Zikloteka
Bizikletaren
Dokumentazio Zentroa
ixa (lehen twitter) zikloteka instagram
IDIzenburuaEremuaUrtea 
1010 Kalapieren proposamenak 2011ko Hauteskundeei begira. Bizikleta gehiago kotxe eta motor gutxiago erabiltzen dituen hiri batentzat.
Egilea: Kalapie
Iturria: Donostia: Kalapie: 03-2011
Euskarria: DIGITAL
Hizkuntza: Euskera
Etiketak: Asociacionismo y activismo social
Donostia-San Sebastian 2011
Artxibo OCRAsociación de Ciclistas Urbanos HirikoTxirrindularien Elkartea KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA Bizikieta gehiago kotxe eta motor gutxiago erabiitzen dituen hiri batentzat KALAPIE Hiriko txirrindularien elkartea • Asociación de ciclistas urbanos/as ISI 1872 posta-kutxa • E-20080 Donostia • S (+34) 629 271 481 Miembro de ConBici 1 Proposamen hauek benetan iraunkorra eta bizitzeko egokiagoa den Donostia baterantz aurrera egitea lortzeko helburua dute, ondorengo ekintzetan oi- narritzen den hih-mugikortasun eredu baten ezarpenaren bitartez: - Lekualdatzeko beharren sorrera murrizten duen ihsgarhtasuna hobetzea; - Motordun ibilgailuetan egiten diren joan-etorriak gutxitzea eta haien abiadu- ra jaistea; - Oinez, bizikletaz eta garraio kolektiboetan egiten diren joan-etorriak sus- tatzea. Horretarako, hiri guneei eta bide publikoei eman behar zaizkien erabilera eta jarduerak mahaigaineratzean, beharrezkoa da Donostiako Mugikortasun Iraun- korraren aldeko Hihtar Itunean agintzen den lehentasun-eskala modu eraginkor eta koherentean aplikatzea: lehenik, oinezkoak eta, ondoren, txirrindulariak, ga- rraio publikoa, salgaiak banatzen dituzten ibilgailuak, motor-bizikletak, mo- tozikletak eta automobilak. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -9,- 1. OINEZKOEN ALDE, HAU DA, DENON ALDE Nabaria da, azken urteetan, oinezkoek hirian zehar mugitzeko dituzten baldin- tzak begi-bistan hobetu direla. Hala ere, Donostia “oinezkoen hiri” bat dela esan ahal izateko oraindik alderdi asko hobetu behar dira. Horretarako, ondorengo jarduerak abiaraztea proposatzen dugu: - “Donostia oinez: Donostian oinezkoentzako proiektu eta proposamenak” udal proiektua kudeatzeko plan bat idaztea, non garatuko diren jarduerak, hauek burutzeko epeak, haien aurrekontu-aurreikuspena, planaren jarraipen mekanismoak, beharrezko giza baliabideak eta abar zehaztasun gehiagore- kin definitzen diren. - Hiriko auzo guztiak modu seguru, eroso eta atseginean lotzen dituen oinezko ibilbideen sare bat amaitzea. Besteak beste, Añorga eta Hego Intxaurrondo bezalako hainbat auzori Egiarekin duten loturan oinezko kalitate duina falta zaie. - Espaloien egungo egoera eta hauen zaba- lera hobetzea, 3 metroko zabalera gain- ditzen ez duten espaloi guztiekin hasita. - Lau urteko gehienezko epean, bide publikoek eta garraio publikoek dituzten oztopo arkitektoniko guztiak kentzeko programa bultzatzea. - Hiriko kale guztietan espaloi jarraituak egokitzea (bide nagusietan izan ezik). - Udaltzaingoak berehala, mota guztietako motordun ibilgailuek behin eta be- rriz egiten dituzten espaloien, oinezkoen nahiz txirrindularien pasabideen eta bidegorrien inbasioen kontra, modu eraginkorrean diziplina berriz ezartzea. Ildo horretan, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako kaleetan indarrean dau- den ordutegiak errespetatzea exijitzen dugu, aparkaleku eta zamalanei da- gokienez. I^ALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA - Hurrengo agintaldian zehar, Garraio Bertikalah buruzko Plan Berezia amai- tzea, zeinak, hiriko eremu ezberdinetan dauden desnibelak libratzeko, igogailu, arrapala eta eskailera mekanikoen eraikuntza aurreikusten duen. - Bide Publikoaren Araudiari oinezkoen guneetan zoladura zurruna era- biltzeko debekua gehitzea, zoladura mota hau bustia dagoenean ikaragarri irristakorra denez, oinezkoak eta txirrindulariak sarri erorarazten dituelako. Horrez gain, mota honetako zoladura hau zimurtsuagoa eta irrista-gaitzagoa den beste batekin ordezkatzea proposatzen dugu. - Bide Publikoaren Araudiak, oinezkoentzako ordezko pasealeku duinak ezar- tzeko beharrezkotasuna agindu beharko luke, eraikuntza-lanak egiten ari di- renean, lan horiek espaloiak oztopatzen dituztenean. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -4- 2. BIZIKLETA MUGIKORTASUNAREN INGURUKO POLITIKAREN DIAG- NOSTIKOA Ukaezina da Donostiako Udala, azken 10 urteetan zehar, hiri-txirrindularitzaren aldeko politika aktibo bat pixkanaka garatzen joan dela. Politika honi, KALAPIE- ren ahalegin saiatuari eta hiritarren erantzun positiboari esker, gure hirian bi- zikletaren erabilera nabarmenki hazi da. Gaur egun, Donostian hiri-tximndularitza gizarte- maila, adin eta jatorri guztietako pertsonen arten zabaldu da, lanera joateko, ikastetxera iristeko, erosketak egiteko, lagunekin elkartzeko, halen semeak garraiatzeko, paseatzeko eta abar ibilgailu hau erabiltzen duten donostiarrak jadanik milaka batzuk direlahk. Egungo udal gobernuaren taldearen programak 2011 rako bizikletaz egindako joan-etorhak guztizkoaren %6ra ihsteko helburua zehaztu zuen, zentzu horretan KALAPIEk egindako es- kaerah erantzunez. Hala eta guztiz ere, 2006tik orain arte, txirhndu- larien portzentajea gure hiri barneko joan- etorhen^ guztizkoaren %2,7 izatetik, %3,5 izatera ihstea bakarhk lortu da, baldin eta, datu ofizialik ezean, alkate berak jakinarazi dituen datu ofizialak baliozkotzat hartzen baditugu^. Bestetik, gertatzen ah den txirhndulahen kopuruaren hazkundea garraio publi- koaren erabiltzaileek edo oinezkoek bizikleta hautatu dutelako eman da neurri handi batean. Hala ere, ezin izan da aidi berean auto- eta motor-gidahen kopu- ' Eusko Jaurlaritza (2007): “Estudio de la movilidad en la Comunidad Autónoma Vasca” (Mugikortasunari bumzko azterketa Euskal Autonomía Erkidegoan), 65. orria, Eíerxi Lan eta Garraio Saila. Gasteiz. ^ Odón Elorza: “Bizikletak Donostia europarragoa bihurtzen du”. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA rúa murhztu, are gehiago, motordun ibilgailuen erabilerak etengabe hazten ja- rraitzen du gure hirian Aztertu ditugun datuek Donostian motorizazio mailak gelditu gabe hazten direla adierazten dute: 2006ean zeuden 102.369 motordun ibilgailuetatik, 2009an 109.157^ ibilgailura ihtsi gara, ondorioz, denboraldi berean motorizazio indizea 565etik 589ra igo da. Eta hau ez da harritzekoa kontuan hartzen badugu, mugikortasun iraunkorraren aldeko diskurtso ofiziala azaitzen badute ere, bai Udalak bai Aldundiak motordun ibilgailuen erabilera handiagoa buitzatzen duten bidé berriak (Urumeako autobia, 2. ingurabidea, zubi berriak, etab.) eta automobilentzako aparkalekuak eraikitzen jarraitzen dutela. Donostian mugikortasun iraunkorraren alde apustu egin nahi badugu, nahitaezkoa da bizikietaren erabileraren sustapena automobil eta motorren erabilera murrizteko xedea duen jarduera eremu zabalago batean kokatzea. Donostiako Mugikortasun Iraunkorreko Planak ondo azpimarratzen duen bezala, garraiobide jasangarrien sustapena soilik ez da nahikoa mugikortasunaren ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-inpaktuen hazkunderako joera geldiarazteko. Beraz, beharrezkoa da aidi berean automobilaren erabilera murrizten duten beste programa batzuk abiatzea. Udalaren Plan Estrategikoak ideia berari eusten dio: “Dena den, garatu diren politikek oinezkoentzat jarri diren guneen garapena eta erabilera, eta baita beste garraio modu batzuen (bizikieta, garraio publikoa) hedapena buitzatu badute ere, aIdi berean ibilgailu pribatuen irisgarritasuna lagundu dute, bide- sarearen hobekuntzaren eta aparkaleku-plazen eskaintza handiagoaren ondorioz. Hortaz, beharrezkoa da automobilean oinarritzen den egungo ^ Donostiako Bizikietaren Behatokia (2010): “Informe de indicadores relacionados con la movilidad ciclista en Donostia - San Sebastián. Año 2009” (Donostian bizikieta mugikortasunaren inguruko adierazleen txostena. 2009 urtea). KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA Al- mugikortasun eredua guztiz aldatzen duten ekimenak garatzea'^”. Zentzu honetan, ezin gara konformatu tximndularien kopurua igotzea bakarrik lortzearekin, beharrezkoa baita hazkundea adierazgarriagoa izatea eta hori auto- eta motor-gidariek bizikleta hautatu dutelako gertatzea. Eta emaitza hori hirian motordun ibilgailu pribatuak erabiltzeko gogoa kentzeko jarduerak abiatzen badira bakarrik lortu daiteke. Hortaz, agerikoa dirudi ez direla beharrezko baliabide guztiak jarri bizikletaz egindako joan-etorriak guztizkoaren %6ra iristeko zehaztu zen helburua betetzeko. Ondorioz, gure hiriari bizikleta mugikortasunarekin konprometituta dauden Europako hirien garapen maila minimoarekin homologatzea lortzeko oraindik asko falta zaio: Groningen (Holanda, %37), Ferrara (Italia, %31), Münster (Alemania, %27), Copenhague (Danimarka, %23), Strasbourg (Frantzia, %15) edota Zurich menditsua (Suitza, %12). Gure ingurune hurbilagoan Sevillaren jarraibidea dugu, non azken 4 urteetan bizikletaz egindako joan-etorriak ibilgailuetan egindako joan-etorrien guztizkoaren %0,02 izatetik %6,6 izatera iritsi diren. Donostian bizikletak mugikortasunaren mesederako egiten duen ekarpena nabariki handiago izan zitekeen, Udalak gai honen inguruan egiten dituen ahaleginak areagotuko balitu eta hiri txirrindularitzaren eta mugikortasun iraunkorraren alde mantentzen duen diskurtsoarekin bat baletor. Zentzu honetan, bidegorri sareari esleitutako baliabide ekonomiko eta giza baliabide (nahiz eta Ekonomia eta enplegua sustatzeko Espainiako Planaren eta Civitas Plus proiektuaren laguntza ekonomiko aipagarriak izan) urrien ondorioz, sarea 2011ean bukatzeko Udalak hartu zuen konpromisoa haustea ez da onargarria. 2007an nabarmendu genuen bezala, beharrezkoa zen urteko inbertsioa, gutxienez, 1,8 miloi eurora handitzea Donostiako Hiri- mugikortasunaren eremuan Bizikleta Sustatzeko Planak aurreikusten duen bidegorri sarea 2011 rako amaitu ahal izateko. Horregatik, bidegorri sarea eraikitzeko esleitutako aurrekontuaren kudeaketa eskasa larria dela deritzogu, 2008 urtean zehar xedatutako 500.000 euroetatik 113.700 soilik gauzatzera eraman baitzuen. Donostiako Udala: “Documento definitivo de Objetivos y Estrategias desarrollado por los grupos de trabajo del Plan Estratégico de Donostia - San Sebastián” (Donostiako Plan Estrategikoaren lan-taldeek garatu duten helburu eta estrategien behin betiko dokumentua). KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -7- Bizikletaren Behatokiaren datuen arabera, Donostiako Udalak bizikleta mugikortasunaren inguruan ezarri duen politikaren gastu osoa 2007-2010 denboraldian zehar 6.292.510 eurokoa izan zen, hau da, 8,5 euroko gastua urteko donostiar bakoitzeko. Konpromiso ekonomiko hau egiaz oso urrun dago orain dela jada hainbat bosturteko bizikletarentzako azpiegiturak eta zerbitzuak dituzten hiriek hartutako konpromisotik, zeinak Donostian ditugunak baino nabarmenki handiagoak eta hobeak diren. Esaterako, Amsterdam (izan ere, gure alkateak behin eta berriz adierazi du Donostiak Amsterdamen antza izatea nahiko lukeela), non 2007-2010 denboraldian udalak 70 milioi euro xedatu zituen udalaren bizikleta politikarako edo, gauza bera dena, urteko 22,4 euroko gastua biztanleko^. Horri dagokionez, iruditzen zaigu gure hihak bere konpromiso ekonomikoa 10 euro biztanleko eta urteko mailara iritsi arte igo behar duela, Frantziako bizikleta mugikortasunaren agintari publikoek eta agente nagusiek defendatzen duten bezala*’. Gure ustez, hurrengo 4 urteetan, Donostiako Udalak bere arreta bizikleta mugikortasunaren aurrerapena geldiarazten ah diren elementu nagusi haue- tan jarri beharko luke: - autoen eta motorren erabilera mugatzen duten eta hauen abiadura moteitzen duten neurriak ezartzea; - bidegorrien oinarrizko sarea eta udalerri mugakideekin loturak bukatzea; - bizikleta mugikortasunaren inguruko politikaren plangintza eguneratzea; - txirrindularien joan-etorrien erosotasuna, alderdi praktikoak eta segurtasuna nabarmenki hobetzea; - bizikietentzako aparkalekuen eskaintza zabaitzea; ^ Amsterdameko Udalak (780.152 biztanle, 2010ean) 2007-2010 denboraldian bizikleta mugikortasunaren inguruko bere politikan 70 milioi euro inbertitzeko konpromiso aren berri eman zuen, bizikletaz egindako joan-etorriak guztizkoaren %37 izatera iristeko xedearekin. (iturria: “Le Vélo aux Pays-Bas”, Herri Lan eta Garraio Ministerioa, 2009). ® Atout France: “Spécial économie du vélo”. París, 2009. -8- KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA - bizikleta-garraio publiko intermodalitatea hobetzea; - bizikleten erabilera sustatzeko aldizka ekintzak egitea. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -0- 3. BIZIKLETAZ IBILTZEKO HIRI BATERANTZ: BIZIKLETA MUGIKORTA- SUNAREN INGURUKO UDAL POLITIKARAKO PROPOSAMENAK Jarraian aurkezten ditugun proposamenekin, Donostiako udalbatza berria gure hiria bizikleta mugikortasun arloan aurreratuagoak dauden Europako hiriekin homologatzeko bidean energiaz bete dadin lortu nahi dugu. Hain zuzen ere, Donostiako Udalak bizikleta sistema integral bat egituratzea nahi dugu, zeinak hihko biztanleei bizikietaz mugikortasun eroso, erakargarri eta seguru bat bermatzeko nahitaezkoak diren 4 osagaiak antolatzen dituen: ■ azpiegiturak (autoen eta motorren erabilera mugatzen duten jarduerak; bi- degorrien oinarrizko sarea bukatzea; bizikieten aparkatze seguru eta irisga- rria bermatzea; bizikieta-garraio publiko intermodalitatearen gailuak jartzea; eta txirrindulariaren erosotasuna eta segurtasuna hobetzen duten jardue- rak). ■ zerbitzuak (bizikieten salmenta, alokairua, zaintza eta konponketa). ■ komunikazioa (informazio baliabideak, sustapena, aholkularitza eta he- ziketa). ■ gobernantza (plangintza, ebaluazioa eta segimendua; txirrindularien elkar- teen eta beste agenteekin hitzarmenak egiteko mekanismoak; bizikleta mu- gikortasunaz arduratzen den pertsonal teknikoa). 3.1. BIZIKLETAZ EGITEN DIREN JOAN-ETORRIAK 20: DEAN %15 IRISTEA Petrolioaren gehiegizko erabileran eta neurriz gainezko motordun ibilgailuen mugikortasun batean oinarritzen den eredu ekonomiko eta energetiko baten mundu mailako krisi egoeran murgilduta, bizikleta hiri-ingurunetarako etorkizu- neko ibilgailu ezin bobea bezala are argiago berresten da, halakorik bada. Krisia gure ekoizpen eta mugikortasun eredua berriz hausnartzeko aukera izan daiteke. Zentzu honetan, Donostiaren apustua zentzuduna izan beharko litzate- ke eta, beraz, hiria mugikortasun iraunkorra sustatzen duen eta gainera gero eta ekologikoagoa eta onberagoa den hiri baterantz aurrera egiten laguntzen digun hiri eredu baten alde jarri beharko litzateke. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -10- Hoh déla eta, KALAPIEk 2011-2015 agintaldian zehar Donostian bizikletaren egoerak, bizikleta mugikortasunaren arloan, gure hiria aurreratuagoak dauden Europako hiriekin homologatzeko bidean pauso konprometitu bat eman dezala proposatzen du. Horretarako, gure ustez nahitaezkoa da Donostiako Udalak 'Bruselako gutuna' izenpetzea, dagoeneko Europako 60 hiri baino gehiagok egin duten bezala, hauen artean Gasteiz, sinaduraren bitartez, hiri-txirrindularitzarekin lotura duten beste konpromisoen artean, 2020 urterako, hiri barneko joan-etorrien %15 gutxienez bizikletaz egiteko konpromisoa hartuz. Ildo honetan, 201 Sean hiri barneko joan-etorri guztien %6 bizikletaz egin daitezela eskatzea guztiz zentzuzkoa eta bidezkoa iruditzen zaigu. Eta horretarako ezinbestekoa da urteko eta biztanleko 10 euroko gastua egitea, Frantziako bizikleta mugikortasunaren agintari publikoek eta agente nagusiek defendatzen duten bezala^. 3.2. BIZIKLETA Gl TO ETA MOTORREN ERABILERA MURRIZ- TEKO Lortu nahi dugun helburua ez da bakarrik txirrindularien kopuruaren hazkunde adierazgarriagoa lortzea, baizik eta hazkunde hori auto- eta motor-gidariak bizikleta hautatu dutelako gertatzea, ondorioz, ibilgailu horien erabilera murriztuz eta haien abiadura motelduz. Helburu hau ez da oraindik Donostian lortu, txirrindularien kopuruak arinki gora egin badu ere, hauen %80 garai bateko oinezkoak eta garraio publikoaren ’ Atout France: “Spécial économie du vélo”. París, 2009. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -11- erabiltzaileak dirá eta®. Beraz, ez dugu mugikortasun iraunkor baterantz benetan aurrera egitea lortu. Ezinbestekoa da hiriko auzoak eta ibilbide nagusiak komunikatzen dituen bidegorrien oinarrizko sare bat edukitzea, tximndulari kopurua handitu eta bizikietaz egiten diren joan-etorrien erosotasuna eta segurtasuna hobetu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, guk berariazko txirrindularientzako bideak behar ez dituen etorkizuneko hiri eredu baten alde apustu egiten dugu, zeinean motordun ibilgailuen kopurua eta abiadura murhzten diren, eta hiria hiritar ahulenetara egokitzen den: oinezkoak, txirrindulariak, umeak, adinekoak, mugikortasun mugatua duten pertsonak, eta abar. Bizikietak beste ibilgailuekin hatera 30 kilómetro orduko abiaduran ibiitzea guztiz onargarria da txirrindularientzat, eta motordun ibilgailuak gidatzen dituzten pertsonei inguruan dutenaz askoz hobeto jabetzen laguntzen die. Honela, gainera, behin abiadura moteleko bidé hauetan dabiitzan bizikieten gutxienezko kopuru hatera iristen garenean, txirrindularien presentzia honek motordunen zirkulazio abiadura murriztea lortuko du. Eta honek, berriz, txirrindularientzat segurtasun baldintza hobeak sorraraziko ditu. Aitortu beharra dago azken urteetan mugikortasunaren arloan burutu den udal politika oinezkoen, bizikietaren eta garraio publikoen aldeko jarduera anitz abiatzeagatik bereizi déla. Hala ere, hau kontraesan bat da, aidi berean, Udalak motordun ibilgailuen joan-etorri berriak etengabe sortzen laguntzen duten bidetako azpiegitura berriak eraikitzeko baliabide ugari esleitzen jarraitzen baitu, jarrera honek garraio modu iraunkorragoak eta hiri ingurunearen kalitatea kaltetzen dituen arren. Dirudienez ezinezkoa lortzeko helburua duen mugikortasun politika kontraesankor honen ondorioz, azken hamarkadan, Donostian, mugikortasunaren bilakaera motordun ibilgailuen mugikortasunaren hazkundearengatik, ibilgailuen matrikulazio indizeen igoera geldiezin batengatik eta automobil nahiz motorrentzako bidé eskaintzaren zabalkuntzarengatik bereizi da. Hórrela, ezinezkoa da hirian bizikietaren erabilerak nabariki gora egitea. * Siadeco (2008): “Estudio sobre el ciclismo urbano en Donostia-San Sebastián” (Donostian hiri- txirrindularitzari buruzko azterketa). Donostiako Bizikietaren Behatokia. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -17,- Hamarkadetan zehar, garraiatzeak automobilez egitea bultzatu duten politikak hankaz gora jarri dituen oinez, bizikletaz eta garraio publikoetan egindako joan- etorrien sustapena ez da apeta baten, iritzi baten edo norbaiten gogoen emaitza. Hau dena eskatzen dugu, hihan dauden gune publikoak mugatuak direla, hirieren eta ingurunearen kalitatea andeatu dela eta, ondorioz, eraginkorragoak diren garraio moduak lagundu behar direla hauteman dugulako, eta baita ere hiri-gunean garraiobide kutsatzaileei abantailak eman behar ez zaizkiela uste dugulako. Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Hiritar Itunean jasotzen diren printzipio hauek betetzeko, tamalez, asko falta da. Beraz, dokumentu honetan aurkezten diren jarduerak abiatzea behar-beharrezkoa dela deritzogu. 3.3. JRRIZTEKO L Oinezkoen, bizikleten eta garraio publikoen aldeko Udalaren diskurtsoak automobilen eta motorren erabilera gutxitzeko planteamendu irmo bat bere egin behar du ere, motordun ibilgailuen mugikortasuna eta auto nahiz motorrentzako azpiegituraren eskaintza murrizteko neurri zehatzak hartuz. Baina, ibilgailu hautaketan aldaketa hori gertatu dadin, ez da nahikoa ibilgailu hauei aukerak eskaintzea, beharrezkoa baita ere joan-etorri horiek mugatzeko neurriak hartzea, ez badugu nahi trafiko pilaketak haztea eta hirieren nahiz ingurumenaren kalitateak okerrera egitea. Udalak, 10 urteko epean, motordun ibilgailu pribatuen joan-etorriak nabariki gutxitzeko (behintzat, urtero %2) konpromiso garbia azaldu beharko luke. Eta konpromiso honek, ezarri diren helburuak bete direla eta, betetzen ez diren kasuan, ondoriozko neurri zuzentzaileak berehala hartu direla egiaztatzen duten urteroko jarraipen mekanismoak barne hartu beharko lituzke. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -n- Planteamendu hau Bartzelona edo Paris bezalako hirietan gauzatzen ari da. Adibidez, Bartzelonako Udalak Hiri-mugikortasun Plan bat aurkeztu du, zeinak 2018an oinez edo bizikletaz egiten diren mugimenduak %54 izatea, garraio publikoak %28ra iristea eta bai autoak bai motorrak %18ra jaistea aurreikusten duen. Pariseko Joan-etorrien Plan Zuzentzaileah dagokionez, 2020 urterako automobil-zirkulazioa %40 murriztea proposatzen du. 3.4. - Hiha zeharkatzen duten bide guztietan 30 kilómetro orduko gehienezko abiadura ezartzea. 50 kilómetro ordurainoko abiadurak oinarrizko bide- sarean bakarrik baimendu beharko lirateke, hau da, auzo guztiekin lotura egiten duen ahalmen handiko eta oinarrizko kanalizazioko zirkulazio sarearekin dauden loturetan. Honela, istripuen kopurua eta biktimen larritasun maila gutxituko lirateke, oinezkoek eta txirrindulariek segurtasun gehiago edukiko lukete, isuri kutsatzaile gutxiago aireratuko lirateke eta, gainera, oraingo batez besteko abiadura gaindituko litzateke. - Kale estu guztiak (6 edo 8 metro baino gutxiagoko zabalera dutenak) eta bizitegi-kaleak (oinezkoen kaleak izan ezik) alderantzizko lehentasun eremutzat hartzea, 15 edo 20 kilómetro orduko gehienezko abiadurarekin. - Berariaz hondatzen diren edo erabileraren ondorioz narriatzen diren motordun ibilgailuentzako motelgailuen mantentze eta birjartze lanak muturreraino eramatea, gailu hauek ibilgailuen abiadura baretzeko haien eginkizuna bete dezaten. 3.5. TXANDAKAKO APARKALEKU GEHIAGORIK EZ ETA TXANDAKAKO PLAZAK BERTAKOENTZAKO PLAZAK BIHURTZEA Aparkalekuen inguruko politika mugikortasun politikaren parte bat da eta bai honetan bai udalerriaren gune publikoan modu erabakigarrian eragiten du. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -14- Txandakako aparkalekuen eskaintza zabaltzeak hauek kokatzen diren auzora automobilez iristea errazten du. Horregatik, Europako hiriburu gehienek orain dela urte asko ez dituzte txandakako aparkaleku gehiago eraikitzen hiriaren erdialdean, zirkulazioa saihesteko gainerako neurriekin kontraesanean zirkulazioa areagotzen baitute. Bai Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Hiritar Itunak^, bai Donostiako Plan Nagusiaren Bulegoak^°, eta baita Hiri-antolamendurako Plan Nagusi” berak jaso dute txandakako aparkalekuen eskaintza mugatzeko beharra. Dena den, arlo honetan Udal Gobernuaren jarduerak adostutako irizpide hauek berariaz alde batera utzi ditu, erdialdean (Artzain Ona, Pio XII, Boulevard eta Kursaal) txandakako aparkalekuen eskaintza nabarmenki zabalduz eta, duela gutxi, Iparraldeko Geltokiaren alboan, autobus-geltoki berrian beste aparkaleku handi baten sorrera proposatuz. Gogorarazi beharra dago, aparkaleku guzti hauek garraio publikoz behar bezala hornituta dauden erdialdeko eremuetan kokatuta daudela. Hori gutxi balitz, Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Hiritar Itunak galdegiten dituen Mugikortasunaren Aholku Batzordeari egindako aurretiko kontsultak^^, zein txandakako aparkaleku berrien sorrerak eragingo lukeen inpaktuari ® Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Hiritar Ituna. IV. Jarduera-irizpideak: “Donostia hiri iraunkor bat bihurtzeko xedeak automobilaren erabilera zentzuzkoago bat lortzeko funtsezko premisa galdegiten du (...) (automobilaren) erabilera mugatuago eta egokiago bati bidea eman behar zaio gainerako garraiobideen funtzionamendua hobetzea lortzeko”. «Orain ditugunen aparkaleku-plazez gain egiten diren plaza guztiek auto-gidariarentzat eremuaren erakargarritasuna handitzen dute, beharrezkoak ez diren joan-etorri berriak sortuz. Erdialdeko kaleetan aurreikusten diren jarduera guztiek premisa hau abiapuntutzat hartu behar dute. Zentzu horretan, erabilera orokorreko lurpeko txandakako aparkalekuak azaldutako politikarekin kontraesanean daude eta, hortaz, baztertu behar dirá)). Plan Nagusiaren Bulegoa: ‘‘El tráfico en el centro de Donostia — San Sebastián” (Zirkulazioa Donostiaren erdialdean). 2. orrialdea, Donostiako Udala, 1989. ” Aurreko HAPNak osoko udal garraio politika bat abiaraztearen alde egin zuen, zeinak “ibilgailu pribatuen erabilera mugatzen duen, aparkalekuen murrizketa hau lortzeko erreminta egokiena delarik”. «Hiri-antolamendurako Plan Nagusiak bame hartzen dituen aurreikuspenei jarraiki, hiriaren erdialdean txandakako aparkalekuen eskaintza zabaltzea, dagokion inpaktuen azterketa batekin eta Zirkulazioaren Aholku Batzordearen aurretiko aholkuarekin batera gauzatu beharko litzateke». Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Hiritar Ituna. IV. kapitulua. Jarduera-irizpideak, automobilentzako aparkalekua, 13. orrialdea. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -1S- buruzko azterketak alde batera utzi dira, San Martin merkatuko aparkalekuaren kasuan, eta baita Okendoko lurpeko aparkalekua handitzeko Plan Bereziaren kasuan. Beraz, udal gobernu berriak mugikortasun iraunkorreko politikekin koherentea den aparkaleku politika bat ezartzea eskatzen dugu, eta zentzu honetan: - Txandakako aparkaleku-plaza berrien eraikuntzari dagokionez moratoria mugagabea ezartzea; - eta lurpeko aparkalekuen kontzesioen iraungipena egungo txandakako plazak bertakoentzako plazak bihurtzeko aprobetxatu dadila. E”EREDU1 - JIKE&RIL_ _____________DURA ^ HAPNak RENFE eta Eusko Tren geltokietatik gertu automobilentzako aparkalekuak programatzea proposatzen du. Honek garraio publikoaren erabilerari mesede egiten diola eta erdialdeko eremuetan auto-gidarien zirkulazioa murriztuko duela badirudi ere, ideia hau ez onartzea eskatzera bultzatzen gaituzten hainbat arazo larri eragiten ditu: - Jarduera hauek garraio publikoan edo bizikletaz guztiz irisgarriak diren kokapen hauetan toki asko hartzen dute. - Hartzen duten toki handia dela eta, erabiltzaileen parte txiki baten beharrei bakarrik erantzuten diete, izugarri garestiak diren obrak egiteko kantitate handiak inbertitzen ez badira. - Lekuko autobus lineen baldintzei eta motorrik gabeko garraio moduei kalte egiten lagundu dezakete, aparkalekuaren inguruan automobilaren erabilera sarriagoak kalte egiten dien neurrian. - Bertan aparkatzea erraza denez, zirkulazioa eragiten duen efektu bat sortzen dute, helmugako aparkaleku batek sorrarazten dueña baino txikiagoa bada ere. Hortaz, jarduera hauek, inbertsio itzelak exijitzeaz gain, automobila erabiltzeko erraztasun handiak eskaintzen dituzte, ondorioz, automobilaren erabilera kontrolatzeko eta mugatzeko Udalak hartu duen konpromisoarekin kontraesanean jokatuz. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA Ez da harritzeko, beraz, Alemania, Holanda o Suitza bezalako herhaldeetan, tren geltoki edo aldageltokiekin lotura duten aparkaleku mota hauek {Park & Ride) kentzera jotzea, bizikieta ordea euskarri izanez {Bike & Ride). Zurich edo Berna bezalako Suitzar hiriek orain déla urte asko jada ez dituzte aparkaleku mota hauentzako diru-laguntzak ematen^^. Beraz, aipatutako automobilentzako aparkalekuen proposamenak baztertzea, eta proposamen hauek motorrik gabeko ibilgailuentzako ibilbideak sortzeko eta tren geltokietan bizikietentzako aparkaleku seguru eta erosoak eraikitzeko jarduerak bihurtzea, Europako hiri askotan egin den bezala, eta geltoki horiei zerbitzua ematen dieten autobús lineak sustatzea proposatzen dugu. Proposamen hau, gainera, askoz merkeagoa eta iraunkorragoa izango litzateke. 3.7. HIRIAREN INGURUKO DISUASIO-i ARKALEKUAK, BESTE IDEIA ON FALTSU BAT Tren geltokiei lotuta dauden automobilentzako aparkalekuen eraikuntzaren inguruan egin dugun hausnarketa hau baliozkoa da ere HAPNan adierazten den hirieren inguruko disuasio-aparkalekuak sortzeko proposamenentzat. Hortaz, proposamen hauek ez gauzatzea eskatzen dugu. Gure ikuspuntutik, txandakako aparkaleku-plaza gehiago sortzeak (hauek inguruko eremuetan kokatzen badira ere) automobila erabiitzeko erraztasun eta suspergarri gehiago ekartzen ditu berekin. Zirkulazio arazoak hirieren erdialdetik kanpoaldera eramatea (airearen eta hots-kutsadura, istripuak, trafiko pilaketak, tokia hartzea, paisaiaren gaineko efektuak, etab.) ez zaigu ideia ona iruditzen. Hiria automobiletara moldatzeko dinamika benetan apurtu nahi bada (eta hiria ez du soilik erdialdeak osatzen), proposamen mota hauek hain zuzen ere kontrako zentzuan doaz, hirian autoaren nagusitasuna betikotzen laguntzen baitute, motorrik gabeko garraio moduen eta garraio kolektiboaren kalterako. Lydia Bonanomi: “Les parkings d’échange : une fausse bonne idée”. École polytechnique fédérale, GCR, IREC, Lausanne, 1997. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -17- 3.8. AUZOKO ME 'U Kia 3URUKO MERKA- TARI'BA-GU CA ■ Gure hirian eta Donostialdean dauden merkataritza-gune handiak automobilez egindako joan-etorri anitz sorrarazten dituzte, eta gune hauetara iristea errazten duten bide handiak eta baita, bezero gehiago erakartzeko aukera gisa, aparkalekuen doakotasuna dituzte euskarri. Mugikortasun iraunkorraren ikuspuntutik eragiten dituzten efektu kaltegarriez gain, binaren inguruko merkataritza-guneek hiri-, eskualde- eta ingurumen- orekan ondorio kaltegarriak dituzte, hirien erdialdeen eta bizitegi-guneen merkataritzako jardueraren gainbehera laguntzen dutelako, berdeguneetan indarrez sartzen direlako eta paisaia hondatzen dutelako. Hortaz, gure iritziz, Udalak auzoko merkataritza bultzatzea erabaki beharko luke. Izan ere, honek ingurumena askoz gehiago errespetatzen du, hurbilagoa da eta autoa erabiltzeko beharra saihesten du. Zentzu honetan, berriro ere galdatzen diogu Udalari, Donostialdeako gainerako udalerriekin koordinatuz, eskualdeko erdialdeetan kokatuta dauden aparkaleku guztietan tarifa jakinak ezartzea, hauek inguruko merkataritzarekin berdintasun baldintzetan lehiatu dezaten. Halaber, Udalari eskatzen diogu merkataritza-gune horiei oinezkoentzako, txirrindularientzako eta garraio kolektiboaren erabiltzaileentzako kalitatezko irisgarritasuna bermatzea exijitzea, txirrindularientzako aparkaleku eroso eta seguruak jartzea, eta Udalak kostuen parte garrantzitsu bat gain hartu dezala. 3.9. íBGORRIEN OINARFyg^O 2011 rako Donostiako Hiri-mugikortasunaren eremuan Bizikleta Sustatzeko Planean (2001-2003) jasotzen den bidegorrien oinarrizko sarea bukatzeko KALAPIEk eta BYPADen^'^ ikuskapenak egindako eskaria, Udalak izenpetu zuen gobernu itunean onartu zen. Bypad - Platfonn (2007): “Auditoría de la política ciclable en Donostia — San Sebastián” (Donostiako bizikleta-politikaren ikuskapena). Donostiako Udalak agindutako ikuskapena. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -18- 2011 ko martxoan dugun egoera hau da: aipatutako planak aurreikusten zituen 58 kilometroen aldean, bidegorri sareak 52 km neurtzen ditu. Urte honetan sarearen zati berri batzuk eraikitzen bastea aurreikusi bada ere, estrategikoak diren hainbat ibilbideri ez zaie oraindik heldu, bestek beste: Altza eta Kontxa Pasealekuaren arteko ibilbide ia osoa, Bidebieta auzorako lotura bat, eta baita Altza-Egia eta erdialdearen arteko lotura, eta Egia eta Grosen arteko lotura. Hego Intxaurrondo zeharkatuz, 3.10. BIZIKLETENTZAKO TRAZADURA ZUZENAK, OINEZKOEI KALTE EGIN GABE ETA T CIRRINDLLARIEKIN ADOSTASUNEAN Urte askotan zehar, Udalak eraiki dituen bidegorrien trazaduren diseinuak motordun ibilgailuei lekua kentzea saihestu du gehiegitan. Horren ondoriozko trazaduren erruz txirrindulariek gainerako ibilgailuek baino ibilbide luzeagoak egin behar dituzte, eta honek bizikleta erabiltzeko gogoa kentzen du. Orobat, KALAPIEk eta Mugikortasuneko Zuzendaritzak ohiko harremana mantentzen duten arren, gauzatu nahi diren proiektuen inguruan gure aholkua sarriago eskatu beharko ligukete, hórrela gure iritzia eman eta proiektuen inplementazioan behin-behineko hobekuntzak proposatu ahal izateko. Hortaz, ondoren akats eta gabeziak zuzendu beharra, horrek eragiten duen gastuarekin, saihestuko litzateke, izan ere, hau hainbat egoera ezberdinetan gertatu baita. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -10- Beraz, Donostiako Udalaren eta KALAPIEren arteko Lankidetza Hitzarmenaren lehengo klausulan jasotzen denaren arabera, Udalak bizikletaren inguruko udal jarduera berriei buruzko dokumentazioa kontsultatzeko erraztasunak jartzeko konpromisoa hartu dezala galdatzen dugu. Hórrela, gure ikuspuntua garaiz adieraziko genuke eta egokiagoa den azken emaitza bat ekarri dezaketen behin-behineko hobekuntzak proposatuko genituzke. Beste kasuetan, ondorioa oinezkoen guneen gainean pasatzen diren ibilbideen trazadora izan da (adibidez, Sahatsaren Enparantzatik eta Jose Maria Salaberria kaletik pasatzen den bizikleta ibilbide egin berria), honek oinezkoentzat eragiten dituen betiko eragozpen eta gatazkekin. KALAPIEn uste dugu, Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Hihtar Itunean ezartzen diren lehentasunekin bat etorriz, automobilen zirkulazioa “ez eragozteko” ihzpide hori behin betiko bertan behera uzteko, eta zuzenagoak, seguruagoak eta erosoagoak diren trazadurak dituen bidegorri sare bat, zeinak bizikletaz egiten diren joan- etorriak laguntzen dituen eta ez dien oinezkoei kalte egiten, diseinatzeari ekiteko unea iritsi dela. Horregatik, bidegorri sarearen zati berriak diseinatzeko orduan aipatutako irizpide hori automatikoki aplikatzea eskatzen dugu. Halaber, hurrengo legealdian zehar, hainbat ibilbide berriro diseinatzeari ekitea galdatzen dugu, hauek txirrindularien zirkulaziorako bide zuzenagoak, seguruagoak eta erosoagoak izan daitezen: - Santa Katalina zubitik Ategorrietarantz doan ibilbidea, bide zuzenago batetik (Mirakruz kalea) diseinatu beharrean, bizikietak argi eta garbi zigortzen ditu, hauek Groseko auzotik bira handi bat egin eta Ategorrietako Gaitzada Zaharrean aldapa bat igo behar baitute. - Gauza bera gertatzen da Ondarretan, Ibaetarantz, non zentzuzkoa izango litzateke ibilbidea Zumalakarregi pasealekutik jarraitzea, baina, ordea, Satrustegi etorbidetik eta Infanta Kristina kaletik aldentzen da. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -9.0- Gainera, hau da Antiguotik hiriaren erdialdera joateko eraiki den bizikleta ibilbide bakarra, Matia kaletik (kontrako norabidean doan bizikleta-errei bat ezarriz) nahiz Zumalakarregi pasealekutik zuzenagoa den hautabide bat eskaintzeko beharra bistakoa dirudienean. Berriro ere Morlanseko tunela oinezkoentzako egokitzea eta túnel hori Aieterekin lotzen duen igogailu bat eraikitzea galdatzen dugu, tunela bal oinezkoek bal txirhndulariek erabili ahal izateko aukera nabariki zabalduz. 3.11 Bidegorri sarea ondoko udalerriekin loturak eginez zabaltzeko Udalaren konpromisoak, Foru Aldundiarekin elkarlanean, argia ikustera iristen ez den errealitate bat izaten jarraitzen du. Norabide horretan aurrera egiten duten hainbat zatien (Añorga Txiki, Loiola, Herrera) eraikuntza bukatu bada ere, gaur egun neurri batean bukatutzat eman daitekeen bakarra Pasaiarekin egindako lotura da (Herrera-Txaparrene zatia falta delarik). Beraz, Donostia Astigarraga eta Lasarterekin elkartzeko agindu ziren loturetako bat ere ez da guztiz bukatu. Ondorioz, herri hauetatik etortzen diren edo herri hauetara joaten diren txirrindulariek, zirkulazioaren bolumen itzelaren eta erregistratzen diren abiadura handien erruz, errepide horietan sentitzen den segurtasun falta pairatzen jarraitzen dute. Bestetik, egoera hau mantentzeak txirrindulari izan litekeen pertsona askok haien KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -9.1- eguneroko joan-etorrietan bizikletaz ez joatea hautatzea eragiten du. Urumeako autobia abiatzearen ondoren, honek Loiola-Martutene-Astigarraga errepide zaharrean ekartzen duen zirkulazio murnzketarekin, bide hau automatikoki hiri-izaerako ardatz berri bat bihurtu beharko litzateke, dagokion bizikleta ibilbidea barne. Orobat, Loiolako kuarteletaraino insten den bizikleta zatia lehenbailehen luzatu beharko litzateke, aisiaz eta paisaiaz nahiz izadiaz gozatzeko ibilbide bat bezala. Zentzu honetan, Udalak, Donostia Arraun Lagunak elkarteak txirrindulariak eta oinezkoak bide-zor batean kokatuta dagoen ibilbide horretatik joatea ez debekatzea bermatu beharko luke. 3.12. Blz: AREr KALITATEA, EROSOTASUNA ET; I 1. Bizikletaren Behatokiak egindako ikuskapenek eta behatokira hiritarrek bidali dituzten kexek agerian utzi duten bezala, bidegorri sareak txirrindularien joan-etorhen segurtasuna eta erosotasuna kaltetzen dituen hainbat arazo ditu. Hain zuzen ere, bidegorri sarean, seinaleztapen bertikalak urriak, galtzada eta oinezkoen ibilbideen arteko bidegurutzean arazoak, ibilgailu ezberdinek bizikleta bideak sarri itxi edo indarrez hartzen dituzten eta behar adina beheratu ez diren zintarriak dituzten puntúen kopurua adierazgarria da. Hortaz, beharrezkoa da udal zerbitzuek egungo bizikleta bideen kalitatea eta segurtasuna, eta baita bizikletaren erabileraren potentzialtasuna, nabarmenki kaltetzen dituzten alderdi hauek behar bezala zaintzea. 2. Mugikortasun oztopoak kentzeko Udalak irisgarritasun programa bat abian jarri badu ere, gure ustez, zintarriak beheratzeko lanen emaitzak ez dira batere onak. KALAPIEk, orain dela 10 urte baino gehiago, salatu du egoera txar hau txirrindulariei ez ezik KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -9.9,- beste erabiltzaileei ere kalte agiten diela, besteak beste: mugimen- urritasunak dituzten pertsonak, umeentzako aulkiak edo erosketetarako orgak daramatzaten pertsonak, eta adinekoak. 3. 30 guneetan kokatuta dauden galtzada guztietan bizikletentzako kontrako zentzuko zirkulazioa ezartzea beharrezkoa dela deritzogu, Alemania, Austria, Belgika, Holanda edo Frantzian gertatzen den bezala. Hórrela, bizikletek egin behar dituzten distantziak eta ibilbideen iraupena laburtzen dira. Eta, gainera, merkea eta ezartzeko erraza den irtenbide honek bizikleta ibilbide askori jarraipena emateko aukera eskaintzen du, alferrikakoak diren itzulinguruak saihestuz. 4. Semaforoa duten bidegurutze guztietan bizikletentzako itxaroteko plataforma aurreratuak eraikitzea eskatzen dugu. Seinaleztapen horizontal hauei esker txirrindulariek, motordun ibilgailuekiko, posizio aurreratu batean itxaron dezakete. Horretarako, zirkulazio orokorraren geralerroak atzeratzen dira, bizikletei tokia egiteko. Honela, bidegurutzeetan txirrindularien lehentasuna nahiz presentzia indartzen da eta haien segurtasuna handitzen da, eskuinera bira egin nahi duten bizikleta eta ibilgailuen nahastea argituz. 5. Oinezkoen eta oinezkoen nahiz txirrindularien guneetan zoladura zurruna erabiltzea debekatzeko beharrari, zoladura mota hau ikaragarri irristakorra denez, dagokionez orain dagoena zimurtsuagoa eta irrista- gaitzagoa den beste batekin berehala ordezkatzea nahitaezkoa dela berriro gogorarazten dugu, atal honen hasieran esan dugun bezala. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -9.^- 6. Semaforoen zikloak oinezkoen eta txirrindularien beharretara moldatu daitezela galdatzen dugu, haien segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko. Horretarako, semaforoen zikloak oinezkoen eta txirrindularien, eta ez motorren eta autoen, batez besteko abiaduraren arabera sinkronizatu behar dirá. Bestetik, Udala hiri-autobusen mesederako ezartzen hasi den semaforoetan lehentasuna izateko sisteman egindako moldaketak, oinezkoen eta txirrindularien aldeko antzeko jarduerekin hatera egin beharko litekeela usté dugu. 7. Txirrindulariek, bizikieta bidean kokatuta dagoen semáforo baten aurrean gelditzen garenean, oin bat zintarriaren edo edozein irtengune aitu baten gainean jarri ahal izana eskertzen dugu, lasaiagoa itxaroteko eta erosoago martxan jartzeko. Baina, kasu gehienetan ez dago horrelako zintarririk, beraz, “oin-azpiko” gailuak ezartzen bastea gomendagarria iruditzen zaigu, Danimarkako hainbat hirietan egiten den bezala. Lurretik 20 zentimetrotara gutxi gorabehera instalatuta dagoen errail bat da, non eskuineko oina kokatu daitekeen, eta honekin hatera txirrindulariak eskuarekin heldu dezakeen eta martxan jartzean buitzada hartzen laguntzen dion elemento bat du. Gailu hau Udalaren mezu bat du errailean itsatsia, non txirrindulariari bizikieta erabili izana eskertzen zaion, txirrindulariari erosotasuna ematen zaiolarik eta, aidi berean, bizikietaren aldeko udal politika ezagutarazten delarik KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -9.4- 8. Txirnndulahen bizitza errazten lagundu dezakeen beste azpiegitura bat puzgarri publikoak dira. Alemania, Belgika, Holanda edota Suediako hirietan aurkitu daitezkeen aparato hauek, bizikleten gurpilak puzteko ez ezik, gurpil-aulkien edo umeentzako aulkien gurpilak puzteko balio dute ere. 3.13. I— ^RTASUNARI BURUZKO POLITIKAREN PLANI ' REO-r«-ru I Donostiako Hiri-mugikortasunaren eremuan Bizikleta Sustatzeko Planaren (2001-2003) indarraldia bukatu zenetik, KALAPIEk behin eta berriro galdatu du emaitzarik gabe politika hau eguneratzea. Azpimarratu beharra dago eskaera hau Donostiako Agenda 21 eta Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko Donostiako Planean baita ere jasotzen déla. Helburua Udalaren jarduera, bizikleta mugikortasunaren eremuan, gainerako sektore-politikekin homologatzea da, bizikleta mugikortasunak tartean dauden eragileekin adostuz lantzen eta aldizka eguneratzen den plangintza dokumentu bat eduki dezan. Planifikatzearen ikuspuntuaren aldeko eta, hortaz, bat-batekotasunaz aldentzen den apustu honek are justifikazio gehiago du, halakorik bada, azken urteetan, eremu honetan Udalaren orientazioa, konpromisoa eta diagnostikoa eguneratzea galdatzen duten erronka berriak agertu baitira. Hauen artean, honakoak azpimarratzekoak dira: - bizikleta eta garraio sistema publikoaren arteko intermodalitatea sustatzeko beharra; - iraupen luzeko aparkalekuei erantzuna ematea; - txirrindularientzako seinaleztapen-sistemaren hutsuneak; - bizikletak mailegatzeko zerbitzu publiko berria (d-BiZi); - bizikleten lapurreten eta hauen aurkako bandalismoaren hazkundea; - oinezkoak eta txirrindulariak batera ibiltzeak ekarri dituen arazoak eta abar. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -9.^- Plana urte baten epean eguneratzea eta honen onarpen ofiziala eskatzen dugu, Planaren aginduek eta programa ekonomikoak hurrengo udal agintaldian zehar dagokien babes fórmala jaso dezaten. 3.14. APOS OR LA PF CI(B)EL li DE Lfi ■ Nahitaezkoa da, auto- eta motor-gidariek, eta ez oinezkoek edo garraio publikoaren erabiitzaileek, bizikieta hautatzen dutelako txirrindularien kopurua handitzea. Eta, horretarako, bizikietentzako azpiegiturak beharrezko baldintza badira ere, ez dirá nahikoak. Hain zuzen ere, bizikietaren erabilera egiaz nabariki handitu nahi bada, ezinbestekoa da sektore eta publiko ezberdinei zuzendutako bizikietaren erabileraren eta bide-hezkuntzaren sustapenaz aidi oro arduratzea. Hala eta guztiz ere, taula erantsian egiaztatu daitekeenez, azken urteetan, arlo honetan Udalaren jarduera hain zuzen ere kontrako zentzuan joan da. Izan ere, programa horietarako baliabideak handitu beharrean, pixkanaka murriztu dirá, 2006an partida %73 jaitsi arte. Gainera, neurri hau lehen diruz laguntzen ziren hainbat programa kentzearekin hatera etorri da, besteak beste, pertsona helduei bizikietan ibiitzen irakasteko kurtsoak. Hortaz, bizikietaren erabilera sustatzeko jarduerei urtero gutxienez 2006ean esleitzen zitzaizkien ekarpen ekonomikoak egokitzea nahitaezkoa déla iruditzen zaigu. Hiri txirrindularitzaren sustapenaren inguruan Udalak egin dituen inbertsioak^ 2006 85.500 € 2007 71.1626 2008 43.903 € 2009 13.420 6 2010 23.345 € esleitu zen zenbatekoaren aldean aurrekontu- KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -?Á- Bizikleta garraiobide bezala irmotzeko, bizikletaren erabilera sustatzen eta bultzatzen duten programa berriak abiatu behar dira xede-sektore eta publiko ezberdinentzat. Eta garrantzitsua da programa horiek lehentasunezko arreta espezifikoa exijitzen duten segmento jakinei zuzentzea. Hain zuzen ere, eguneroko joan-etorrietan pixkanaka segurtasuna hartzen doazen eta oinezkoekin batera erabiltzen diren bideetan edo bide bereizietan mugitzen ohitzen ari diren erabiltzaile berriei zuzentzen zaizkien bide-hezkuntza eta sustapen kanpainak, auto- eta motor-gidarien artean bizikletaren erabiltzaile berriak erakartzeko egiten kanpainak oso ezberdinak izango dira. KALAPIEk Udalak bizikletaren erabilera eta sustapenerako berariazko estrategiak buitzatzea proposatzen du, ondorengo segmentuen inguruan: Auto- eta motor-gidariak Auto- eta motor-gidariek bizikleta hautatzea lortzeko helburua duten programak, bizikletaren erabilerak dituen abantailak pertsonalki sentitzeko eta garraiobide azkar, eroso, merke eta osasuntsu honen abantailez eta onurez jabetzeko programak oinarri hartuta. Egun batzuetan zehar, bizikletaren erabilerak dituen abantailak pertsonalki sentitzeko aukera eskaintzen duten programa arrakastatsu anitz daude. Hauek parte hartzen duten pertsonei bizikleta bat, oinarrizko prestakuntza, aholkularitza eta segimendu pertsonalizatua ematen dizkiete. Zentzu honetan, 200 familia boluntarioen inguruan, garraiobide iraunkorren erabilera sustatzeko plan pertsonalizatuak buitzatzeko Udalak aditzera eman duen saiakuntza, jendetsuagoak eta iraunkorrak diren jarduerak hedatzeko lehen oinarria izan liteke. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -9.7- Bestalde, Udalak, beste eragile ekonomikoekin batera, lan-munduan bizikletaren erabilera bultzatu beharko luke (bide azpiegiturak, aparkalekuak, enpresa bizikletak, pizgarriak, heziketa, laguntza, etab.), lana déla eta egiten diren bidaiek egunero Gipuzkoan egiten direnen gehienak direnez gero. Ikasleak eta eskola-umeak Bizikletaren erabilera eta honen erabilera egokia sustatzeko Udalaren ekintzak, eta baita mugikortasunarekin eta bizikletaren erabilerarekin lotutako edukiak dituzten eta eskola komunitateentzako programak koordinatzeko ekintzak: Eskola Agenda 21, Bide-hezkuntza, Eskola bidea, Entzunaldi Publikoa, etab. Ohiko txirrindulariak Segurtasunaren eta bide edo gune publikoetan dauden beste erabiltzaileekiko errespetuaren inguruan kontzientziatzeko kanpainak, non hirian bizikletan ibiltzeko modu egokiari buruz eta ibilgailu horrek behar dituen osagarriei (argiak, txirrina, islatzaileak, jantziak, hiri-txirrindularitzara egokitutako bizikletaren gehigarriak, etab.) buruz informatzen den. Bizikleta erabiltzaile berriak Bide-hezkuntzaren eta prestakuntza mekanikoaren inguruko programak eta bizikletan ibiltzen dakiten baina nahikoa segurtasun ez duten pertsonentzako, irteerak lagunduta egiteko programak. Merkatari eta agente ekonomikoak Sektore hauen artean bizikleta sustatzeko berariazko estrategiak diseinatzea, hauek bizikleta mugikortasunaren aliatu bihurtu daitezen. Bizikleta banaketa KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -9.8- ibilgailu gisa erabiltzeak, bai haientzat bai haien bezeroentzat, ekartzen dituen onurak ikustaraztea, eta sektore hauek bizikleta sustatzeko kanpainen diseinuan eta ¡nplementazioan aktiboki parte hartzea ¡zango litzateke estrategia hauen helburua. Adinekoak, zailtasunak dituzten pertsonak, gurasoak Triziklo eta bizikleta elektrikoak, umeak edo zamak garraiatzeko bestelako gailuak, eta baita hauek erosteko laguntzak ematea ere. Publiko orokorra Bizikletaren irudia, Donostia giza eskalan eta modu atseginean ezagutzeko aukera ematen digun mugitzeko modu azkar, merke eta eraginkorra bezala, indartzea. Sustapen bide honek iritzi lider ezberdinen (politikariak, hiritarrak, enpresariak, kazetariak, ospe handiko aktore eta artistak, etab.) babesa eduki beharko luke. Bizikletak erosteko laguntzak Autoen eta motorren erosketa diruz laguntzeko administrazio publiko ezberdinen ohiko jarreraren aurrean, iraunkortasunaren ikuspuntutik, instituzio horiei bizikletak erosteko laguntza Ierro bat bideratzea, Logro- ñoko Udalaren eredua jarraituz, galdatzea askoz zentzuzkoago dela iruditzen zaigu. Erhoxako udal honek, hiri bizikleta baten erosketa 100 euro arte finantzatzen duen diru- laguntza Ierro baterako 30.000 euro esleitzea erabaki du. Orobat, Donostiako auzo askoren orografía zaila denez gero, eta hiri autobusetara bizikletak igotzeko praktikak trabak aurkitzen dituenez gero, Udalari bizikleta tolesgarri eta elektrikoak erosteko berariazko laguntza Ierro bat bideratzea eskatzen diogu baita ere. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -9.0- Bizikleta tolesgarhak hautabide bikaina dira bizikleta+autobus intermodalitaterako: ez dituzte bidaiarien artean arazoak sorten, ez dute zerbitzuen ematea kaltetzen eta, aldi berean, edozein etxetan gorde daitezke. Bestetik, bizikleta elektrikoak zentzuzko aukera izan daitezke hiriko muinoetan kokatuta dauden auzoetara joan behar diren pertsona askoren mugikortasunarentzat. Frantziako hainbat udal, besteak beste, Lyon edo Pariseko Udalak bizikleta elektrikoen erosketa prezioa diruz laguntzen dute, 400 euroko gehienezkoa arte. Beste udal batzuek biztanleei bizikleta elektrikoak alokatzeko aukera eskaintzen diete, adibidez Coutanceseko Udalaren berezitasuna, 40 urteen buruan, harpideduna automatikoki bizikletaren jabe bihurtzea delarik. Hiri-txirrindularitzara egokitutako bizikleta eta osagarriak hedatzen lagundu ______ Txirrindularien kopurua handitzen doa gure hirian, baina egiaztatu dugu tokiko merkataritzak oraindik ez duela hiri txirrindularitzara egokitutako bizikleta eta osagarri modelo aukera nahikoa eskaintzen. Aldi berean, Donostiako txirrindulariek eremu honetan merkatuan dagoen eskaintza ez dute ezagutzen, zeinak bizikietaz egindako joan-etorrien segurtasun eta erosotasun baldintzak hobetzen lagunduko lukeen. Hortaz, Udalak bizikietak saitzen dituzten merkatarien sektorearekin lankidetza ezartzea proposatzen dugu, hiri-txirrindularitzarako produktuen eremuan dauden berrikuntzak, nahiz bizikleta modeloak (bizikleta tolesgarriak, elektrikoak, trizikioak, etab.) eta gure hirian nekez banatzen diren osagarriak (balaztak, abatzetan integratutako aldagailuak eta dinamoa, kondentsadore batekin hornitutako atzeko argiak, kalitate oneko esekidurako zelak, hirian erabiitzeko zakutoak, zamak eta/edo umeak garraiatzeko atoiak, jantzi egokiak, etab.) ezagutu eta erosi ahal izateko baliabideak hedatu eta sustatzeko. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -^0- '3.15. Bf^' \LEKUEN INGURUKO Pl 'NTEGRAL Gaur egun gure hirian bizikletentzako aparkalekuen bidezko kopuru bat dugu (6.100 plaza baino gehiago), zeinak iraupen laburreko eta ertaineko aparkaldietan gertatzen diren lapurreten aurkako segurtasun handi samarra eskaintzen duen. Hala ere, iraupen luzeko aparkaldietarako, modelo hauek eskaintzen duten lapurreten kontrako segurtasuna urria da eta, gainera, ez du eguraldi txarretik babesten. Egonaldi luzeetan zehar bizikleta kalean gordetzeko aukerak bi eragozpen nagusi ditu: eguraldi txarretik babestu ezina eta lapurreta edo bandalismo arriskua. Ondorioz, gauean kalean uzten diren bizikletak kalitate gutxiagokoak dira, mantentze-egoera txarragoa dute eta pedalei eragiteko ahalegin handiagoa egin behar da. Guzti honek bizikleta erabiltzeko asmoa kentzen laguntzen du. Bestetik, handituz doan bizikleten erabilerak bizikletentzako aparkalekuen eskariaren gehitze aipagarria ekarri du berekin, birlaren erdialdean dauden etxebizitza-parkeek bizikleta bat eraikuntzetan gordetzeko aukera gutxi eskaintzen dituen hiri batean. Horiek hórrela, gaur egun bizikletak etxean edo eraikinen barruan gordetzeko irtenbidea ez dago pertsona gehienen eskueran. Bizikleta hiri-garraiobide bat bezala erabili ahal izateko aparkalekua bermatzea funtsezko elemento bat denez gero, etxebizitzan edo hortik gertu, eta baita garraiobide mota batetik bestera aldatzeko puntuetan, aparkatzeko baldintzak hobetzea nahitaezkoa da. Horregatik, KALAPIEk bizikletentzako aparkalekuen udal plan bat prestatzea sarri galdatu dio Udalari, zeinak eremu honi osorik ekiten dion eta, etxebizitzen inguruan nahiz garraiobide mota batetik bestera aldatzeko puntuetan, bizikletak lapurretatik, bandalismotik eta eguraldi txarretik babesten dituzten aparkaleku- plazak eskaintzeko irtenbideak proposatzen dituen. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -^1- Hori lortzeko irtenbide teknikoak denetarikoak izan daitezke: lur gaineko aparkaleku itxien modeloak, lur azpian dauden instalazioetan bizikletan gordetzeko sistema automatikoak ezartzea, edo lurpeko aparkalekuetan bizikletentzako aparkaleku-plazak jartzea. BYPADek 2007an burutu zuen ikuskapenak eskaera hau jaso bazuen ere, Udalak guztiz alde batera utzi du. Udalak, lehenbailehen, txikiak diren eta igogailu gutxi dituzten etxebizitzen eremuetan (adibidez, Alde Zaharra) eta garraiobide publikoen geltokietan bizikletentzako aparkaleku babestuak jartzeko eskariari erantzun beharko lioke. = Halaber, Donostiako erdialdean kokatuta I dauden lurpeko aparkalekuetan ( bizikletentzako aparkaleku-plazak [i jartzeko proiektua gauzatu beharko litzateke, KALAPIEk Udalak eskatuta 2003an egin zuen azterketaren arabera. Bestetik, sustatzaileak eta eraikitzaileak etxebizitza bakoitzeko gurpil-auikiak, umeentzako aulkiak eta bizikietak gordetzeko metro karratu bat erreserbatzera derrigortzen dituen hirigintza-ordenantza baten onarpena exijitzen dugu. Udako hilabeteetan zehar hiriko ondartzetara etortzen diren txirrindulari kopuru handiak argi eta garbi kolapsatzen ditu orain dauden aparkalekuak, eta honek beste gune publikoen okupazio saihestezina eragiten du. Jaiegun ezberdinak direla bidé ere gertatzen den saturazio egoera hau, bizikieta askoren aparkamendua errazten duten eta jartzeko nahiz gordetzeko errazak diren aidi baterako gailuak eskainiz konpondu beharko liteke. Horretarako gogoan hartu daiteke Brujaseko (Belgika) hiriaren eredua, zeinak aitzairu galbanizatuzko 600 aparkaleku erosi dituen gertaera garrantzitsuak direla eta erabili ahal izateko. k 1 . ■ , ■ ■ 1 i : 1 - — 1 1 — ~ 1 1 1 KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -^9,- 3.16. BIZIKI TATEi lARRAIO PUBLI TEKC RMODALI- Jakina, bizikleta ez da mugitzeko beharretarako irtenbide bakarra, baina beste garraiobideekin konbinatzen bada, distantzia ertaineko eta luzeko ibilbideak atez ate egiteko, desnibelak eta bide-azpiegitura handietatik libratzeko eta, ondorioz, automobila erabili gabe, lanera joateko, erosketak egiteko edo bidaiatzeko aukera ematen du. Horregatik, KALAPIEk urte asko daramatza Udalari bizikleta eta hiriko garraiobide publikoen arteko intermodalitatea garatzen eta bultzatzen duen plan bat prestatzeko eta gauzatzeko erantzukizuna bere gain hartzea eskatuz. Udalak berak bultzatu zuen BYPADen txirrindularitza ikuskapenean, eskaera hori gauzatuko zela onartu zen, baina ez da orain arte burutu. Oraindik oso urhak dira Donostian intermodalitateari dagokionez lortu diren aurrerapausoak, egungo udal agintaldian zehar aipagarri den jarduera bakarra, CTSSak autobusetan bizikletak garraiatzeko eskaintzaren hedapena izan delarik. Betiere ontzat eman dugu ekimen hau, teorian, zailtasun orografikoak dituzten auzoetan bizikletaren erabilera sustatzeko xedea du eta. Hala eta guztiz ere, testigantza-izaera besterik ez duela usté dugu, errealitatean ez dituelako bizikleta autobús publikoekin konbinatzeko aukerak hobetzen. Ezartzen diren ordutegi eta sarrera baldintzen inguruko betekizunak direla eta, egiaz ekimen honi etekina ateratzen dioten erabiitzaileen bolumena benetan pasadizozkoa da. k ; ■ ero 1 « 0^ i ti I^ALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA Garraio publikoko geltokietan bizikletan sartzeko, bizikletak trenetara igotzeko, bizikletak autobusetara itsatsita dauden kanpo-barretan garraiatzeko, eta geltoki horietan bizikletak babesean uzteko erraztasunak emateko jarduera aukera zabal bat gelditzen da oraindik ia esploratu gabe. Halaber, beharrezkoa izango litzateke garraio geltoki eta aldageltoki nagusietan, besteak beste, bizikleten zaintza segurua eskaintzeaz gain, alokairua, konponketa lantegiak, fardelak uzteko zaindegiak, txirrindulariarentzako interesgarria den informazioa eta puzgailuak bezalako bestelako aukerak ematen dituzten zerbitzuak sortzea. Intermodalitateaz eta bizikletaz hitz egitean, ezin dugu ahaztu, auzo garai anitz dituen hiri batean garraio bertikalak duen garrantzia. Honek, eta batez ere igogailuak, txirrindulariei auzo horietarako sarbidea errazteko balio behar du. Hortaz, Udalari eskatzen diogu, Garraio Bertikalari buruzko Plan Berezia garatzean, bidegorri sarearekin duen lotura eta bizikleten sarbidea errazten duen beste edozein baldintza kontuan hartzea. Beraz, hurrengo 4 urteetan zehar, Udalak, tartean dauden administrazioekin elkarlanean, bizikleta eta garraio kolektiboaren arteko intermodalitateari heltzen dion plan bat prestatu eta gauzatzeko erantzukizuna bere gain hartu dezala eskatzen dugu. - Tren eta autobús geltokietan bizikleten sarbide seguru eta erosoa (bereziki, Atotxan, Intxaurrondon, AItzan, Loiolan eta abar eraiki nahi diren geltokietan), eta baita geltokien barruan egiten diren joan-etorriak (sarbide zabalak, arrapala eta igogailuak jartzea, zintarriak beheratzea, seinaleztapenak, etab.), bizikletak garraiobideetan igotzea, eta hauek zaindua dagoen, irisgarria den eta plaza eskaintza nahikoa duen aparkaleku batean uztea erraztea. - Intermodalitate aukerei, zerbitzuaren kostuari eta baldintzei, nahiz txirrindulariaren eskubide eta betebeharrei buruzko informazio argi eta irisgarria ematea. - Bidé eta geltokien grafikoetan, ibilbideekin egin daitezkeen loturei eta bizikietentzako aparkalekuei buruzko informazioa sartzea. - Garraioaren tarifak bateratzeko edo “txartel bakarra” ezartzeko prozesuetan bizikleta publikoen tarifa sistemak integratzea, honela bizikleta eta garraio publikoaren arteko sinergia handiagoa lortuz. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -^4- - Administrazioen, garraio publikoen arduradun diren erakundeen eta txirrindularien elkarteen arteko elkarrizketa bide egonkorrak ezartzea, bizikletaren eta garraio publikoaren arteko intermodalitatea sustatzean guztion iritzi eta gomendioak entzuteko, eta zerbitzu publikoa hobetzeko ekarpenak egiteko. - Bizikleta tolesgarrien erosketa eta erabilera sustatzea, bidaiariei kalte egiten ez dietenez eta zerbitzuen ematea kaltetzen ez dutenez, hauek bizikleta eta garraio publikoaren intermodalitaterako hautabide bikaina baitira. 3.17. I ETAREN BEHATOKIA SUSTATU 2004ean Donostiako Udalak eta KALAPIEk izenpetu zuten hitzarmen baten emaitza den Bizikletaren Behatokiak ondorengo xedeak ditu: hiri- txirrindularitzaren inguruan, hiritarren parte-hartzea kudeatzea eta dinamizatzea; bizikleta mugikortasuna eta Bizikietari buruzko Planaren garapena eta betetze malla kontrolatzea; eta bizikleta mugikortasuna sustatzeko ekimenak proposatzea edo egitea. Espainiako estatúan aitzindaha den ekimen honek bailo handia du eta, bere ibilbidean zehar, gaitasun teknologiko aipagarria eskuratu du. Hala ere, Behatokiak egiten dituen ikuskapenei eta hiritarren ekimenei esker antzematen diren arazo eta hutsuneei buruzko jakinarazpenei Udal zerbitzuek ematen dieten erantzun eskasa instituzioen eta hiritarren arteko lankidetza ekimen eredugarri honentzat elemento erabakigarria da. Hain zuzen ere, Behatokiak 2008 urteari dagokion ebaluazio orokorrean antzeman dituen 40 arazoetatik (seinaleztapen bertikal urriaren, gaitzadarekin edo oinezkoen ibilbideekin bidegurutzeetan gertatzen diren Evolución 1998-2010: N° de ciclistas por día (Junio-Septiembre) 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA arazoen, eta nahiko beheratu ez diren zintarrien inguruan), 2009 urtean zehar 16 (%40) bakarrik konpondu dira guztiz, eta 9 neurri batean soilik konpondu dira^^. Bestetik, Mugikortasuneko Zuzendaritzak eskaintzen dituen zenbaketa datuek Donostian bizikletaren erabilera 2008tik aurrera egonkor mantenduko dela, tximndularien eguneko 13.000 joan-etorrien portzentajearen inguruan, adierazten dute. Gure iritziz, datu hauek ez dute benetan egiten den bizikletaren erabilera malla modu fidagarrian islatzen, guk honen hazkundea urtero egiaztatzen baitugu. Guk usté dugu behin-behinean bizikieten erabilerah buruzko datu gutxiegi erregistratzea hobetu beharko litekeen laginketa metodología urh baten ondohoa izan daitekeela. Nolanahi ere, inkestagileen bitartez egindako zenbaketa horiek bizikieten kontagailu automatikoen instalazioarekin, zeinak urtearen 364 egunetan eta egunaren 24 orduetan zehar bidegorh sarean gertatzen diren joan-etorriei buruzko datu etengabeak ematen dituen, osatu beharko litezkeela usté dugu. 3.18. BIZIKLETA BIC ir \LEZT> 2008an Donostiako Udalak “Manual de señalización de vías peatonaies y ciciistas" (Oinezkoentzako eta txirrindularientzako bideen seinaleztapenen eskuliburua) egitea agindu zuen, hihan oinezkoek eta txirhndulahek erabiitzen dituzten gune eta bideen seinaleztapena sistematizatu eta homogeneizatzeko, eta baita bideak erabiitzen dituzten pertsonen eta bideei ematen zaizkien erabileren arteko gatazkak gutxitzeko helburuarekin. Harrezkero 2 urte ¡garó badira ere, zoritxarrez eskuliburu hoh ez da oraindik zabaldu, ezagutzera eman, ezta ezarri ere. Benetan negargarha da 46 kilometroko bidegorri sare batek egin daitezkeen ibilbide ezberdinei buruzko seinaleztapen bat ere ez edukitzea. Beraz, premiazkoa da seinaleztapen horri ekitea. Donostiako Bizikletaren Behatokia (2010): "Estudio sobre el estado de la red de bidegorris de Donostia - San Sebastián. Enero 2010" (Donostiako bidegorri sarearen egoerari buruzko azterketa, 2010eko urtarrila). KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA 3.19. GIZALEGEA MUGIKORTASUNEAN Gure hihan bizikletaren erabilera hedatu den neurrian, tximndularien eta oinezkoen arteko gatazkak sortu dira. Eragile ezberdinen ondorio diren gatazka hauek zalantzarik gabe arreta handiz jarraitu behar dira. a) Ukaezina da tximndularien artean bakar batzuk gizalegearen kontrako jarrera hartzen dutela noizbehinka. Era berean, auto- eta motor-gidarien eta abarren artean hauetako bakar batzuk ere badaude. Pertsona horiek guztiak behar bezala zigortu beharko genituzke. b) Hainbat kasuetan, oinezkoen eta txirrindularien arteko gatazken haztegia bidegorri sarearen diseinua erabiitzaileen beharretara egokitzen ez déla, eta Udalak, gaitzadaren neurriak murriztu ordez, bizikieta bideak eraikitzeko oinezkoei lekua kentzeko gehiegizko joera duela izan daiteke. Egoera honek bi kolektiboen artean tirabirak sorrarazten ditu. a) Gatazkak sorrarazten dituen beste eragile bat Udalak, oinezkoen nahiz txirrindularien guneetan, bizikletaren zirkulazioa gidatzen duten baldintzen berri emateko egiten duen ahalegin eskasa da, eta baita oinezkoentzako nahiz txirrindularientzako nahasgarria den seinaleztapen bat erabiitzen déla ere. b) Gure hirian bizikieta mugikortasunaren baldintzen mailakako hobekuntzek, hiri-ingurune batean bizikietan ibiitzeko bide-hezkuntza, segurtasun eta eskarmentu nahikoa ez duten txirrindulari helduen KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -VI- hazkunde bat eragin dute. Eta honi, bizikleta zati ezberdinen arteko lotura falta eta motordun ibilgailuen gehiegizko abiadura gehitu behar zaizkio, tximndulariak espaloitik maizegi zirkulatzera, honek oinezkoentzako ekartzen dituen eragozpen jakinekin, bultzatzen dituzten eragile gisa. c) Azkenik, ez jakitearen ondorioz edo nahita ere, bizikleta bideetatik igarotzea aukeratzen duten zenbait oinezkoen existentzia azpimarratu beharra dago. Hauek txirrindulariekin gatazkak sorrarazten dituzte. Baina nahitaezkoa da nabarmentzea txirrindulari bakar batzuen portaera kritikagarriak gure hirian mugikortasunaren eremuan gertatzen diren eta, bereziki, oinezkoak kaltetzen dituzten gizalegearen kontrako jokabideen parte txiki-txiki bat besterik ez direla. Ehunka dira egunero bigarren ilaran, espaloien gainean, oinezkoen pasabideetan eta autobus-erreietan gelditzen diren banaketa auto eta ibilgailuak, oinezko, ibilgailu eta garraio publiko ugariei kalte eginez. Auto eta motorrek masiboki hausten dituzte ezarri diren gehienezko abiadurak, hainbeste non Donostian gertatzen diren isthpuen bigarren kausa diren. Baina motordun ibilgailuek sortzen dituzten eta pertsona guztientzako kaltegarhak diren zarata eta keak ulertzekoak izango balira bezala hartzen direla dirudi eta ez dute egonezin soziala sorrarazten, zirkulazio- istripuek baino heriotza eta biktima gehiago eragiten badituzte ere.. Motordun ibilgailuen gidariek masiboki eta aidi oro erakusten duten gizalege faltak, pertsona kopuru handiago bati kalte egiteaz gain, are biktima gehiago sorrarazten ditu eta ondorio larriagoak ekartzen ditu. Hala eta guztiz ere, ez dirudi honek jendea aho zabalik uzten duenik ezta arduradun politikoak kezkatzen dituenik. Ordea, bizikietek oinezkoen kalterako eragiten dituzten gertakari eta istripu bakanak (bakarrik 8 zauritu arin, 2010eko Udaitzaingoaren datuen arabera), gainera motordun ibilgailuek eragiten dituztenak baino arinagoak izan ohi KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA direnak, Udalak tximndulariei soilik zuhur ibiltzeko kanpainak zuzentzeko nahikoa arrazoi izan da. KALAPIEren ustez ere nahitaezkoa da tximndularien arten gizalegezko jarrerak sustatzeko ekintzak bultzatzea, baina Udalari eskatzen dio eskaintza hauek bide eta gune publikoen erabiltzaileei oro har (oinezkoak, txirrindulariak, auto- eta motor-gidariak, salgai- banatzaileak, eta garraio publikoen erabiltzaile nahiz gidariak) zuzendutako bizikidetasunaren eta gizalegearen aldeko estrategia batetan integratu ditzala. Hortaz, Udalari eskatzen diogu motordun ibilgailuen gidarien portaerari arreta gehiago eskaintzea, beraiek baitira bideetan eta hih- guneetan gertatzen diren gatazka eta istripu gehienen erantzule. Halaber, galdatzen diogu ezarritako gehienezko abiadurak errespetatzeko, eta bigarren ilaren, espaloien, oinezkoen pasabideen eta autobus-erreien gaineko geratzeen aurkako kanpainak egitea, hauek denak jarrera askoz hedatuagoak baitira eta bide nahiz gune publikoetako erabiltzaile ahulenengan ondorio askoz larriagoak eragiten baitituzte. KALAPIEk ez du ahazten txirrindulariek duten erantzukizuna eta, ondorioz: - Jarrera zuhurrak eta hiritar ahulenekiko errespetua eskatzen dizkiegu. - Udalari eskatzen diogu bizikletari buruzko oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioaren inguruko udal ordenantzaren artikulu nagusiak jasotzen dituen liburuxka bat argitaratu eta zabaitzea. Liburuxka hau gatazkak dituzten koexistentzia guneetan banatuko lukete behar bezala identifikaturik dauden langileek, eta hauek ere beharrezko ahozko azalpenak emango lituzkete. - KALAPIEk, ibilgailu motordunen zirkulazioa murrizteko eta oinez nahi bizikietaz ibiitzea laguntzeko hiriko erakunde ezberdinekin baterako adierazpen bat sinatzearen alde dagoela KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -^0- adierazten du, fisikoki ahulenak diren pertsonekiko eta gutxiago kutsatzen duten eta osasungarriagoak diren garraiobideekiko errespetuak agintzen duen eremuan. Adierazpen horrek oinezkoen eta txirrindularien arteko errespetu eta tolerantziaren eta, zentzu honetan, nahitaezkoak diren zirkulazio eta bizikidetasun arauak hedatzearen aldeko gure konpromisoa jakinaraziko luke ere. 3.20. !\LDE LAN EGITEN DUGUN ERAKUNDEENTZAKO ■^GO Bizikletaren alde lan egiten duten hiriko erakundeei laguntza ematea, zalantzarik gabe, gure gizartean, administrazio publikoan eta ordezkari politikoen artean ibilgailu honen sustapen etengabea bermatzeko jarrera zentzuduna da. Nabaria da, eta hórrela aintzatetsi zuen Udal berak 2008an Hiritar Merituaren Domina eman zigunean, gure hirian (eta, egia esan, bizikleta politika eraginkor bat duten hiri guztietan), bizikleta mugikortasunari dagokionez lortu diren aurrerapausoak ezinezkoak izango liratekeela KALAPIE buru izan duen hiritarren aldarrikapen saiatu bat gabe. Sektore hiritar, profesional eta akademiko ezberdinek babesten duten gure lana giltzarri izan da hiri-garraioaren eredua aldatzeko eskariaren aldeko oinarri sozial baten existentzia ikusgai egiteko. Baina, gainera, KALAPIE 22 urte baino gehiagoko eskarmentua duen hiriko elkarte bat da eta gaur egun tokiko mugikortasunaren ezaguera handia du. Horregatik, hiri-txirrindularitzaren inguruan proposamenak, hobekuntzak eta zerbitzu berriak (zati berriak, bizikietak aparkatzeko hautabideak, Zirkulazio Ordenantza eta hirigintza-plangintza estrategikoari egindako proposamenak, Bizikletaren Behatokia, ikastaroak etab.) mahaigaineratzeko ordua iristen denean aktore garrantzitsu bat da). KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -40- Baina, KALAPIEk hihan bere lan eraginkorrarekin jarraitu ahal izateko, beharrezkoa da Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaularitzak nahikoa baliabide ematea gure zeregina modu egonkorrean, baldintza duinetan eta jarraitzeko bermeekin egiteko. Zentzu honetan, bizikleta sustatzeko udal zentro bat sortzea proposatzen dugu. Zentro hau Udalak eta KALAPIEk elkarrekin kudeatuko lukete, eta ondorengo xedeak edukiko lituzke: - Hiriko txirrindularientzako euste-puntua izatea: besteak beste ikastaroak eta hitzaldiak egiteko, bizikletak mailegatzeko, oinarrizko laguntza mekanikoa emateko eta gure ingurunea bizikleta erabiliz ezagutu nahi duten turistei informazioa emateko elkargunea. - Bizikletari buruzko informazio eta dokumentazio zentroa. - Bizikleta mugikortasuna sustatu eta hedatzeko ekipamendua. - Donostiako Bizikletaren Behatokiaren egoitza fisikoa. Bene-benetan uste dugu KALAPIE bezalako hiritarren ekimenetan inbertitzea onberagoa nahiz osasungarriagoa den eta parte-hartze gehiago duen hiri baten onurarako dela. Halaber, lehenago azpimarratu dugun bezala, diseinu fasean Udalak bizikleta mugikortasunaren inguruan bultzatzen dituen proiektu guztien berri jaso nahi dugu, gure ikuspuntua garaiz aditzera eman ahal izateko eta azken emaitza hobe bat ekarri dezaketen behin-behineko hobekuntzak proposatzeko. 3.21. D Alderdi politikoen konpromisoa bizikletaren alde________________________________ Donostiarren artean bizikletaren irudiaren hobekuntzak eta normalizazioak nabarmenki aurrera egingo luke Udalean parte hartzen duten alderdi politikoek bizikletaren aldeko baterako adierazpen bat izenpetuko balute; honen bitartez ibilgailu hori egunero erabiltzeko, hirian barrena egiten dituzten joan-etorrietan ibilgailu ofizialak ez erabiltzeko, eta beren joan-etorrietan auto ofizialak ez KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -41- erabiltzeko konpromiso pertsonala hartuz, eta Udal langileak nahiz gainerako donostiarrak konpromiso horrekin bat egitera gonbidatuz. Bizikleta erabiltzen duten patruilen lan jarraitua Ulertezina iruditzen zaigu orain dela 10 urte jada abiatu zen Udaltzaingoaren zerbitzu honek udako hilabeteetan zehar besterik ez lan egitea, kontuan harturik oinezkoak eta txirrindulariak arriskuan jartzen dituzten arau-hausteak kontrolatzeko eta udal zerbitzu honi dagozkion beste zeregin batzuk betetzeko bere eraginkortasun handia frogatu duela. Udaltzaingoaren irudia nabarmenki hobetzen da hurbiltasun eta bizikidetasun oneko ingurune batean. Agenteak nonahi ibili daitezke, ingurunea errespetatuz eta lehiarik gabeko kostuekin. Bizikletan ibiltzen direnez, lekuan bertan egonik, txirrindularien problematika zuzenean ezagutu dezakete eta txirrindularien joan- etorhak eta segurtasuna hobetzeko neurriak iradoki ditzakete. Patruilatzen dabilen edo gertuko poliziak dituen ohiko eginkizunez gain, agente hauek berahazko hainbat eginkizun bete ditzakete: txirrindulari taldeen akonpainamendua (umeak ikastetxerako bidean lagundu) edo bizikleta irteerak ikastetxeen ingurunean. Ondohoz, bizikleta erabiltzen duten Udaltzaingoaren patruilak unitate egonkortzat hartu daitezen eta haien zerbitzuak urte guztian zehar eta hiri-bilbe Udalaren Bizikleta Erregistroa_______________________ 2007an Udalaren Bizikleta Erregistroa abiatu zenetik, 2.300 bizikleta inguru erregistratu dirá. Hauetatik 1.173 2009 urtean zehar erregistratu ziren, aurreko urtearekin konparatuz gehikuntza garrantzitsua delarik. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -49.- Erregistro honen sorkuntza asko balioesten dugu, baina benetan eraginkorra izateko, erregistroa herri mugakide askotan ezarri beharko litzateke. Honela, askoz errazagoa ¡zango litzateke lapurtzen diren edo galtzen diren bizikletak aurkitzea. Bide publikoan aparkatzen diren bizikletak kentzea Azkenaldian txirrindularien kolektiboaren barman, batzuetan Udala kalean gaizki aparkatuta dauden bizikleta guztiei isuna jartzen diharduelako eta, berriz, beste tokietan dauden bizikletak isuntzen ez dituelako susmoa hedatzen ari da. Uste dugu Udalak isun zenbatekoari buruz hausnartu beharko lukeela: bizikletaren jabeak isuna ordaintzeko eta udal biltegira bizikletaren bila joateko ordaindu behar dituen 90 euroak neurriz kanpokoak dira isuntzen diren bizikleta askoren balioarekin konparatuz. Sarri asko isunek eta bizikleta kentzeek ez dute bereizketarik egiten zuhaitzetan edota, inori gogaitu gabe eta bizikleta zentzuzko distantzia batera dagoen bizikletentzako aparkaleku batean uzteko aukerahk ez dagoenean, hih- altzarietan lotzen diren bizikleten artean. Gure iritziz, oinezkoen eta ibilgailuen Zirkulaziorako Ordenantzaren 44. artikulua ez da zuzen aplikatzen ari. Artikulu horrek, gure interpretazioaren arabera, bizikletak hiri-altzariei lotuz aparkatzea baimentzen du, baldin eta kalteak eragiten ez badira eta horrek hih-altzairuen erabilera arrunta galarazten ez badu. Bizikleta publikoen sistema (d-BiZi)_________________________________________ Donostiako Udalak, 2008ko urtarrilean bultzatu zuen d-Bizi, bizikletak maile- gatzeko sistema publikoa, bide motzak egiteko eta erabiltzaileentzako prezio txiki batekin, bizikletaren erabilera sustatzen lagundu duen Udalaren beste ekimen bat da. Izan ere, zer- bitzu honek 2.450 harpidedun ditu jada. Gure ustez, zerbitzu honetan hainbat hobekuntza egin beharko lirateke: sistema hiriko eremu berrietara zabaltzea eta gaur egun aztertzen diren bestelako KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -4^- lekualdatzeko beharrei erantzutea, besteak beste, umeak eta/edo zamak garraiatzeko atoiak dituzten eta ume txikiak garraiatzeko atzeko aulkiak dituzten bizikletak eskaintzea. Bizikleta eta triziklo bidezko taxi, mezularitza, paketeria eta eroske- ten banaketa zerbitzuak sustatzea arazoak sorrarazten. Atoiak dituzten bizikleta eta trizikloen bidez taxi, mezularitza, paketeria eta erosketen banaketa zerbitzuak aktiboki buitzatuz jarraitzea proposatzen dugu, orain arte Donostiako Pedal, Txitrans, Egunon eta Tipsa enpresek egin duten bezala. Enpresa hauek kutsatzailea ez den banaketa zerbitzu bizkor eta isila ordutegi malguetan ematea lortzen dute eta ez dituzte aparkamendu Zinemaldia Donostiako Zinemaldiko Zuzendaritzak pertsona gonbidatuen, teknikarien, kazetarien eta gainerako langileen eskura bizikletak jartzeko konpromisoa hartu du, hauek Zinemaldiak eragiten dituen joan-etorri ezberdinetarako bizikletak erabili ditzaten, erabiitzen den auto kopuru handia pixkanaka murriztuz. Gure iritziz, Zinemaldiaren antolatzaileek automobilen erabilera neurri handi batean saihestu dezakete, gure hirian dauden distantziak motzak direlako eta automobilen erabilerak ingurumenaren ikuspuntutik jasanezin eta zarrastel irudia ematen duelako. Honela, Zinemaldiak ere Donostiako bizitzaren kalitatea hobetzen lagunduko luke, autoa poliki-poliki baztertuz eta merkea, erraza, osasungarria eta kutsatzailea ez den garraiobide bat sustatuz, bizikleta alegia. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -44- Bidegorri sareak Red de Ciudades por la Bicicleta I Donostia Bizikietaren Aldeko Hirien Sarearen, sare hau hainbat udalerrien elkarteak bizikieta buitzatzeko osatu duen lobby publikoa, kide izaten jarraitzea. Bizikieta hiriko garraiobide bezala sustatzearen alde apustu egiten duten Europako 30 hirik baino gehiagok osatzen duten "Txirrindularientzako hirien elkartean" (Cities for Cyclists) sartzea. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI REGIRA -4^- 4. GARRAIO PUBLIKOAREN ALDEKO KONPROMISO GEHIAGO Garraio kolektiboaren erabilera sustatzea, ondorengo neurriak gauzatuz: - Autobusa autoaren gainetik lehenetsi hiriko edozein bidean eta, bereziki, bidegurutzeetan. - Autobus-erreien sarean bereizgailuen ezarpena hedatu, auto, kamioi eta furgonetak errei hauetan behin eta berriro sartu ez sartzeko eta bigarren ilararen sorrera galarazteko. - Donostiako Tranbia Konpainiari funts publiko gehiago esleitzea, zerbitzu publiko hau defizitarioa izatea onartuz, eta erabiltzaileetatik datozen diru- sarrerak garraioaren kostuaren %50 bakarrik izateko joera jarraituz. - Autobus lineen maiztasunak hobetzen jarraitzea, egungo autobus-erreien sarea eta orain dauzkagun giza baliabideak nahiz baliabide matehalak zabalduz. - Txartel bakarra, hirikoa eta hiriartekoa, ezartzeko prozesua bukatzea, eskualdeko garraio publiko guztientzat, RENFE eta EuskoTren barne. - Autobusentzako itxarote-denborei buruko informazio sistema lehenbailehen hobetzea, sistema hori ezarri zenetik, ematen duten informazioa sarritan okerra denez gero, eta, ondorioz, erabiltzaileen aurrean sinesgarritasuna galarazten duelako. - Autobusen itxarote-denborei buruzko informazioa SMS bidez bidaltzeko zerbitzuaren doakotasuna. Ez zaigu zentzuzkoa iruditzen kontsultaren prezioa, operadorearen arabera, autobus txartelaren prezioaren erdia eta laurdenaren artean egotea (0,15 eta 0,30 euro gehi BEZa). Uste dugu, bestela, zerbitzu honen erabilera pasadizozkoa baino ez dela izango eta gure iritziz eman beharko lukeen zerbitzu publikoko funtzioa ez duela beteko. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -4r^- 5. BESTE HAINBAT NEURRI • Hirigintzako edo ekipamendu handiak sortzeko plan berri bakoitzak mugikortasun iraunkorraren inguruko plan bat barne hartzea eta, gainera, garraio publikoen zerbitzuen eskaintza egoki bat bermatzea. • Mugikortasunaren Aholku Batzordeak norabide berh bat hartzea, helburu eta egutegi zehatzak dituen urteko lan egitasmo bat ezarriz. Donostia, 2011 ko martxoa. KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO HAUTESKUNDEEI BEGIRA -47-