| Artxibo OCR | ----------------------------------------------------- Page 1 -----------------------------------------------------
Bidasoaldea, 2020ko Maiatzak 3
MUGIKORTASUNAREN ETA DESESKALADA PLANAREN INGURUAN, BALAZTA ELKARTEAREN PROPOSAMENAK.
Balazta Elkarteak Irun eta Hondarribiko udalei, COVID-19 ak sortutako egoera larriari aurre egiteko, gizartearen mugikortasuna eta egonaldia erarik seguruenean bermatuak izan daitezken presazko baliabide eta ahaleginak har ditzala eskatzen die, bide segurtasun eta osasun berme guztiak errespetatuaz, beharrezko aurrekontu partidak ahalik eta azkarren bideratuaz ere.
ZIOEN AZALPENA
Berriki Bizikleta Aldeko Hiri Sareak agiri bat plazaratu du. Bertan hiri eta lurraldeetan Covid-19 larrialdi egoerari aurre egiteko, bizikletaren erabilera sustatzeko plan bat ageri da. Bertatik, gure lurralderako garrantzitsuak diren gaiak egokitu eta moldatu ditugu testu honetan zehar. Coronavirusaren pandemiarekiko bizikletazkoen mugikortasunaren egoera deskribatzea da horren helburua, eta neurri zehatz batzuk proposatu, istituzioekin bere bideragarritasuna baloratu ahal izateko.
Koronabirusaren larrialdi egoera honek presazko aldaketa bortitzak dakartza hirigune eta hiritar mugikortasunaren alorrean, mugimenduak murriztu baitira elkarren arteko distantziaren neurri seguruak tarteko. Mugikortasunaren gestioan paradigma berri bati aurre egin behar zaio hurrengo hilabete eta urteetan. Aldaketa hauek herrialde eta hiri desberdinetan gauzatu dira, batzuk oso gertu ditugunak, Frantzia kasu. Bertan, presazko plan integral bat gauzatzen ari dira, bizikleta ibilgailu nagusi gisa kokatu ahal izateko herrialde osoan, Covid-19ari aurre egiteko asmoz.
Gaur gaurkoz, ezin jakin noiz arte luzatuko den elkarren arteko distatzia neurri segurua mantendu beharra, egoera honek bakarkako mugikortasun aukerak bultzatzea dakarrelarik. Bizikletak, egunerokotasunerako itzulera modu antolatu eta isolatu batean burutu ahal izatea berma dezake. Osasun Ministerioak ere, oinezko
1
BALAZTA.- Bidasoako bizikletaren aldeko elkartea. balazta201 [email protected]
----------------------------------------------------- Page 2 -----------------------------------------------------
eta bizikletazko desplazamenduak gomendatzen ditu, pertsonen arteko beharrezko distantzia mantentzea egokien bermatzen dutenak direlako.
Azpimarratu nahi dugu Covid-19 pandemiak amas aparatuari erasotzen diola bereziki, eta eremu kutsatueneko inguruneetan gogorrago erasotzen ari delà, zenbait azterketa zientifikok eta munduko unibertsitatek berresten duten bezala (adb., Harvard Unibertsitatea, Aarhus Unibertsitatea, Sienako Unibertsitatea eta Boloniako Unibertsitatea). Hori delà eta, motordun ibilgailu pribatu pertsonala lehenesten saihestea zentzuduna dirudi, gure hirietan genuen aurreko kutsadura mailaren errudun nagusietako bat baita.
Bestalde, osasun krisi larriaren berpiztea krisi ekonomiko zein sozialari estuki loturik dago. Hori delà eta, berebiziko garrantzia izango du garraio publikoak eta bereziki mugikortasun aktiboak berpizte horretan, garraio mota merke eta eskuragarriak baitira gizarte osoarentzat.
Hala ere, garrario publikoetan pertsonen arteko segurtasun distantziak mantendu beharraren ondorioz, edukiera asko murriztu da (2 pertsona 6m2-ko) itxialdia dela-eta. Egoera honek derrigortuta, herritar askorengan euren mugitzeko moduaren aldaketa ekarriko du, alegia, ibilgailu pertsonal motordunaren aldeko apustua egitea ekar dezake, horrek dakarren arriskuarekin. Hau hórrela, garraio publikoaren ohiko erabiltzaileek alternatiba bat bilatu beharko dute gertuko desplazamendutarako, aukera onena oinez edo bizikletan egitea da, distantzia ertainetan (8km azpitik) azken hau delarik eraginkorrena.
Bizikleta ibilgailu, merke, eraginkor, seguru eta ekologikoa izan arren, orohar, errepidetik bizikletaz ibiltzeko beldurra dutenek ez dute aukerako garraiobide gisa jotzen. Horregatik, bide seguruak bultzatu eta zabaltzea derrigorrezkoa déla usté dugu. Bizikleta erabiltzaile gehiago erakarriko lituzke aukera honek, honela garraio publikoa beste altenatibarik ez dutenentzak utziaz. Era berean uste dugu, bakarkako motordun ibilgailuen trafiko arintasunak ezin duela herritarren segurtasun eta osasunaren gaineko lehentasuna izan. Are gehiago, garraio modu honek mugatua izan behar du, batez ere biztanle konzentrazio altuko lekuetan, pixkanaka erabilera horri erreztasun eta pizgarria kenduaz.
Oinezkoei dagokienez, 2.5m baina gutxiagoko espaloiek eta hauei atxikita dauden bizikleta bideek, ez dute bermatzen pertsonen arteko distatzia minimoa. Horregatik, espazio publikoaren banaketaren analisia egitea beharrezkoa ikusten dugu, aldi baterako oinezkoentzako espaloiak zabaldu daitezen. Egoera honen aurrean, presazkoa da segurtasuna bermatzea:
BALAZTA.- Bidasoako bizikletaren aldeko elkartea. balazta201 [email protected]
2
----------------------------------------------------- Page 3 -----------------------------------------------------
a) oinezkoen egonaldi eta pilaketetan (zebrabideak gurutzatu aurreko egonaldietan, komertzio atarietako hilarak eta garraio publikoaren zainguneak kasu)
b) hiritarren mugikortasuna modu seguruan egin dadin, bai garraio publiko eta baita norbanako mugikortasun aukeretan (oinez edo bizikletan).
Honako sailkapen honetan bizikletaren erabilerak dakartzan onura orokorrak zerrendatuko ditugu, baita bereziki Covid-19 pandemiari aurre egiteko baliagarri direnak:
• Aldentze fisikoa errazten duenez, COVID-19az kutsatzea ekiditeko banakako garraio mota eraginkorragoa da.
• Itxialdi eta sedentarismo garai hauetan, mugikortasun aktibo bat da, osasuna eta ongizatea sortzen dueña erabiltzen duen pertsonarengan.
• Aukera duten orok egiten badu, garraio publikoaren okupazioa jeitsiko da.
• Salgaiak eta e-commerce banatzeko, bizikleta-logistika modu azkar eta eraginkorrena delà frogatzen ari da egunotan, bereziki gertuko komertzioarentzat.
Era berean, Osasun Ministerioak igorritako SND/380/2020 aginduan, aglomerazioak saihesteko beharra nabarmendu da, eta, horregatik, espazio publikoaren erabilera birplanteatu da oinez eta bizikletaz doazenen aide, lehentasun-ordena horretan. Eta agindu horren beraren barruan, 3. artikuluan. Kutsatzea saihesteko baldintzak, 5. puntuan zehazten da ezen, segurtasun-distantzia mantendu ahal izateko, toki-erakundeek espazio publikoaren banaketa erraztuko dutela oinez doazenen eta bizikletaz doazenen aide, lehentasun-ordena horretan.
Hau delà eta, ondorengo neurri hauek ahalik eta azkarren martxan jartzea proposatzen dugu:
GIZARTE-OSASUNA ETA BIDE SEGURTASUNA BERMATZEKO OINARRIZKO NEURRIEN PROPOSAMENA:
Bizikleta bideei dagokionez:
• Hirigunean gehienezko abiadura 30km/h-ra murriztea. Derrigorrez eta premiaz ezarri behar da 30 hiria eskualde osoan. Neurri honez gain, 20 km/h- ko gehienezko abiadurako bizitegi-eremu baketuak ezarri beharko lirateke. Abiadura istripu askoren sortzailea da, eta istripu horien ondorioak larriagotzen ditu. Horiek saihestea izan behar da administrazioen helburu nagusia, eta are gehiago orain, larrialdi-zerbitzuek duten lan-kargarekin.
3 BALAZTA.- Bidasoako bizikletaren aldeko elkartea. balazta201 [email protected]
----------------------------------------------------- Page 4 -----------------------------------------------------
• Hirietako eta hiriarteko eremuetan bizikleta-bideak ezartzea. Zirkulaziorako errei bat baino gehiago duten eta bizikleta-biderik ez duten galtzadetan, modu merkean egokitu eta mugatu erreia, eskubikoa gehienetan, ahal delà, bizikleten zirkulaziorako, pinturarekin, konoekin edo beste bereizte mota batekin eta oso premiazkoa industriare edo lantoki handietara joateko gehien erabiltzen diren kaleetan. Krisi ekonomikoa gainditu ondoren, bide hauek egokitu beharko lirateke behin-betiko.
• Bi norabideko bizikleta erreiak norabide bakarrekoak bihurtu, kaleak bi aldeetan erreiak ba ditu.
• Bizikleta bideen zaintza areagotu errespeta daitezen, bertan ibilgailuek aparkatu ez dezaten, hórrela txirrindularien segurtasuna bermatuz.
Semaforoen inguruan:
• Semaforoen txandak aldatu edo batzuk itzali, txirrindulari eta oinezkoek lehentasuna izan dezaten, itxoite denborak murriztuz, segurtasun distantziak errespeta daitezen, gogoan izanik, medianetan oinezko edo/eta txirrindulariak pilatuz gero segurtasun neurriak ezin direla bermatu. Batez ere hirien erdigunean, bertan biltzen baita oinezkoen kopuru handiena
• Botoidun semaforoak ez-gaitu edo ambar egoeran utzi, botoiak ukitzea kutsatze iturri izan daitekeelako.
Gune publikoaren banaketari dagokionez:
• Oinezko eta txirrindularientzako guneak zabaldu. Bereziki espaloi eta bizikletarentzako distantziarik bermatu ezin daitekeen kaleetan, batez ere, jende kontzentrazioa gerta daitekeen merkataritza dagoen kaleetan, bankuak daudenetan eta garraio publikoen geltokietan. Oinezkoentzako baldintzak bete ezin badaitezke, trafiko motorduna moztea eskatzen dugu. Gainera, kontuan izan behar da ostalaritzako negozioak berriro irekitzen dituztenean leku gehiago beharko dutela terrazak eta mahaiak distantzia egokietan kokatzeko.
Bizikletentzako aparkaleku seguruen inguruan:
• Bizikletak aparkatzeko lekuen aukera haunditu beharrezkoa den tokietan, betiere oinezkoei lekurik kendu gabe.
Sektoreari bultzada ekonomikoa ematearen inguruan:
BALAZTA.- Bidasoako bizikletaren aldeko elkartea. balazta201 [email protected]
4
----------------------------------------------------- Page 5 -----------------------------------------------------
• Gobernu Zentralari berehala eskatzea bizikletak saldu eta konpontzeko tailer guztiak berriro irekitzea, baimendutako joan-etorrietan erabiltzen duten pertsona guztiei zerbitzua emateko.
• Bizikleta-logistika bultzatu eta erraztu pakete txikien banaketak egiteko, bertako erosketa eta udaleko zerbitzuak eskaintzeko.
Dokumentu honetan gomendatutako oinarrizko neurriei ekiteko, Hondarribiko eta Irungo udalei epe ertainerako ekintza-plan bat ezartzea eskatzen diegu, bizikletaren estrategia bat bultzatzeko, helburu hauekin:
• a. Bidasoa eskualdea lotuko duten bidegorri sare bat sortzea. Gure eskualdean horrelako bide bat egitea premiazkoa da, Hondarribia Irunekin, Mendelurekin eta Hendaiarekin lotuko dueña. Beste bat ikasketa-zentroetara eta industrialde ugarietara iristeko aukera emango dueña.
• b. Bizikleta bihurtu dadila mugikortasunaren ekonomia suspertzeko motor nagusia, bizikleten salmentaren, ziklo-logistikaren eta turismo-sektorearen bidez (zikloturismoa).
• c. Herritarren artean sentsibilizazio-kanpaina bat egitea, bizikletaren erabilera sustatzeko.
Urgentziazko bilera telematiko bat eskatzen dugu, erakunde horrek poposamen hauei egiten dien balorazioa ezagutzeko, eta neurri horiek eskualdeko deseskalatze planean eta mugikortasun-estrategietan epe ertainera elkarrekin ezartzeko prest gaudela erakusteko.
Aidez aurretik eskerrak emanez, agurtzen zaituzte:
Balazta: Bidasoako Bizikletaren Aldeko Elkartea http://
balaztabidasoaes.blogspot.com balazta201 [email protected]
Bidasoaldea, 202
BALAZTA.- Bidasoako bizikletaren aldeko elkartea. balazta201 [email protected]
5
| |