| Artxibo OCR | Berria.eus
Gizartea
Ke beltzetatik bide gorrietara
Kutsadura murrizteko xedez, autoa gutxiago erabiltzeko neurriak hartu dituzte Europako
hainbat hiritan. Azken urteetan, mugikortasun eredu berri baten alde egin dute Euskal
Herriko hainbat udalek ere: arrakasta lortu dute batzuek; beste batzuetan, berriz, trabak
izan dirá nagusi.
Irunean, Bakearen plaza da trafikodentsitate handieneko gunea. J. MANTEROEA /
ARP
2017-01-10 / lon Elizondo, lon Orzaiz, Ibai Maruri Bilbao
Autoak dira egun hirietan kutsadura sortzaile nagusiak. Azken hilabeteetan Europa
mendebaldeak antizikloiaren eraginpean igarotako egunek agerikoago egin dute arazoa.
Inguruko herrialdeetan, Parisek, Madrilek eta Bartzelonak neurriak hartu behar izan
dituzte, egonkortasun horren ondorioz hirietako airean geratu baitira ibilgailuek isurtzen
duten nitrógeno dioxidoa eta PMIO partikulak.
Euskal hiriburuetan ez da sortu horrelako larrialdi egoerarik. Bilbo, Donostia, Gasteiz,
Iruñe eta Baionako udaletako ordezkariek esan dutenez, hiriotan dabiltzan ibilgailuek ez
dute sortzen Osasunaren Mundu Erakundeak ezarrita dauzkan mugetatik gorako
kutsadurarik. Dena den, neurriak hartzen dabiltza, kaleak oinezkoentzat
berreskuratzeko.
BIEBO
Airearen kalitatea neurtzeko hiru estazio ditu Eusko Jaurlaritzak Bilbon. «Azken bost
urteetan ez dugu jaso airearen kalitatea txarra den abisurik», ohartarazi du
Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Ines Ibañez de Maeztuk. Halere, mugikortasun
«atseginagoa» lortzeko neurriak hartu dirá, eta Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana
osatzen dabiltza. «Autoei nagusitasuna kendu, eta oinezkoei emango diegu».
Hiri barruko mugikortasun datuekin «nahiko gustura» daude. Azken neurketen arabera,
joan-etorrien %63 oinez egiten dirá Bilbon; %23, garraio publikoan; eta %13, ibilgailu
pribatua erabilita. «Baina Bilbo metrópoli baten parte da, eta gurera datozenetako askok
autoa erabiltzen dute». Horregatik usté du Bilboalde osorako plan baten beharra
dagoela.
Udalerriaren mugen barruan, ingurumen lasaia duten eremuak sortuko dirá. Aurrenekoa
Castaños izango da, aurten. «Orduko 30 kilometroko abiadura muga ipiniko dugu, eta
neurriak hartuko ditugu oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna erosoagoa izateko».
Neurria hiri osora zabalduko da, sarbideetara izan ezik. Aldaketa horrekin ez du
bidegorrien beharrik ikusten zinegotziak, ez bada eremu arinetan. Usté du autoak
orduko 30 kilometroko abiaduran dabiltzan kaleetan bizikletak errepidetik Joan
daitezkeela.
Udal bizikleta-zerbitzua ere zabalduko dute, eta elektrikoak erosiko dituzte aurten.
«Auzo garaietarako oso baliagarriak izango dirá». Bilbobus elektrikoak ere eskuratu
ditu udalak. Lurpeko aparkaleku eta taxi geltoki batzuetan ibilgailu elektrikoak
kargatzeko gailuak ipini dirá. «Autoa hartu behar bada, izan dadila elektrikoa». Hori du
helburu.
GASTEIZ
Hamar urte ditu Arabako hiriburuko Mugikortasun Iraunkorrerako Estrategia Integralak.
Balantze «baikorra» egin du Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko presidente
Juan Carlos Eskuderok. 2006an, hiri barruko joan-etorrien %49 oinez egiten ziren; %14,
garraio publikoan; %1, bizikletaz; eta %36, ibilgailu pribatuan. 2014koak dirá azken
neurketak: %24ra jaitsi da auto pribatuaren erabilera, eta %54ra igo oinez egindako
joan-etorriak. Aldaketa handiena bizikletak izan du: %29ra igo da bederatzi urtean.
2006an «kezkatuta» zeuden. Egoera «gero eta okerragoa» zen, eta bi auzo berri sortzear
ziren: Salburua eta Zabalgana. «40.000 biztanle dituzte. Ez bagenu plana martxan jarri,
arriskua zegoen horiek guztiak erdigunera joateko autoa hartzeko. Baina saihestu egin
genuen». Erabilera apaltzeko neurriak hartu zituzten; besteak beste, aparkalekuen
ordainsaria hirukoiztu egin zuten. Eta hiri osoko garraio publikoaren sarea berrantolatu
zuten. «Gasteizen oinez joan daiteke edonora».
Energia kontsumoaren eta isurketen herena ibilgailuek eragiten dute. Horregatik, auto
pribatuaren erabilera joan-etorrien %10era jaitsi nahi dute 2050erako. Usté dute
konponbidea ez déla erregaiarekin dabiltzan autoak kentzea eta elektrikoek ordezkatzea:
«Argindar hori karbonoa erreta lortzen bada, ez dugu ezer konponduko. Eta, gainera, ez
ditugu auto pilaketak saihestuko».
DONOSTIA
«Donostiarrak, gehienbat, oinez edo bizikletaz mugitzen dirá, eta asko erabiltzen dute
garraio publikoa. Bakoitzak, batez beste, 160 bidaia egiten ditu urtean. Gure garraio
publiko bakarra autobusa izanik, sekulako marka da. Ez dago parekorik». Mugikortasun
zinegotzi Pilar Arañaren esanetan, Gipuzkoako beste herrietatik edo Lapurditik
datozenek sortzen dituzte auto ilarak; batez ere udan, asteburuetan eta zubietan.
Iruditzen zaio bisitari horiek gogoeta egin beharko luketela, ea benetan merezi dien
autoz joan eta denbora luzez aparkatzeko lekua aurkitu ezinik ibiltzea. «Askok ez dute
beste aukerarik. Baina beste asko askeago sentitzen dira hórrela, eta horregatik hartzen
dute». Herri arteko garraio publikoaren eskaintza falta baino gehiago, kontzientzia
arazoa dela uste du Donostiako zinegotziak.
Metroaren lurpeko bidea bukatzeko irrikaz dago. «Martxan ipini eta biharamunean,
errailak autoei kendu eta bizikletentzat jartzen hasi behar dugu. Agian ez hain zorrotz,
baina autoak kendu behar dira kaletik». Epe ertain-luzera ibilgailu pribatua
aparkalekuen ordainsariarekin zigortzea aztertzen ari dira.
Kanpotik datozen askok eskatzen dituzte aldirietako aparkalekuak. «Ez dugu
horretarako leku aproposik. Bat aurkitu dugu portu inguruan, baina lursaila ez da
gurea». Azaldu du joan den udan ahalegin bat egin zutela: Poliklinikarako errepide
zaharrean ipini zuten tankera horretako aparkaleku bat, eta handik Amarara jaisteko
autobusa doan. «Kendu egin behar izan genuen, inork ez zuelako hartzen. Jendeak hiri
erdira sartu nahi du autoan».
IRUÑEA
Autoaren neurrira diseinatutako hiria da Iruñea: etorbide handiak, lurpeko aparkalekuak,
biribilguneak... Egunean 16.000 auto pasatzen dira, adibidez, Gipuzkoako etorbidetik,
eta 14.000 Baluarte aurretik. Oinezko eta txirrindulari gehienentzat, amesgaizto bihurtu
da erdigunetik igarotzea. Zirkulazio dentsitate handieneko eremuak dira, gainera,
kutsadura handienekoak. «Arazo historikoa da trafikoarena Iruñean, hamarkadaz
hamarkada autoaren mesedetan diseinatu baita hiria», esan du Armando Cuenca
Mugikortasun zinegotziak.
Yolanda Barcinaren eta Enrique Maiaren agintaldietan, gainera, arazoak okerrera egin
zuda uste du Cuencak: «Beste hiri batzuetan, neurriak hartu dituzte azken urteetan,
gaitz horiek konpontzen hasteko; Iruñean, ordea, kontrako norabidea hartu zuen UPNk,
auto pribatua sustatzeko neurriak aplikatuta. Ondorioz, mugikortasun kontuetan, oso
atzean gelditu da Iruñea, Euskal Herriko beste hiriburuekin alderatuta. Autoaren
erabilera murriztu ordez, hazi egin da. Hori gertatu den hiriburu bakarra da».
Egoera horri aurre egiteko, Mugikortasun plana diseinatu zuen Cuencaren sailak:
«Etorbide handietan eragin nahi dugu batez ere; autoei tokia kendu, eta bizikletei,
garraio publikoari eta oinezkoei eman. Bestalde, kale txikietan, trafikoa lasaituko dugu,
abiadura murriztuta». Oraingoz, ordea, geldirik dago egitasmoa, UPNk, PSNk eta Geroa
Baik mozioa adostu baitzuten, «informazio gehiago eduki arte» plana eteteko. Hala ere,
Geroa Bai konbentzituko dutela uste du zinegotziak. «Kontsentsua egon, badago, eta
horren isla da 1,3 milioi euro onartu ditugula aurrekontuetan, lanak egiteko». Aurten
hasiko dira eredua aldatzen.
BAIONA
Baionan egindako inkestek argi uzten dute kutsadura iturri nagusia autoen joan-jina
dela, industria kutsaduraren aitzinetik. laz, martxoan izan zen PMIO partikulen
presentzia handiena.
Hiri erdigunea autoz husteko, eta airea ahal bezainbat «garbitzeko», herriko etxeak
aparkaleku handiak eta merkeak eraiki ditu. Bertatik hiri zentroa batzeko, kitorik den
autobús lotura balia daiteke. Orotara, sei autobus dira, eta bakoitzak 22 lagunentzako
lekua dauka. Astelehenetik larunbatera ibiltzen dira. 2003tik 4,5 milioi erabiltzaile izan
dituzte. Herriko etxearen asmoa da bisitariak garraio publikoa erabilita gerturatzea.
201 In, gainera, inguruko zazpi udalerri handienekin —Miarritze, Angelu, Hiriburu,
Bidarte, Bokale (Lapurdi) eta Tamos (Landak, Frantzia)— garraio publikoko sarea
berritu zuen.
Bizikleta pistak izugarri ugaritu dira. Hirigunean, ibilgailuek orduko hogei kilometroko
abiadura muga duten 28 kilómetro daude, baita 340 bizikleta uzteko lekua duten 45
aparkaleku ere. Hiriko zortzi gunetan 120 bizikleta daude eskuragarri, doan. | |