Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram
IDIzenburuaEremuaUrtea 
3084 Coronavirusa Urtaranen gobernuak Espazio Publikoaren asmo handiko Plana jarri du martxan, Gasteizko auzo guztietan barrena ehun bat esku-hartze eginez
Egilea: Vitoria-Gasteizko Udala
Iturria: blogs.vitoria-gasteiz-org, 2020 maiatzak 19
Euskarria: DIGITAL
Hizkuntza: Euskera
Etiketak: Covid-19 y movilidad
Vitoria-Gasteiz 2020
Artxibo OCR----------------------------------------------------- Page 1 ----------------------------------------------------- Vitoria-Gasteizko Udala Prentsa oharrak Urtaranen gobernuak Espazio Publikoaren asmo handiko Plana jarri du martxan, Gasteizko auzo guztietan barrena ehun bat esku-hartze eginez Maiatzak 19, 2020 Udalak 400.000 euro inbertituko ditu 8,5 kilometro espaloi handitzeko, 8 kilometro bizikleta-bide berri egiteko eta datozen hilabeteetan auzoetako 88 kaletan zirkulazioa lasaitzeko Trafikoa baretu egingo da ‘super-etxadien ’ barrualdean, eta berariazko seinaletikaz eta galtzadan marraztutako piktogramez identifikatuko dira Espazio publiko berriak leku gehiago emango die oinezkoei, erosoagoa izango da, eta merkataritza dinamizatzen lagunduko du DOSSIER ACTUACIONES MEJORA MOVILIDAD COVID 19 Gasteizko espazio publiko berriak l eku gehiago emango die oinezkoei, erosoagoa izango da, eta merkataritza dinamizatzen lagunduko du Urtaranen gobernuak asmo handiko plan bat jarri du martxan, Gasteizko ia auzo guztietan barrena ehun jarduera baino gehiago egingo baitira hiria normaltasun berrira egokitzeko. Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana oinarri hartuta, hiru eremutan diseinatu dira neurriak: oinezkoak ibiltzeko espazioen hobekuntza , bizikleta-konexioak ----------------------------------------------------- Page 2 ----------------------------------------------------- lantokietara eta industrialdeetara , eta azken hamarkadan identifikatutako super- etxadien % 30ean jarduketak garatzea. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok gaur goizean iragarri duenez, bere sailak gutxienez 400.000 euroko inbertsioa aktibatu du proiektuaren lehen faseari ekiteko . Udalak 8,5 kilometro espaloi zabalduko ditu, 8 kilometro bizikleta-bide berri sortuko, eta 88 kaletako zirkulazioa baretuko du auzoetan. Ekimen horiek guztiak 2020an zehar garatuko dira. “ Udal Gobernuak bultzatzen duen Orain Gasteiz planak osasuna babestea, gizarte- ongizatea bermatzea eta tokiko ekonomia babestea du helburu. Eta helburu horiek lortzeko, lehentasunezkoa da gure kale eta plazetan jardutea. Filosofia argia da: oinezkoentzako espazioak zabaldu behar ditugu distantzia soziala bermatzeko, gure merkataritzari eta ostalaritzari lagundu behar diegu eta desplazamendu aktiboak lehenetsi behar ditugu: oinez eta bizikletaz . Azken hamarkadan egindako lana eta Gasteizen diseinua gidatzen duen Mugikortasun Planaren filosofia ere ezin ditugu ahaztu. Etorkizuneko mugikortasuna jasangarria eta osasungarria izango delako. Joan-etorri aktiboak sustatu behar ditugu eta garraio publikoan konfiantza berreskuratu behar dugu, batez ere TUVISAren sarean “, zehaztu du Amaia Barredok. Neurri gehienak Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko Planaren Aurrerapenean jasota zeuden, epe ertainean egiteko asmoz. Orain, ordea, Udalak egokitzat jo du horiek aurreratzea osasun-krisiaren egungo egoerari erantzuteko, espazio publikoa askoz inklusiboagoa izan dadin, kaleko bizitza erraztuz eta mugikortasun aktiboa indartuz. “Baina ez bakarrik deseskalatzeari begira, baizik eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren berrikuspenean erreferentzia gisa erabiltzen ari diren printzipio gidarietan islatutako espazio publikoaren eta mugikortasunaren eredua gauzatzeari begira “, azpimarratu du Amaia Barredok. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak asmo handiko plan bat aurkeztu du gaur goizean, hiru jarduera-ildotan banatuta: 1) Leku gutxi duten eta jendetza biltzen den espazioetan oinezkoentzako espaloiak zabaltzeko esku-hartzeak. Azken asteetan, Udalak hainbat jarduera egin ditu Manuel Iradier, Florida, Frantzia, San Antonio eta Ortiz de Zarate kaleetan, besteak beste. Aste honetatik aurrera, antzeko esku-hartzeak egingo dira beste leku hauetan: Domingo Beltran/Ramiro de Maeztu. Ezkerreko aparkaleku-zerrenda ezkerreko zirkulazioko erreira aldatuko da, eta askatutako espazioa oinezkoentzat geratuko da. ----------------------------------------------------- Page 3 ----------------------------------------------------- Tomas Zumarraga Dohatsua, Jesusen Zerbitzarien eta Gasteiz hiribidearen artean . Bizikleta-bidea oinezkoentzat utziko da. Bizikletak galtzadatik joango dira, abiadura motelekoa baita, edo Badaia kaletik, Erdi Aroko hirigunerantz joateko. Herrandarrak . Prudencio Maria Berastegi eta Arana kaleen arteko zatian, bizikleta- bidea oinezkoentzat izango da, eta trafikorako errei bat bizikletentzat utziko da. Arana kalearen eta Karlos I.a plazaren arteko zatian, bestalde, bizikleta-bide berria sortuko da zirkulaziorako ezkerreko erreiaren gainean. Done Jakue hiribideko zubia (Madril kalearen gainetik): aparkatzeko zerrendak oinezkoentzat utziko dira. Bake kalea: ezkerreko zirkulaziorako erreia oinezkoentzat izango da aurrerantzean. Zadorra hiribidea: bidegorria oinezkoentzat utziko da, eta galtzadaren gainean noranzko biko bidegorri berria sortuko da. Guztira, 8 kilometrotan esku hartuko da. 2) Hiriko lantoki eta industrialdeetarako bizikleta-konexioak hobetzeko alternatibak. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak bizikleta-konexioak hobetu nahi ditu, halaber. Horretarako, lotura hauetan esku hartzea aurreikusi da: Ozeano Barea: Zabalganeko bide horretan, bizikleta-bide berriak sortuko dira. Lanak ekainaren hasieran hastea aurreikusi da, kontratua dagoeneko esleitu baita. Oto hiribidea: bizikleta-bideak noranzko bakoitzean, aparkatzeko zerrendak metro batzuk mugituz. Bremen kalea: bidegorri berria. Dusseldorf kalea: bidegorri berria. Lanak aste honetan bertan hastea aurreikusten da. Zurrupitieta kalea: zirkulazio-bideetako bat bidegorri bihurtuko da. Lanak aste honetan bertan hastea aurreikusten da. Artapadura: bidegorri berria zirkulazio-errei baten gainean. Gamarrako atea: noranzko biko bidegorri berria erreietako batean. Legutioko atea: bidegorri berria. Guztira, 8 kilometrotan jardungo du Udalak bizikleten alorrean. ----------------------------------------------------- Page 4 ----------------------------------------------------- 3) Super-etxadiak auzo guztietan garatzen jarraitzea . Sailak gutxienez horien % 30ean esku hartuko du datozen hilabeteetan, eta jarduketa errazak egingo ditu, aipatutako super-etxadien barrualdean trafikoa murriztu eta lasaitzeko. Seinale bertikalak eta horizontalak jarriko dira, oinezkoek lehentasuna duten gune batera sartzen dela ohartarazteko. Horretaz gain, galtzadaren gainean S-28 (bizitegi-kalea) seinaleari dagokion piktograma margotuko da. Izan ere, zirkulazioaren abiadura orduko 20 kilometrora murriztuko da. Esku-hartze horiek bi fasetan egingo dira. Lehen fasea 64 kalek osatuko dute, ingurabide zaharraren barruan eta Zabalganean; bigarrena, berriz, Abetxukuko, Lakuako eta Salburuko beste 24 kaletara zabalduko da. Hauxe da kaleen zerrenda osoa: Super-etxadien arauak ezarriko zaizkien kaleak (1. fasea) ZABALGANA Ilustrazioaren hiribidea ARIZNABARRA Sor Sofia plaza Ozioko Gazteluaren kalea Gebarako Gazteluaren kalea (zati bat) Mendiluzeko Gazteluaren kalea (zati bat) Eskibelgo Gazteluaren kalea Concha Espina kalea Areitio kalea BATAN Bizkaia kalea ----------------------------------------------------- Page 5 ----------------------------------------------------- Gipuzkoa kalea ADURTZA Zendaguren kalea Alboka kalea Jose Uruñuela kalea Dultzaina kalea Txistulari kalea Juan Bautista Gamiz kalea Txirula kalea Txalaparta kalea Adurtza kalea TXAGORRITXU Telesforo Aranzadi kalea Enrique Eguren kalea KOROATZEA Larrugile kalea Eulogio Serdan kalea (zati bat) ZARAMAGA Martin Olabe kalea Santa Isabel kalea Lorenzo Prestamero kalea Bernal Diaz de Luko kalea Vicente Manterola kalea Amurrio kalea Azazeta Mendatearen kalea Urkiola Mendatearen kalea Barazar Mendatearen kalea Añanako Taldearen kalea Mendoza kalea Laguardia-Biasteriko Taldearen kalea ARANBIZKARRA Isuntzatarren kalea JUDIMENDI Mantellitarren kalea Diego Martinez de Alaba kalea Cola y Goiti kalea Miranda de Ebro kalea Trebiñoko Konderriaren kalea Mariano San Miguel kalea ----------------------------------------------------- Page 6 ----------------------------------------------------- Santa Luzia kalea Benito Ginea kalea Urriaren Hamabiaren kalea (zati bat) Eduardo Belasko kalea BABESGABETUAK Aiala Kantzilerraren kalea Joan XXIII.aren kalea Lope de Larrea kalea ANGLOA La Paloma kalea ERDI AROKO HIRIGUNEA ETA INGURUAK Aldabe kalea Felix Maria Samaniego kalea Joaquin Jose Landazuri kalea Antepara kalea Bueno Monreal kalea San Bizente Paulekoaren kalea San Ildefontso kalea Santa Ana kantoia Arriagako atea (Erdi Aroko hiriguneko zatia) Santa Maria kalea Frai Zacarias Martinez kalea Kanpokale Berria Aska kalea San Bizente aldapa Super-etxadien arauak ezarriko zaizkien kaleak (2. fasea) SALBURUA Dublin kalea Lisboa kalea Londres hiribidea Stockholm kalea Luxenburgo kalea Paris hiribidea Erroma hiribidea Kopenhage ABETXUKU Ezki kalea ----------------------------------------------------- Page 7 ----------------------------------------------------- Laubideta kalea Eliza kalea Txarrakea kalea Araka kalea Iturrizabala kalea Azeduia kalea Arriagana kalea Uribeguela kalea El Calce kalea LAKUA-IBAIONDO Andia Mendiaren kalea Urederra Ibaiaren kalea Zaia Ibaiaren kalea Zubialde Ibaiaren kalea Uragana Ibaiaren kalea Inglares Ibaiaren kalea Espazio publikoaren alorreko beste ekimen batzuk Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotziak, halaber, saila azken egunotan garatzen ari den zenbait jardueraren berri eman du. Alde batetik, Trafiko Zerbitzuak 2 metroko distantzia gorde behar dela ohartarazteko mezuak margotu ditu hiriko oinezkoentzako dozena bat pasabidetan. Bestalde, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak 74 bizikleta-aparkaleku eramangarri jarriko ditu hiriko hainbat tokitan. Joan den ostiralean hasi ziren elementu horiek instalatzen, hiriko osasun-zentroetan, ospitaleetan, industrialdeetan eta gune jendetsuetan.