Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram
IDIzenburuaEremuaUrtea 
828 Hodei beltzak udalaren bizikleta politikan.
Egilea: Kalapie
Iturria: Donostia: Kalapie: 14-01-2013
Euskarria: DIGITAL
Hizkuntza: Euskera
Etiketak: Asociacionismo y activismo social, Planes ciclistas
Donostia-San Sebastian 2013
Artxibo OCRHODEI BELTZAK UDALAREN BIZIKLETA POLITIKAN KALAPIE Hiriko Txirrindularien Elkarteak, bizikleta mugikortasunari dagokionez, Donostiako Udalak gero eta konpromiso gutxiago hartzen dituela ikusteak eragiten dion kezka handia ezagutarazi nahi du. Hau da gure egiaztapena, Udalaren bizikleta politikaren mugarri nagusiak izan beharko liratekeen alderdietan geratzen ari dena ikusita. 1. Donostiako Hiri-mugikortasunaren eremuan Bizikleta Sustatzeko Planaren (2001-2003) indarraldia bukatu zenetik 10 urte igaro ondoren, plana ez da eguneratu; beraz, ez da existitzen bizikleta mugikortasuna planifikatzeko dokumenturik. Behin eta berriro eskatu den eguneratze hau Udalak bete behar duen konpromiso gisa jasotzen da Donostiako Agendan 21 eta Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko Donostiako Planean. 2. Bizikletaren erabilera egiaz nabariki handitu nahi bada, ezinbestekoa da txirrindularitzaren sustapenaz eta bide-hezkuntzaz aldi oro arduratzea. Bada, arlo honetan Udalaren jarduera hain zuzen ere kontrako zentzuan doa, programa horietarako baliabideak handitu beharrean, ia desagerrarazi arte murriztu ditu eta. 3. Donostiako Hiri-mugikortasunaren eremuan Bizikleta Sustatzeko Planean (2001- 2003) jasotzen den bizikleta bideen oinarrizko sarea oraindik amaitu gabe dago. Nafarroa hiribidean bidegorria egiteko proiektua, 2012rako bizikleta bideen inguruan aurreikusi zen jarduera aipagarri bakarra, ez da gauzatu. 4. Bizikleta bideen sareko hainbat zatien artean existitzen diren lotura urriak konpondu gabe daude oraindik (Ategorrieta hiribidea - Euskadi plaza; Ategorrieta hiribidea - Nafarroa ibilbidea; Ondarreta - Antiguo eremua; Beharkoko biribilgunea KALAPIE Miembro de Hiriko txirrindularien elkartea • Asociación de ciclistas urbanos/as ConBici Kl 1872 posta-kutxa • E-20080 Donostia • 8 (+34) 629 271 481 [email protected] • http://www.kalapie.org COORDINADORA EN DEFENSA DE LA BICI _tfr\ t^iHûo - Gabriel Aresti; Loiola - Martutene zatia; Larratxo pasealekua - Herrera; eta Zorroaga pasealekua - Anoeta), eta horren ondorioz, txirrindulari asko espaloien gainetik edo kontrako noranzkoan ibiltzen dira euren ibilbidea jarraitu ahal izateko. 5. Benetan negargarria da Udalaren bidegorri sareak, 56 kilometrotik gora dituenak, bertan egin daitezkeen ibilbideei buruzko seinaleztapen bat ere ez edukitzea. 6. Bai KALAPlEk bai BYPAD ikuskaritzak sarri eskatu dugu Udalak bizikletentzako aparkalekuen plan bat prestatzea. Bizikletaren erabilera neurri handi batean baldintzatzen duen eremu honi osorik ekiten dion eta, etxebizitzen inguruan nahiz garraiobide mota batetik bestera aldatzeko puntuetan, bizikletak lapurretatik, bandalismotik eta eguraldi txarretik babesten dituzten aparkaleku-plazak eskaintzeko irtenbideak proposatzen dituen plan bat alegia. Eskaera hau ez da oraindik bete, joan den urtean bizikletentzako aparkaleku seguruak bultzatzeko eta ezartzeko helbururekin mugikortasun iraunkorra sustatzeko proiektu batek, non Donostiako Udalak parte hartzen duen, 80.000 euroko diru laguntza jaso zuen arren. Uste dugu, bizitzen ah garen krisi garaiotan, Donostiako Udalari dagokiola ekologikoagoa, osasungarriagoa eta erregai fosilen hain mendekoa ez den lurralde baterantz aurrera egiten laguntzen diguten mugikortasun estrategia iraunkor batekin eta petrolio osteko ekonomia batekin duen konpromisoa ekintzen bidez erakustea. Horregatik, Donostiako Udalari galdatzen diogu hiriko txirrindularitzari protagonismo gehiago ematea, txirrindulari portzentajea eta hauei esleitzen zaizkien aurrekontuak, biak oso baxuak direnez gero. Bizikletaren erabilera sustatzeko Udalak erakutsi duen jarrera zuhurra da, motordunen zirkulazioari erraztasun berriak ematen dizkieten azpiegituren eraikuntzaren eremuan mantentzen duen jarrera, ordea, guztiz ezberdina da. Hori da, hain zuzen ere, Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, burutu nahi dituen proiektuen (Marrutxipin ingurabiderako sarbide bat egitea eta Martuteneko biribilgunean gaineko pasabide bat sortzea) kasua. Hala ere, dirudienez, Udala ez da gai izan erakunde hauekin bizikleta bideen sarea HODEIBELTZAK UDALAREN BIZIKLETA POLITIKAN -2- amaitzeko eta bizikletaren erabilera sustatzeko programak bultzatzeko antzeko diru- hornidura duen akordio bat sinatzeko, kontu hauetan defizit aipagarria badu ere. Horiek hórrela, KALAPIEk Udalari eskatzen dio 2013rako goian zehaztutako hutsuneei erantzuteko gai den aurrekontu bat prestatzea, 2016an bizikleta ibilgailu ofizial bihurtzeko helburuarekin, bai eta EH Bilduren hauteskunde programarekin ere, bat etorriz, azken honek bizikleta mugikortasunaren aide ausardiaz eta gardentasunez apustu egiteko eta bizikletaz egindako joan-etorriak guztien %15 izatera iritsi daitezela lortzeko konpromisoa hartzen baitu. Donostian, 2013ko urtarrilaren 14ean HODEIBELTZAK UDALAREN BIZIKLETA POLITIKAN -3-