| Artxibo OCR | Donostia.eus 2017/04/04
Elkarrekin mugikortasun seguru eta lagunkoia baten alde
“Zerk arduratzen gaitu hirian zehar mugitzen garenean?”
Udaletxeko Mugikortasun Zuzendaritzak gidatu du “Zerk arduratzen gaitu hirian zehar
mugitzen garenean?” lelopean, gaur goizean izan den tailerra. Bertan, Donostiako
mugikortasunaren egoeraz eta honek adineko pertsonei planteatzen dituen erronketaz
aritu dirá.
Lau taldetan banatuta, parte-hartzaile eta Udaletxeko profesionalek, mugikortasun
segurua lortzeko giltzarriak aztertu dituzte. Gaia ikuspuntu desberdinetatik aztertu da;
gidari, oinezko, bizikleta eta garraio publikoaren ikuspuntutik, hain zuzen ere. Gaurko
jardunaldiko ondorioak, Donostia Lagunkoia Hiri-planaren baitan kokatzen den bide-
segurtasunaren inguruko kanpaina baten diseinurako lagungarriak izango dirá.
Kultura sortu eta Slow bizi
Sinetsita “jarrera pertsonalak berebiziko garrantzia duela”, parte-hartzaileek hezkuntza
eta enpatia oinarri duten kultura sortzeko apustua egin dute, mugikortasun seguru eta
lasaiagoa lortze aldera.
Honen harira, “slow bizitzeko” beharra ere azpimarratu nahi izan dute, edo behintzat,
biztanleriaren gehiengoak daraman bizitza-erritmo azkarra gutxiagotzeko beharra. Izan
ere, jardunaldian azaldu den bezala, “daramagun abiadurak, sarritan, talkak eta
bestelako istripuak eragiten ditu”. Zentzu horretan, gizarteari orokorrean zuzendutako
kanpainak sortzeko beharra nabarmendu dute, “ez soilik adindunei” zuzentzen direnak.
Oinezkoek merezi duten errespetua izan da gidarien ikuspuntua aztertu duen taldearen
eztabaida-puntu garrantzitsuenetakoa. Honela, oinezkoen “ikusezintasuna” nabarmendu
dute, gaizki aparkatutako kotxeak eta bestelako oztopoen erruz.
“Guztion etxea”
Hiriko bizikleta-kultura oraindik berri samarra dela esaterakoan ados agertu dira parte-
hartzaileak. Ondorioz, beharrezkoa ikusten dute esparru horretarako bide-hezkuntza
zehatza. Eskola adinean dauden neska-mutilei zuzendutako sentsibilizazioa
ezinbestekoa dela ikusten dute, eta baita ere, publiko guztiari zuzendutako bizikleta
praktikak. “Hobe daitekeen” bidegorrien egoera eta seinaleztapen egoki baten beharra
ere izan dira mintzagai.
Horrez gain, skate eta patineteen inguruko arantegi falta azpimarratu nahi izan dute eta
“smartphone-n zonbiak” oinezko, bizikleta eta kotxeentzat arrisku bat direla adierazi
dute “euren telefonotan erabat murgilduta baitaude eta ez dute aurrean dutena
antzematen”.
Azkenik, oro har, hiriko garraio publikoaren kalitatea balioan jarri nahi izan da eta, aldi
berean, antobús geltoki asko dituzten zenbait kaletan, San Martin kalea kasu, espaloiak
estuegiak direla nabarmendu dute eta honek zailtasunak eta istripuak sor ditzakeela
azpimarratu dute.
Garraio publikoko gidarien paperaren garrantziaz ere aritu dira gaurkoan, eta hauen
zerbitzuen denbora berrikusteko beharra ere agertu dute; presioa gutxiagotu,
segurtasuna handitu, eta azken batean, istripuak murrizteko.
José Ramón Lasarte, Kai Alde zaharren egoitzako presidentea, izan da gaurko parte-
hartzaileetako bat eta positiboki baloratu du gaurko lana:” Caldera asko jarri dira mahai
gainean, eta baita zenbait erantzun ere. Udalera gure iritzi eta kezkak helarazteko
kanalak sortzea oso positiboa dela usté dut”.
Nagusilaneko Marijose Velasco ere pozik agertu da gaurko esperientziarekin eta ekimen
hauen “garrantzia” azpimarratu nahi izan du “errealitatean oinarritutako planak ezarri
ahal izateko”. Bere aburuz, “kalea guztion etxea da, eta zaindu behar dugu”. | |