| Artxibo OCR | ----------------------------------------------------- Page 1 -----------------------------------------------------
EL CORREO
«Espazio publikoa eta bizikletaren erabilera sustatzearen aide egiten dugu»
Gure elkarteren ustez, azpiegitura handiak eta Renove planak aide hatera utzi eta espazio publikoa ardatz duen mugikortasun hatera bideratu behar da deseskalada
Gero eta jende gehiagok erabiltzen du bizikleta hiñan zehar ibiltzeko. / FOTOLIA
EKOLOGISTAK MARTXAN
Sábado, 16 mayo 2020
Etortzear dauden hurrengo leuntze faseei begira, kutsatze berriak saihesteko ezarriko den urruntze fisikoa erronka izango da hiriaren antolakuntzan. Horren aurrean, espazio publikoa eta bizikletaren erabilera sustatzearen aide egiten dugu Ekologistak Martxan taldetik, garraio publikoak funtsezko eginkizuna betetzen jarraituko duela ahaztu gabe.
Ondorioz, 'normaltasuna' berreskuratzeko ezin déla betiko erabakiengana jo ohartarazi du; hala ñola, Renove planen bidez autoa sustatzea. Horren ordez, mugikortasunaren iraunkortasuna hobetuko luketen irtenbide alternatiboak bilatu behar dira, eraginkortasunari uko egin gabe.
Agiri batean, elkarte ekologistaren Garraio Batzordeak 'autoa konfinatzearen' aide egiten du. Ezarritako 2 metroko distantzia bete ahal izateko, espaloiak zabaldu ez ezik, errepide batzuk oinezkoentzat ere egin beharko lirateke. Halaber, «auzoen eta hirien arteko mugikortasun aktiboa erraztuko duen motordun ibilgailurik gabeko bide-sare bat eraikitzea» zein garraio
----------------------------------------------------- Page 2 -----------------------------------------------------
publikoaren lan-eskaintza handitzea, maiztasuna gehituz, batez ere, autobusena, eskatu du. Azkenik, «garraio publiko bakoitzean libre dauden plazei buruzko informazioa denbora errealean» emango dituzten zerbitzu telematikoak abian jartzea proposatu du.
Berrogeialdiak pertsonen ekonomia kaltetu du; beraz, erakundeen laguntza beharko dutela gogorarazi nahi izan dugu. Hori delà eta, Gobernuak azpiegitura handietan inbertitzea salatu dugu. Izan ere, gure usiez ez du inongo zentzurik azpiegitura plan bati eusteak, are gutxiago horietako asko garestiak izateaz gain, zahar kituak jaiotzen direnean. Ez du inongo zentzurik kilometro bakoitzeko 47 milioi kostatzen ari den Supersur handitzearen obrari dirua bideratzeak, eskariaren %40ra ere ez duenean iristen (are gutxiago etorkizunean). Eta ez du inongo zentzurik ere, Abiadura Handiko Trena lehenestea, erabiltzaile-profila errenta ekonomiko altuko pertsonak izango direnean.
| |