| Artxibo OCR | KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2012RAKO
FORU AURREKONTUEN INGURUKO EZTABAIDARI BEGIRA
Jaun-andre horiek,
Idazki honen bitartez, KALAPIEk Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten
talde politikoei 2012 ekitaldirako aurrekontuen inguruko hurrengo eztabaidan gure
ustez defendatu beharko liratekeen zenbait proposamen helarazi nahi dizkie.
Eskaera hauek onartuko dituzuelakoan eta esandakoarekin ados egongo
zaretelakoan, agurtzen zaituztet.
Donostia, 2011 ko azaroaren 21
Sin. Gurutze Intxaurburu
(Kalapieko presidentea)
KALAPIE
Hiriko txirrindularien elkartea • Asociación de ciclistas urbanos/as
El 1872 posta-kutxa • E-20080 Donostia • B (+34) 629 271 481
Miembro de
ConBki
[email protected] • http://www.kalapie.org
UiúKrUKCA* CM
DVOOA K .A iri
~ko kidea
1. Gipuzkoako bizikleta bideen sarea
Proposatu denaren arabera, Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza
Nagusiari, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareko hainbat zati gauzatzeko esleituko
zaion aurrekontu arrunta, 2012 ekitaldiari dagokionez, 7.985.820 eurokoa da.
Ohartarazi beharra dago, zenbateko horrek 2011 urtean zehar egiteko aurreikusi
ziren jardueren gauzatzea barne hartzen duela. Jarduera horiek ordea, egungo
gobernu taldeak egindako murrizpenen ondorioz, ez dira gauzatu.
Halaber, zenbateko hori nabarmenki urrun dago Aldundiak, Gipuzkoako Bizikleta
Bideen Lurralde Plan Sektorialaren indarraldiko lehen laurtekoan zehar, urtero 11,4
milioi inbertitzeko hartu zuen konpromisotik. Horrek are gehiago urruntzen gaitu 2025
urtetik, Lurralde Plan Sektorial (LPS) horretan proposatzen den bizikleta sarea
bukatzeko data, baldin eta urteroko inbertsio hori mantentzen bada, eta, hortaz, LPS
gauzatzeko aurreikusi den 8 urteko epetik oso urrun gaude.
Bestetik, Aldundiak errepideen eraikuntza eta mantentzeari dagokionez murrizketa
egitea proposatu duela onartu behar bada ere, horretarako aurreikusi den
aurrekontuaren zenbatekoa bizikleta bideen sareari esleitu zaiona baino ia 7 aldiz
handiagoa (54.408.852 euro) da.
Hori ikusita ateratzen dugun ondorioa Aldundi berriak, bere aurrekontu
proposamenaren bitartez, mugikortasun politikari norabide berri bat eman gabe
jarraitzen duela da, Gipuzkoako bizikleta bideen sarea amaitzeko data bizikletaren
erabilera bultzatzeko konpromisoa duen edozein ikuspegitik onartezina iruditzen
zaigun muga batera atzeratzea ekartzen duen jarrera epela hartu baitu.
Gure iritziz, hain zuzen ere krisialdietan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikleta
bidezko mugikortasuna bultzatzeko helburua duten azpiegitura, zerbitzu eta jarduera
guztien aldeko apustua indartu beharko luke. Izan ere, hau ¡zango litzateke erregai
fosilen hain mendekoa ez den gizarte iraunkor eta osasungarriago baterantz aurrera
egiteko bere konpromisoekin bat datorren jarrera.
Apustu horrek, gainera, lanpostuen sorreran eta Gipuzkoako ekonomiaren
KALAPIEREN PROPOSAMENAK2012RAKO FORUAURREKONTUENINGURUKO EZTABAIDARI
BEGIRA
-2-
indarberritzean eragin onuragarri nabarmena ¡zango luke. Duela gutxi Frantzian1
egindako azterketa batek erakutsi duen bezala, bizikletak eragiten dituen ondorio
ekonomiko zuzenak ibilgailu honen aide egindako ahalegin publikoa baino 9 aldiz
handiagoak dira.
Egokia da orobat Erresuma Batuaren erreferentzia aipatzea, non, balioetsi denez2,
bizikletaren erabilerak britainiar gizarteari urtero 3.300 milioi eurotik gorako mozkinak
ematen dizkion. Hau da, txirrindulari bakoitzeko urtero 268 euroko mozkina.
Azterketak erakusten duenez, bizikletaren aldeko ahalegina indartzeak, 10 urteko
epean, 2.300 milioi euro gehigarri ekarri zitzakeen, ahalegin horrek Ian absentismoan
eragingo lukeen murrizketaren ondorio gisa. Hain zuzen ere, ohiko txirrindulariak
diren langileek urtero batez beste 7,4 eguneko gaixoaldi baja hartzen dute, gainerako
langileen 8,7 eguneko gaixoaldi bajaren aldean. Bestetik, dokumentu horren arabera,
2011 urtetik 2015 urtera bizikletaren erabilera %20 igotzeak zirkulazio pilaketari eta
kutsadurari lotutako kostuak 240 eta 82 milioi eurotan, hurrenez hurren, murriztea
ahalbidetuko luke. Azkenik, azterketak adierazten du txirrindularitzaren inguruko
eskari ezkutuk 598 milioi euro inguruko balio zenbatetsiko irabaziak eskaintzen
dituela.
Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dioqu urtero. qutxienez.
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialean Aurrerakinak
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareko zati ezberdinak kudeatzeko eta egiteko,
planaren indarraldiko lehen laurtekoan zehar, proposatzen duen 11,4 milioi euroko
inbertsioa xedatzea.
2. Gipuzkoako bizikletaren estrategia prestatzea
Hau da Gipuzkoako Bizikleta Bideen Foru Arauan jasotzen den beste konpromiso
bat. Hain zuzen ere, Foru Aldundiak bizikleta bideen sare bat sortu eta bizikletaren
1 Atout France e Indiggo/Altermodal: “L 'économie du vélo” (2009). Ministère de l’Ecologie, de l’Energie, du
Développement durable et de la Mer, Ministère de la Santé et des Sports, Conseil national des professions du
cycle, Association des départements cyclables y Club des villes et territoires cyclables.
http://www.odit-france.fr/publication/special-economie-velo-etude-complete
London School of Economies / Sky and British Cycling: “The British cycling economy. ‘Gross Cycling
Product'Report" (2011).
http://coiporate.skv.com/documents/pdf/press releases/2011/the british cycling economv.htm
KALAPIEREN PROPOSAMENAK2012RAKO FORUAURREKONTUENINGURUKO EZTABAIDARI
BEGIRA
-3-
erabilera bultzatzeko estrategia orokor bat bultzatu dezan, txirrindularien
mugikortasuna baldintzatzen duten eragile eta elementu guztiak kontuan hartzen
dituena, KALAPIEk “LehendaBizi” egitasmoa 1998an abiatu zuenetik aldarrikatu
duen konpromisoa.
2010ean, Garapen Iraunkorrerako Departamenduak Gipuzkoako Bizikletaren
Kontseiluko kideei “2011-2021 Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia” prestatzeko
zerbitzuen hurrengo kontrataziorako oinarri teknikoak zehazteko dokumentu bat
bidali zien.
Hala eta guztiz ere, kontratazio hori ez da urte honetan zehar zehaztu, hórrela
aurreikusita zegoen arren, eta ikusi dugunez 2012 ekitaldiko aurrekontuetarako
proposamenean ere ez da kontratazio hori jasotzen.
Beraz, 2012 urterako foru aurrekontuetan “2011-2021 Gipuzkoako Bizikletaren
Estrategia" prestatzeko zerbitzuen kontratazioa sartzea eskatzen dugu.
3. Bizikletaren erabilera sustatzearen aide apustu egitea
Nahitaezkoa da, auto- eta motor-gidariek, eta ez oinezkoek edo garraio publikoaren
erabiltzaileek, bizikleta hautatzen dutelako txirrindularien kopurua handitzea. Eta,
horretarako, bizikletentzako azpiegiturak beharrezko baldintza badira ere, ez dira
nahikoak.
Hain zuzen ere, bizikletaren erabilera egiaz nabahki handitu nahi bada, ezinbestekoa
da sektore eta publiko ezberdinei zuzendutako bizikletaren erabileraren eta bide-
hezkuntzaren sustapenaz aldi oro arduratzea.
Bizikleta garraiobide bezala irmotzeko, bizikletaren erabilera sustatzen eta bultzatzen
duten programa berriak abiatu behar dira xede-sektore eta publiko ezberdinentzat.
Baina, zoritxarrez, 2012 ekitaldirako aurrekontuen proposamenean ez dugu
txirrindularitzaren sustapenarekin lotura duen ezein aurrekontu-partidarik aurkitu.
Horregatik, KALAPIEk 2012 urterako foru aurrekontuetan Gipuzkoan bizikletaren
erabilera sustatzeko helburua duten iarduerak eqiteko aurrekontu-partida bat
sartzea proposatzen du.
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2012RAKO FORU AURREKONTUEN INGURUKO EZTABAIDARI
BEGIRA
-A-
4. Udal jarduerei laguntza ematea
Badakigu, Gipuzkoan, bizikleta mugikortasunerako ingurune zein baldintza seguru
eta erakargarriak sortzeko jarduera nagusietako asko udal eskumenekoak direla.
Hala ere, gure ustez, Foru Aldundiari dagokio gure lurraldean bizikleta
mugikortasunaren sustapenaren burn izatea eta, ondorioz, udalerri guztiei laguntza
eman beharko lieke udalerri bakoitzak bere bizikleta mugikortasun plana diseinatu
eta garatu dezan.
Zaila ¡zango litzateke Gipuzkoako Bizikletaren Estrategiak ezartzen dituen helburuak,
alegia biztanleen garraio aktiboa lortzeko bizikletaren erabilera bultzatzeko xedea
duen bizikleta sistema orokor bat antolatzea, errealitate bihurtzea, buruzagitza hori
hartzen ez bada eta laguntza horiek ematen ez badira.
Horretarako, aipatutako Estrategiatik ondorioztatu daitezkeen jarduera zehatzen zain
egon gabe, Foru Aldundiari eskatzen diogu, bizikleta bideen hiriarteko sare bat
garatzeko lidergoa hartzen duen aldi berean, bizikletentzako azpiegituren sorrera,
egokitzapena edo hobekuntzarako udal jarduerei, baita ibilgailu horren erabilera
sustatzeko beste neurri batzuei ere, laguntza ekonomikoa ematea.
Horregatik, 2012 urterako foru aurrekontuetan bizikleta mugikortasunaren
eremuan udal ¡arduerak finantzatzeko partida ekonomikoak sartzea eskatzen
dugu.
Donostia, 2011 ko azaroaren 21
KALAPIE
Hiriko Txirrindularien Elkartea
Asociación de ciclistas urbanos/as
KALAPIEREN PROPOSAMENAK2012RAKO FORUAURREKONTUENINGURUKO EZTABAIDARI
BEGIRA
-5- | |