Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram
IDIzenburuaEremuaUrtea 
2514 Donostiak bizikletaren erabilera sustatzeko Europako bi proiektutan parte hartuko du
Egilea: Agurtzane Altuna
Iturria: Irutxuloko Hitza 24-02-2014
Euskarria: DIGITAL
Hizkuntza: Euskera
Etiketak: Programas y actuaciones peatonales y ciclistas, Políticas de fomento y promoción
Donostia-San Sebastian 2014
Artxibo OCR• IRUTXULOKO* HITZÁ Otsaila 24, 2014 Nork: Agurtzane Altuna Donostiak bizikletaren erabilera sustatzeko Europako bi Herritar bat Dbziko bizikleta elektrikoarekin. (Argazkia: Lide Ferreira) Switch eta Cyclelogistics Ahead proietuak aldi berean garatuko dira Europako zenbait hiritan, eta 104.000 euro eta 128.000 euroko diru laguntzak izango dituzte, hurrenez hurren. Jon Albizuk, Mugikortasun zinegotziak bizikleta sustatzeko proiektu aitzindarietan parte hartzearen garrantzi azpimarratu du: “bizikletaren alde egiteko orduan baliabide gehiago izango ditugu programa hauei esker. Gainera, aukera izango dugu beste hiriekin elkarlanean erabilera bultzatzeko eta sortzen diren arazoak konpontzeko. Bizikleta hiriko garraio bidea izatea nahi dugu, eta horretarako irmo jokatu behar dugu bidegorriak bobetzen eta aparkatzeko arazoak konpontzen”. Switch proiektuak 141.000 euroko aurrekontua du eta 24 hilabetetan garatuko da. Proiektuak hamahiru partaide ditu, besteak beste, Austria, Alemania, Belgika, Errumania, Polonia, Erresuma Batu eta Esloveniako zenbait hiri eta erakunde. Proiektuaren helburu nagusia motordunen trafikoa murriztea da. Horretarako, hiriko ibilbide laburrak oinez edo bizikletaz egitea lortu behar da. Ibilbide laburretan autoa erabiltzeko joera apurtu nahi dute. Oinez eta bizikletaz ibiltzeko ekintzak garraio publikoaren ekintza sinergiko batzuekin uztartuko dira. Horretarako mugikortasun aktiboa sustatzeko ekitaldiak burutuko dituzte, eta ekitaldi horien eragina aztertuko dute. Cycleogistics Ahead, 36 hilabetekoa izango da eta guztira 175.000 euroko aurrekontua du. Proiektu honetako bazkideak Austria, Erresuma Batu, Belgika, Alemania, Txekiar Errepubbka, Italia eta Hungaria dira, besteak beste. Proiektu honek merkantziak garraiatzean sortutako emisioak eta energía kontsumoa murriztu nahi ditu. Horretako zero isuriko aplikazio logistikoak ezarriko dituzte hiriguneetan. Beraz, zero isuriko banaketa enpresen alde egingo dute, enpresa horien profesionaltasuna sustatuz. Araudiak ezarriko dirá zero isuri lortzeko hiri logistika garatu dadin, ibilgailu kutsakorrak pixkanaka murriztuz.