| Extracto del fichero OCR | 5/22/13
Oarsoaldeato Estola Ki rol era blzlkletaz | Lezoto Unibertsitateto Udala
Oarsoaldeako Eskola Kirolera bizikletaz
Euskaltel-Euskadi taldeko Mikel Astarloza txirrindulariak eskualdeko bide-
gorri batean Eva Getariarekin topo egin du; Elizaldeko Eskola Kiroleko
koordinatzailea da bera. Mikel harrituta dago, larunbat goizean bide-
gorrian hainbeste neska-mutil batera ikusi dituelako bizikletan, eta Evari
galdera batzuk egin dizkio:
Harrituta gelditu naiz horrelako haur tropela bizikletan ikusita, zertan
zabiltzate?
Errenteriako Eskola kiroleko partidetara goaz denak batera.
Egia esanda, ez dut inoiz egitasmo honen berri izan. Nolatan bururatu
zaizue aukera hau?
Oarsoaldeko Eskola Kiroleko lan-mahaian sortu da ideia. Bertan 4 udaleko
Eskola Kiroleko eragile guztiak elkartzen dira: udaletako kirol teknikariak, Eskola
Kirola egitasmoko teknikariak eta eskualdeko ikastetxeetako Eskola Kiroleko
koordinatzaileak. Bizikletan mugitzeko egitasmoa denon artean egin dugun
apustua izan da eta, eskualdean dagoen elkarlanari esker, indarra hartzen ari da.
Zein da egitasmoaren helburua?
Eskola Kiroleko larunbatetako partidetara, normalean, kirolariak kotxeetan
joaten dira: kotxe bat haur bakoitzeko. Astebururo 60 partida inguru jokatzen
www. I ezo. net/al bi steaWki rol a/16228
1/3
5/22/13
Oarsoaldeato Estola Ki rol era blzlkletaz | Lezoto Unibertsitateto Udala
dira eskualdean, eta 1000 haur inguru mugitzen dira. Horregatik, gaiari heldu
diogu eta gure eskuetan dagoen irtenbide bat proposatzea erabaki dugu:
eskualdeko bidegorri sareaz baliatzea, eta talde-antolakuntzan oinarrituta kirol
instalazioetarako joan-etorriakbizikletaz egitea.
Zeintzuk dira erabili dituzuen garraiobide alternatiboak?
Hasiera batean bizikleta sustatu nahi izan dugu, baina azken finean
ingurumenarekiko jasangarria den beste edozein garraiobide erabiltzea ere
zilegi delà iruditzen zaigu: topoa, autobusa edota modan dauden bestelako
gurpildun patineteak.
Nola antolatu zarete?
Ekimena lan-mahaitik bultzatu da nagusiki, baina praktikan ikastetxeetako
eskola kiroleko koordinatzaileek dute garrantzia informazioa zabaltzeko garaian
eta gurasoak animatzeko momentuan. Baina garrantzitsuenak gurasoak dira,
zalantzarik gabe.
Zer moduz atera dira hasierako esperientziak?
Oso ongi atera dira hasierako probak, ikaragarri gustura gaude. Aipatu dudan
bezala, gurasoen laguntza ezinbestekoa da horrelako ekimen bat arrakastatsua
izateko. Oiartzundik Fanderiara, Galtzarabordara edota Lezora joateko, aukera
paregabea dugu eta, bide batez, haurrek kirola egiten dute, bidean ondo
pasatzen dute, partida jokatzen dute etaberriz pedalei eraginez, etxera
bueltatzen dira.
Errepikatzeko moduan?
Eguraldiak aukera ematen duen bitartean, ahal dugun jardunaldi guztietan
errepikatuko dugu esperientzia hori, ohitura bilakatu arte, hori baita benetako
helburua. Ekimen honen bidez, kutsadurari aurre egiten diogu eta bizikletaren
erabilera sustatu eta ohitura osasuntsu bat zabaltzen dugu.
Zalantzarik gabe, mugikortasun iraunkorraren aldeko apustu sendoa da
Oarsoaldeko hainbat ikastetxetan zabaltzen ari dena. Oiartzungoak aitzindariak
izan dira egitasmo honetan, baina azkeneko jardunaldietan eskualdeko beste
ikastetxe batzuk gehitu dira. Poliki-poliki egitasmoa zabaldu nahi da, ea epe
ertainean ohitura bilakatu daiteken; horretarako, Eskola Kiroleko gurasoak
www.lezo.net/albi steals rol a/16228
2/3
5/22/13
Oarsoaldeato Estola Ki rol era blzlkletaz | Lezoto Unibertsitateto Udala
animatu nahi ditugu, haien parte-hartzea ezinbestekoa baita. Ikastetxeetako
Eskola Kiroleko koordinatzaileekin harremanetan jartzeko gomendatzen dugu,
haien bitartez, modu egokian mugimendu horiek antolatu daitezen.
Gehitu iruzkin berria
www.lezo.net/albi steals rol a/16228
3/3 | |