| Artxibo OCR | 15/6/2015
«Bizikletak badauka zerbait; hegoak ematen ditu»
«Bizikletak badauka zerbait; hegoak ematen
ditu»
. [i]
Marijo Arrieta eta Axun Larbururena izan da BiziOn sortzeko ideia.
«Bizikletak badauka zerbait; hegoak ematen ditu»
Proiektu pilotu moduan jarri da martxan BiziOn egitasmoa, haurrak eskolara
bizikletan joatea sustatzeko. Axun Larburu eta Marijo Arrietaren ideia izan zen, eta
boluntario lanetan ibiltzen dira. Gehiago ere behar dira.
HERNANI
ALBISTEA
2015/06/13 00:00 Larunbata
Maiatza eta ekainean jarri da martxan BiziOn proiektua. Axun Larburu eta Marijo
Arrieta izan dira sortzaileak, eta orain arteko oso balorazio positiboa egiten dute.
«Irailean proiektuak jarraitzea gustatuko litzaiguke, eta eskolarako joan-etorria
bizikletan egiteko aukera goiz eta arratsaldez ematea. Baina boluntario gehiago
behar ditugu. Nahi duenak deitu dezala: 687 841 628».
Nola bururatu zitzaizuen ekimen hau martxan jartzea?
Gure filosofadetatik sortu zen! Arazoa ikusten genuen eskoletan, kotxeak pilatuta
egoten dira. Zerbait egin nahi genuen hori hobetzeko, eta ikusi genuen hiri haundi
batzuetan, Madrilen, Bartzelonan, egiten zutela horrelako zerbait. Hemen pega
aldapak eta eguraldia dira, baina beste toki batzuetan egiten badute...
chrome-extension://iooicodkiihhpojmmeghjclgih1]djhj/front/inJsolation/reformat.html
1/3
15/6/2015
«Bizikletak badauka zerbait; hegoak ematen ditu»
Nola egituratu zenuten ideia?
Ibilbide bat pentsatu genuen, auzoz auzo, punta batetik bestera joan eta bidean
haurrak biltzeko, Etxeberritik hasi eta Hernaniko eskola guztietara joateko.
Proposamena egin genuen udaletxean, hezkuntza zentroko ordezkariak hilero
biltzen baitira bertan. Ideia gustatu zitzaien. Eskoletan banatzeko galdetegia ere
prestatu genuen. Idatzi bat prestatu genuen, azaltzeko gure ustez Bide Heziketa
landuta teoria ikasten dutela haurrek, baina praktikan kontrakoa jasotzen dutela:
kaosa, kotxeak ate ondoan, estresa, eguna gaizki hastea... Zergatik hasi gaizki,
eskolara joan bagaitezke jolas moduan, era dibertigarri eta polit batean?
Hortaz, helburua da kotxeak baztertzea?
Helburuak dira bidegorri sarea erabiltzea, herritarrek ikustea erabili daitekeela,
kutsadura gutxitzea, kotxe gutxiago mugiaraztea, eskola desberdinak
ezagutaraztea, haurrek autonomia lantzea, auzoetara gerturatzea...
Maiatzean hasi zenuten poriektua. Nolako emntzuna jaso duzue?
Erantzuna polita izan da. Eguraldi onarekin 25-30 ume gerturatu dira, eta eguraldi
txarrarekin, 4-6 inguru. Egunero izaten da norbait, eguraldi txarra izan arren. Eta
ikusiz ikasten da. Ikusiz, jende gehiago animatzen da.
Nola egiten duzue ibilbidea?
Goizeko 08:30etan elkartzen gara Etxeberriko bolatokiaren aurrean. 08:33tan
Haurreskolaren parean beste ume batzuk jasotzen ditugu. 08:36etan, Antziolako
errotondan, gehiago. 08:42etan ertzainen gunearen parean beste batzuk. Eta
Urbieta kalean oraindik jendea gehitzen da! Atzean udaltzain bat joaten da, taldea
itxiz. 08:50etarako ume bakoitza bere eskolan dago, bizikleta utzita. Elizatxora ez
gara iristen; oraingoz, zaila ikusten dugu.
Eta eguraldi txarrarekin?
Ez dira hainbeste oso eguraldi txarra egiten duten egunak! Parte hartzeko
baldintza bakarra da kaskoa ekartzea, eta gurasoei esan genien eskolan uzteko
aldatzeko erropa, bustiz gero, aldatu ahal izateko. Kirola egin bitartean, ez zara
hozten. Bi hilabetetan, bi egun izan dira txarrak, eta hala ere, umeek nahiago
izaten dute bizikleta.
Eredu eman behar izaten delà eta... Ibiltzen al zarete zuek bizikletan?
Asko! Bizikletak badauka zerbait; hegoak ematen ditu, txoriak entzuten dira...
Guretzat garraiobide bat da. Hortik sortu zen ideia. Horretan sinesten dugu.
Links
chrome-extension://iooicodkiihhpojmmeghjclgih1]djhj/front/inJsolation/reformat.html
2/3
15/6/2015
«Bizikletak badauka zerbait; hegoak ematen ditu»
http ://m.kronika.eus/rn/albistea/argazkiak/None/barruan/l 50613bizion.jpg
Consigue una cuenta gratuita de Evernote para
guardar este artículo y verlo más tarde desde
cualquier dispositivo.
Crear cuenta
chrome-extension://iooicodkiihhpojmmeghjclgih1]djhj/front/inJsolation/reformat.html
3/3 | |