Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram
IDIzenburuaEremuaUrtea 
2464 Espaloietan eta oinezkoentzako kaleetatik harrapatzen dituzten txirrindulariak zigortuko dituzte
Egilea: Estitxu Zabala
Iturria: Irutxuloko Hitza 09-10-2015
Euskarria: DIGITAL
Hizkuntza: Euskera
Etiketak: Seguridad y accidentalidad, Normativa y jurisprudencia
Donostia-San Sebastian 2015
Artxibo OCREspaloietan eta oinezkoentzako kaleetatik harrapatzen dituzten txirrindulariak zigortuko dituzte Neurria astelehenean jarriko dute abian eta mugikortasun agenteek isunak jartzeko eskubidea izango dute. Urria 9, 2015 Nork: Estitxu Zabala Txirrindulari bat, espaloian barrena. (Argazkia: Irutxuloko Hitza) Isunak jarriko dizkiete mugikortasun agenteek espaloietatik eta oinezkoentzako kaleetatik harrapatzen dituzten txirrindulariei, astelehenetik abenduaren 31 arte. Txirrindulariak behar ez duten lekutik ibiltzeaz gain, beste hainbat lege-urraketengatik ere zigortu ditzakete: telefono mugikorra erabiltzeagatik, musika entzuten joateagatik... “Bizikleta-erabiltzaileei zuzendutako kontzientziazio eta praktika egokien kanpaina egin genuen uztailean, baina herritar askoren kexuak jaso ditugu oraindik ere. Hori dela-eta, erabaki dugu araudiaren aurkako jarrerak zigortzeko kanpaina egitea”, azaldu du Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak. Arduradunaren arabera, isun arinak 50 eta 90 euro bitartekoak izango dirá eta isun larriak, berriz, 91 eta 300 euro bitartekoak. Kanpaina bukatutakoan emaitzak aztertuko dituztela azaldu du Aranak, bizikleten eta oinezkoen arteko elkarbizitzaren alde lan egiten jarraitzeko. Egunero 18.000 bidaia baino gehiago egiten direla esan du Aranak: “Horrek behartzen gaitu lan egitera eta neurriak hartzera; bizikletek gune publikoen erabilera egokia egin dezaten, eta hiriko garraioen arteko elkarbizitzaren alde lan egiteko”. lldo beretik, udalak bizikleta erabiltzearen alde egiten duela dio Aranak, eta, horretarako, besteak beste, bidegorri eta “30 gune” kopuma handitzen ari direla. Gainera, Aranak aurreratu duenez, udalak kontzientziazio kanpaina berri bat hasiko du laster. Hala, besteak beste, 16 urtetik beherakoek bizikletan kaskoa erabiltzeko ohitura hartzea nahi dute.