Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram
IDIzenburuaEremuaUrtea 
2661 Egun euritsuetan ere bizikletaz joateko
Egilea: Nerea Lizarralde
Iturria: Irutxuloko Hitza 14-02-2017
Euskarria: DIGITAL
Hizkuntza: Euskera
Etiketak: Complementos, Sensibilización y consejos para el uso de la bicicleta
Donostia-San Sebastian 2017
Artxibo OCRIrutxuloko Hitza Nerea Lizarralde, Otsailak 14-2017 EGUN EURITSUETAN ERE BIZIKEETAZ JOATEKO Egun euritsuak buruhauste handia izan ohi dira hirian zehar bizikleta gainean mugitzen direnentzat, eta horri buelta emateko kanpaina bat bultzatuko du Donostiako Kalapie Txirrindularien Elkarteak. Euria egiten duenean ere bizikleta erabiltzera animatu nahi ditu hiritarrak, Ipurdi bustirik ez lelopean. Bizikletaren aulkirako plastikozko estalkiak utziko dituzte ostegun arratsaldean, kaleko aparkalekuetan dauden bizikletetan. Mila estalki baino gehiago banatuko dituzte. Euskal Herrian, urtean 140 egunez euria egiten duela kontuan hartuta, Kalapieren kanpainak arrakasta izango du ziur. laz egin zuen lehen aldiz Ipurdi bustirik ez kanpaina, eta arrakasta ikusita, errepikatzea erabaki du. ‘Ipurdi bustirik ez’ kanpainako estalkiak. (Argazkia: Kalapie)