Artxibo OCR | Bídasoko mugaz gaíndíko lehen bízíkleta martxa egingo du Ederbideak
Bidasoko Bidé Berdeko mugaren alde bateko eta besteko bizikleta zaleak batzeko
ibilbidea izango da. Ederbidea Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdiko lurretan barna
mugikortasun iraunkorra sustatzeko proiektua da.
2017ko ekainak 08
Sunbillak hartuko du heldu den ekainaren 24ean, larunbatarekin, Ederbidea Zikloturistaren lehen edizioa,
Bidasoko Bidé Berdearen martxa zikloturista handia mugikortasuna eta turismo iraunkorra sustatzeko.
Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak antolatuta eta Nafarroako Gobemuko Turismo eta Merkataritzaren
Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin, Ederbidea proiektuaren lehen ekitaldi publikoa da. Nafarroako,
Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoko mugaz gaindiko lurraldeetan bizikletaren erabilera sustatzeko europar
lankidetza proiektua da Ederbidea.
Ederbidea Interreg POCTEEA proiektua da, bertan parte hartzen du Europar Batasunak eta EGEE
Eskualde Garapeneko Europako Euntsaren bidez kofinantzatzen da.
Easterketaren helburuetako bat da mugaren alde bateko eta bertzeko zaleek bat egitea da, lehiakorra ez
den martxa batean eta Bidasoldeaz disfrutatzea, ingurune natural batean, oinpekoei edo pedalei eragin
bitartean.
Ederbidea Zikloturistak bi ibilbide zirkular izanen ditu, zailtasun maila desberdinekoak eta biak Sunbillan
basten direnak. Izena hemen eman daiteke.
Bidasoko Bidé Berdeaz disfrutatzen
Ederbidea mugaz gaindiko proiektuak Bidasoko Bidé Berdea sustatzea du helburu. XX. mendearen
hasieran Irun eta Elizondo batzen zituen Tren Txikito deiturikoaren bidea egiten du bidé berde honek, eta
orain, helburua, Europara irekita dagoen ardatz zikloturista bat egitea eta turismo iraunkorraren tokia
izatea da.
Gainera, Ederbidearen beste helburaetako bat bide berde hau Plazaolako bide berdearekin elkartzea da,
eta hórrela, bizikletaz egin daitekeen ibilbide luze bat egituratzea, Baiona eta Donostia Iruñearekin
elkartuz eta Europako ibilbide handietan txertatuz.
Modu honetan, Bidasoaldea sustatzen jarraituko da Europako lokarri garrantzitsu bezala zikloturismoaren
bidez, bizikletaren kirol jarduera eta mugikortasun iraunkorra bultzatzen diren bitartean. | |