| Extracto del fichero OCR | EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4294
2/2013 FORU ARAUA, 2013ko ekainaren lOekoa, Gipuzkoako bizikleta bideen lurraldearen arloko
plana behin betiko onartzeko dena.
GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK
Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «2013ko ekainaren lOeko 2/2013
Foru Araua, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzekoa»;
eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek
nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.
Donostia, 2013ko ekainaren la.
Diputatu nagusia,
MARTÍN GARITANO LARRAÑAGA.
2013/4294 (45/1)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
HITZAURREA
Gizarte aurreratuetan joan-etorriak nabarmen hazi dira azken urteotan, eta hori ikusita, Gipuz-
koako Foru Aldundiak, gainerako administrazio eta gizarte eragileekin batera, motorrik gabeko
mugikortasunaren aide egin du, oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasunaren aide.
Bereziki, bizikleta garrantzi handia eta protagonismoa hartzen ari da egunetik egunera, beste
garraiobideen aldean, batez ere herri mailan. Izan ere, garraiobide biguna da, inguramenaren ikus-
pegitik iraunkorra, energiaren aldetik eraginkorra eta gizarte alorrean osasungarria eta bidezkoa.
Horregatik, ezinbestekotzat jotzen da bizikletentzako eta oinezkoentzako herriarteko bide sare
bat edukitzea, behar bezala planifikatua, eraikia, artatua eta zaindua, Gipuzkoako hirigune nagu-
siak lotzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, hasiera batean, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarearen Plana idatzi
zuen: lurralde osorako herriarteko sare baten lehen proposamena izan zena, eta gai honi buruzko
plangintza integral baterako oinarriak ezarri zituena.
Geroago, 2007ko urtarrilaren 24ko 1/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bizi-
kleta Bideei buruzkoak, izaera juridikoa eman dio bizikleta bidearen kontzeptuari, bide azpiegitura
mota berritzat hartzen baitu: motorrik gabeko mugikortasuna, batez ere bizikletentzakoa, gara-
tzeko bide azpiegitura espezifikoa, errepideen araudiak jasotzen zuen ohiko bidearen aldean
ezaugarri desberdinak dituena.
2007ko urtarrilaren 24ko 1/2007 Foru Arauak 1. artikuluan ezartzen duenez, bere xedea da,
besteak beste, foru bizikleta-bideen planifikazioa eta eraikuntza arautzea; eta, hain zuzen ere,
horretarako, 19.1 artikuluan aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Bizikleta
Bideen Lurraldeko Plana egingo duela. Plana Batzar Nagusiek emandako foru arau baten bidez
onartuko da behin betiko, 21.2 artikuluaren arabera.
Plan hori Lurraldearen Arloko Plana ¡zango da, Euskal Autonomía Erkidegoko lurralde-antola-
menduari buruzko araudiak ezarri ta koa re n ondorioetarako; eta planean zehaztuko dira: batetik,
Foru Bizikleta-bideen Sarearen helburu nagusiak eta bizikleta bideek izan beharreko ezaugarriak;
eta bestetik, planean adierazitako helburuak lortzearren, aldi jakin batez egin beharreko jardueren
programa.
Arau aurreikuspen horiek betetze aidera, formulatu eta bideratu da Gipuzkoako Bizikleta Bideen
Lurraldearen Arloko Plana, 1990eko maiatzaren 31 ko 4/1990 Legeak, Euskal Autonomía Erkide-
goko Lurralde Antolamenduari buruzkoak, eta hori garatzeko araudiak xedatutakoari jarraikiz.
Plan horretan proposatzen da Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Sarea egitea, lurralde his-
torikoko Bizikleta Bideen Sare Osoaren ardatza ¡zango dena. Oinarrizko Sareak gutxi gorabehera
439 km ¡zango ditu, eta Gipuzkoako hirigune nagusiak uztartzen ditu. Herrietako eta herriarteko
bizikleta bideen azpiegitura multzo bat da, eta bederatzi ardatz nagusi edo ibilbide hauetan banatu
da:
1, - Donostia -1 run
2, - Donostia - Mutriku
3, - Donostia - Beasain
4- Debarroa
5,- Urola bailara
2013/4294 (45/2)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
6, - Bergara - Beasain
7, - Bidasoa bailara
8, - Leitzaran bailara
9, - Ego bailara
Planak lurraldez gaindiko izaera nabarmena du, mugakide diren lurraldeekiko loturak ere aurrei-
kusten baititu. Eta izaera egituratzailea ere badu, Gipuzkoako eskualde eta eremu funtzional
guztiak zeharkatzen eta lotzen baititu.
Tramitazioari dagokionez, Garapen Iraunkorreko diputatuaren 2010eko maiatzaren 11 ko Foru
Aginduaz hasierako onarpena eman zitzaion Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko
Planari, eta jendaurreko informazio-aldian jarri zen bi hilabetez; eta aldi berean, entzunaldia eman
zitzaien lurralde administrazio publiko interesatu guztiei, alegazioak eta iradokizunak egin zitzaten.
Herritarrek parte hartzeko prozesu luze bat ere egin zen, gardentasuna eta gizarte eragileen
inplikazioa sustatzeko. Eta prozesu horretan azpimarratzekoa da Gipuzkoako Bizikletaren Kon-
tseiluaren parte hartzea eta aholkularitza.
Garapen Iraunkorreko diputatuaren 2011 ko maiatzaren 9ko Foru Aginduaz, plana behin-behinean
onartu zen, aurkeztutako alegazioen ondorioz egindako aldaketekin. Era berean, ingurumenaren
gaineko eraginari buruzko behin betiko txostena emateko eskumena duen ingurumeneko orga-
noari bidali zitzaion plana; eta Euskal Autonomía Erkidegoko Lurralde Antolamenduko Batzordeari
nahitaezko txostena egin zezan eskatu zitzaion.
Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, 2011 ko irailaren
14an, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostena egin zuen, aldekoa zena
txostenean bertan ezarritako zehaztapenen arabera.
Bestalde, Euskal Autonomía Erkidegoko Lurralde Antolamenduko Batzordeak ere, 2011 ko urria-
ren 20an, planaren aldeko txostena egin zuen, betiere txostenean bertan adierazitako oharren
arabera, eta URA Uraren Euskal Agentziak emandako zehaztapenak betetzeko baldintzapean.
Azkenik, 2012ko azaroaren 29an, Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluan parte hartzen duten
kideei planaren azken dokumentuaren berri eman zitzaien.
Artikulu bakarra.- «Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana» onartzea.
1, - Behin betiko onartzen da «Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana».
2, - Foru arau honen I. eta II. eranskin gisajaso dira, hurrenez hurren, eta argitaratzeko ondorioe-
tarako: planaren araudia (1. eta 2. kapituluak); eta ingurumen iraunkortasunari buruzko txosteneko
prebentzio eta zuzentze neurriak, eta zaintze eta ikuskatze programa (planaren 6. eta 7. kapitu-
luak).
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Baimena ematen zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluari foru arau hau garatu
eta gauzatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
2013/4294 (45/3)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
I. ERANSKINA
1. KAPITULUA
APLIKATU BEHARREKOARAUDIA
1.1, - Legezko aplikazio oinarria.
1.1.1, - Eskumen esparrua.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde antolamendurako tresna hau formulatzeko duen eskumena-
ren iturriak lurralde antolamenduko titulu material esklusiboak dira, hain zuzen ere Konstituzioaren
148.1.3. artikuluak, Euskal Autonomía Erkidegoko Autonomía Estatutuko, hots, abenduaren 18ko
3/1979 Lege Organikoko 10.34. artikuluak eta, berariaz, Autonomía Erkidegoko Erakunde Komu-
nen eta Lurralde Historikoko Foru Organoen arteko harremanari buruzko azaroaren 25eko 27/1983
Legearen 7.a.8. artikuluak ezarriak. Osterantzean, foru esparru honetatik bereziki aipatu behar da
bizikleta azpiegituren gaia bere gain hartu eta arautzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako
arauaz; honakoa da:
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideei buruzko 1/2007 Foru Araua da, urtarrilaren
24koa. Honek, 19. artikuluan, hurrena dio:
19.1 artikulua.- Gipuzkoako Foru Aldundiak Bizikleta Bideen Lurraldeko Plana egingo du,
honako xede hauek erdiesteko asmotan:
a) Foru bizikleta bideen sareari dagokionez, helburu nagusiak zehaztea.
b) Bizikleta bide horiek izan beharko dituzten ezaugarriak zehaztea.
c) Aldi jakin batez, Planean adierazitako helburuak lortzearren, egin beharreko jarduera progra-
mak zehaztea.
19.2 artikulua.- «Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldeko Plana Lurraldeko Arloko Plana ¡zango
da, Euskadiko lurralde antolamenduari buruzko araudiak ezarritakoaren ondohoetarako».
1.1.2, -GBBLAPEN izaera eta ezaugarriak.
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana lurralde antolamendurako tresna da,
Euskal Autonomía Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31 ko 4/1990 Legeak,
Eusko Legebiltzarrarenak, ezarritakoarekin bat etorriz.
Planak garrantzi berezia duen arlo bat arautzen du, bizikleta bideen arloa zehazki. Eta erre-
ferentzia esparrua finkatzea du helburu, hain zuzen ere lurralde eta arlo mailan zein hirigintzan
esku-hartze publikoak izan ditzakeen tituluak sistematizatzera begira.
Lurralde antolamendurako tresna izanik Gipuzkoan, helburu eta irizpide nagusi hauek ditu:
1, -Azpiegitura sare baten bidez Gipuzkoako Lurralde Historikoa egituratzea, hiriarteko motorrik
gabeko mugikortasuna (HMGM) garatzeko; hots, bizikleta eta oinezkoen zirkulazioa areagotzeko.
2, - HMGM seguru, eroso eta konektibo baterako sarea diseinatzea, bizikletaren garraiobide
gisako erabilera sustatzeko.
3, - Lurralde antolamenduaren arabera diseinatzea eta karakterizatzea aipatu HMGM sarea.
2013/4294 (45/4)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
4, - Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarearen Planean egindako proposamena behin betiko egu-
neratu eta egokitzea, lurralde antolaketaren ikuspegitik.
5, -Sare horren trazadura bat etortzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideei buruzko
Foru Arauan ezarritakoarekin eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak berariaz horretarako presta-
tutako gomendio tekniko sortarekin.
6, - Bizikleta bidezko komunikazio sistema orokorra osatzea, eta irizpideak finkatzea sarea
herrietatik igarotzea ziurtatzeko, hiribarneko eta hiriarteko sareak bereizteko -bai funtzionaltasun
bai kudeaketari dagokienez etorkizuneko antolamendura begira-, eta lehendik dauden edo egitea
aurreikusten den foru edo udal bizikleta sareekin lotura egokia lortzeko.
7, - Udalerrietako hiri plangintzarekiko koherentzia eta koordinazioa.
8, - Sarearen gaur egungo egoeraren diagnostikoa egitea, egin behar diren jarduerak zehaztea,
lehentasunak ezarri eta kronologikoki programatzea, jardueren haztapen ekonomikoa egitea eta
plana gauzatzeko tresnak erabilgarri izatea.
9, - Izango duen ingurumen inpaktua zehaztea, eta ingurumenari dagokionez era egokian
txertatzeko eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazio Bateratuaren prozedura ondo bide-
ratzeko irizpideak ezartzea.
1.1.3.-Arau esparrua.
Atal honetan, nahitaez aipatu behar da ikuspegi materialetik GBBLAPen arau oinarria osatzen
duen lege multzo nagusia: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideei buruzko 1/2007 Foru
Araua, urtarrilaren 24koa, eta EAEko Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/1990 Legea, maiatzaren
31koa. Halaber, aintzat hartu behar da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Erakunde Antolaketa,
Gobernu eta Administrazioari buruzko 6/2005 Foru Arauak, uztailaren 12koak, xedatutakoa, sek-
toreko araudian plan honetarako zehaztutako foru arau mailako xedapenak onartzeko prozedura
ezartzen baitu.
Osterantzean, espresuki aipatu behar da hirigintza legedia, Lurzoruaren Legearen testu bategi-
nean jasoa (uztailaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), Lurzoruaren
eta Hirigintza Antolamenduaren Legearen testu bateginean jasoak (apirilaren 9ko 1346/1976
Errege Dekretuaren bidez onartua), eta garapen araudiak ere. EAEren eremuari erreparatuz,
berariaz aipatu behar dira Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa,
eta 11/2008 Legea, azaroaren 28koa, hirigintza ekintzak sortutako gainbalioetan elkarteak izan
behar duen partaidetza aldatzen dueña.
Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Bateratuaren alorrari dagokionez, esan behar da horren sor-
burua 9/2006 Legeak egokitutako 2001/42/EE Zuzentaraua déla. Euskal Autonomía Erkidegoari
dagokionez, Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorrean arlo horretako helburuak, eskume-
nak eta alderdi orokorrak zehazten dira. Araudi garapena 183/2003 Dekretuaren bidez gauzatu da,
baina Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen bidez aldatu egin da.
Horrenbestez, aurreko atalari erreparatuta ondorioztatzen da GBBLAPek Ingurumenaren gai-
neko Eraginaren Baterako Ebaluazio prozedura igaro behar duela. Zentzu berean, Lurraldearen
Arloko Plan honek bete egingo du itsas eta lehorreko jabari publikoaren erabilerari dagokionez
Kostaldeei buruzko Legearen III. Idazpuruan xedatutakoa.
2013/4294 (45/5)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
1.1.3.1Gipuzkoako Bizikleta Bideei buruzko ForuAraua.
Lurralde esparru honetan, bereziki aipatu behar da Gipuzkoako Lurralde Historikoak, bere foru
organoaren bidez, bizikleta bideei buruzko xedapen espezifikoak bereganatu eta emateko erabili-
tako araua. Aide horretatik, Gipuzkoako Bizikleta Bideei buruzko 1/2007 Foru Arauak, urtarrilaren
24koak, izaera jakin bat ematen dio bizikleta bide kontzeptuari: bide mota berritzat aurkezten du,
eta bide horretarako esparru juridiko espezifiko bat ezartzen. Horregatik, I. idazpuruko 1. kapi-
tuluko 19.1 artikuluan, lurralde tresna hori prestatu behar delà zehazten du: «Gipuzkoako Foru
Aldundiak Bizikleta Bideen Lurraldeko Plana egingo du, honako xede hauek erdiesteko asmotan:
a) Foru bizikleta bideen sareari dagokionez, helburu nagusiak zehaztea.
b) Bizikleta bide horiek izan beharko dituzten ezaugarriak zehaztea.
c) Aldi jakin batez, Planean adierazitako helburuak lortzearren, egin beharreko jarduera progra-
mak zehaztea.»
Gipuzkoako Foru Aldundiak formulatuko du GBBLAP, eta Euskal Autonomía Erkidegoaren
lurralde antolamendurako legedian horrelako lurraldearen arloko planetarako aurreikusitakoaren
arabera tramitatuko du. Batzar Orokorren foru arau baten bidez etorriko da planaren behin betiko
onarpena.
Osterantzean, 82. artikuluak Gipuzkoako Bizikletaren Kontseilua eratzea jasotzen du. Bizikle-
tarekin eta bizikleta bultzatzen duen mugikortasunarekin zerikusia duten administrazio, erakunde,
gizartearen eta enpresaren esparruko eragile guztiei kontsulta egiteko, aholkuak eskatzeko eta
adostasunak erdiesteko eta parte hartzeko organo gisa definitzen du. Hala, organo horrek finkatu
egingo ditu, GBBLAPen esparruan garatzen ari den herritarren partaidetzarako planaren barnean,
herritarren partaidetzari buruzko 1/2010 Foru Arau berriak, uztailaren 8koak, jasotzen dituen lege
aginduak zein Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 4/2005 Euskal Legeak, otsaila-
ren 18koak, ezarritakoa.
1.1.3.2,- Euskal Autonomía Erkidegoko lurralde antolamendua. 4/1990 Legea, maiatzaren
31koa.
1978ko Espainiako Konstituzioaren 148.1.3 artikuluak eta Euskal Autonomía Erkidegoko Auto-
nomía Estatutuaren 10.34 artikuluak ezartzen duten eskumen egituraren arabera eta Autonomía
Erkidegoko Erakunde Komunen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko harremanari
buruzko azaroaren 25eko 27/83 Legearen testua kontuan izanda, Eusko Legebiltzarrak, 1990eko
maiatzaren 31 n egin zen osoko bilkuran, onartutzat eman zuen Euskal Autonomía Erkidegoko
Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/1990 Legea, eta lurzoruaren erabileren erregulazioa garatzeko
esparru juridikoari buruzko eskumenak eman zituen. Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Foru
Sarea ezarri eta zehazteko aurretiazko baldintza zen hori.
EAEko Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/1990 Legeak, maiatzaren 31koak, hurrena dio zioen
adierazpenean: «Lurraldearen antolakuntza kontzeptuaren barruan, lurraren eta baliabideen era-
bilpenik arrazoizkoena lortzeko bidean taiutu eta egiteratu daitezkeen ekintzen multzoa sartzen
da...», eta ondoren adierazten du «berezko baliabideak arduraz kudeatzea eta ingurugiroa zain-
tzea» direla horretarako jarraitu behar diren irizpideak.
Bestalde, Euskal Autonomía Erkidegoko lurraldearen osaera garatzeko antolamendu tresnak
pixkanaka formulatzeko oinarria ere ezartzen du. Horretarako, erreferentziako hiru figura ezartzen
ditu, horien bidez osatzearren antolamendu tresna horien definizio eta erregulazioa eta lurraldeari
2013/4294 (45/6)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
eragiten dioten ekintzak koordinatzea bermatzeko beharrezko irizpide eta prozeduren esparru juri-
dikoa. Aipatu tresnak honakoak dira:
1Lurralde Antolamendurako Artezpideak.
2, - Lurralde plan partzialak.
3, - Lurraldearen arloko planak.
lido honetatik, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planak espresuki onartzen du
goragoko mailako araudia eta, horrenbestez, planaren zehaztapenak Lurralde Antolamendurako
Artezpideetan definitzen den lurralde ereduaren mende daude, baita lurralde plan partzialetan
zehaztutako aginduen mende ere. Hala, GBBLAPek onartzen du aipatu b¡ tresna horien lehenta-
suna.
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planak, garatzeko bidean gauzatu behar
dituen jarduerei dagokienez, bereziki kontuan hartuko du lurraldearen arloko antolamendua babes-
teko figurekin izan beharreko koordinazioa. Babes figura horiek honakoak dira: EAEko Ibaiertzak
eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana; Hezeguneak Antolatzeko Lurraldearen
Arloko Plana eta EAEko Itsasertza Babesteko eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana. Horiez
gain, EAEko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana ere kontuan izan beharko da.
1.1.4,- Aplikazio eremua.
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planak, hasierako ikuskeran unitate espazial
eta proposamen funtzional gisa agertzen delà, oso-osorik hartzen du Gipuzkoako Lurralde Histo-
rikotik igarotzen den Bizikleta Bideen Oinarrizko Sarea, kontuan hartzeke, baina, nori dagokion
kasuan kasuko bizikleta bidearen plangintza, proiekzio, gauzatze eta ustiapenaren eskumena.
Plan honen helburuen esparrua eta esparru materiala erabat bateragarriakdira bide kontzeptuari
egun ematen zaion itxuraketa juridikoarekin. Bizikleta bidea komunikazio bide berritzat hartzen da,
Euskal Autonomía Erkidegoko Autonomía Estatutuaren 10.34. artikuluan, Autonomía Erkidegoko
Erakunde Komunen eta Lurralde Historikoko Foru Organoen arteko harremanari buruzko azaroa-
ren 25eko 27/1983 Legearen 7.a.8 artikuluan eta Gipuzkoako Bizikleta Bideei buruzko urtarrilaren
24ko 1/2007 Foru Arauan bertan jasotzen den moduan. Foru arau horrek, aplikazio eremuari buruz
diharduen 3. artikuluan, honakoa adierazten du: «Foru arau hau ezartzeko eremuakforu jabetzako
bizikleta bideak ¡zango dira, baldin eta Gipuzkoako Foru Bizikleta Bideen Sarearen Katalogoaren
barruan foru jabetzako bizikleta bide sailkapenez azaltzen badira».
1.2,- Gipuzkoako bizikleta bideen lurraldearen arloko plana izapidetzeko prozedura.
Gipuzkoako Bizikleta Bideei buruzko Foru Arauak, GBBLAP tramitatzeari eta onartzeari buruz,
21. artikuluan ezartzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak egin eta izapidetu behar duela GBBLAP,
betiere Gipuzkoako Lurralde Historikoko Erakunde Antolakuntza, Gobernu eta Administrazioari
buruzko 6/2005 Foru Arauan, uztailaren 12koan, eta Euskal Autonomía Erkidegoko lurraldearen
antolamenduari buruzko legerian lurraldearen arloko planetarako aurreikusitakoarekin bat.
Euskal Autonomía Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen lehenengo xedapen
gehigarriak honakoa dio: «Lurraldearekiko Alor Egitamuak gaitasunaren jabe diren jardute sai-
lek aurkeztuko eta gertatuko dituzte, ezarri beharreko alor legeetan ezarritako jardunbideari eta,
horren ezean, Lurraldearekiko Zati Egitamuetarako lege honetan ezarritakoah jarraiki».
Horrenbestez, Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planaren kasuan formulatzeko eta presta-
tzeko eskumena duen organoa Gipuzkoako Foru Aldundia da, eta onartzeko prozedura EAEko
2013/4294 (45/7)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
Lurralde Antolakuntzari buruzko Legeak lurraldeko plan partzialak onartzeko zehaztutakoaren ber-
dintsua da.
Bestalde, EAEko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 20. artikuluan zehazten dira lurralde
historikoetako foru organoek beren eskumenei jarraiki egindako lurraldearen arloko planak behin
betiko onartzeko eta indarrean sartzeko arauak: «Organo horiek behin betiko onartu baino lehen,
Euskal Autonomía Erkidegoko Lurralde Antolakuntzako Batzordeak arauzko txostena egin beharko
du». Lurraldearen Arloko Planak planteatzen duen aukera ez bada bateragarria indarrean dagoen
lurralde antolamenduarekin, eta aukera horri «Ínteres publiko bereziko» irizten bazaio, Eusko Jaur-
laritzak onartzen dituen antolamendu tresnetan sartu beharreko behin betiko zuzenketa zehatzei
jarraitu beharko zaie.
Horrez gainera, EAEko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 17. artikuluan zehazten da
ezen, lurraldearen arloko planak LAA eta LPPk zehaztutako lurralde esparruan ongi txertatzen
direla bermatzeko, plana egiteko ardura duen administrazioak galdera egingo diola, aurrez, Eusko
Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailari, arloko planaren helburu
diren obrak, jarduerak edo zerbitzuak kokatzeko indarrean dagoen lurralde antolamenduak ema-
ten dituen alternatiba, irtenbide eta aukerei buruz.
GBBLAPen behin betiko onarpenaren akordioa foru araua ¡zango da, hain zuzen ere Gipuz-
koako Bizikleta Bideei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2007 Foru Arauaren 21. artikuluan xedatzen
denari eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Erakunde Antolakuntza, Gobernu eta Administrazioari
buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauan izapidetzeko prozedurari buruz zehazten denari
jarraiki; eta foru arau hori EHAAn eta GAOn argitaratuko da.
Zenbait plan eta programak ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko apirilaren
28ko 9/2006 Legeak egokitutako 2001/42/EE Zuzentarauari jarriki, Lurraldearen Arloko Plan honek
ingurumen inpaktuaren ebaluazioari dagozkion eskakizunak bete behar ditu. Era berean lotesleak
¡zango dira, zuzenean, EAEko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorrean xedatutako agin-
duak nahiz 183/2003 Dekretuan hura garatzeko jasotako edukia.
1.3, - Jabetzaren mugak.
Jabetzari mugak ezarri behar baldin bazaizkio bizikleta azpiegitura behar bezala erabiltzeko eta
azpiegitura bera babesteko, Gipuzkoako Bizikleta Bideei buruzko 1/2007 Foru Arauak, urtarrilaren
24koak, xedatzen duenaren arabera jokatuko da.
GBBFAren 6. artikuluaren arabera, jabari publikoko eremuak ¡zango dira foru bizikleta bideek
eta haietako elementu funtzionalek hartzen dituzten lurrak, eta hauekin batera titulartasun publi-
koko azpiegituraren alboko lurraren zerrenda, metro bete zabalekoa. Desjabetzeko legitimazioari
dagokionez, GBBFAren 29. artikuluak xedatzen du bizikleta bideen proiektuak onartzeak obrak
herri onurakotzat jotzea ekarriko duela, eta zortasunak jartzea edo egokitzea.
1.4, - Indarrean dagoen plangintzaren gaineko ondorioak.
EAEko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 22. artikuluak adierazten du ezen, beren
ezaugarriak direla-eta udalaren eremu edo interesa gainditu eta maila goreneko antolamendu
tresnek zehaztutako lurralde esparruan behar bezala txertatuta dauden lurraldearen arloko planek
lotetsi egingo dituztela lurzoruaren erregimenari buruzko araudiak ezartzen dituen hirigintza pla-
nak. Beraz, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planeko zehaztapenek lotu egingo
dituzte bizikleta azpiegiturek eragiten dioten hirigintza plangintza; hala, plangintza horiek bizikleta
azpiegituretara egokitu beharko dute, berrikuste edo aldatze prozesua garatzen denean.
2013/4294 (45/8)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
Horn jarraiki, GBBLAPek jasotzen dituen bizikleta azpiegitura potentzialek eragiten dieten uda-
lerrien kasuan, udalerriek berek hartuko dute bere gain plangintzaren etorkizuneko antolamendua,
hain zuzen ere bat etorriz, era berean, Gipuzkoako Bizikleta Bideei buruzko 1/2007 Foru Arauak,
urtarrilaren 24koak, xedatzen duenarekin, eta bizikleta erabileren erregimena onartutzat joz.
EAEko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz, plan
honetan jasotako zehaztapenek lehentasuna ¡zango dute, plana argitaratzen den unetik beretik,
GBBLAPera formalki egokitu diren edo egokitu ez diren udalerrietako hirigintza plan eta araudien
aurretik.
2. KAPITULUA
GIPUZKOAKO BIZIKLETA BIDEEN LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN ZEHAZTAPENAK
I. TITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.- Definizioak.
1, - Bizikleta bidea: herri jabariko bidea, bizikletak ibiltzeko proiektatu eta eraiki dena edo bera-
riaz horretarako egokitu dena, dagozkion seinale horizontalak eta bertikalak dituena, eta ibilgailu
horiek segurtasunez ibiltzeko adinako zabalera dueña.
2, - Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sare Osoa: Gipuzkoako bizikleta bideen sare osoak lurralde
historikoan eraikita dauden eta eraikiko diren bizikleta bide guztiak hartzen ditu, betiere Gipuz-
koako Bizikleta Bideei buruzko 1/2007 Foru Arauak 2.1 artikuluan ematen duen definizioa betetzen
badute. Beraz, sare osoaren osagaiak Oinarrizko Sarea (BBOS) -honek, bere aldetik, foru tarteak
(GBBOFS) eta udal tarteak (GBBOUS) ditu-, eta oinarrizko sarekoak ez diren beste udal sare guz-
tiak dira.
3, - Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Foru Sarea (GBBOFS): Bizikleta Bideen Oina-
rrizko Foru Sarea Gipuzkoako Lurralde Historikoan zeharreko bizikleta azpiegituren multzoa da.
Azpiegitura horiek hiriartekoak dira bâtez ere, eta bizikleta erabiltzeko eskaria sortzen duten gune
nagusiak lotzen dituzte, lehentasuna emanez, betiere, dagoeneko badiren beste bizikleta sare
batzuekiko loturari. Bizikleta azpiegitura horiek horrelakotzat izendatuta egon behar dute GFAren
foru dekretuaren indarrez, eta arlo honetan eskumena duen foru organoak proposaturik Gipuz-
koako Bizikleta Bideen Foru Sarearen Katalogoan sartuta.
4- Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Udal Sarea (GBBOUS): Gipuzkoako Bizikleta
Bideen Oinarrizko Udal Sarea osatzen dutenak udal titulartasunekoak eta bereziki hiribarnekoak
diren bizikleta bideak dira, udalbarrutian zeharrekoak eta Bizikleta Bideen Oinarrizko Sarea osa-
tzeko helburua dutenak.
5,- Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Sarea: Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko
Sarearen osagaiak Oinarrizko Foru Sarea eta Oinarrizko Udal Sarea ¡zango dira, eta Gipuzkoako
Bizikleta Bideen Sare Osoaren bizkarrezurra ¡zango da gainera. Gipuzkoako Bizikleta Bideen
Oinarrizko Sarea 439 km luze da, eta elkarrekin lotzen ditu lurralde historikoko hiri ingurune
nagusiak. Hiribarneko, hiri inguruko eta hiriarteko bizikleta azpiegituren multzoak osatzen du, eta
Gipuzkoako Lurralde Historikoa zeharkatzen duten bederatzi ardatz nagusi ditu. Lurraldez gain-
2013/4294 (45/9)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
diko izaera nabarmena du halaber, inguruko lurraldeekiko loturak ere aurreikusten baititu. Eta
Gipuzkoako eskualde guztiak zeharkatzen ditu, bederatzi ibilbide ditu eta horretarako, honakoak:
1Donostia -1 run
2, - Donostia - Mutriku
3, - Donostia - Beasain
4- Debarroa
5, - Urola bailara
6, - Bergara - Beasain
7, - Bidaso bailara
8, - Leitzaran bailara
9, - Ego bailara
Gipuzkoako bizikleta bideen sare kontzeptua, Gipuzkoako Bizikleta Bideei buruzko 1/2007 Foru
Arauak, urtarrilaren 24koak, jasoa, lurraldearen arloko plan honek jasotzen duen Gipuzkoako Bizi-
kleta Bideen Oinarrizko Sare kontzeptuarekin pareka daiteke ondorio guztietarako.
2. artikulua.- Jabetza eskualdatzea.
Jabetza eskualdatzeari dagokion orotarako, bete egingo da Gipuzkoako Bizikleta Bideei buruzko
1/2007 Foru Arauak, urtarrilaren 24koak, 11. artikuluan xedatutakoa.
3. artikulua.- Bizikleta bide motak.
1,- Plataformak ibilgailu motordunekiko eta oinezkoekiko duen egitura aintzat harturik eta
garraio modu horiekiko bereizte maila gogoan, GBBLAP honetako bizikleta bideak ondoko azpie-
gitura banaketaren arabera sailkatuko dira:
1) Bizikleta bidezidorra: oinezkoak eta bizikletak ibiltzeko bidea da, kale eta errepideetatik
bereiztuta dagoena, edo trenbideko plataforma abandonatuetan, lehendik dauden bideetan edo
zabalgune sortu berrietan egiten dena.
2) Bizikleta espaloia: oinezkoentzako espaloien espazioan ezarritako bizikleta bidea da. Bizikle-
ten trafikoarekin batera oinezkoen zirkulazioa ezar daiteke, b¡ modu horietarako seinaleak jarrita;
era berean, bizikleten zirkulazioa oinezkoen zirkulaziotik bereiztuta egon daiteke, seinaleen,
zoladuran egindako marren edo fisikoki bereizteko beste edozein elementuren bidez. Noranzko
bakarrekoa edo noranzko bikoa izan daiteke.
3) Bizikleta pista: galtzadaren edo errepidearen eta espaloiaren paraleloan doan bizikleta bidea
da, trazadura eta plataforma independente dituena, ibilgailu motordunen trafikotik bereiztua.
Noranzko bakarrekoa edo noranzko bikoa izan daiteke.
4) Bizikleta errei babestua: galtzadaren zati bat hartzen duen bizikleta bidea da, galtzadatik
eta ibilgailu motordunen trafikotik bideko marren bidez, mutiloien edo bereizteko edota babesteko
beste elementu batzuen bidez fisikoki bereiztuta dagoena. Noranzko bakarrekoa edo noranzko
bikoa izan daiteke.
2013/4294 (45/10)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
5) Bizikleta erreia: galtzadaren zati bat hartzen duen bizikleta bidea da, galtzadatik eta ibil-
gailu motordunen trafikotik bereiztuta dagoena, baina ez fisikoki segregatuta, eta zirkulazioaren
noranzko bera dueña.
6) Bizikleta bazterbidea: errepideko bazterbidea hartzen duen bizikleta bidea da, zirkulazioaren
noranzkoa dueña eta fisikoki segregatuta ez badago ere, bideko marren bidez, kolore eta egitura-
ren bidez, malda-gainalde txikien edo beste método batzuen bidez bereiztuta dagoena.
4. artikulua- Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planaren aplikazio eremua
1, - GBBLAP honen aplikazio eremua Gipuzkoako Lurralde Historikoan barrena doan Bizikleta
Bideen Oinarrizko Foru Sarea da, hau oso-osorik harturik kontuan.
2, - Ikuspuntu funtzionaletik, oinarrizko bederatzi ibilbideek osatzen duten Gipuzkoako Bizikleta
Bideen Oinarrizko Sareak HMGMrako trazadura segurua, erosoa eta konektiboa izatea bermatu
behar du plan honek. Osterantzean, Ínteres orokorrekoak diren eta herritarrekiko ezaugarri funtzio-
nalak antolatzeko gutxieneko baldintza funtzional batzuk betetzen dituzten bizikleta bide guztiak
izen komun bakar baten pean biltzeko, «Gipuzkoako Bidegorriak» izen eta marka erregistratua
aplikatuko da, betiere arloko araudiak zehazten dituen baldintzak betez horretarako. Era berean,
aipatu marka lortzera begira, gutxieneko zenbait ingurumen irizpide aintzat hartu beharko dira
bidea eraiki eta ustiatzerakoan.
3, - Gipuzkoako Foru Aldundiak udalerrietako sarrera eta irteera lekuak ezarri ahal ¡zango ditu,
Bizikleta Bideen Oinarrizko Sarearen konektagarritasuna bermatzeko. Gainera, egokitzat jotzen
diren udal sareetarako ibilbideak proposatu ahal ¡zango ditu, nahiz beste gauza batzuk adostu
ahal ¡zango diren dagozkien toki administrazioei kontsulta egin ostean.
4, -Azpiegituren ikuspegitik GBBOFSek jaso egingo ditu foru sarea egiteko jarduketa guztiak,
lehendik dagoen sarea egokitzeko, kontserbatzeko, hobetzeko eta zabaltzeko jarduerekin batera.
5, -Titularitatearen ikuspegitik, sareen bi kategoria daude: Oinarrizko Foru Sarea eta Oinarrizko
Udal Sarea. GBBLAP soilik foru titularitatekoak diren tarte, adar eta elementu funtzionaletara
mugatzen da.
5. artikulua - Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planaren helburua eta izaera
1, - GBBLAP lurralde antolamenduko tresna bat ¡zango da, eta bizikleta azpiegituren arloko
lurralde mailako ekintza guztiak Gipuzkoan egoki txertatzea ¡zango du helburu; horretaz gain,
bermatu egingo du lurraldeko, hirigintzako eta sektore guztietako esku-hartze publikoen arteko
koordinazioa.
2, - Era berean, GBBLAPen helburu diren jarduerek, lurraldea egituratzen eta antolatzen duen
elementu batekin lotuta dauden heinean, lurralde izaera nabarmena ¡zango dute, baita udalez
gaindiko irismena ere.
3, - GBBLAP honen helburuak dira, halaber, Oinarrizko Sarerako helburu orokorrak zehaztea,
sare hori osatzen duten bideek izan behar dituzten ezaugarriak finkatzea eta, azkenik, Oinarrizko
Foru Sarean denborajakin batez gauzatu beharreko jarduera programak ezartzea, planean zehaz-
tutako helburuak bete daitezen. Beraz, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana
lurraldeko elementu erregulatzailea ¡zango da, eta udalez gaindiko oihartzuna ¡zango du.
2013/4294 (45/11)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
II. TITULUA
EDUKIA, ONDORIOAK ETA IRISMENA
6. artikulua.- Edukia eta arau irismena
1, - LAP honek dokumentu hauek ditu:
-A. Memoria
- B. Araudia
- C. Antolamendu planoak
- D. Ingurumen Iraunkortasunari buruzko Txostena
- E. Plangintzaren gaineko eraginak
- F. Herritarren parte hartzea
- G. Laburpena
2, - LAP honen arau edukia osagai dituen dokumentuen multzoak osatzen du. Egia da, baina,
«B. Araudia» eta «C. Antolamendu planoak» dokumentuak direla arau izaera hori berariaz esleituta
dutenak, lotespen zuzen mailaz gainera. Horrez gain, Ingurumen Iraunkortasunaren Txosteneko
6. eta 7. Kapituluetan neurri babesle, neurri zuzentzaile eta konpentsatzaileen, baita LAParen
zaintze eta ikuskatze programaren inguruan jasotako xedapenek ere lotespen zuzena ¡zango dute.
3, - Gainerako dokumentuak, «A. Memoria», «D. Ingurumen Iraunkortasunari buruzko Txos-
tena» -6. eta 7. kapituluak izan ezik-, «E. Plangintzaren gaineko eraginak», «F. Herritarren parte
hartzea» eta «G. Laburpena» alegia, adierazgarritzat edo erreferentziazkotzat hartuko dira, eta,
beraz, aurreko atalean aipatutako dokumentuen artean kontraesanik bada, 2. atalean aipatuta-
koak nagusituko dira.
7. artikulua.- Zehaztapenen maila eta lotura
1, - Zehaztapenen lotura moduari erreparatuz, planaren arau edukia kategoria hauetan sailka-
tzen da:
a) Xedapen arautzaileak eta antolamendu xedapenak, trazadurak lurraldera esleitzetik erato-
rriak. Horien aplikazioa eta lotura maila bizikleta azpiegituretan egin beharreko jarduera jakinekiko
independenteak ¡zango dira.
b) Proiekzio teknikoko xedapenak, aurretiazko proiektuen eta eraikuntza proiektuen bidezkoak.
Ondorio horietarako, aukerei buruzko azterketak aurretiazko proiektu motatzat hartuko dira.
c) Plangintzako, programazioko, finantzaketako eta gainerako tresna ez-espazialetako xedape-
nak. Horien aplikazioa eta lotura maila proposatzen diren jardueren zehaztapen mailaren arabera
planteatuko dira.
2, - Planaren xedapen arauemaileek, hauek «B. Araudia» dokumentua jasotzen dute, zuzeneko
loturako xedapen arautzaileen maila ¡zango dute, eta maila bera aplikazio eremu osoan.
Era berean, antolamendu xedapenak jasotzen dituen «C. Antolamendu planoak» dokumentua
irismen eta lotura maila berekotzat hartuko da berak eragiten dien arlo guztietan.
2013/4294 (45/12)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
8. artikulua.- Hirigintzako plangintza tresnen gaineko ondorioak.
1Antolamendu xedapenei dagokienez, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko legedian
aurreikusitako udal zein udalez gaindiko hirigintza antolamenduko tresnak GBBLAPen edukira
egokitu behar dira, bertan ezarritako epeetan, eta Euskal Autonomía Erkidegoko Lurralde Anto-
lakuntzari buruzko 4/1990 Legeak, maiatzaren 31koak, bere 9.2 artikuluan adierazten duen
prozedurari jarraiki.
2, - Ondorio horietarako, GBBLAPek, «C. Antolamendu planoak» dokumentuan, Oinarrizko
Foru Sarearen harnean Bizikleta bidezko Komunikazio Sistema Orokorra denari buruzko irudi-
kapen grafiko bat jasotzen du. Eta horretara egokitu behar dira, adierazitako epeak betez, lehen
aipatutako hirigintza antolamenduko tresnak.
3, - Aurreko ataletan ezarritako guztiak ezingo die kalterik egin proiektuen eraginpeko udalek
aldaketa horiek txertatzeko has ditzaketen prozedurei.
9. artikulua.-Zehaztapenen irismena.
1, - GBBLAPek hainbat helburu ditu, hala ñola Bizikleta Bideen Oinarrizko Foru Sarean gara-
tzen diren jardueren erregimen juridikoa osatzea, Bizikleta bidezko Komunikazio Sistema Orokorra
definitzea, eta bizikleta bideen lerroaren alboko eremuetako erabilera erregimena zehaztea eta
artikulatzea. Gauzak hórrela, plana bera antolamendu tresna egokia eta behar bestekoa da, hain
zuzen ere lurralde eta hirigintzako antolamenduaren ikuspegitik justifikatzeko plan honetako aurrei-
kuspenak betetzeko unean lurraldean garatzen diren jarduerak.
2, - Plangintza xedapen lotesleak, izaera orokorrekoak, proiekzio teknikoko lanabesen bidez
egiten den zehaztapenaren arabera garatuko dira, lurralde eta hirigintza aldetiko tratamenduari
dagokionez.
3, - Izaera zehatzeko plangintza xedapen lotesleak, plan honetan eta, horrenbestez, hirigintza
antolatzeko planetan ere jasoak garatzeko, nahikoa ¡zango da adierazten diren bizikleta azpiegi-
turak gauzatzeko kasuan-kasuan zehazten diren proiekzio teknikoko lanabesak tramitatzea eta
onartzea.
10. artikulua.-Gauzatzea, derrigortasuna eta desjabetzeko legitimazioa.
1, - GBBLAPek gauzatze indarra ¡zango du behin betiko onarpena argitaratzen den unetik
aurrera.
2, - Tresna honen derrigortasunaren eraginkortasuna indar lotesletik datorkio, zeren eta lotu
egiten baititu eskumena duten lurralde historikoko administrazioak-tresna honetan bertan aurrei-
kusitako jarduerak garatzeko eskumena baitute-, hirigintza antolamenduko tresnak, eta Bizikleta
Bideen Oinarrizko Foru Sareari eragiten dioten arlo eta lurralde mailako lanabes eta jarduerak;
eta hauez guztiez gain, baita partikularrak ere, lurra erabiltzeko edo eraikitzeko ekintzak garatzen
dituztelarik.
3, - Desjabetzeko legitimazioari dagokionez, plan hau onartzeak berekin ekarriko du bertan
jasotako jarduera guztiak herri onurakotzat hartzea, eta zortasunak ezartzea, helburu bererako.
11. artikulua.- Publizitatea.
1,- Publizitate ondohoetarako, LAPen dokumentuaren eduki osoa publikoa ¡zango da, eta infor-
mazioa nahi duen edo kontsultatu nahi duen pertsona fisiko edo juridiko ororen esku egongo da
Gipuzkoako Foru Aldundian.
2013/4294 (45/13)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
III. TITULUA
UDAL MAILAKO HIRIGINTZAKO PLAN ETA BESTE TRESNA BATZUEKIKO KOORDINAZIOA
12. artikulua.- Planak eta hirigintzako beste tresna batzuk egitea.
1, - Udalek, erakundeek eta partikularrek edozein motatako hirigintza planak erredaktatu behar
dituztenean, eta, hala badagokio, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Sareari -Oinarrizko Udal
Sareari nahiz Oinarrizko Foru Sareari- eragin diezaioketen hirigintza proiektuak eta planifikatzeko,
gauzatzeko edo kudeatzeko bestelako hirigintza tresna batzuk erredaktatu behar dituztenean,
Foru Aldundiari eman beharko diote horren berri, eta plan edo proiektu horien eremuan kokatuko
den Sareari buruzko informazioa eskatu, Ian eta hirigintza jarduera horiek koordinatu ahal izatea-
rren bizikleta bideei dagokienez onartuta dauden edo erredaktatzen ari diren foru planetan eta
proiektuetan aurreikusitakoarekin.
2, - Plan horiek eta hirigintzako beste tresna batzuk idazten dituztenek txostena eskatu ahal
¡zango diote eskumena duen foru organoari, bizikleta bideen arloan eta Gipuzkoako Bizikleta
Bideen Oinarrizko Udal Sarearen eremuan jarraitu eta jorratu nahi dituzten irizpideei eta irtenbi-
deei buruz.
3, - Dena den, formulatzen diren planek eta hirigintzako tresnek bat etorri beharko dute Bizikleta
Bideen Lurraldearen Arloko Planeko zehaztapenekin eta horietan egiten diren aldaketekin, Plana
garatzeko proiektuekin bezalaxe.
13. artikulua. Hirigintzako planak eta bestelako tresnak onartzea. Arauzko txostena.
1, - Egiturazko antolamenduko planak edo antolamendu xehatuko planak eta horiei dagozkien
plan orokorrak, bateragarritze planak, sektorizazio planak, plan partzialak, plan bereziak, xehe-
tasunezko azterketak, ordenantzak, katalogoak eta beste edozein hirigintza tresna onartu nahi
izanez gero, arauzko txostena eskatu beharko zaio foru organo eskumendunari, baldin eta onartu
nahi den horrek foru bizikleta bideren baten trazadura edo ezaugarriak aldatzea edo biderako
beste sarbideren bat egitea eskatzen badu, edo babes eremuen mugei eragiten badie.
2, - Plan edo hirigintzako tresna horiek tramitatzeko prozeduran, kasuan kasukoaren sustatzai-
leak eskatuko du txostena, hari hasierako onespena eman aurretik; eta ez da bidezkoa ¡zango
txostena eskatzen den datatik bi hilabete igaro baino lehen hasierako onespen hori ematea.
3, - Hirigintzako espedienteak Ingurumenaren gaineko Eraginaren Baterako Ebaluazio pro-
zedura tramitatzea eskatzen duenean, Ingurumen Inpaktuari buruzko Aurretiazko Txostenaren
eskariarekin batera eskatuko da txostena.
4- Bizikleta bideen arloan eskumena duen foru organoak emandako txostena bizikleta eta
oinezkoentzako bideetako alderdiei buruzkoa ¡zango da soilik: segurtasuna, erosotasuna, konek-
tagarritasuna, zirkulazioen beharrak eta bizikletaren politikarekin eta sustapenarekin zerikusia
duen beste edozein arlo loteslea ¡zango da plan honetan jasotako zehaztapenak betetzeko hala-
kotzat hartzen den guztian, baita bizikleta bideen arloko araudiari dagokionean ere.
14. artikulua.- Indarrean dagoen plangintza egokitzea.
1.- Hirigintzako antolamendu eta plangintza tresnak nahiz obra publikoetarako proiektuak, Oina-
rrizko Foru Sareari dagokionez, egokitu egingo zaizkie lurraldearen arloko plan honetan ezartzen
diren xedapenei. LAP honetan jasotzen diren zehaztapenak udal hirigintza plangintzan txertatuko
2013/4294 (45/14)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
dira hori erredaktatzen edo berrikusten denean; txertatu bitartean, baina, zuzenean aplikatu ahal
¡zango dira.
IV. TITULUA
INDARRALDIA, BERRIKUSTEA ETAALDATZEA
15. artikulua.- Indarraldia.
1,- GBBLAP honen indarraldia zortzi urtekoa ¡zango da.
16. artikulua.- Berrikustea.
1, - Bizikleta bideak antolatzeko irizpide berriak onartu izanaren ondorioz GBBLAP honetan
jasotako zehaztapen edo aurreikuspenak orokorrean aldatzeari esaten zaio berrikustea.
2, - GBBLAPek indarrean dirauen bitartean sartzen diren aldaketak aldaketa, egoerek hala eska-
tzen dutenean berrikusi beharko da GBBLAP, eta, dena den, jarduera programen epeak amaitu
baino urtebete lehenago.
3, - GBBLAP berrikusteko, lehen onarpenerako prozedura berari jarraitu beharzaio.
17. artikulua.-Aldatzea.
1, - LAP honetako zehaztapen lotesleetan mamizko aldaketak egiteko, aurretiaz aldatu beharko
da LAP bera, onarpenerako ezarritako prozedura beraren arabera. Era berean, aldaketa arruntek
alderdi puntualei egingo diete erreferentzia, eta ez onarpenera eraman zuten irizpideei. Onarpena,
izan ere, Foru Aldundiari dagokio.
2, - Ondorio horretarako, ez dira aldaketatzat hartuko izaera jakineko plangintza xedapen lotes-
leak, ez «C. Antolamendu planoak» dokumentua osatzen duten antolamendu xedapenak, proiektu
teknikoek xehetasun handiagoa behar dutela-eta zehaztapentzat edo doitzetzat hartzen diren eta,
beraz, gainerako plangintza tresnetan eta hirigintza antolamenduko tresnetan ondorioak dituz-
tenak, ezta eragindako lurzoruaren beraren errealitateak ezartzen dituen doitzeak ere. Bizikleta
bideen gaian eskumena duen departamentuak adierazten dueña ¡zango da irizpidea.
3, - Burututako Oinarrizko Foru Sareko jarduerak planifikatze eta gauzatzeak ez dakar, inolaz
ere, LAP aldatzea, nahiz ondorengo berrikusketetan kontuan hartu ahal ¡zango diren.
4, - «C. Antolamendu planoak» dokumentuan jasotako LAP honetako plangintza xedapenek
lotura maila desberdina dute, planifikatzen, aipatzen edo eragiten dituzten jardueren irismen des-
berdinaren arabera:
a) Planifikatutako Oinarrizko Foru Sareari dagokionez -horren trazadura lurraldearen arloko
plan honetan definituta dago 1/10.000 eskalan- lotura maila jakin bat dute zehaztapenek.
b) Planifikatutako Oinarrizko Foru Sareko gainerako jarduerei dagokienez, aukeren azterketaren
edo aurretiazko proiektuaren faltan daude, plan honek ez du behin betiko trazadurarik definitzen
eta, beraz, ez du Bizikleta bidezko Komunikazioen Sistema Orokorrari atxikiko zaion lurzorurik
erreserbatzen. Planeko zehaztapenek trazadura orientagarrirako iradokizun maila dute. Horren-
bestez, aukerei buruzko azterketek eta aurretiazko proiektuek erreserbatuko dute, dagokionean,
azkenean behar den lurzorua.
2013/4294 (45/15)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
c) Oinarrizko Udal Sareko jarduerei dagokienez, zehaztapenek izaera orientagarria dute, Oina-
rrizko Foru Sarearekin lotzeko puntúen kasuan izan ezik. Azken horiei dagokienez, zehaztapenak
lotesleak ¡zango dira, lurraldearen arloko plan honetako «C. Antolamendu planoak» dokumentuan
definitu baitira (1/10.000 eskala).
V. TITULUA
GIPUZKOAKO BIZIKLETA BIDEEN ERREGIMEN JURIDIKOA
18. artikulua.- Gipuzkoako Bizikleta Bideen Burututako Oinarrizko Foru Sarea eta Planifikatu-
tako Oinarrizko Foru Sarea.
1, - Gipuzkoako bizikleta azpiegituretan egin beharreko jarduerei dagokienez, Burututako Oina-
rrizko Foru Sareari eta Planifikatutako Oinarrizko Foru Sareari dagozkienak bereiziko dira.
2, - Horrenbestez, Planifikatutako Oinarrizko Foru Sarea ¡zango da eraiki behar den eta ¡zango
duen egitura -trazadura edo loturik dituen aukerak definituta- lurralde antolamendurako tresna
honetan jasotzen den bizikleta azpiegitura. Ez dira bizikleta bide berritzat hartuko zabalguneak,
hobekuntzak, egokitzapenak eta aldaketak, lehendik dauden bizikleta bideen trazaduran mamizko
aldaketarik ez dakartenak.
3, - Lurralde historikoan dagoeneko badiren bizikleta azpiegituren gainean garatzen diren gai-
nerako jarduerei dagokienez, Burututako Oinarrizko Foru Sarean egindako jardueratzat hartuko
dira. Kontzeptu horretan sartzen dira bideak luzatzeko lanak, bideak zabaltzekoak edota bide
horiek ongi funtzionatzeko elementu funtzionaletan egindakoak.
19. artikulua.- Plangintza eta eraikuntza.
1, - Bizikleta azpiegituren plangintzak hiru ekintza mota hartzen ditu:
a) Lurralde plangintzako ekintzak, adiera hertsian.
b) Proiekzio teknikoko ekintzak, alorreko legediak eskatzen dituen aurretiazko proiektuak eta
eraikuntzakoak osatzen dituztenak.
c) Programazio ekintzak, dokumentu honetako 7. artikuluan zehaztutakoari jarraiki.
2, - Planifikatutako Oinarrizko Foru Sarearen lurralde plangintzari dagozkionak lurraldearen
arloko plan hau formulatuz garatzen dira nagusiki; eta proiekzio teknikoko tresnen bidez zehaztu
eta garatuko dira.
3, - Burututako Oinarrizko Foru Sareko jardueren plangintzari dagokionez, horiek dagozkien
proiekzio teknikoko tresnetan garatuko dira. Jardueraren bat GBBLAPen definitutako irizpide
nagusietatik kanpo geratzen bada, horretarako arrazoiaren berri eman beharko da.
20. artikulua.- Lursailak kudeatzea eta eskuratzea.
Foru bizikleta bideetan jarduteko beharrezkotzat hartzen diren lurrak desjabetze sistemaren
bidez lortuko dira eskuarki. Hala ere, hirigintzako legedian aurreikusten diren beste modu batzuk
ere erabili ahal ¡zango dira sistema orokorrak lortzeko.
21. artikulua.- Ekintzen gauzatze materiala.
1,- Ekintzen gauzatze materialaren lurralde izaerari erreparatuta, horiek ez dira udal baimena-
ren mende egongo.
2013/4294 (45/16)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
2, - Burutako Oinarrizko Foru Sarea kontserbatzea, zabaltzea eta hobetzea nahiz Planifikatu-
tako Oinarrizko Foru Sarea gauzatzeko ekintzak gauzatzea da gauzatze materiala. lido beretik,
Sarearen elementu funtzionalei dagokien guztia udal baimena izatetik salbuetsitako erregimen
juridiko beraren mende egongo da.
3, - Lehen eta bigarren atalean jasotakoa jakinarazi egingo zaie eragindako udalerriei, indarrean
dagoen hirigintza plangintzarekiko adostasuna izapidetu dezaten. 30 eguneko epea dute horreta-
rako, eta epe hori igarota ez bada erabakirik jasotzen, administrazio isiltasun positibotzat hartuko
da.
22. artikulua.- Foru bizikleta bideen proiekzio eta ingurumen kontrolerako zein horiei lotutako
herritarren partaidetza eta ukituekiko harremanetarako tresnak.
1, - Planifikatutako Oinarrizko Foru Sareko bizikleta bideen proiekzioari dagokionez, plan honek
jaso egiten ditu 1/2007 Foru Arauak aurreikusten dituen garapen tresnak, hala ñola aurretiazko
proiektuak (aukerei buruzko azterketak, trazadura proiektuak, aurreproiektuak) eta eraikuntzako
proiektu teknikoak. Hórrela, bizikleta bideen proiekzioa egokitu egingo zaio, kasuan-kasuan eta
oro har, ondoren datorren derrigorrezko memoriari:
a) Informazioa. Alderdi geoteknikoak eta topografikoak jasoko ditu; ingurumenean txertatzea;
bizikleta bidaiak sortzen dituzten nodoak detektatzea eta hierarkizatzea; erabiltzaile ereduaren
karakterizazioa; trafiko motordunaren presentzia edo falta eta garrantzi bereziko beste hainbat
alderdi. Beste administrazio batzuei kontsultak egiteaz gain, egoki iritziz gero partaidetza saioak
egin ahal ¡zango dira interesatuta dauden gizarte eragileekin, baliozko informazioa eta ekarpenak
biltzearren.
b) Aukerei buruzko azterketa. Aukerei buruzko analisi bat egingo da, irizpide anitzi jarraiki,
kontuan harturik honako alderdiak: geoteknia, bidearen funtzionalitatea, ingurumenaren gai-
neko afekzioak, kultur ondarearen gaineko afekzioak, jarduera, sarbide eta zerbitzuen gaineko
afekzioak; ondasun eta eskubideen gaineko afekzioak; kostu ekonomikoa. Era berean, faktore
kritikoen detekzioa eta prebentzio neurriei zein neurri zuzentzaile eta konpentsaziokoei buruzko
aurretiazko proposamen bat ¡zango du. Beharrezko kontsultak egiteaz gain, partaidetza saioak
egin ahal ¡zango dira interesatuta dauden eragileekin, kontsulta ondorio hutsetarako; horien ondo-
tik, eskumena duen foru organoak erabakiko du behin betiko trazadura aukera.
c) Zehaztapen teknikoa, apartatutako aukera eraikitzeko. Azkenean aukeratzen den irtenbidea
1/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Bizikleta Bideei buruzkoak, 24. artikuluan xedatzen duenaren
arabera garatuko da. Eta 25. artikulua ere aplikatu ahal ¡zango da ukituekiko harremanari dagokio-
nez, lurraren eta desjabetzeen kudeaketari buruzko araudiarekin batera.
2, - Ingurumen kontuetarako, ingurumenaren arloan indarrean dagoen araudiak xedatzen due-
nera joko da, eta, edonola ere, erabakiak behar bezala hartzeko beharrezko analisiak jasoko ditu.
Beraz, eta kasuan-kasuan egokiturik, ondoko alderdiok landu ahal ¡zango dira: ingurumen arloko
kokapen eta legedia; ingurumen inbentarioa; ingurumenaren gaineko ondorioen identifikazio eta
balorazioa; aukerei buruzko ingurumen analisi eta balorazioa; prebentzio neurrien eta neurri zuzen-
tzaile eta konpentsaziokoen aurretiazko proposamena; prebentzio neurrien eta neurri zuzentzaile
eta konpentsaziokoen definizioa, behar denean ingurumena leheneratzeko proiektu bat osatzeko;
ingurumen zaintzarako programa.
3, - Eraginkortasuna bermatzeko adinako zehaztasunez gehituko dira, Lurraldearen Arloko
Plana garatzeko planei eta proiektuei gehitu beharreko neurri babesle eta zuzentzaileak, eta era
berean ikuskatze programaren jarduerak, dagokien definizio eskalaren arabera. Hala, neurri horien
2013/4294 (45/17)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
aurrekontua egin daitekeen kasuetan, obra unitate gisa definituko dira, planetan eta proiektuetan
bakoitzari dagokion zenbatespen ekonomikoa adieraziz. Eta aurrekontua egitea ezinezkoa den
kasuetan, berriz, baldintza teknikoen agirían sartuko dira.
4- Planifikatutako Oinarrizko Sareko proiektu bat ingurumen inpaktuaren ebaluazio prozedura-
pean baldin badago, Ingurumen Inpaktuaren Azterketa beharko du proiektuak, edo, hala badagokio,
Ingurumen Inpaktuaren Azterketa Sinplifikatua, 2. atalean aipatutakoaren antzeko indize batez.
5, - Garatu behar diren esku-hartzeetan aurreikusten diren jarduerek errespetatu egingo dute
92/43/EEE Zuzentarauak ezartzen duen prebentzio erregimena, bai Batasunaren Intereseko
Lekuekin (BIL) bai Kontserbazio Bereziko Eremuekin (KBE) bat datozen tarteetan. Proiektugileak
ikusten badu aurretiazko proiektuek eta eraikuntzako proiektu teknikoek, zuzenean edo zeharka,
eragina izan dezaketela Natura 2000 Sareko eremuetan, Eusko Jaurlaritzaren Biodibertsitaterako
Zuzendaritzara bidaliko dira proiektu horiek, Euskal Autonomía Erkidegoan Natura 2000 Sareak
duen Behatoki Iraunkorra izaki berak balora dezan dokumentu horiei buruzko ingurumenaren gai-
neko eraginaren azterketarik egin behar den; erabaki hau Ingurumen Eraginaren Adierazpena
igortzeko eskumena duen ingurumen organoaren ez beste inoren esku egongo da.
6, - Garatu behar den esku-hartzeetako bakoitzak bete egingo du indarrean dagoen lurralde
plangintza partzialak zein alorreko plangintzak xedatzen dutena, babes figurak harturik bereziki
aintzat, hala ñola: EAEko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana;
Hezeguneak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana eta EAEko Itsasertza Babesteko eta Anto-
latzeko Lurraldearen Arloko Plana, lido beretik, aurretiazko proiektuek eta eraikuntzako proiektu
teknikoek EAEko Naturgune Babestuen Sarea osatzen duten eremuen (parke naturalak, biotopo
babestuak, Natura 2000) Antolamendu eta Kudeaketa planekin duten bateragarritasunaren analisi
bat jaso beharko dute.
VI. TITULUA
BIZIKLETA BIDEZKO KOMUNIKAZIOAREN SISTEMA OROKORRA
23. artikulua.- Birtualtasuna eta irismena.
GBBLAPen helburu nagusietako bat da Bizikleta bidezko Komunikazioaren Sistema Orokorra
definitzea eta, kalifikazio horri dagokionez -haiek lortzeko eta baloratzeko ondorioetarako egiten
den sailkapena edo esleipena dena déla-, hirigintza antolamenduko tresna guztiak lotzea.
24. artikulua.- Sartze irizpideak.
1, - Lurrak GBBLAPen bidez Bizikleta bidezko Komunikazioaren Sistema Orokorrean sartzeko
irizpidearen oinarrian behar bat dago, lurraldearen eta hirigintzaren ikuspegitik lurrak erreserba-
tzeko, hornitzeko eta antolatzeko beharra alegia, hain zuzen ere bizikleta azpiegiturak jarri ahal
izatera begira.
2, - Hala, lurrak Bizikleta bidezko Komunikazioaren Sistema Orokorrean sartzean, lurraldea egi-
turatzeko oinarrizko elementutzat hartzen dira, eta, kalifikazio horren ondorioz, lurra erreserbatu
behar da bizikleta azpiegitura ongi gauzatzeko.
3, - GBBLAPen Planifikatutako Oinarrizko Foru Sarerako Bizikleta bidezko Komunikazioaren
Sistema Orokortzat hartutako lurrak «Bizikleta Bideen Korridorea» deituan itxuratzen dira, karto-
grafiari dagokionez. Hori, azken batean, bizikletaren jabari publikoak dituen eskakizunek behar
2013/4294 (45/18)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
dituzten egokitzapenak egin ahal izateko behar beste zabaleko zerrenda bat da. Egokitzapen Ian
horiek geroago egingo dira, proiekzio teknikoko tresnak baliatuz horretarako.
4- Planifikatutako Oinarrizko Foru Sarearen azpiegitura gauzatu ondoren, bizikletaren jabari
publikora lotuta geratu ez diren Bizikleta bidezko Komunikazioaren Sistema Orokortzat kalifika-
tutako lurrei hirigintzako beste edozein kalifikazio eman ahal ¡zango zaie, betiere bizikleta bideen
aldameneko lurrak izaki duten erregimenarekin bateragarria den bat.
25. artikulua. Definizioa.
1, - Bizikleta bidezko Komunikazioaren Sistema Orokorra definitzeko, Burututako Oinarrizko
Foru Sarea eta eraikitzeko dagoen Planifikatutako Oinarrizko Foru Sarea bereizi behar dira.
2, - Bizikleta bidezko Komunikazioaren Sistema Orokorrak, Burututako Oinarrizko Foru Sarea-
ren kasuan, osagai hauek ditu: bizikleta bideak hartzen duen plataforma, bideari berari atxikitako
elementu funtzionalak, eta Gipuzkoako Bizikleta Bideei buruzko 1/2007 Foru Arauak arautzen
duen jabari publikoko eremua.
3, - Planifikatutako Oinarrizko Foru Sarearen azpiegitura burututa dagoenean, Bizikleta bidezko
Komunikazio Sistema Orokorrean sartuko dira bizikleta bideko zelaiguneak okupatzen dituen
lurrak, elementu funtzionalak, eta hiritargarritzat eta hiritarrezintzat sailkatutako lurreko 1 m zaba-
leko zerrenda bat, eta 1 m zabaleko bat hiri lurrean, betiere zubi, túnel eta antzeko obra eta
egituren kasuan adierazitakoaren salbuespenez.
Hiri lurraren kasuan, distantzia horiek murriztu egin ahal ¡zango ditu bizikleta bideen arloko
eskumena duen administrazioak, baldin eta murrizte horren beharra egiaztatzen badu eta bidee-
tako trantsitua zein horien kudeaketa alteratzen ez badu.
VII. TITULUA
BIZIKLETA BIDEAREN ALBOKO EREMUEN BABES ERREGIMENA ETA ERABILERA ETA
ERAIKUNTZA BALDINTZAK
LEHENENGO KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
26. artikulua.- Birtualtasuna eta irismena.
1, - Babes erregimena eta erabilera eta eraikuntza baldintza bereziak aplikatzeari dagokio-
nez, Gipuzkoako Bizikleta Bideei buruzko 1/2007 Foru Arauak, urtarrilaren 24koak, xedatutakoa
bete beharko da, eta bertan adierazitako irismenaren eta ondorioen arabera aplikatuko da. Hala,
GBBLAP honek arau horretan ezarritakoarekin bat etorriz definitzen ditu foru bizikleta bideen
alboko eremuak.
2, -Atal honetan jasotako xedapenen lotura zuzena ¡zango da, bai partikularrentzat, bai admi-
nistrazio publikoentzat, lurzoruaren erabilera eta eraikuntza jarduerei dagokienez.
3, - Udalerriak ere zehaztapen horietara lotuta egongo dira hirigintza ekintzak gauzatzean, une
hauetan:
a) Lurretan eremuak bereizten dituztenean eta lur horiek kalifikatzen dituztenean bere plangin-
tza orokorrerako tresnetan.
2013/4294 (45/19)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
b) Garapen antolamendurako tresnak eta hirigintza proiektuak egin eta onartzean.
c) Hirigintza gauzatzeko tresnak egin edo onartzean eta eraketa onartzean, baita elkarlaneko
hirigintza entitateen funtzionamendua zaintzean ere.
d) Onibarrak erabiltzeko eta horietako eraikuntza lanetarako arauak eta ordenantzak egitean,
horien hirigintzako sailkapena dena delà, eta, bereziki, atzeraeramanguneak eta lerrokadurak
zehazteko unean.
e) Hirigintzako kontrol eta diziplinako jardueretan.
4- Titulu honetan jasotako zehaztapenak betetzen ez dituzten aurretiazko erabileren, eraikinen
eta instalazioen erregimen juridikoari dagokionez, hirigintza antolamendurako tresnek erregimen
juridiko egokia ezarri beharko dute haiek ongi betetzen direla bermatzeko; eta, kasu bakoitzean,
beharrezko egokitzapenak egin ahal ¡zango dira halaber.
27. artikulua.- Foru bizikleta bidearen alboko eremuen definizioa.
1, - Lurzoruaren babes erregimena eta erabilera eta eraikuntza baldintzak zehazteko, bizikleta
bidearen aldamenean, zelaigunearen kanpo ertzetik hasita, bi zerrenda mugatuko dira berehala:
jabari publikoko eremua eta zortasunekoa. Bi horiek zehaztuko dute alboko lurren jabetza eskubi-
dearen estatutu espezifikoa.
2, - Hurrengo artikuluetan jabari publikoko eremua eta zortasunekoa definitzeko aurreikusitako
distantziak aldatu egin ahal ¡zango dira alorreko legeriak hala adierazten duen kasuetan.
28. artikulua.- Jabari publikoko eremua.
1, - Foru bizikleta bideek eta horietako elementu funtzionalek okupatutako lurrak jabari publiko-
koak dira.
2, - Lur horiekin batera, jabari publikoko eremutzat hartuko da bizikleta azpiegituraren alboko
titulartasun publikoko zerrenda, metro bete zabalekoa, zelaigunearen kanpo ertzetik hasita aide
banatan.
Ondorio guztietarako, zelaigunearen kanpoko ertza lur-erauzketaren ezpondaren, lubetaren,
edo, hala badagokio, alboko hormaren eta lur naturalaren arteko elkargunea ¡zango da.
Kasu berezietan (zubiak, biaduktuak, tunelak, egiturak edo antzeko obrak), zelaigunearen kanpo
ertza obren ertzak lurrean duen proiekzio bertikaleko lerroa ¡zango da. Egituraren euskarriek oku-
patzen duten lurra, edonola ere, jabari publikokoa ¡zango da.
3, - Foru bizikleta bidea foru errepide baten alboko edo gertuko lur zerrenda batean eraikita
badago, eta, beraz, harén jabari publikoko zerrendaren barnean, jabari publikoko eremu berria
zehazteko garaian bi neurketak aplikatzearen ondoriozko handiena nagusituko da.
29. artikulua.-Zortasun eremua.
1. - Foru bizikleta bideek zortasun eremu edozorgune bat ¡zango dute, aide banatan, lur zerrenda
batez zehaztuta; zerrendaren barruko muga jabari publikoko eremua bera ¡zango da, eta kanpoko
muga aipatu eremu horretatik bi metro eta erdira jarritako bi Ierro paralelo.
2, - Foru bizikleta bidea foru errepide baten alboko edo gertuko lur eremu batean eraikita badago,
eta, beraz, harén jabari publikoko zerrendaren barnean, zortasun publikoko eremu berria zehaz-
teko garaian bi neurketak aplikatzearen ondoriozko handiena nagusituko da.
2013/4294 (45/20)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
30. artikulua.- Jabetza eskubidearen osaera foru bizikleta bideen jabari publikoko eremuaren
alboko zonetan.
1, - Bizikleta bideen jabari publikoaren alboko eremuetako erabilera eta eraikuntza mugek ez
dute kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik emango, betiere jabetza eskubidearen eduki arrunta osa-
tzen eta mugatzen duten elementuak badira.
2, -Aurreko atalean xedatutakoa hórrela izanik ere, kalte-ordainak jasotzeko eskubidea emango
dute zortasun eremuaren aldi baterako okupazioek eta harén erabilerak eragindako kalte eta
galerek. Zortasun eremuaren erabileraren ondoriozko gainerako debekuak, mugak, zortasunak
eta ondorioak, betiere galera ekonomikorik eragiten ez badute, bizikletaren zerbitzu publikoaren
aldeko jabetzaren muga orokorrak ¡zango dira, eta ez dute kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik
emango.
BIGARREN KAPITULUA
FORU BIZIKLETA BIDEEN ERABILERA ERREGIMENA
31. artikulua.- Foru bizikleta bideen erabilera. Bizikleta bideetan oinezkoak eta ibilgailuak sar-
tzea eta igarotzea.
1, - Jabari eta erabilera publikoko ondasunak diren heinean, erabiltzaileentzat doakoa ¡zango
da bizikleta bideen erabilera arrunta, eta eskubide hori askatasunez erabiliko da. Errespetatu egin
beharko dira, dena den, bide horien izaera, afektazio ekintzak, erabilera publikorako zabalik ego-
tea, zirkulazio eta bide segurtasuneko arauak eta indarrean dauden bestelako xedapenak.
2, - Salbuespen gisa Foru Aldundiak, organo eskumendunen bidez, foru bizikleta bideen tarte
jakin batzuetan aldi baterako edo behin betiko mugak jarri ahal ¡zango dizkio zirkulazioari, baldin-
tzek, egoerak, eskakizun teknikoek edo bide segurtasunak hala eskatzen dutenean.
3, - Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Foru Sareko tarte batzuetan baimena beharko
dute, eta eskatu ahala emango da, GBBFAko 43. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoaren
arabera hala dagokionean, ibilgailu motordunen erabilera espezifikoek, baita aisia, turismo, ingu-
rumen hezkuntza eta antzeko jarduerekin zerikusia duten ibilgailuek ere.
32. artikulua.- Bizikleta bideen jabari publikoko eremuko erabilera eta eraikuntza baldintzak.
Debekuak.
1. - Oro har, jabari publikoko eremuan espresuki debekatuta dago obra, erabilera edo instalazio
oro, erabilera edo jabari publikoko helburua duten lagapen demanialen edo jatorrizko profilaren
aldaketen kasuan izan ezik. Hala ere, kasu horietan, bizikleta bideen arloan eskumena duen orga-
noaren berariazko baimena beharko da.
2, - Zerbitzu sareak ezingo dira jabari publikoko eremutik joan, ezta eremu hori zeharkatu ere,
berariaz baimendutako kasuetan izan ezik.
33. artikulua.- Zortasun eremuko lurren erabilera eta eraikuntza erregimena.
Zortasun eremuan ezingo da eraikin berririk altxatu, ezta berreraikuntza lanik ere egin, egoera
konkurrenteak daudenean eta foru bizikleta bidea kaltetuko ez déla arrazoitzen denean izan ezik.
Kasu horretan, bidearen organo titularrak baimena eman beharko du.
2013/4294 (45/21)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
1, - Zortasun eremuan lur azpiko zerbitzuak soilik jarri ahal ¡zango dira, eta haiek mantentzeko,
kontserbatzeko eta ustiatzeko eginkizunak, oro har, foru bizikleta bidetik at egin beharko dira.
2, - Oro har, zortasun eremuaren nekazaritza eta abeltzaintzako erabilera onartuko da, betiere
bizikleta bidearen funtzionaltasunari eragiten ez badio.
3, - Zortasun eremuko eraikinei eta instalazioei dagokienez, finkatzeko, apaintzeko eta hobe-
tzeko obrak baimendu ahal ¡zango dira.
34. artikulua.- Baimenen erregimen orokorra.
1,- Foru bizikleta bideetan, haien jabari publikoko eremuetan eta babes eremuetan era guz-
tietako jarduerak, lanak eta obrak egiteko, administrazioaren baimena beharko da. Era berean,
baimenen erregimenari dagokion guztirako, lurraldeko araudian ezarritakoari jarraituko zaio.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.- Hirigintza antolatzeko tresnak egokitzeko epeak.
1, - Hirigintza antolatzeko tresnak egokitu egin behar dira dokumentu honetako 8. artikuluan
jasotzen diren zehaztapenetara. Horretarako, legeak ezartzen dituen epeak beteko dira.
2, - Lurralde antolaketako tresna hau indarrean sartzen denean plangintza tresnak berrikuspen
fasean dituzten udalerriek prozedura horretan egin beharko dute egokitze lana.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.- Neurri berezia.
Bizikleta azpiegituren berezko ezaugarriei erreparaturik, eta hiri ehunean zeharo txertatuta
daudela gogoan, VI. Idazpuruan jasotzen diren erregulazioak ez dira aplikatuko Bizikleta Bideen
Oinarrizko Sareari lotzen zaizkion bizikletarako udal azpiegituretan.
2013/4294 (45/22)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
II. ERANSKINA
INGURUMEN IRAUNKORTASUNARI BURUZKO TXOSTENA
6. KAPITULUA
PREBENTZIO ETA ZUZENTZE NEURRIAK.
6.1, - Planteamendu metodologikoa.
Aurreko kapituluan, kasu batzuetan aurreikusitako ondorioak identifikatzera mugatu da inpak-
tuen analisia, inpaktu horien zenbatekoa zehazteko aukerarik gabe, hain zuzen GBBLAP bezalako
plangintza dokumentu batek berez duen xehetasun mailaren eraginez. Testuinguru honetan, NT
honetatik ezin da dokumentu honetako 5.3. atalean identifikatutako ingurumen inpaktu bakoitzerako
prebentzio eta zuzentze neurri zehatzik eskaini, batez ere 5.3.1etik 5.3.9ra bitarteko epigrafeetan
aztertutako GBBOSen egiteko dauden tarteen eraikuntzatik datozen ondorioen kasuan.
Horren ordez, NT honek gerora planaren garapen tresnetan landu beharko diren oinarrizko neu-
rriak edo irizpideak proposatzen ditu, bereziki eraikuntza proiektu teknikoetan garatu beharrekoak.
Kapitulu honen egitura hurrena da:
- Ingurumen kontrolerako proposatutako tresnak.
- Aurretiazko proiektuetan eta eraikuntzako proiektu teknikoetan prebentzio neurriak, neurri
zuzentzaileak eta konpentsazio neurriak definitzeko irizpideak.
- Ustiatze fasean prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak definitzeko irizpideak.
- Sustatze fasean prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak definitzeko irizpideak
6.2, - Ingurumen kontrolerako proposatutako tresnak.
Gauzatzeko dauden bizikleta bideak eraikitzeko, eta Planifikatutako Oinarrizko Foru Sareari
(POFS) dagokionez, GBBLAPek hainbat garapen tresna jasotzen ditu, 1/2007 Foru Arauak dagoe-
neko aurreikusten baititu I. Idazpuruko II. eta III. atalburuetan; honakoak dira:
- urretiazko proiektuak: aukeren azterketak, trazadura proiektuak, aurreproiektuak.
- eraikuntza proiektu teknikoak.
Bizikleta eta oinezkoentzako bideen proiekzioa egokitu egingo zaio, kasuan-kasuan eta oro har,
honako sekuentziari:
- 1. fasea: informazioa.
- 2. fasea: aukerak aztertzea.
- 3. fasea: zehaztapen teknikoa, apartatutako aukera eraikitzeko.
Ingurumen aldagaia bizikleta eta oinezkoentzako bideak proiektatzeko prozesuan sartzea
aukeratu du GBBLAPek, horiek definitzeko aurreikusitako faseetako bakoitzean sartzea zehazki.
Hórrela eginez gero, izan ere, saihestu egiten da ingurumenaren gaia eranskin edo proiektuetatik
beretatik bereiziriko dokumentutzat hartzea, lagunduz, aldiz, -eta I IT honek positibotzat jotzen du,
gainera, hórrela izatea- erabakiak hartzeko prozesuan gai hori txertatzen eta baloratzen.
2013/4294 (45/23)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
Hala, informazioa biltzeko hasierako fasetik planteatzen da proiektuen ingurumen mailako ego-
kitzea proiektuetan beretan sartzea. Eta aukerak aztertzeko faseko irizpide anitzeko analisian
sartu egiten da, halaber, ingurumen aldagaia, eta baita prebentzio, zuzentze eta konpentsazio
neurrietarako proposamenak egitea ere detektatzen diren faktore kritikoei dagokienez; definizio
teknikoaren fasean, erasandako ingurumena leheneratzeko lanak proiektuetan sartzea ezartzen
da.
Planak zehazten du ezen «ingurumenarekin lotutako kontuak tratatzean, uneoro jarraituko
delà derrigorrean bete beharreko ingurumen araudian xedatutakoa, eta, betiere, erabakiak behar
bezala oinarriturik hartu ahal izateko behar diren analisiak jasoko direla.» Eta eransten du ezen,
kasuen arabera betiere, balitekeela hainbat eduki jorratu behar izatea, honakoak zehazki:
- Ingurumen mailako kokapen eta legedia.
- Ingurumen inbentarioa.
- Ingurumen ondorioak identifikatzea eta baloratzea.
-Aukerei buruzko ingurumen azterketa eta balorazioa.
- Prebentzio neurrien eta neurri zuzentzaile eta konpentsatzaileen hasierako proposamena.
- Prebentzio neurrien eta neurri zuzentzaile eta konpentsatzaileen definizioa; behar denean,
ingurumena leheneratzeko proiektua itxuratuko dute horiek.
- Ingurumena zaintzeko programa.
GBBLAPek orientazio gisa planteatzen du Oinarrizko Udal Sarearen trazadura. Horregatik, Pla-
nak gomendatzen du Planifikatutako Oinarrizko Udal Sarea eraikitzeko udal erakundeek sustatzen
dituzten azterketa eta proiektuetan ere antzeko bide bati jarraiki jasotzea ingurumen faktorea, udal
mailako tarteen proiekzioan.
Planak aukerei buruzko aurretiazko azterketa bat jasotzen du POFS osatzen duen luzera guz-
tiaren % 31rako, zehazki lurraldean txertatzen zailagoak diren edo ingurumen aldetik sentikorrak
diren inguruetan dauden tarteetarako. Kasu horietan, proposatzen den trazadura ez da loteslea,
aurretiazko proiektuetatik abiaturik definizio maila handiago bat izatearen faltan, eta iradokizun
mailan mantentzen da. Egungo definizio maila ez da behar bestekoa izan daitezkeen afekzioak
analizatzeko eta inguruan identifikatutako ingurumen balio nagusien benetako babesa ziurtatzeko.
Dena den, NT honek egiten duen analisiaren arabera, GBBLAPek tarte hauetarako aurretiazko
azterketa bat egin beharra ezartzea ingurumen kontrolerako mekanismo bat da, berez, ingurumen
aldetik OFSen diseinu egokiagoa lortzera begira.
POFSeko proiektu bat ingurumen inpaktuaren ebaluazio prozedurapean baldin badago, inda-
rrean dagoen legearen arabera Ingurumen Inpaktuaren Azterketa beharko du, edo, hala badagokio,
Ingurumen Inpaktuaren Azterketa Sinplifikatua, antzeko indize batez eta, betiere, egiten den unean
indarrean dagoen ingurumen legediari jarraiki.
Proiektuak faseka egiten direnean -aurretiazko proiektuetatik hasi eta eraikuntza proiektueta-
raino-, ingurumen memoriekxeheago doitu eta garatu beharko dituzte inpaktuen identifikazioa eta
balorazioa, prebentzio neurrien, neurri zuzentzaileen eta konpentsazio neurrien proposamena, eta
ingurumen zainketa eta jarraipenerako programak.
2013/4294 (45/24)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
Ustiatze faserako, GBBLAPek GBBOFSren «kontserbazio plan» bat idaztea eskatzen du. Kon-
tserbazio plan horrek ingurumenari buruzko kapitulu bat ¡zango du, eta harén gutxieneko edukia
hau ¡zango da:
- Ingurumenean eragina izan dezaketen kontserbazio jarduerak identifikatzea.
- Identifikatutako ekintzen ingurumen ondorioak baloratzea.
- Prebentzio neurrien eta neurri zuzentzaileen proposamena, horien balorazio ekonomikoa
barne.
- Ingurumena zaintzeko eta jarraitzeko plana.
- Dokumentazio grafikoa: planoak, irudiak, argazkiak, etab.
Beste tresna batzuen kasuan, berriz, ez da planteatzen beharrezkoa denik ingurumen kontrole-
rako berariazko dokumenturik. Izan ere, ulertzen da berariazko kapituluak sartuta kontrolaren eta
neurri osagarrien proposamenaren beharra betetzen delà; kasu honetako tresnak honakoak dira:
- Oinarrizko sarearen ebaluazioa eta segimendua.
- Bizikleta Bideen Katalogoa.
- Seinaleak erregulatzea.
- Bizikletaren erabileraren sustapena.
6.3,- Aurretiazko proiektuetan eta eraikuntza proiektuetan prebentzio neurriak, neurri zuzen-
tzaileak eta konpentsazio neurriak definitzeko irizpideak.
Ondoren, GBBLAPen garapen tresnetan garatu beharko diren oinarrizko irizpideak eta neu-
rriak proposatzen dira, POFSren eraikuntzari dagozkionak zehazki, aurretiazko proiektuetatik hasi
eta, hala badagokio, eraikuntza proiektu teknikoetaraino iritsiz. POUSerako ere baliozkoak dira
irizpide horiek eta, horrenbestez, horiei jarraitzea gomendatzen da. Neurriak proiektuaren osagai
guztietara zabalduko dira: trazadura, desjabetze, aldi baterako okupazio, instalazio osagarri, hon-
dakindegi, lurren egokitzapen eta abarretara. Proiektuetan neurriak ere sartuko dira, neurri horiek
obra fasean zehar betetzen direla bermatzeko.
6.3.1.- Landaretza.
-Aurretiazko proiektuek eta eraikuntza proiektuek landaretza interesgarriari eragitea ekidingo
dute, bereziki Batasunaren intereseko habitatei (zehazki lehentasunezkoei) Natura 2000 Sareko
espazioetan; horretarako, balio txikieneko landaretza-formazioetan eragiten duten edo intereseko
landaretza-azalera txikiena kontsumitzen duten alternatibak aukeratuko dira.
- Mehatxatutako landaretza-populazioan ondorio negatibo txikienak dituzten alternatibak auke-
ratuko dira, bereziki babes maila handieneko landaretzaren kasuan.
- Landaretza-masa interesgarriari eragitea ezinbestekoa den kasuetan, proiektuek konpen-
tsazio neurri egokiak proposatuko dituzte. Ibaiaren eta oinezko-bizikleta bideen artean sorturiko
eremuetan ibaiertzetako basoak garatzea gomendatzen da, neurri konpentsatzaile gisan.
- Prebentzio neurriak definituko dira trazaduratik gertu dauden landaretza-masa interesgarriei
eta kontserbatu beharrekoei eragitea ekiditeko: balizak jartzea, aleak markatzea, etab.
2013/4294 (45/25)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
- Proiektuek landaretza berreskuratzeko neurriak definituko dituzte, ezpondek, instalazio osa-
garriek, aldi baterako okupazioek eta abarrek eragindako eremuak leheneratzeko. Landaretza
berreskuratzean, bertako espezieak soilik sartuko dira. Salbuespenez, hiri eremuetan, espezie
apaingarriak erabili ahal ¡zango dira, baina inbaditzaileak ez direnak.
Proiektuek landare inbaditzaileak zabaltzea saihesteko neurriak bermatuko dituzte.
6.3.2, - Fauna.
- Aurretiazko proiektuek eta eraikuntza proiektuek babes maila handienetan katalogatutako
espezie habitatei eragitea ekidingo dute, hau da, galzorian daudenei eta kalteberak direnei eragi-
tea, eta, horretarako, inpaktu txikieneko aukerak jorratuko dira.
- Espezie katalogatuen habitatetan eragin dezaketen tarteek berariazko azterketak ¡zango
dituzte, eta eragin hori ekiditeko edo minimizatzeko neurriak definituko dituzte: egite epeak, aleak
eremu seguruetara eramatea, gerora habitatak berreskuratzea, etab. Kasu horietan, onartutako
kudeaketa planen eta gai horretan eskumena duten erakundeen jarraibideak beteko dira.
- Proiektuek antzeko neurriak izan beharko dituzte, halaber, katalogatu gabeko fauna espe-
zieentzat edo hain zorrotzak ez diren kategorietan sartutakoentzat.
- Edonola ere, bisoi europarraren (Mustela lutreola) eta muturluze piriniarraren (Galemys
pyrenaicus) ínteres bereziko eremuekin bat datozen tarteen eraikuntza proiektuek, Gipuzkoako
Lurralde Historikoari dagokionez kasuan kasuko Kudeaketa Planak dioenarekin bat, Gipuzkoako
Foru Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuaren derrigorrezko txostena
izan behar dute.
6.3.3, - Naturgune babestuak.
- Aurretiazko proiektuetan eta eraikuntza proiektuetan naturgune babestuetan eragin txikiena
duten aukerak jaso beharko dira, ahal den neurrian, bereziki balio handiko eremuei dagokienez.
Beti ¡zango dira kontuan haientzat onartutako antolamendu eta kudeaketa tresnak.
- Zuzenean edo zeharka Natura 2000 Sareko espazioei eragiten zaien eremuetan, proiektuek
hainbat neurri jasoko dute haietako elementu baliotsuenei eragitea ekiditeko, esaterako kudeaketa
elementu funtsezkoei ez eragiteko, horrelakoak definituta daudenean, edo, bestela, Habitatei eta
Hegaztiei buruzko Zuzentarauetako eranskinetan sartuta dauden Batasunaren intereseko habita-
tei (bereziki lehentasunezkoei) eta fauna espezieei ez eragiteko.
- Bizikleta bidea ibaietako BILen paraleloan doan eta egun erabiltzen ez diren trenbide pla-
taformetan edo lehendik dauden errepideetako bazterbidean oinarritzen den kasuetan, saihestu
egingo da plataforma hauek ibairantz handitzea. Era berean, espazio hauetan minimoan manten-
duko dira landabideak finkatzeko lanak edota landa lurrean tarteak eraikitzeko jarduerak.
- Afekzioak ezinbestekoak direnean, eraginak ahalik eta gehien murrizteko prebentzio neurriak
hartuko dira, eta dagozkion neurri zuzentzaileak, eta, hala dagokionean, konpentsazio neurriak
ezarriko. Kasu guztietan, espazio horien organo kudeatzaileek ezarritakoari jarraitu beharko zaio.
- Natura 2000 Sareko espazioei eragiten dieten tarteak egiteko proiektuak Eusko Jaurlaritza-
ren Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzara igorri beharko dira bere
garaian, honek, Natura 2000 Sarearen behatokia izaki, balora dezan proiektu horiei ebaluazio
egoki bat egin behar ote zaien, Habitatei buruzko 92/43/EEE Zuzentarauaren 6.3 artikuluko xeda-
penekin bat betiere.
2013/4294 (45/26)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
- Ingurumen Eraginaren Adierazpena idazteko eskudun den ingurumen organoari dagokio soilik
proiektuek ingurumen eraginaren ebaluazioa bete behar duten zehaztea.
6.3.4, - Konektagarritasun ekologikoa.
- Hasiera batean baztertu egiten den arren GBBOSeko proiektuek inpaktu adierazgarririk izan
dezaketenik konektagarritasun ekologikoan, behar bezala aztertuko dira lotura korridore nagusie-
kin, lotura Ínteres berezia duten ibai zatiekin edo arrain-hazkuntzako espezie migratzaileentzat
interesgarriak diren ibai zatiekin bat egiten duten tarteak, bereziki beste azpiegitura batzuekin
ondorio metagarriak edo sinergikoak izan daitezkeela aurreikusten denean.
- Dagokionean, proiektuak bermatu egingo du konektagarritasun ekologikoa ziurtatzeko neurri
egokiak hartzen direla.
6.3.5, - Ibai ibilguak.
- Ibaiertzetan bizikleta bideak eraikitzeko, izan daitezkeen trazadura aukeren analisi zorrotza
egin behar da eta, ahal den neurrian, lehendik dauden azpiegituretan oinarritzeko ahalegina.
-Aukeren azterketetan lehentasuna emango zaie ibilguetan afekzio erantsirik sortzen ez duten
aukerei, eta ibaien konexio izaera mantentzea ahalbidetzen duten neurriak hartuko dira, lido
honetatik, lehentasuna emango zaie ahal den neurrian ibaiak toki berri batzuetatik zeharkatzea
saihesten duten aukerei, eta horrelakorik egin behar izanez gero, ahalik eta biderik perpendikula-
rrena egin beharko da, ibaiari lotutako zuhaitz eta zuhaixka orlari afekziorik eragiteke.
- Proiektuetan saihestu egingo da, behar bezala arrazoitutako ezintasunen bat dagoenean izan
ezik, 1 km2 baino gehiagoko arro adarra duten ibai zatien morfología aldatzea, edo Jabari Publiko
Hidraulikoa okupatzea.
-Ahalik eta gehien mugatuko da 1 km2 baino gutxiagoko arroko errekak aldatzea edo estaltzea,
eta egungo baldintzetan uzten saiatu behar da. Emaria desbideratzea aukeratuko da (eta gero
naturalizatzea eta berreskuratzea, ingeniaritza biologikoko tekniken bidez), estali ordez.
- Ezinbestekoa bada ibai zatiren baten morfología aldatzea edo JPH okupatzea, eta kontuan
izanik agintaritza hidrologikoakxedatutakoa, ondoren berreskuratze edo leheneratze lanak egingo
dira erasandako eremuan. Beharrezkoa denean, konpentsazio neurriak ere hartuko dira, egoera
txarrean dauden beste erreka batzuk berreskuratu edo leheneratzeko.
- Proiektuak bermatuko egingo du obrak egin bitartean beharrezko neurriak jarriko direla soli-
doak arrastatzea eta horiek ibai sarera iristea ekiditeko edo ahalik eta gutxien gertatzeko; neurri
horien artean egongo dira, esaterako, aldatutako azaleren berehalako ereite hidraulikoa, dekanta-
gailuak, iragazkiak edo antzeko egiturak jartzea, etab.
- Proiektuak bermatuko egingo du obrak egin bitartean beharrezko neurriak hartuko direla,
olioen, erregaien, hormigoiaren eta abarren bidez ura ez kutsatzeko.
6.3.6, - Itsasertza eta hezeguneak.
- Proiektuek itsasertzeko eta hezeguneetako elementu baliotsuenetan (dagozkien LAPetan
definituetan) nahiz itsas-lehorreko jabari publikoan inpaktu txikiena duten alternatibak aukeratuko
dituzte.
- Kasu guztietan, LAP horietan jasotako arauak errespetatuko dira, eta gai horretan eskumena
duten agintariek xedatutakoa beteko da.
2013/4294 (45/27)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
- GBBOSeko proiektuek (bereziki POFSekoek), itsasertzeko eta hezeguneetako elementu
baliotsuei ezinbestean eragiten badiete, bat datozen beste azpiegitura proiektu batzuekin koordi-
natuko dira.
- Dena den, itsasertzeko eta hezeguneetako elementu baliotsu horietan ingurumen ondorio
kontrakoak aurreikusten direnean, GBBOSeko proiektuek dagozkien prebentzio neurriak eta neu-
rri zuzentzaileak proposatuko dituzte.
- Itsas-lehorreko jabari publikoari edota horren babeseko zorguneari eragiten dioten proiektuek
eskumena duen administrazioaren baimena beharko dute, edonola ere.
6.3.7, -Akuiferoak kutsatzeko arriskua.
- Akuiferoak kutsatzeko arrisku handiko edo oso handiko eremuak zeharkatzen dituzten
GBBOSeko tarteetan, prebentzio neurriak muturrera eramango dira, betiere obrak egin bitartean
lurra kutsatzea saihesteko. Arrêta berezia jarriko da puntu garbiak eta olioa aldatzeko edo makinei
erregaia botatzeko eremuak definitzeko garaian, eta iragazgaizte neurririk zorrotzenak hartu eta
jarduera protokoloak zehaztuko dira, ustekabeko isuriak daudenerako.
- Eremu horietan arrêta handiz jokatu beharko da eraikitzeko erabiltzen diren materialei, hots,
agregakin, zoru eta abarri dagokienez, kalterik egiten ez dutela bermatzeko
6.3.8, - Lehenengo sektorea, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak eta lurrak.
- GBBOS (bereziki POFS) lehen sektoreak gaur egun erabilera ematen dien pistetatik edo
bideetatik planteatzen denean, neurriak hartuko dira erabilera berriak eta lehendik daudenak bate-
ratzeko.
- Nekazaritza-abeltzaintzako lurgutxien beharduten aukerak hobetsiko dira, bereziki agrologia-
ren aldetik ahalmen handiko lurrak direnetan eragin txikiena dutenak.
- GBBOSek (bereziki POFSek) agrología aldetiko gaitasun handiko lurrei edo nekazaritza eta
abeltzaintza ustiategi estrategikoei eragiten dienean, neurri zuzentzaile eta konpentsazio neurri
egokiak hartuko dira.
- Proiektu bakoitzak lehen sektorean duen inpaktua behar bezala baloratzeko, eta horren
ondotik neurri zuzentzaile eta konpentsazio neurri egokiak hartzeko, komeni da kontuan hartzea
Nekazaritza eta Basogintza Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planak (behin-behineko Onarpena-
ren dokumentua, 2010) jasotzen duen Plan, programa eta proiektuen garapenak nekazaritza eta
basogintzan eragindako afekzioak ebaluatzeko gida metodologikoa.
6.3.9, - Paisaia.
- GBBOS eraikitzeko proiektuek paisaia babesteko ohiko neurriak ¡zango dituzte: landaretza
mantentzea, kultur ondareko elementuak balioztatzea, etab.
- GBBOSen eraikuntza proiektuek jaso egingo dituzte, halaber, eragindako paisaia inpaktuak
zuzentzeko neurriak, bereziki proiektuak ukitzen dituen zonak atzera landatzera bideratuak.
6.3.10, - Kultur ondarea.
- Arau orokor moduan, proiektuek ez diete eragingo EAEko kultur ondore katalogatuko elemen-
tuei, eta tokiko kultur ondareko elementuei eragitea saihestuko dute.
2013/4294 (45/28)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
- GBBOSeko proiektuek (bereziki POFSekoek) bermatu egingo dute Euskal Kultura Ondareari
buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean xedatutako babes, zuzenketa eta kontrol neurriak betetzen
direla.
- Kultur ondare katalogatuko elementuren bati eragingo zaion salbuespenezko kasuan, Euskal
Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak eta agintaritza eskumendunak xedatuta-
koa bete beharko da.
- GBBOSren proiektuek 14/2000 Ebazpenak, urtarrilaren 25ekoa (2010eko uztailaren 19an
berraztertua), ezarritako «Santiago Bidea»ren babes erregimenarekin bateragarriak izan beharko
dute
6.3.11, - Eragozpenak obrak egin bitartean.
- GBBOSeko proiektuetan (bereziki POFSekoetan) bermatu egingo da obrak egiteko unean
eragozpenak ahalik eta txikienak izateko neurriak hartzea; horretarako hainbat alderdi landuko
dira, esaterako behin-behineko desbideratzeak (seinaleak, zoma behar beste kalitatekoa izatea
behin-behineko bidean...), zarata eta dardarak (legeak betetzen dituzten makinak erabiltzea eta
mantentze Ian zuzenak egitea), hautsa (aldizkako arriskuak, kontuz aritzea zamalanetan), lokatza
(kamioien eta makinen gurpilak garbitzea), metaketen, makinen eta instalazio osagarrien koka-
pena, lanaldiak (gauez Ian egitea saihestuz jendea bizi den eremuetatik gertu), etab
6.3.12, - Baliabide berriztagarrien eta ez-berriztagarrien kontsumoa.
- Proiektuek bizikleta bideak (bereziki POFSekoak) eraikitzeko erabili behar diren materialak
aukeratzeko gomendioak jasoko dituzte. Tokiko materialak, berriztagarriak eta ingurumen egiazta-
giriak dituztenak lehenetsiko dira.
- Argiei dagokienez, proiektuek kasuan-kasuan zehaztuko dute horien beharra, eta irizpidea
¡zango da ahalik eta gehien mugatzea gauez argiak dituzten tarteak eremu naturaletan, bereziki
fauna interesgarria dutenetan.
- Argia behar delà iritziz gero, GBBLAPek berak ezartzen du instalatzen den argiztapenak bete
egin beharko duela argiteria publikoko instalazioetarako Energi Eraginkortasunerako Erregela-
mendu berria.
- Era berean, ahal den guztietan, aurreikusitako energi gastua konpentsatuko duten ekoizpen
elektrikoko sistemak (adibidez, fotovoltaikoa sortzekoak) ezartzen saiatu behar da
6.3.13, - Hondakinak.
- Proiektuak erredaktatu bitartean, sor daitezkeen hondakinak bereizi egin behar dira, gerora
egoki kudeatu ahal izatera begira.
- Obra hondakinak Hondakinei buruzko 10/1998 Legean, apirilaren 21ekoan, xedatutakoaren
eta estatuko eta autonomía erkidegoko beste xedapen batzuen arabera tratatuko dira.
- Proiektuek neurriak ezarriko dituzte sortzen dituzten beste hondakin batzuen kudeaketa ego-
kia bermatzeko, makineriak sortzen dituenen kasuan bereziki. Puntu garbiek eta olioa aldatzeko
eta erregaiak jartzeko eremuek izan beharreko ezaugarriak ere aurreikusiko dira.
6.3.14, - Lurren balantzea.
- GBBOSeko proiektuak (bereziki POFSekoak) lurrak konpentsatzen eta soberakinen eta mai-
legu materialen gutxieneko bolumena sortzen ahaleginduko dira. Ahal denean, GBBOSeko beste
2013/4294 (45/29)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
proiektu batzuekin koordinatuko dira, edo gertuko beste proiektu batzuekin (bide proiektuekin, hiri-
gintzakoekin), lurrak elkarren artean konpentsatzeko.
- Proiektuek tarte bakoitzeko lur soberakinen bolumena zenbatu eta karakterizatuko dute, baita
haien tratamendua, erabilera edo eramango diren lekua zehaztu ere, gai horri buruzko legezko
xedapenetan, esaterako otsailaren 24ko 43/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegian utzita edo
betelanak egiteko erabilita ezabatzea arautzen duenak, adierazitakoaren arabera.
- Otsailaren leko 105/2008 Errege Dekretua (kudeatze eta eraiste hondakinak ekoizteari eta
kudeatzeari buruzkoa) betez, Errege Dekretuan zehaztutako azterketa egingo da.
- Maileguko materialek dagozkien berariazko azterketetan ezarritako zehaztasun geoteknikoak
bete beharko dituzte, baita lurzoruen kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko 2005eko otsailaren
4ko 1. Legearen 1. eranskineko VIE-A balioak ere. Maileguko materialen sorburuak honakoak
izan daitezke: obrako bertako edo legez baimendutako beste obra batzuetako hondeaketak; legez
baimendutako ustiatzeetatik ateratako agregakin naturalak; eraikuntza eta eraiste hondakinen
balorizaziotik ateratako bigarren mailako agregakinak; beste asimilagarri batzuk, esaterako, altzai-
ruaren ekoizpenetik ateratako zepa beltzak, 34/2003 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
6.3.15, - Kutsatuta egon daitezkeen lurrak.
- GBBLAP izapidetzeko garaian, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren
4ko 1/2005 Legean xedatutako aginduak beteko dira.
- Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen inbentarioan sartutako lursailak zeharkatzen dituzten
tarteek (NT honetako ingurumen baldintzatzaileen planoetan kartografiatuta daude) lurzoruaren
kalitatearen deklarazioa lortuko dute, Lege horretan xedatutakoaren arabera. Horretarako, beha-
rrezkoak diren azterketak, proiektuak eta jarduerak egingo dira.
- Obrak egitean aurrez identifikatu gabeko lurzoru kutsatuak aurkitzen badira, 1/2005 Legean
xedatutakoari jarraituko zaio.
6.3.16, - Uholde arriskuak.
- Onargarritzat hartzen bada ere bizikleta bideak uholde arriskua dagoen eremuetan kokatzea,
ahalegina egingo da trazadurak ez dezan zeharkatu 10 urte baino gutxiagoko errepika-denborako
eremurik eta, ahal denean, ezta 100 urte baino gutxiagokorik ere.
- Proiektuek ez dute proposatuko uholde arriskuak murrizteko bideratze eta kanalizaziorik; hala
ere, agintaritza hidraulikoaren baimenez egindako beste bideratze batzuk baliatu ahal ¡zango dira.
- Bizikleta bideen trazadura 100 urte baino gutxiagoko errepika-denborako uholde arriskuko
zonetatik igarotzen denean, dagozkion abisu eta alarma sistemak ezarriko dira, eta agintaritza
hidraulikoak onartu egin beharko ditu.
6.3.17, -Arrisku teknologikoak.
-Tarteren bat merkantzia arriskutsuen arriskuagatik edo Seveso araudiko industriengatik arris-
kuan dauden bideen eragin eremu batetik igarotzen denean, dagokion udalari jakinaraziko zaio,
udaleko larrialdi plana eguneratu dezan.
2013/4294 (45/30)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
6.3.18, - Zarata.
- Zaratari dagokionez autonomía erkidegoaren mailako araudirik garatzen bada (estatuko
araudia garatzeko), eta horretan bizikleta bideei buruzko berariazko zehaztapenik jasotzen bada,
araudian xedatutakoa bete beharko da.
- Definizio zehatzik ez dagoen bitartean, proiektuek aztertu egingo dute iturri igorle garrantzi-
tsuetatik (errepide, autobide edo trenbideetatik) gertu igarotzen diren bizikleta bideetan, eta bereziki
POFSekoetan, soinu-erosotasun egokia bermatzeko neurri zuzentzaileak (lurrezko dikeak, zarata-
ren aurkako panelak, etab.) ezartzeko aukera. Neurri horiek azpiegitura horietan eskumen duten
erakundeekin batera hartuko dira.
6.3.19, -Arrisku geoteknikoak.
- Eraikuntza proiektuek azterketa geoteknikoak ¡zango dituzte ezinbestean.
- Eta azterketa geotekniko horietako gomendioen arabera egingo dira obrak.
6.4,- Ustiatze fasean prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak definitzeko irizpideak.
GBBOSen Kontserbazio Planak prebentzio neurri eta neurri zuzentzaile batzuk ¡zango ditu aurrei-
kusitako ingurumen inpaktuak ekiditeko edo mugatzeko. Neurri horietarako irizpideak hurrengo
epigrafeetan garatzen dira. GBBOSen Kontserbazio Planeko neurri horiek guztiak definitu eta
aplikatzeko, praktika onen eskuliburu bat egingo da, plan honetako lanak egiteko arduradunek
ulertzeko modukoa.
Ondoren, praktika onen eskuliburu horretan jasotzeko prebentzio neurri eta neurri zuzentzaile
batzuk proposatzen dira:
6.4.1,- Biodibertsitatearekin zerikusia duten neurriak (fauna eta landaretza).
- GBBOS guztian, belar-sastrakak garbitzeko jardueretan landaretza interesgarriari eragitea
ekidingo da, eta arrêta berezia jarriko da espazio babestuekin edo asimilagarriekin bat datozen tar-
teetan: EAEko NEBen sarean (Parke Naturalak eta Biotopoak), Natura 2000 Sareko espazioetan,
Itsasertzeko eta Hezeguneetako LAPetan sartutako itsasertzeko eta estuarioetako espazioetan,...
- Landatze edo ereite berriak egin behar direnean, NT honen 6.3.1 puntuan adierazitako irizpi-
deak hartuko dira kontuan.
- Mantentze jardueretarako, beharrezko neurriak hartuko dira landare espezie inbaditzailerik
ez sartzeko (makina eta ekipoetatik gerta daitezke transmisioak, lur kutsatuak zabaltzean, etab.).
Neurri horiek arrêta bereziz ezarriko dira aurreko puntuan aipatutako espazio babestu edo asimi-
lagarrietan.
- Babes kategoria handienean katalogatutako faunarentzako ínteres bereziko eremuekin bat
datozen tarteak dagozkien gomendioekin identifikatu eta adieraziko dira, erabiltzaileek populazio
horiei ez eragiteko.
- Tarte horietan, azpiegiturak berrikusi egingo dira, fauna babestuaren populazioetan eragin
negatiborik-bereziki argiztapen eta itxiturengatik- izan ote daitekeen aztertzeko.
2013/4294 (45/31)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
6.4.2, - Hondakinekin zerikusia duten neurriak.
- Bideen erabiltzaileek sortzen dituzten hondakinei dagokienez, oso eremu zehatzetan izan
ezik ez da proposatzen zakarrontzirik jartzea. Beraz, kanpainak egin eta seinaleak jarriko dira
bideen erabiltzaileek hondakinik bota ez eta, sortuz gero, etxera eraman ditzaten.
- Dena den, Foru Aldundiak aldizkako garbiketa zerbitzu bat du kontratatuta, GBBOFSen meta-
tutako hondakinak jasotzeko. Komeni da udalek dagozkien tarteetan antzeko zerbait egitea.
- Mantentze lanetan sortutako hondakinak (lurrak, eraisteak, makinen hondakinak, olioak edo
erregaiak, akatsak dituzten seinaleak edo altzariak, etab.) behar bezala tratatuko dira indarrean
dagoen legeriaren arabera, 6.3.13 atalean adierazitako ildoei jarraiki.
6.4.3, - Ustekabeko isuriak mugatzeko neurriak.
- Kontserbazio lanak egitean, akuiferoak kutsatzeko arrisku handiko eremuetan sare hidrografi-
koari edo lurpeko urei nabarmen eragin diezaieketen jardueretako ustekabeko isuriak (hormigoia,
olioak, erregaiak, etab.) ekiditeko neurri egokiak aplikatuko dira. Horretarako, NT honetako 6.3.5,
6.3.7 eta 6.3.13 ataletan jasotako gomendioei jarraituko zaie.
6.4.4, - Energi kontsumoa murrizteko neurriak.
- GBBLAPeko argiztapenak eragiten duen energi kontsumoari dagokionez, 6.3.12 atalean
aipatu den moduan proiektu berriek (eta orain arte baita burututako proiektuek ere neurri handi
batean) ziurtatu egin beharko dute instalatzen den argiteriak betetzen duela Energi Eraginkortasu-
nerako Erregelamendu berriak herri argiteriako instalazioetarako ezartzen dueña. Ustiatze fasean,
tarte guztiak aztertuko dira, bai Planifikatutako Oinarrizko Foru Sarekoak bai Burututako Sare-
koak, puntu horri buruzko neurri berriak sartzeko, bizikleta bideen sarearen kontsumo elektrikoa
ahalik eta gehien murriztera begira betiere.
6.4.5, - Baliabide kontsumoa murrizteko neurriak.
- Bide zoruak berriztatu eta egoera txarrean dauden tarteak konpontzeari dagokionez, maile-
guko materialek bete egingo dituzte 6.3.14 atalean adierazitako baldintzak.
- Beste material batzuk erabiltzeari dagokionez, tokiko materialak, material berriztagarriak
eta ingurumen egiaztagiriak dituztenak erabiltzea lehenetsiko da, 6.3.12 atalean adierazten den
moduan.
6.5, - Sustatze fasean prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak definitzeko irizpideak.
Bizikleta bideen sustapenaren arloan garatzen diren jardueren izaera eta ezaugarriak askota-
rikoak izan daitezkeela kontuan harturik, zaila da horren inguruko prebentzio neurririk edo neurri
zuzentzailerik finkatzea.
Edonola ere, beharrezko ikusten da Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen bizikletaren
sustapenerako programen diseinua iraunkortasun irizpideen ildotik jorratzea, batez ere baliabide
kontsumoari eta hondakin sorrerari dagokienez.
6.6, - Hurrengo ingurumen ebaluazioetarako irizpideak.
LAP honen aldaketak eta berrikusteak planen eta programen ingurumen ebaluazioaren mende
daude, gai horri buruz indarrean dagoen legeriak, estatuko 9/2006 Legeak eta EAEko 3/1998
Legeak (183/2003 Dekretua), adierazten duen moduan.
2013/4294 (45/32)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
Proiektuen ingurumen inpaktuen arloko legeria (1/2008 LED eta EAEko 3/1998 Legea) aztertze-
tik ondorioztatzen denez, bizikleta bideen proiektuak ez daude ingurumen inpaktuen ebaluazioaren
mende. Hala ere, espazio edo leku sentiberei, naturgune babestu, Natura 2000 Sare edo, besteak
beste, kultur ondareko elementuei eragiten dieten proiektuak izapidetzean, dagokion ingurumen
erakundeari kontsultatuko zaio, kasuz kasu, hark erabaki dezan proiektuak ingurumen inpaktua-
ren ebaluazioaren prozedura behar duen edo ez.
6.7,- Planaren jarraipenerako adierazleen definizioa.
GBBLAPen jasotako jarduera proposamena ez da bizikleta bideen oinarrizko sare bat egitera
mugatzen. Horrez gain, bide horiek kontserbatzeko jarduerak ere jasotzen ditu, bizikleta bideak
sustatzeko jarduera programa oso batekin batera.
Testuinguru honetan, planaren jarraipenak hainbat eskala edo maila ditu, hala ñola:
- Planeko helburuen lortze mailaren jarraipena.
- GBBOS gauzatzeko lanen jarraipena.
- GBBOSen ebaluazio eta jarraipena kudeatze eta ustiatze fasean.
GBBLAPeko «A. Memoria» dokumentuak GBBLAPen jarraipenerako adierazleak definitzen
ditu, Planaren beraren zehaztapenen jarraipen eta ebaluaziorako zein horiek hurrengo berrikus-
pena arteko epe planifikatuan lortzen duten betetze maila neurtzeko.
Era berean, aipatu dokumentuak adierazten du ezen proposatzen den adierazle sistema Gipuz-
koako Bizikletaren Estrategiaren esparruan ezartzen diren bestelako adierazleen osagarria ¡zango
delà.
Testuinguru honetan, GBBLAPen proposatzen diren jarraipen adierazleek erantzun egiten diete
proposatzen den antolamenduaren funtsezko bi alderdiri, hots:
- Proposatutako jardueren betetze mailari.
- Jarduerek Planeko helburuekiko duten eragin mailari.
Eta kontuan harturik LAPek berak jasotzen duela Planaren jarraipena egiteko bere adierazle
sistema, atal honetan adierazle sorta bat proposatzen da, Planeko ingurumen alderdien jarraipena
egitearren Oinarrizko Foru Sareari dagokionez.
Adierazleen kalkuluen aldizkakotasuna urtekoa edo bi urtekoa izan daiteke; edonola ere, kal-
kulu bat egin beharko da Planifikatutako Oinarrizko Foru Sarea burutzeko jarduerak programatu
diren bi laurtekoetako bakoitzaren amaieran.
1, - Planaren ingurumen ondorio positiboen jarraipenerako adierazleak.
- Ibilgailu pribatuko erabiltzaile erakarriak: ibilgailu pribatua erabiltzetik datozen bizikleta erabil-
tzaileen hiriarteko joan-etorriak (joan-etorri kopurua/urte).
- C02 emisioen murrizketa (tona/urte).
2, - Lanen ingurumen inpaktuen eta prebentzio, babes eta konpentsazio neurrien betetze mai-
laren jarraipenerako adierazleak
- Obrek ukitutako Batasunaren intereseko habitaten azalera (m2/urte).
- POFS eraikitzeko kontsumitutako landa lurra (m2/urte).
2013/4294 (45/33)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
- Obretan ingurumena leheneratzeko jardueretarako bideratutako aurrekontua (urtean gastatu-
tako aurrekontu guztiaren %).
3,- Kudeaketa eta ustiatze faseko adierazleak.
3.1, - Ingurumen arriskuen ondorioen jarraipenerako adierazleak.
- Ibilbidea neurri batean edo erabat uholde episodioen eraginpean dagoen egun kopurua (egun/
urte), ibilbideko eta urteko.
- Garraio azpiegituren zarata zorgunearen barnean dagoen ibilbideko tartearen luzera (m).
3.2, - Bizikleta bideen kontserbazio eta mantentze lanen jarraipenerako adierazleak.
- Kontserbazio lanetan sortutako hondakinak (kg/urte).
- Kontserbazio lanetan sortutako hondakin arriskutsuak (kg/urte).
- BOFSeko bizikleta bideak argiztatzeko energi kontsumoa (kWh/urte).
- Ustekabez izandako ibai ibilguetarako isurketak (isurketa kop./urte).
- Ibilgailuek harrapatutako fauna edo basabereak tartean diren istripuen erregistroa (gertakari
kop./urte).
Edonola ere, azpimarratu behar da ezen Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2007ko urteaz geroztik,
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Foru Sarearen Behatokia duela, eta honexen ardurako
jarraipen eta kontrol eginkizunen barnean sartzen direla ondoko alderdiak:
- Bizikletaren erabileraren ebaluazioa: erabiltzaile kopurua, modalitate banaketa eta bidaia-
tzeko arrazoiak.
- Bizikletan ibiltzeko baldintzen ebaluazioa.
- Bizikleta bideen irisgarritasun, konektagarritasun eta ekintza-erradioaren ebaluazioa.
- Udal mailako jarduerekiko koordinazioa, bizikletaren eta oinezkoentzako bideen eta bizikleta
bideen arloan.
Izan ere, GBBLAPen dauden jarduerak garatzen diren eta beharrezko tresnak eskura dauden
neurrian, Behatokiaren ardura ¡zango da, neurri handi batean, Planaren jarraipena. Eta Planaren
ingurumen jarraipena egiteko atal honetan proposatzen diren adierazleen kalkulua Behatokiak
egitea proposatzen da. Dena den, GFAk berak baloratu beharko du aukera hori.
7. KAPITULUA
ZAINTZE ETA IKUSKATZE PROGRAMA.
7.1,- Ingurumen ikuskapenerako programaren helburuak.
GBBLAPen garapenarekin aurreikusten diren ingurumen inpaktuekin eta horiek arintzeko pro-
posatzen diren prebentzio, zuzentze eta konpentsazio neurriekin bat, atal honetan deskribatu
egiten da planaren ingurumen ondorioen jarraipenerako diseinatu den Ikuskatze Programa. Ikus-
katze Programaren helburuak honakoak dira:
- LAPen ezarritako ingurumen helburuen betetze maila ebaluatzea.
2013/4294 (45/34)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
- Planaren ingurumen ondorioen jarraipena.
- Prebentzio eta zuzentze zehaztapen eta neurrien betetze maila ebaluatzea.
-Aurreikusi gabeko ondorio kaltegarriak identifikatzea, organo sustatzaileak neurri zuzentzaile
egokiak hartu ahal izan ditzan.
GBBLAPek hainbat tresna definitzen ditu proposatzen dituen jardueren garapen eta jarraipe-
nerako. Tresna horietako batzuek jarraipen eginkizuna dute argi eta garbi, eta LAPen beraren
jarraipen mekanismoak dira berez.
LAPek ezartzen dituen jarduteko tresnak hainbat bloketan biltzen dira:
- Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Sarearen eraikuntza eta kudeaketari lotutako tresna
zuzenak.
• Bizikleta bideen proiekzio, ingurumen kontrol, herritarren partaidetza eta ukituekiko harrema-
nak.
• Bizikleta bideak planifikatzeko eta proiektatzeko gomendio teknikoak (Gipuzkoako Bizikleta
Bideen Eskuliburua).
• Gipuzkoako Bizikleta Bideen Foru Sarearen Behatokia.
• Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarearen katalogoa.
• Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Foru Sarearen artapen plana.
• «Gipuzkoako Bidegorriak» izena.
-Tresna osagarriak, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Sarearen kudeaketari zorrotz lotu
gabeak.
• Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia.
• Gipuzkoako Bizikletaren Kontseilua.
• Afekzio sektorialari buruzko txostena.
• Bizikletaren webgunea, Gipuzkoako bizikleta bideen bistaratzailea eta beste zenbait sustapen
ekintza.
- GBBLAPen jarraipenerako adierazleak.
• Betetze mailaren adierazleak.
• Burututako jardueren eragin mailaren adierazleak.
LAPen garapenaren gaineko jarraipen Ian nagusia Gipuzkoako Bizikletaren Behatokiaren zein
Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluaren ardura eta eginkizuna ¡zango da.
Atal honetan garatzen den Ikuskatze Programa ahal den neurrian aipatu tresnak erabiliz plan-
teatzen da. Programa bera planaren ingurumen ondorioen jarraipen eta kontrolera mugatzen da,
LAPek berak behar adina mekanismo proposatzen ditu-eta planaren beraren garapenaren jarrai-
pen egokia ziurtatzeko. Beraz, ahal izan den neurrian ahalegina egin da ingurumen zaintzarako
plan hau GBBLAPek proposatzen duen jarraipen programarekin berarekin koordinatzeko, betiere
ingurumen aldagaia txertatzearren plan honen garapen faseetan zeharreko jarraipen jardueretan.
2013/4294 (45/35)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
7.2, - Jarraipenaren helburu diren sistemen, alderdien edo aldagaien identifikazioa.
GBBLAPen ingurumen jarraipenak hainbat kontrol jarduera garatzea eskatuko du, planaren
unean uneko garapen fasearen arabera.
Ezarri diren eta jarraipena izan behar duten atalak hauek dira:
- LAPeko helburuen ingurumen ondorioen jarraipena.
- Gauzatze faseko jarraipena: banakako eraikuntza proiektuak ikuskatzea eta obren gaineko
ingurumen jarraipena.
- Kudeatze eta ustiatze faseko jarraipena.
- Bizikleta bideak sustatzeko jardueren jarraipena.
Jarraipena Gipuzkoako Foru Aldundiak egin beharko du, bizikleta bideen arloan eskumena
duen departamentuaren bitartez. Foru Aldundiak berak aztertuko du zer eginkizun garatuko dituen
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Behatokiak, edo guztiak garatuko dituen.
7.3, - Planaren helburuen ingurumen ondorioen jarraipena.
Planaren helburuen ingurumen ondorioen kontrolaren xedea GBBLAPek jasotzen dituen ingu-
rumen helburuen eraginkortasun maila analizatzea da; helburu horiek NT honetako 5.1 atalean
adierazitakoak dira.
Kasu honetan, helburuak ikuskatzeko programa ondorio horien aldizkako kontrol batean oina-
rrituko da, dokumentu honetako 6.7 atalean adierazten diren jarraipen adierazleen kalkulura joz
horretarako.
Foru bizikleta bideen plangintza eta kudeaketaren ardura duen organoak kalkulatu egin beharko
ditu aipatu adierazleak, urtean edo bi urtean behin, planaren ingurumen ondohoek POFS garatu
ahala duten eboluzioa aztertzeko. Gainera, emaitza horiek urteko edo urte biko txosten batean
jaso beharko dira. Txostenak jendearen eskura egon beharko du, web korporatiboaren bidez ahal
delarik.
Bizikleta bideen arloan eskumena duen Departamentuak aztertu egin beharko du jarraipen Ian
horiek Gipuzkoako Bizikleta Bideen Behatokiari berari atxikitzea komeni den; hala eginez gero,
adierazle horiek jaso ahal ¡zango dira Behatokiak prestatzen duen urteko ebaluazio txostenean.
7.4, - Planaren gauzatze fasearen jarraipena.
GBBLAPi lotutako inpaktu negatibo nagusiak obra fasean ¡zango direla iritzita, NT honetako
6. kapituluan proposatzen diren neurrietako asko eta asko proiektatzen diren bizikleta bide tarte
berriak eraikitzeko obretan aplikatuko dira.
Dena den, eta kontuan harturik LAPen jasotako proposamenek plangintzaren fase honetan
duten xehetasun maila, zaila da NT honetatik obren gaineko ingurumen zaintza eraginkorra ziur-
tatzeko zaintza programa bat definitzea. Izan ere, programa horrek egokitu egin beharko du,
kasuan-kasuan, lurraldearen ezaugarrietara eta aurreikusitako jarduera tipologietara.
Interesgarri deritzogu eraikuntza proiektuek jaso beharko duten edukiaren Ierro nagusiak defi-
nitzeari eta oinarrizko jarraipen metodología komun bat prestatzeari, betiere proiektu bakoitzaren
alderdi partikularren gaineko jarraipena egin beharko delà ahazteke.
2013/4294 (45/36)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
Testuinguru honetan, ingurumen jarraipena, planaren gauzatze fasean, hiru eremutan garatu
beharko da:
- Aurretiazko banakako proiektuak edota eraikuntza proiektuak ikuskatzea.
- Ingurumen inpaktuari buruzko azterketak ikuskatzea.
- Plana gauzatzearen ingurumen ondorioen jarraipen orokorra.
7.4.1 .-Aurretiazko proiektuak edota eraikuntza proiektuak ikuskatzea.
GBBLAPek bere egiten dituen ingurumen irizpide eta helburuekin bat, bizikleta bide berriak
eraikitzeko lanen beren aurretik beharrezko ikusten da Planifikatutako Oinarrizko Foru Sarea gara-
tzeko proiektuen gaineko ingurumen kontrola egitea, bai aurretiazko proiektuen kasuan (aukerei
buruzko azterketak, trazadura proiektuak) bai eraikuntza proiektuen kasuan.
Ikuskatze horren helburu nagusia zera da, POFS osatzen duten tarte berriak eraikitzeko azke-
nean egiten diren aukerek, irizpide anitzeko analisi baten barnean, ingurumen aldagaia ere baloratu
dutela ziurtatzea; eta, ahal den neurrian, ingurumenaren aldetik egokiena den aukera egin delà
egiaztatzea halaber. Are gehiago, egiaztatu egin beharko da proiektu horietan jasotzen diren jar-
duerek ingurumenaren gaineko afekzio bereziki adierazgarririk ez dakartela.
Beraz, garapen proiektuen ingurumen jarraipenakziurtatu egin beharko du eraikuntza proiektua
erredaktatzeko jorratzen diren diseinu irizpideen artean ingurumen irizpidea ere badagoela.
Izan ere, ingurumen aldagaia txertatuta dago jada GBBLAPek berak bizikleta bideen proiekzio-
rako ezartzen duen diseinuan, hain zuzen ere Planeko ‘A. Memoria’ dokumentuko 5.4.1.1 Bizikleta
bideen proiekzio, ingurumen kontrol, herritarren partaidetza eta ukituekiko harremanetarako gara-
pen tresnak atalean zehazten den moduan.
Hala, ingurumen aldagaia bizikleta eta oinezkoentzako bideak proiektatzeko prozesuan sartzea
aukeratu du GBBLAPek, horiek definitzeko aurreikusitako faseetako bakoitzean zehazki. Hórrela
eginez gero, izan ere, saihestu egiten da ingurumenaren gaia eranskin edo proiektuetatik beretatik
bereiziriko dokumentutzat hartzea, lagunduz, aldiz, erabakiak hartzeko prozesuan gai hori txerta-
tzen eta baloratzen.
Informazioa biltzeko hasierako fasetik planteatzen da proiektuen ingurumen mailako egoki-
tzea proiektuetan beretan sartzea. Eta aukerak aztertzeko faseko irizpide anitzeko analisian sartu
egiten da, halaber, ingurumen aldagaia, eta baita prebentzio, zuzentze eta konpentsazio neurrieta-
rako proposamenak egitea ere detektatzen diren faktore kritikoei dagokienez; definizio teknikoaren
fasean, erasandako ingurumena leheneratzeko lanak proiektuetan sartzea ezartzen da.
GBBLAPek ezartzen duenaren arabera, ingurumenarekin lotutako kontuak tratatzean, uneoro
jarraituko da derrigorrean bete beharreko ingurumen araudian xedatutakoa, eta, betiere, eraba-
kiak behar bezala oinarriturik hartu ahal izateko behar diren analisiak jasoko dira.
LAPek berak definitzen du proiektuek jaso beharko duten gutxieneko ingurumen edukia; hala,
dokumentu horien erredakziorako lagatzen du identifikatzen diren ingurumen inpaktuak arintzera
zuzendutako prebentzio neurri eta neurri zuzentzaileen proposamen zehatz eta kasuan kasukoari
egokitu bat diseinatzea, eta obren gaineko ingurumen zaintzarako programaren diseinua -hone-
tan sartu ahal ¡zango dira proiektu bakoitzean jarraipen partikularizatua egin beharko zaizkien
alderdi bereziak-
2013/4294 (45/37)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
Eta ulertzen da ezen, diseinu horrek benetan bete dezan GBBLAPek ematen dion eginkizuna,
edukiaren gaineko kontrola eraman behar delà, hain zuzen GBBLAPek definitzen duen gutxieneko
edukia betetzen delà eta NT honetan -prebentzio neurri eta neurri zuzentzaileei buruzko proposa-
mena diseinatzeko eta ingurumen zaintzarako programa diseinatzeko- adierazitako norabideak
jaso direla ziurtatzearren.
lido honetatik, alderdi horiek guztiak betetzearen gaineko ikuskatze eginkizuna Gipuzkoako
Foru Aldundiak har dezake bere gain, bizikleta bideen plangintza eta kudeaketaren eginkizuna
duen Departamentuaren bitartez.
7.4.2, - Ingurumen inpaktuari buruzko azterketak ikuskatzea.
GBBLAPek berak ezartzen duenaren arabera, POFSeko proiektu bat ingurumen inpaktuaren
ebaluazio prozedurapean baldin badago, indarrean dagoen legearen arabera , Ingurumen Inpak-
tuaren Azterketa beharko du, edo, hala badagokio, Ingurumen Inpaktuaren Azterketa Sinplifikatua,
antzeko indize batez eta, betiere, egiten den unean indarrean dagoen ingurumen legediari jarraiki
7.4.3, - Plana gauzatzeak dituen ingurumen ondorioen jarraipen orokorra.
Ahal bada urtero edo bi urtean behin, bizikleta bideen organo sustatzaileak zaintza programa
guztiak aztertuko ditu, eta txosten labur bat egingo du aurretiazko proiektuak eta trazadura eta
eraikuntza proiektuak erredaktatzeko garaian nahiz obren geroko ingurumen zaintzan kontuan
izan behar diren jarraibideak eta gomendioak jasoz.
Eta komeni da foru erakundeak bizikleta bideek ingurumenean izan ditzaketen hondar-inpak-
tuen epe ertain-luzeko jarraipen programa bat ezartzea, betiere dagoeneko eginda dauden eta
egiteko dauden proiektuak harturik aintzat; bide batez, prebentzio neurrien eta neurri zuzentzaile
eta konpentsazio neurrien epe ertain-luzeko eraginkortasunaren jarraipena ere egin beharko du.
Jarraipen programa hori ustiatze fasean hartutako neurrien kontrol programarekin bateratu daiteke
(ikus 7.6. atala).
Osterantzean, GBBLAPen gauzatze laneksortzen dituzten ingurumen inpaktuen jarraipenerako
adierazle batzuk proposatzen dira. I IT honetako6.7 atalerajo behar da, horri dagokionez proposa-
tzen diren adierazleak kontsultatzeko.
Toki erakundeek ere antzeko jarraipen programak abian jartzea komeni da, betiere Planifikatu-
tako Oinarrizko Udal Sarea egiteko lanetan dituzten eskumenen mailan.
7.5,- Obretako ingurumen zaintzarako planak diseinatzeko irizpideak.
POFSeko bizikleta bideak eraikitzeko proiektuek, ingurumen inpaktuei buruzko azterketen edo
ingurumen memorien bidez, obrak zaintzeko programak zehaztuko dituzte. Obrak zaintzeko Ian
horiek langile propioek edo horretarako kontratatutako langileek egingo dituzte.
Atal honetan, zaintza jarduera orokor batzuk proposatzen dira, POFSeko gauzatze Ian guztie-
tan aplika daitezkeela irizten zaio eta. Hala eta guztiz, bizikleta bideak eraikitzeko proiektuek, bere
ingurumen inpaktuaren azterketen edo ingurumen memorien bidez, eta baldintzatzaile espezifi-
koen arabera, hobetu edo aldatu ahal ¡zango dituzte zaintza programa horiek.
Proposatzen diren jarduerak, gainera, obren garapenak uki ditzakeen inguruneko elementuen
gaineko kontrol espezifikoetan biltzen dira, baina oraindik zehazteko daude obren zaintza planari
dagozkion beste alderdi batzuk. lido honetatik, foru bizikleta bideen organo sustatzaileak gutxie-
neko protokolo komun bat zehaztu beharko du zaintza programak garatzeko; horretan, zehaztasun
maila handiago batez definitu beharko ditu honakoak:
2013/4294 (45/38)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
- Zaintza lanak egiteko pertsonal gaitu mota: tituluak eta gutxieneko esperientzia.
- Zaintza ekintzak: aldizkako bisitak (gomendatutako gutxieneko maiztasuna), programatu
gabeko bisitak (zerarrazoirengatikegin behardiren), berariazko kontrolak (fauna, landaretza, uren
kalitatea, soinu kalitatea, ingurumen kalitatea, lur kutsatuak, kultur ondarea...).
-Aldizkako txostenak: gomendatutako gutxieneko edukia eta gutxieneko aldizkakotasuna.
- Obra amaierako txostena: gutxieneko edukia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez badu zaintza eginkizunak egiteko langilerik, eta kontratatu egin
behar baditu, gomendatzen da langileak edo enpresa arduradunak GFAren beraren mendean
egotea hierarkikoki, eta ez obrak egingo dituen enpresa eraikitzailearen mendean.
Foru bizikleta bideen organo sustatzaileak aldizkako zaintza txostenen eta proiektu guztien obra
amaierako txostenen erregistroa eramango du; eta jendearen esku egongo dira horiek, ahal bada
erakundearen webgunean.
Obretako ingurumen zaintzarako planak, hala dagokionean, ondoko kontrol alderdi eta jardue-
rak jaso beharko ditu:
1, -Afekzio eremuaren kontrola:
a) Eremu sentiberen babesaren kontrola.
b) Obrako mugen kontrola.
2, - Landaretzaren babesaren kontrola.
3, - Faunaren babesaren kontrola:
a) Jakinarazpen kontrola.
b) Fauna babesteko neurrien kontrola.
c) Arrain-fauna babesteko jardueren kontrola.
4- Landare lurraren kudeaketa.
5, - Lur mugimenduen eta soberakinen kontrola.
6, - Hondakin arriskutsuen kudeaketaren kontrola.
7, - Lur gaineko uren babesaren kontrola:
a) Lur gaineko uren kalitatearen kontrola.
b) Ibilguen babesaren kontrola.
8, -Arkeologi ondarearen babesaren kontrola.
9, - Airearen kalitatearen kontrola: esekiduran diren partikulen eta galtzadako aldizkako arris-
kuen kontrola.
10, - Herritarrei eragin afekzioaren kontrola.
11, - Lur kutsatuen kudeaketa zuzenaren kontrola.
12, - Ingurumena eta paisaia leheneratzea: birlandatzeen kontrola (berme epea barne).
2013/4294 (45/39)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
7.6,- Kudeaketa eta ustiapen fasearen jarraipena.
NT honen kapituluetan zehar azaldutakoarekin bat, bideen ustiatze fasean aurreikusten diren
ingurumen ondorio nagusiak positiboak dira, Gipuzkoan bizikletaren erabilerak ¡zango duen gora-
kadari lotuak. Osterantzean, ingurumen inpaktu negatiboak aurreikusten dira, Bizikleta Bideen
Oinarrizko Foru Sarea kontserbatzeko jardueren eraginez. Era berean, bizikleta bideen erabilerak
eta ustiapenak berak inpaktu sorta bat dakar berekin, hala ñola energi kontsumoa eta hondakin
sorrera.
Testuinguru honetan, planak ustiatze fasean dituen ingurumen ondorioen jarraipena garatu egin
beharko da Sarearen kudeaketa eta ustiapenean ezarritako alderdiei dagokienez.
Ustiapen faseko ingurumen zaintzarako jardueren koordinazio, kudeaketa eta kontrol oroko-
rreko lanak bizikleta bideen ardura duen foru organoak berak har ditzake bere gain. Irizpideak
finkatzean eta adierazleak kalkulatzean oinarritutako ingurumen kontrol bat proposatzen da;
horrenbestez, ez da ikusten tokian bertan ingurumen kontrolik beharko denik, gauzatze fasearen
kasuan horrelakoak behar badira ere.
GFAk ezin badu bere gain hartu, zaintza Ian hori propio kontratatutako pertsonalak egin ahal
¡zango du. Horretarako, GFAk definitu egin beharko ditu NT honetan garatzeko dauden alderdi
batzuk, betiere ustiapen faseko ingurumen zaintzaren lanak hasi aurretik:
- Zaintza lanak egiteko pertsonal gaitu mota: tituluak eta gutxieneko esperientzia.
- Zaintza ekintzak: adierazleak kalkulatzeko maiztasuna, berariazko kontrolak (hondakinak,
energi kontsumoa, etab.), adierazleak kalkulatzeko beharrezko parametroen kontrola...
- Aldizkako txostenak.
- Urteko laburpena: edukia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez badu ustiatze fasean zaintza eginkizunak betetzeko langilerik,
eta kontratatu egin behar baditu, gomendatzen da langileak edo enpresa arduradunak GFAren
beraren mendean egotea hierarkikoki, eta ez obrak egiteko esleipendun ateratako enpresaren
mendean.
Foru bizikleta bideen kudeaketaren ardura duen organoak kudeaketa eta ustiapen faseei
dagozkien zaintza txostenen erregistro bat eramango du, eta horretan jasotzen diren ingurumen
ondorioen jarraipen eta balorazioko txostenak egingo ditu, urtean edo bi urtean behin. Txosten
horiek guztiak eskuragarri egongo dira jendearentzat, web korporatiboan ahal bada.
Komeni da ustiatze fasean ezarritako prebentzio neurrien eta neurri zuzentzaile eta konpentsa-
zio neurrien epe ertain-luzeko jarraipen plana ezartzea foru erakundeak. Jarraipen programa hori
eraikitze fasean hartutako neurriak jarraitzeko programarekin bateratu daiteke, hala egokituz gero
(ikus 7.4. atala).
Toki erakundeek ere antzeko jarraipen programak abian jartzea komeni da, betiere Planifikatu-
tako Oinarrizko Udal Sarea ustiatzeko lanetan dituzten eskumenen mailan.
7.6.1,- Kudeaketa eta ustiatze faseko ingurumen inpaktuen ingurumen jarraipena.
Interesgarri deritzogu NT honetan ustiatze faserako detektatutako ingurumen inpaktuen zein
horietarako ezarritako prebentzio neurrien eta neurri zuzentzaileen aplikazio zuzenaren gaineko
kontrola eramateari.
2013/4294 (45/40)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
Kasu honetan, ustiatze faseko ingurumen jarraipenak eboluzioa aztertu beharko du, hainbat
alderdi harturik kontuan horretarako:
- Ingurumen arriskuak: definitutako ingurumen arriskuei lotutako gertakarien gertatze kontrola,
behar izanez gero dagozkion neurriak hartu ahal izateko.
- Bizikleta bideak kontserbatzeko eta mantentzeko lanek sortutako ingurumen inpaktuak:
mantentze lanei lotutako inpaktuen gaineko ingurumen kontrola (hondakin sorrera, hondakin arris-
kutsuak, ustekabeko isuriak, energi kontsumoa, erabiltzaileak eta etxeko animaliak igarotzeagatik
faunari eragin kalteak...).
Kasu guztiotan, ingurumen ikuskaritza horri heldu ahal izatera begira ustiatze faseko inguru-
men jarraipenerako adierazle sistema bat definitzeari iritzi zaio eraginkorren. Foru bizikleta bideen
ardura duen organoak adierazle horien kalkulu bat egin beharko du, urtean edo bi urtean behin.
Ateratzen diren datuak urteko edo bi urtean behingo memoria batean jasotzea gomendatzen
da; horretan, izan ere, aztertu egingo da adierazle horien eboluzioa, eta beharrezko neurri osaga-
rriak ezarri ahal ¡zango dira gainera, ateratzen diren emaitzen arabera neurri horiek beharrezkoak
badira. Txosten horiek guztiek eskuragarri egon beharko dute jendearentzat, web korporatiboan
ahal bada.
Osterantzean, GFAk aztertu egin beharko du komeni ote den adierazle eta datu horiek Gipuz-
koako Bizikleta Bideen Behatokiak argitaratzen duen urteko memorian jasotzea.
Oinarrizko Foru Sareko kontserbazio lanen kasuan, GBBLAPek berak horien kontrolerako lana-
bes eraginkor bat definitzen du, Kontserbazio Plan bat erredaktatzea alegia. GBBLAPeko «A.
Memoria» dokumentuan definitzen denarekin bat, Kontserbazio Planak jarraitu egingo ditu I IT
honetako 6.4 atalean jasotzen diren «Ustiatze fasean prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak
definitzeko irizpideak».
Foru bizikleta bideen ardura duen organoak ziurtatu egin beharko du aipatu Kontserbazio
Planean irizpide horiek jasotzen direla; horretarako, interesgarria ¡zango litzateke bideak kontser-
batzeko jardueretara zuzendutako «Ingurumen Praktika Egokien Gida» bat erredaktatzea.
Kasu honetan, GFAk ziurtatu egin beharko du gida hori prestatzeko unean kontuan hartzen direla
I IT honetan adierazten diren irizpideak, eta, ondoren ere, jasotzen diren zehaztapenak praktikan
gauzatzen direla bizikleta bideak artatzeko lanetan zehar. GFAk jarduera estrategia eta protokolo
bat diseinatu beharko du, azken baldintza hau betetzen delà ziurtatzeko. Interesgarria izan liteke
bideak mantentzeko lanak esleitzeko baldintzen agirían jasotzea «gida» horretan jasotakoa bete
beharra, Ian horiek GFAtik kanpoko enpresa batekin kontratatzen badira.
11- Sustatze faseko prebentzio neurrien eta neurri zuzentzaileen jarraipena.
Bizikleta sustatzeko jardueren ingurumen ondorioen gaineko kontrola bat etorriko da planaren
ingurumen ondorioak zaintzeko diseinatzen diren kontrol jarduerekin, kontuan harturik ezen bizi-
kleta bideen erabilera sustatzeko jarduerei lotutako ingurumen ondorio adierazgarrienak bizikleta
bidezko mugikortasuna areagotzeari lotutakoak ¡zango direla.
Osterantzean, ez da sustatze fasean izan daitezkeen ingurumen inpaktu negatiboak arintzeko
berariazko neurri zuzentzailerik proposatu, mota horretako inpaktuak hutsaren hurrengoak ¡zango
direla irizten baitzaio; horrenbestez, ez da ikuskatze jarduera apartekorik proposatzen sustatze
faseari dagokionez.
2013/4294 (45/41)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
Edonola ere, GBBLAPek berak hainbat tresna jasotzen ditu bizikleta sustatzeko programa horiek
garatzera begira zein sustatze jarduera horien arrakasta maila kontrolatzera eta jarraitzera begira.
Gauzak hórrela, ez da beharrik ikusi NT honetan horren inguruko neurri osagarririk eransteko.
7.8,- Planaren jarraipenaren adierazleetako datu kuantitatiboak eta kualitatiboak finkatzea.
Atal honetan finkatu egiten dira GBBLAPen ingurumen ondorioen jarraipenera begira NT hone-
tako 6.7 atalean proposatzen diren adierazleetarako datu kualitatiboak eta kuantitatiboak, betiere
behar besteko informazioa badagoen kasuetarako.
Atal honen helburua, funtsean, adierazle horien erreferentziako datuak finkatzea da, hain zuzen
datu horiek erabiliz baloratu ahal izan dadin adierazle horiek GBBLAP garatu ahala duten ebolu-
zioa.
Kasu batzuetan, atal honetan ematen den erreferentziako datua GBBLAPek berak egiten dituen
aurreikuspenen araberakoa da; beraz, adierazle horiek aldian-aldian kalkulatuz gero, planaren
eboluzioa aztertu ahal ¡zango da, plangintza fase honetan egindako aurreikuspenak betetzeari
dagokionez.
1, - Planaren ingurumen ondorioen adierazleak.
1.1, - Ibilgailu pribatua erabiltzetik datozen bizikleta erabiltzaileen hiriarteko joan-etorriak (joan-e-
torri kopurua/urte).
Erreferentziako datua: bizikleta bidezko hiriarteko 300.000-325.000 joan-etorri.
1.2, - C02 emisioen murrizketa (tona/urte).
Erreferentziako datua: 225 tona/urte.
2, - Planaren ingurumen inpaktuen adierazleak: lanen ingurumen inpaktuen eta prebentzio neu-
rrien jarraipenerako adierazleak
2.1, - Obrek ukitutako Batasunaren intereseko habitaten azalera (m2/urte).
Erreferentziako datuak: GBBLAPek proposatzen dituen jarduerek iristen duten xehetasun maila
(1/10.000 eskala antolamendu planoetan) ez da behar bestekoa LAP egitean ukituko den habitat
azaleraren zenbatespena egiteko.
2.2, - POFS eraikitzeko kontsumitutako landa lurra (m2/urte).
Erreferentziako datua: 15 ha zelaigune berria sortu behar den tarteak egiteko.
2.3, - POFSeko obretan ingurumena leheneratzeko jardueretarako bideratutako aurrekontua
(urtean gastatutako aurrekontu guztiaren %).
Erreferentziako datua: 1.538.570 euro.
3, - Kudeaketa eta ustiatze faseko adierazleak.
3.1, - Ingurumen arriskuen ondorioen jarraipenerako adierazleak.
3.1.1, - Ibilbidea neurri batean edo erabat uholde episodioen eraginpean dagoen egun kopurua
(egun/urte), ibilbideko eta urteko.
Erreferentziako datuak: ez dago honi buruzko erreferentziako daturik.
2013/4294 (45/42)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
3.1.2, - Garraio azpiegituren zarata zorguneen barnean dagoen ibilbideko tartearen luzera (m).
Erreferentziako datuak: ez dago honi buruzko erreferentziako daturik.
3.2, - Bizikleta bideen kontserbazio eta mantentze lanen jarraipenerako adierazleak
3.2.1, - Kontserbazio lanetan sortutako hondakinak (kg/urte).
Erreferentziako datuak: ez dago honi buruzko erreferentziako daturik.
3.2.2, - Kontserbazio lanetan sortutako hondakin arriskutsuak (kg/urte).
Erreferentziako datuak: ez dago honi buruzko erreferentziako daturik.
3.2.3, - BOFSeko bizikleta bideak argiztatzeko energi kontsumoa (kWh/urte).
Erreferentziako datuak: ez dago honi buruzko erreferentziako daturik.
3.2.4, - Ustekabez gertatutako ibai ibilguetarako isurketak (isurketa kop./urte).
Erreferentziako datuak: ez dago honi buruzko erreferentziako daturik.
3.2.5, - Ibilgailuek harrapatutako fauna edo basabereak tartean diren istripuen erregistroa (ger-
takari kop./urte).
Erreferentziako datuak: ez dago honi buruzko erreferentziako daturik.
5. KAPITULUA
PROPOSATUTAKO JARDUERAK, EGINDAKO ALDAKETA
5.2.2,- Lehentasunen esleipena.
1-9 adarreko 9. ibilbidean dagoen 09001F (kodea) tartearen exekuzioa oinarrizko Foru Sarea
garatzeko lehenengo laurtekoan sartzea.
HERRITAR GUZTIENTZAKO ADIERAZPEN ARGI ETA ULERGARRIA, GIPUZKOAKO
BIZIKLETA BIDEEN LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN INGURUMEN ERAGINAREN
BATERAKO EBALUAZIOARI BURUZKOA
2003ko uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuak, ingurumen eraginaren gaineko baterako ebalua-
zio prozedura arautzen duenak, 14. artikuluan aurreikusitakoarekin bat eginda, Gipuzkoako Batzar
Nagusiek herritar guztientzako adierazpen argia eta ulergarria onetsi dute; bertan, labur azaltzen
dira ñola integratu diren ingurumen alderdiak Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko
Planean (GBBLAP), aintzat hartutako beste aukeren artean zergatik onartu den Plan hori, eta
Plana gainbegiratzeko hartutako neurriak zeintzuk diren.
Horiek hórrela, ondorengo adierazpena egin da:
Lehenengoa.- GBBLAPan txertatu egin dira bere ingurumen eraginaren baterako ebaluaziotik
ondorioztatutako ingurumen alderdiak, kontuan hartu baitira ingurumen organoak ezarritako xeda-
pen guztiak, bai Aurretiazko Txostenean ezarritakoak eta baita Ingurumen Eraginaren Baterako
Ebaluazioaren Behin Betiko Txostenean ezarritakoak ere.
2013/4294 (45/43)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
Hórrela, ingurumen alderdi horiek txertatu direnez, ingurumen eraginaren baterako ebaluazio
azterlanak zabaldu eta hobetu egin du bere analisia, aurrerapen agirian jasotakoaren aldean.
Azpimarragarriak dira, bere edukiaren barruan, honako alderdi hauek:
- Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planaren helburu estrategikoen eta kontuan hartutako
alternatiben deskribapena: Eguneratu egin dira, kontuan hartuta ingurumen helburuak eta irizpi-
deak, aurreikusten diren jarduketak, kontuan hartu diren alternatibak eta egin diren parte-hartze
publikoko prozesuak. Ingurumen helburu hauek txertatu dira: 1) Hobetzea oinez zein bizikletaz
egiten diren joan-etorrien konektibitate, segurtasun eta erosotasun baldintzak, bereziki hiri arteko
loturei dagokienez. 2) Garraio motordunen trafikoak sortzen dituen ingurumen inpaktuak -bero-
tegi efektuko gasen (BEG) emisioak, zarata- eta trafiko horri lotutako energi kontsumoa murrizten
laguntzea. 3) Bizikleta bideen oinarrizko sarea ahal den ingurumen inpaktu txikienez egitea.
- Beste plan batzuekiko elkarreraginen azterketa: Beste plan eta programa batzuekiko elkarre-
raginak eguneratu eta zabaldu egin dira, eta aztertu da ea bateragarria den hainbat planekiko, hala
ñola: ibaien eta erreken ertzak antolatzeko LAP, itsasertza antolatu eta babesteko LAP, baliabi-
deak babesteko planak (Aizkorri-Aratzeko natur baliabideak antolatzeko plana edo Deba-Zumaia
biotopo babestuko natur baliabideak antolatzeko plana) eta Natura 2000 Sareko kontserbazio
bereziko eremuetako kudeaketa planak.
- Ingurunea ibilbidez ibilbide aztertu ordez, ingurunearen azterketa orokorra egin da, ingurumen
alderdiak kontuan hartuta, eta lurzoruak eta ahalmen agrologikoa bezalako ingurumen alderdiei
buruzko informazioa txertatu, eguneratu edo zabaldu da.
-Teknikoki aztertutako alternatibak: Teknikoki bideragarriak diren alternatiben ingurumen azter-
keta egin da, ingurumenaren gaineko eraginak minimizatu beharra kontuan hartuta. Aztertu diren
alternatibak dira: 0 alternatiba edo «esku-hartzehk ez gauzatzea»; sare ereduko alternatibak; eta
trazadura alternatibak.
• 0 alternatiba. Bidegorrien sarea ez gauzatzea da. Aukera hori ez dator bat egungo erreali-
tatearekin, proposatutako sarearen zati bat eginda baitago jada. Azterketa honek agerian jartzen
ditu egungo garraio sistemaren ondoriozko eragin negatiboak eta kanpoko kostuak (kutsadura
atmosferikoa eta berotegi efektuko gasak -BEG-, kutsadura akustikoa, auto pilaketak eta kon-
tsumo energetikoa). Alternatiba hau baztertu egiten da, epe ertainera eta luzera iraunkorra ez den
garraio eredu bat mantentzea suposatzen baitu.
• Sare ereduko alternatiben ingurumen balorazioak kontuan hartzen ditu GBBLAPek ezarritako
lehentasunezko erabiltzailearen profila eta bizikleta bidearen eredua; hórrela, aisialdiko txirrindula-
ria eta hiri barruko edo hiri arteko eguneroko txirrindularia bereizten ditu. GBBLAPek proposatutako
sare eredua aukeratu ¡zana justifikatzeko, esaten da eredu horren funtzionalitatea eta irismena
handiagoak direla, eta eguneroko joan-etorri ez-motordunen aide egiten duen funtzio aniztasun
helburuari erantzuten diola, EAE osorako definitutako ingurumen irizpideekin bat eginez.
• Sarearen trazadura alternatibei dagokienez, bi trazadura aukera aztertu dira: 1) Gipuzkoako
Bizikleta Bideen 2002ko Planean jasotakoa, eta 2) izapidetzen ari den GBBLAPen proposatutakoa.
Kontuan hartu diren ingurumen baldintzak dira: a) Sarearen funtzionaltasuna (hiriguneen, indus-
trialdeen, ekipamenduen eta gune intermodalen eskari potentzialari ematen zaion erantzuna). b)
Ingurumenari dagokionez estrategikoak diren helburuak lortzen laguntzea (motorrik gabeko mugi-
kortasuna areagotzea, atmosferako emisioak murriztea, soinu kalitatea hobetzea). c) Ingurune
fisikoaren gaineko eraginak (lurzoru kontsumoa, espazio natural babestuen gaineko eragina, Ingu-
rumenari dagokionez sentikorrak diren guneen gaineko eragina).
2013/4294 (45/44)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2013ko urriaren 10a, osteguna
194. zk.
- Inpaktuen identifikazioa eta balorazioa: Sakonago aztertu dira GBBLAPen helburuak betetze-
tik nahiz eraikuntza, ustiapen eta sustapen jardueretatik eratorritako ingurumen eragin nagusiak.
• Helburuei dagokienez, alderdi hauek identifikatu, balioztatu eta kuantifikatu dira: motorrik
gabeko mugikortasuna areagotzea, airearen kalitatea hobetzea, berotegi efektuko gasen (BEG)
emisioak murriztea, kalitate akustikoa hobetzea, auto pilaketak murriztea, txirrindularien istripu
tasa murriztea eta intermodalitatea areagotzea. Eraikuntza jarduketei dagokienez, zabaldu egin
da ingurunearen gaineko inpaktuen identifikazioa eta balioztapena, eta ulertu da gehienak batera-
garriak direla. Ondorengo faseetan egingo da balioztapen zehatzagoa.
• Bizikleta bideen kudeaketan eta ustiaketan zehar ingurumenaren gaineko inpaktuak eragin
ditzaketen hiru jarduketa arlo identifikatu dira: erabilera, kudeaketa eta artapena. Tamainagatik,
ulertu da ez dutela eragin garrantzitsurik ¡zango. Erabilerari dagokionez, ingurumenaren gainean
¡zango duen eragina positiboa ¡zango da, airearen kalitatea eta hiri ingurunea hobetu egingo
direlako. Kudeaketari dagokionez - ibilbidez ibilbide aztertu da-, uholde arriskuak, substantzia
arriskutsuen garraiobideekiko gertutasunaren ondoriozko arriskuak eta hurbileko errepideetako
zarata identifikatu dira. Artapenari dagokionez, hauen gaineko inpaktuak aztertu dira: biodibertsi-
tatea, hondakinen sorrera, ustekabeko isuriak, energía eta baliabideen kontsumoa eta jarduera
ekonomikoen sorrera. Bizikleta bideen sustapen jardueretatik (sentsibilizazioa eta komunikazioa)
ondorioztatutako inpaktuak positiboak dira, motorrik gabeko mugikortasuna bultzatzen dutelako.
- Prebentzio eta zuzentze neurriak: Gerora planaren garapen tresnetan landu beharko diren
oinarrizko neurriak edo irizpideak proposatzen ditu. Ingurumen kontrolerako tresnen arabera, bizi-
kleta bidearen trazadura definitzeko prozesu osoan zehar txertatu behar da ingurumen aldagaia.
Planteatzen da, baita ere, alternatibak aztertu behar direla, ingurumenari dagokionez sentikorrak
diren aldeetan dagoen oinarrizko sare planifikatuaren % 31rako. Azkenik, xedatzen du inguru-
men alderdiak kontuan hartu behar direla ondoren garatu behar den Kontserbazio Planean. Era
berean, prebentzio neurriak, neurri zuzentzaileak eta konpentsazio neurriak definitzeko irizpideak
ezartzen dira, bai aurretiazko proiektuetarako, bai eraikuntza proiektuetarako eta baita ustiapen
eta sustapen faseetarako, hainbat ingurumen alderdi kontuan hartuta (landaredia eta fauna; balia-
bideen kontsumoa, eta abar).
Bigarrena.- Onartutako aukera da GBBLAPek planteatzen dueña, funtzionaltasun handiagoa
duelako, Izan ere, horrek berekin ekarriko du ezarritako ingurumen helburu estrategikoak hobeto
lortzea, motorrik gabeko mugikortasunaren hazkundearen, atmosferarako emisioen murrizketaren
eta kalitate akustikoaren hobekuntzaren aldetik. Hórrela, nahiz eta GBBLAPek 2002ko Planak
baino inpaktu handiagoa izan ingurune fisikoaren gainean, inpaktu handiago hori konpentsatu egi-
ten da, azkenean aukeratutako alternatibak irabazia baitakar berekin, mugikortasun iraunkorraren
aldetik.
Hirugarrena.- Ingurumen eraginen jarraipenari eta kontrolari dagokion Gainbegiratze Progra-
mak hainbat adierazleren kalkulua dakar berekin. Bestalde, exekuzio fasean planteatzen dira
obrako proiektu indibidualen edukiaren beraren gaineko kontrola, eta ingurumen eraginen azter-
ketak - obretan garatutako zaintza proiektuak ere aztertuz-, aurretiazko proiektuak eta eraikuntza
proiektuak idazterakoan, nahiz ondoren obretan egingo diren ingurumen zaintzetan, kontuan hartu
beharko diren jarraibideak eta gomendioak laburbilduko dituen txostena egiteko. Obretako zaintza
planak diseinatzeko eta, ondoren, kudeaketa eta ustiaketa faseetan jarraipena egiteko hainbat iriz-
pide ere definitzen dira, bideak mantentzeko eta artatzeko lanek eragindako ingurumen inpaktuen
eta arriskuen bilakaera aztertuta.
2013/4294 (45/45) | |