernoaren aurreko zuzena izan zena. Belozipedoa Pierre Lallement frantsesak asmatu zuen 1863an, aurreko gurpilaren ardatza birarazten zuten bi pedal ezarri zituenean. Hainbat asmatzaileren zenbait hobekuntzaren ondoren, 1876an Henry J.Lawson britainiarrak kate bidezko transmisioa erabiliz atzeko trakzioa ezarri zuenean sortu zuen lehen bizikleta modernoa. Bizikleta mendebaldeko bizimoduan Hasiera batean, Europako aberats gutxi batzuen esku zegoen entretenigarria izan zen bizikleta. Baina, Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan produkzioa ugaritu eta merkatu ondoren, Europa eta Ipar Amerikan herri xehearen eskuetara ere iritsi zen, eta, ondorioz, bizikleta jende askoren hiriko garraiobide bihurtu zen mendearen hasieraz gero ia Mendebalde osoan. Hari esker, Europako hiri eta herrietako jende ugarik inoiz ezagutu gabeko mugikortasuna eskuratu zuen; eta, eguneroko joan-etorriez gain, asteburuetan paseatu eta txangoak egiteko aukera zabaldu zien. Kirolari dagokionez, 1878az gero txirrindularien lehen elkarteak azaltzen hasi ziren. Eta berehala lortu zuten, XX. mendearen hasieran, Europako langile-klaseen ikuskizun-kirol gogoenetako bat izatea. Bizikletaren zabalkundeak bi mundu-gerren ostean izan zuen une gorena; gasolina murrizteak automobilaren erabilera murriztu zuenean eta errepideak bizikleta erabiltzeko moduan geratu zirenean. Bigarren Mundu Gerraz gero, bi bide nagusi hartu zituen bizikletak: garraiobidea # mgurumenan<rt PuskadiRnet 1/3 eta entretenigarria. Estatu Batuetan, gerra horren aurretik ere, garraiobide nagusia automobila zen, automobil-industria ahaltsuaren eraginez. Horrek bizikleta hiriko garraiobide izatea eragotzi eta entretenigarri huts bihurtu zuen. Hainbat faktorek etorkizun beltza iragarri zioten bizikletari Mendebaldeko bizimoduan: automobilak arriskugarriak dira oinezko eta txirrindularientzat; bide berriak motordun ibilgailuentzat diseinatzen dira; hiriak handitzeak eta espazioaren espezializazio funtzionalak joan-etorrien beharra areagotu eta distantziak handiagotu egin dituzte; bizikleta kontuan hartzen ez duten garraiobide kolektiboak garatu dira; eta automobila kontsumo-gizartean modernotasunaren eta estatus ekonomikoaren ikur bilakatu da. Europako erdialdean eta iparraldean, 1950 eta 1960ko hamarkadetan, industria eta hiriak garatu eta populazioaren erosteko ahalmenak gora egin ahala, automobilaren erabilerak ere gora egin zuen. Ondorioz, bizikleta gutxiago erabili zen, baina horrek ez zuen hango biztanleengan hain errotua zegoen ohitura desagerrarazi. Europako hegoaldeko herrialdeetan bizikleta erabiltzeko ohitura ez zegoen hain errotuta, eta, lehenago aipaturiko faktore berrien ondorioz, garraiabide gisa ia ez zen batere erabili; jostailu edo kirol-tresna hutsa izan zen. 1970eko hamarkadaren erdialdean, aro berria zabaldu zitzaion Europan bizikletari. Energia-krisiak, hirietako ingurumenaren narriadurak eta gizartearen sentsibilizazioak bizikleta garraiabide gisa berriz kontuan hartzera eraman zituen politikariak, zirkulazioaren etorkizunari aurre egin ahal izateko. Joera-aldaketaren adierazgarri dira azken bi hamarkadetan ziklismoaren egoera hobetu eta bultzatzeko egin diren toki-, eskualde- eta estatu-planak; bereziki, Europako erdialdeko eta iparraldeko herrialdeetan egindakoak. Horietan, Herbehereetan kasu, joan-etorrien % 30 bizikletaz egiten dira. Plan horietan bidegorriak (txirrindularientzako bide-sare bereziak) eta aparkalekuak eraikitzea, garraiabide kolektiboen eta bizikleten arteko loturak erraztea, txirrindularien bide- segurtasunerako neurriak, etab. sartzen dira. 1980ko hamarkadaren erdialdean, gainerako herrialdeetan finkatzen hasita zeuden hiri- eta herri-ziklismoaren aldeko ekimenak kontuan hartzen hasi ziren Europa med¡terraneoan. Baina ez zuten sorgin-gurpiletik ateratzea lortu: eguneroko joan- etorrietarako bizikleta oso jende gutxik erabiltzen duenez, Administrazioak ez ditu txirrindulariak babesten ez sustatzen; eta bizikleta eroso eta segurtasunez erabiltzeko neurririk hartzen ez denez, erabiltzaile potentzialak ez dira erabiltzera animatzen. Estatu Batuetan, zenbait unibertsitate-herriz kanpo, bizikleta denbora-pasarako baino ez da erabiltzen; hain zuzen ere, automobilak baino bizikleta gutxiago dituen munduko estatu bakanetakoa da. Bizikleta garraiabide gisa berpiztea hirietako txirrindulari-elkarteek osaturiko bizikletaren aldeko mugimenduen presioari esker gertatu da. Europan elkarte gehienak European Cyclist Federation (ECF) (http://www.ecf.com/) federazioan sartuta daude. Erakunde hori 1983an sortu zen, eta 400.000 hiri-ziklista eta # mgurumenan<rt PuskadiRnet 2/3 zikloturista inguru ordezkatzen eta defendatzen ditu Europako erakunde publikoen aurrean. Horren parekoa Estatu Batuetan Bicycle Federation of America da, 1977an sortua. XXI. mendearen hasieran, Europako erakundeek, zirkulazioari dagokionez, ordezko aukera merke gisa bizikleta gero eta gehiago erabiltzearen aldeko apustua egiteko asmoa azaldu dute, ingurumenarentzat onuragarria eta gizartearentzat bidezkoa delakoan. Hala ere, Mendebaldeko herrialdeetan bizikleta garraiabide izateko aukera murrizten duten hainbat oztopo daude: hiriak gero eta handiagoak badira, joan-etorrien beharra zein leku batetik besterako distantziak gero eta handiagoak ¡zango dira. Horrek motordun ibilgailuekiko menpekotasuna areagotu egiten du, bizikletak hiri-eredu gizatiarrago batean bete lezakeen funtzioaren kaltetan. Bizikleta Hirugarren Munduan Hirugarren Mundua izeneko herrialdeetan bizikleta da garraiabide nagusia; hiri barruko joan-etorrien % 50 bizikletaz egiten dira. Gaur egun, mundu osoko automobilen kopurua gainditzen du Asiako bizikleta-kopuruak. Hego Amerika eta Afrikako zati handi batean ere, bizikleta-industria gutxi garatuta egon arren, asko erabiltzen da bizikleta. Batetik, jende gehienak ekonomikoki eskura daukan aukera bakarra delako; eta, bestetik, hiri handietako garraiabide kolektiboen azpiegitura eskasa delako, eta, gainera, eskualde askotara ezin delako ibilgailu motordunez iritsi. Herrialde horietan garrantzi handia du bizikletak, merkantziak banatzeko erabiltzen baita. Horretarako, askotan, atoiak lotzen dizkiote eta 50 kg-tik gorako kargak eraman ahal izaten dituzte. Karga eramateko zein bidaiariak garraiatzeko, rickshaws edo trishaws izeneko pedaldun trizikloak erabiltzen dira Asiako herrialde askotan; horiek ere, batzuetan, tona-erdiko kargak garraiatu ahal izateko moduko plataformak izaten dituzte. Paradoxa da, baina Mendebaldean bizikleta berriro garraiobidetzat hartzen hasi denean, garatzeko bidean dauden herrialde ugari, hala ñola Bangladesh, Indonesia edo Txina, automobilari begira jartzen hasita daude. Prozesu horrek ziklistei oztopoak ekarri dizkie eta haientzako zeuden azpiegiturak desegiten hasiak dira. Aitzitik, beste zenbait herritan (Kuba, Ghana, Tanzania), bizikleta erosi eta erabili ahal izateko neurriak hartzen ari dira. Garatzeko bidean dauden herrien erronka aukera honetan dago: batez beste haien urteko per capita errenta baino 30 aldiz handiagoa den automobilaren kostua edo automobila baino 18-125 aldiz txikiagoa den bizikletarena onartzea. Baina bizikleta merkea da eta erabiltzeak eta mantentzeak ez du jarduera ekonomiko handirik sortzen, eta hori ez da interesgarria ekonomiaren ohiko ikusmoldetik, nahiz eta berdintasuna eta ongizatea ekartzen duen. Gizakiaren asmakizunik erabilgarrienetako bat da bizikleta, oso kostu txikiko mugikortasuna eskaintzen baitu, eta, epe luzera, irauteko aukera ematen baitu baliabideak mugatuak dituen planeta honetan. Espero dezagun, John Wilcockson-ek iragartzen duenez: "Erregai fosila agortzen den egunean, energía mugimendu bihurtzen duen makinarik eraginkorrenak iraungo du: bizikletak." # mgurumenan<rt PuskadiRnet 3/3