Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram
IDIzenburuaEremuaUrtea 
2448 Europako bizikleta publikoaren sistemen inguruan jardunaldia egingo dute
Egilea: Lide Ferreira
Iturria: Irutxuloko Hitza 01-04-2014
Euskarria: DIGITAL
Hizkuntza: Euskera
Etiketak: Programas y actuaciones peatonales y ciclistas, Servicios públicos de bicicletas
Donostia-San Sebastian 2014
Artxibo OCR• IRUTXULOKO* HITZÁ Apirila 1,2014 Nork: Lide Ferreira Europako bizikleta publikoaren sistemen inguruan jardunaldia egingo dute Erabiltzaile bat bizikleta hartzen Lugaritzen. (Argazkia: Agurtzane Altuna) dBizi Donostiako bizikleta publikoaren sistema berria martxan jarri eta sei hilabetera, Donostiako Udalak eta Bonoparkek Europako bizikleta publikoei buruzko jardunaldia antolatu dute. Sistema berriaren iragana, oraina eta etorkizuna ardatz hartuta, hainbat aditu bilduko dira ostegunean, apirilaren 3an, Miramar Jauregian. Donostiak bere esperientzia ezagutzera emango du eta Dbiziren abantailak egiaztatuko ditu. Horretaz gain, Europan erreferentzia diren bizikleta publikoko bi sistema ere aurkeztuko dituzte: Eyongoa eta Bartzelonakoa. Hiri hauetako adituak sistemaren oztopoez eta indarguneez hitz egingo dute. Jardunaldiari amaiera emateko, lantegi bat antolatu dute, bizikleta publikoaren arazoak aztertu, eta konponbide posibleak lantzeko. Sei hilabete martxa onean dBizi 2013ko urrian abiatu zen, eta dagoeneko hamabi geltoki jarri dituzte. Guztira, 100 bizikleta daude eta Europako lehen sistema erabat elektrikoa da. Erabiltzaileei dagokienez, hauen kopurua handitzen ari da, egun 565 herritarrek erabiltzen dituzte bizikleta elektrikoak. Erabiltzaile kopurua oraindik aurreko sistemaren kopuruetara iritsi ez da, eta Bonoparkek arrazoia azaldu du: “Eehen hiritar txartela zuten guztiak sistemako harpide izatera pasatzen zien zuzenean; orain, ordez, izen ematen dutenek interesa dutenak dira, eta benetan sistema erabiltzeko asmoa dutenak”. Erabilera altua déla jakinarazi du Donostiako Udalak, eta, adibidez, martxoaren 17tik 23 ra 1.680 al diz erabili ziren. Kudeaketaren ardura Bonopark enpresarena da; horregatik, zerbitzuak ez du inongo kosturik udalerriarentzat, han da, administrazioak, instalazioak eta mantentzeak ez du inolako kosturik erabiltzen ez duten herritarrentzat. Urteko txartelak 40 euro balio ditu eta asegurua egiteko beste bost euro ordaindu behar dira. Erabiltzen diren lehenengo 20 minutuak doakoak dira, eta sistema egunero dago erabilgarri, 06:30etatik 23:00etara (udan OOiOOak arte). Izena emateko, Prim kaleko 6. zenbakira joan beharra dago, edo 943-26 50 66 telefonora deitu daiteke.