| Artxibo OCR | Irutxuloko Hitza
Inaxio Esnaola Ots 7, 2017
AUTOBUS GELTOKIKO BIZIKEETENTZAKO APARKAEEKUAREN
ERABIEERA BAEDINTZAK ZEHAZTU DITUZTE
Donostiako Udalak Autobus Geltokiko bizikletentzako aparkalekua irekitzeko
aurrerapausoa eman du. Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez, UTE
Intermodal Donosti enpresaren eskaintza onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak. Hau
da, sarrerako solairuan bizikletak uzteko doan utziko dion gunea hartzeko eskaintza.
Udalak kudeatuko du aparkalekua, eta Goiak adierazi duenez, aparkalekuaren erabilera-
datuak kontuan izango dituzte, hiriko beste gune batzuetan horrelako aparkaleku
gehiago jartzeko.
(Argazkia: Arkaitz Almortza Muro)
Aparkalekua ez da bizikleta uneoro uzteko izango; baizik eta autobusa erabili aurretik
utzi eta bueltan berriz ere hartzeko. Erabiltzailearentzako zerbitzua ez da doakoa izango,
eta abonu mota ezberdinak izango ditu: hilabeteko abonuarekin bizikleta astean seitan
utzi ahal izango da 6 euro ordainduta, hiru eguneko abonuak 3 euro balioko du eta
bizikleta egun batean uztean euro bat.
Erabiltzailea izateko beharrezkoa izango da 18 urtetik gorakoa izatea, eta 14 urtetik
aurrerako nerabeek adinez nagusia den baten baimena beharko dute zerbitzua
erabiltzeko. Horrez gain, enpresek izena eman ahal izango dute zerbitzuan langileek
erabili ahal izateko.
100-110 bizikletentzako gunea izango da aparkalekua, guztiz segurua Goiak
azpimarratu duenez, eta gurpilak puzteko gailua zein konponketetarako tresnak egongo
dirá. | |