| Artxibo OCR | IRUTXULOKO hítza*
Maitza 18, 2012 Nork: Xabier Etxabe
Espaloi gainetik dabilen txirrindulariari 50 euroko isuna
jarriko diote
Araudia betetzen ez dutenak zigortzen hasiko dira hilaren 28tik aurrera; 200 eurokoa da isunik
larriena
Txirrindularientzako oharra: hilaren 28tik aurrera zirkulazio araudia errespetatzen ez dutenei isuna jarriko
diete. Honenbestez, espaloitik dabiltzan txirrindulariek nahiz argirik eta txirrinik ez duten bizikletek 50
euroko zigorra ordaintzeko arriskua izango dute. Bizikleta gainean entzungailu edo aurikularrekin
doazenek, berriz, zigor larriagoa izango dute: 200 euro. Sakeleko telefonotik hizketan doazenek ere
kopuru berari egingo diote aurre. Isuna berehala ordaintzen dutenek, dena den, gutxiago ordainduko dute.
50 euro beharrean, 22 euro eta 200 euroren ordez, 97.
Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak argitu duenez, ez dute txirrindulariak «kriminalizatzeko» asmorik,
oinezko guneetan segurtasuna bermatzeko helburua baizik. Azken batean, oinezko eta txirrindularien
arteko elkarbizitza hobetu eta batzuk zein besteak hirian erosoago ibiltzea nahi dute. Zirkulazio araudiak,
gainera, argi dio bizikletek nahiz patinete elektrikoek ezin dutela espaloitik joan. Era berean, oinezkoak
zein bizikletak ibil daitezkeen oinezko guneetan «oinezkoak du lehentasuna». Hortaz, eremu horietan
oinezkorik badabil txirrindulariek abiadura moteldu beharko dute, «igarotze adeitsu eta lasaia
bermatzeko».
Horrekin hatera, túnel edo ilun dagoen eremuetan txirrinik eta argirik gabe joatea isuna jartzeko arrazoi
izan daiteke. Baita entzungailuekin eta sakelekotik hitz egiten joatea ere.
Isunak jarri aurretik, baina, Mugikortasun Sailak kontzientziazio kanpaina bat jarri duela abian azaldu du
Albizuk. Azken hilabeteetan udaltzainak eta mugikortasun agenteak oker zebiltzan txirrindulariei izan
beharreko jokabide zuzenaz ohartarazten aritu direla zehaztu du. Iskanbila eta arazo gehien sortzen diren
eremuetan aritu dira udaltzain eta mugikortasun agenteak araudiaren berri ematen: Askatasunaren
hiribidean, Mirakruz kalean, Ategorrieta gainan, Zumalakarregi hiribidean, Herreran, Bulebarrean eta
Egiako pasabidean.
Mandasko Dukearen pasealekua eta María Cristina zubia lotzen dituen eremu horretan, esaterako,
oraindik ere pasabidea igarotzeko bizikletatik jaitsi behar déla ohartu ez den txirrindulari asko dagoela
egiazta daiteke. Ez baita zaila pasabidea igarotzen den bakoitzean bizikletaren bat ondotik pasatzea.
Pasabide horretan nahiz hiriko bidegorri sarea osatzen duten 56 kilometrotatik zehar ikus daitezke
txirrindulariak uneoro, egunetik egunera, eta udan batik bat, bizikletaren erabilera handitzen ari baita.
Egunean, batez beste, bizikletaz 16.000 bidaia egiten direla aditzera eman du Mugikortasun zinegotziak.
Nafarroa hiribidea
Espaloitik joateko tentazioak ahalik eta txikienak izan daitezen, Ategorrieta eta Zurrióla hiribidea lotzeko
bidegorria egitea da udal gobernuaren lehentasuna. Mahai gainean dauden bidegorri proiektuak gehiago
dira, krisiak baldintzatutako aurrekontuak, ordea, lehentasunak ezartzera behartu du Mugikortasun Saila.
Jon Albizuk, era berean, EuskoTreneko trenbide zaharraren lekuan bidegorria egiteko diputazioak duen
proiektua aurrera doala esan du. | |