Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram
IDIzenburuaEremuaUrtea 
2306 Mugikortasunaren gatazka zabalik
Egilea: Nerea Fillat
Iturria: Euskalerri Irratia 30-09-2016
Euskarria: DIGITAL
Hizkuntza: Euskera
Etiketak: Movilidad sostenible y bicicleta, Espacio público
Pamplona 2016
Artxibo OCREuskalerria Irratia Mugikortasunaren gatazka zabalik NereaFillat 2016-09-30 13:06 IRITZIA Iruñeko mugikortasunaren inguruko eztabaidak gori-gorian daude egunotan; ez da arritzekoa, gure hirian errespetuz mugitzeko aukera umrn dagoelako oraindik. UPNren gobemuarekin hamasei urtez kotxearen aldeko politikak egin dira, txirrindulak espaloi gainera igoz, errepideen baldintzak hobetuz eta autobusari lehentasunik ez ematen. Erabaki horiek zentzu eta ondorio latzak izan dituzte eta kotxe-txirrindula- oinezkoen arteko gatazka zabaldu dute. Gurean ez da errespetuzko mugikortasunaren aldeko erabakirik hartu eta horrek hirian kotxeen abiaduran, istripu eta hildakoen kopuman, autobusen bameko metaketan eta aparkalekuen plazak igotzean eragin zuzena izan du. Gaur egun kotxe pribatuan mugitzeko pentsatua dago Imñea, ez oinezkoek askatasun eta segurtasunez ibiltzeko, ez eta txirrindulez lasaitasunez abiatzeko. Euskal Elerriko eta Estatuko hiri gehienen mugikortasuna Imñekoa baino jasangarriagoa da, Imñeak 80. hamarkadako eredua duelako. Elorregatik arazoa ez da txirrindulek harrapatzen dituzten oinezkoak, hainbat hedabideetan zabaldu nahi izan den bezala. Kotxeak dira arazoa, ez dezagun lotsarik izan hori izendatzen. Kotxeen abiadura eta kopurua txikitzen ez den bitartean beste guztion (oinezko, txirrindulari eta autobusen erabiltzaile) eskubideak ez dira bermatuko. Udalaren parte hartze zuzena behar da gatazka honetan, aukera ederra delako Imñean aldaketa sakon bat bultzatzeko.