Zikloteka
Centro de documentación
de la Bicicleta
equis (antes twitter) zikloteka instagram
IDTítuloÁmbitoAño 
966 Lanera bizikletan.
Fuente: Donostia: Sindicatos: 30-10-2009
Formato: DIGITAL
Idioma: Euskera
Etiqueta: Sensibilización y consejos para el uso de la bicicleta
Gipuzkoa 2009
Extracto del fichero OCRLANERA BIZIKLETAN Erakunde sindikalen baitan gero eta kezka handiagoa da Gipuzkoan mugikortasun iraunkor eta segurua ziurtatuko duen eredua bilatzea. Guztiok ezagutzen ditugu zer nolako ondorioak dituen motor-ibilgailuen erabilera neurrigabeak langileen osasunaren eta segurtasunaren gain: hildako eta zauritu ugari eragiten dituzten istripu kontaezinak, gure herri eta hirietako kutsadura atmosferiko eta akustiko handia, bihotz-arnasketako gaixotasunak eta estresa areagotzea, C02aren isurketa gero eta handiagoak, klima-aldaketa azkartzea, kaleetako segurtasun ezako sentipena larritzea, lurra neurri handi batean garraiorako okupatzea, lurraldea artifizialtzea, biodibertsitatea galtzea, gastu publiko erraldoia horretarako izatea... Lan kontuek behartuta egiten diren desplazamenduak dira Gipuzkoan egiten diren gehienak, hortaz, langileek egunero motor-ibilgailu pribatuetan (auto zein motorretan) egiten dituzten bidaiak pixkana-pixkana oinez, bizikletaz eta garraio publikoan egitera pasatzea, oraingo ereduari plantea dakiokeen edozein alternatibaren ardatza izan behako litzateke. Agiri hau sinatzen dugun erakundeok, kontaezineko ekimen politiko, sozial eta teknikorekin bat etorriz, uste dugu garraio iraunkorrarako edozein estrategiaren oinarrizko lanabesa delà bizikletaren erabilera. Bizikletaren erabilera areagotuz, desplazamendu-behar asko eta askori irtenbide eraginkorra eta ekologikoa ematen zaie, trafikoko eta ingurugiroko hainbat arazo saihestuz, eta osasun-gastuetan milioika euro aurreztuz. Bizikleta, hiri barruko eta hiri arteko ibilaldietarako garraiobide zalua da. Ez du kutsatzen, isila eta merkea da; distantzia txiki eta ertainetarako azkarra da, mesedegarria osasunarentzat, ekonomiarentzat, eta ingurumenaren kalitatearentzat. Zerbaitegatik ¡zango da mundu osoan 1.000 milioitik gora lagunek aukeratzen dutela egunero mugitzeko, munduan gehien erabiltzen den ibilgailua baita. Bizikletan ibiltzea errazten duten baldintzak sortzen badira, segurtasuna hobetuz eta garraio publikoko sistemekin konbinatzeko erraztasunak emanez, jende guztiak jasoko ditu onurak: mugikortasun hobea eta irisgarritasun errazagoa. Badira bizikletaren erabilera hedatzea eta indartzea errazten duten elementu garrantzitsuak, hala ñola autoan egiten diren ibilaldi asko oso laburrak izatea, bizikletaren jabeak, eta bizikletan ibiltzen dakitenak hain ugariak izatea, edota hiritarren artean ibilgailu horrek duen irudi bikaina. Ziur gaude gaur egun bizikletan ibiltzeko oztopo diren eragozpenak kenduz gero asko ugarituko liratekeela eguneroko txirrindulariak. Enpresaren ikuspegitik, bizikletan oinarritutako mugikortasuna suspertzeak hainbat onura dakartza: - Laneko absentismoa gutxiagotu egiten da eta produktibitate-maila gora joaten da, langileak osasun hobean daudelako, sasoian eta estres gutxiagorekin. - Enpresako langileak bizikleta asko erabiltzen dutenean, enpresaren gizalegea eta ingurumenaren gaineko kezka agerian jarriaz, harén irudia hobetu egiten da. - Bizikletaren erabiltzaileak ugaritzen direnean, errepideetako auto-pilaketak gutxitu egiten dira, bai banaketa- eta merkantzia-garraioko zerbitzuak eta baita garraio publikoa ere irabazle izanik, trafiko-itoaldietan galdutako denborak gutxitu egiten baitira. - Puntualtasuna hobetu egiten da, gutxitan geratzen baitira txirrindulariak trafikoan harrapatuta. - Langileen kotxeak aparkatzeko behar diren lursailetan inbertitzekoa gutxiago izateaz gain, lehen autoak aparkatzeko jarritako lekua enpresaren beste beharretarako erabil daiteke. Zerbitzu-bizikletak erosteko eta bizikletentzako aparkaleku seguruak moldatzeko enpresak inbertitu behar dueña, gaur egun autoak aparkatzeko lursailetan gastatzen dena baina askoz gutxiago da. Aurreko gogoeta guztiak kontuan hartuta, agiri hau sinatzen dugun erakundeok, honako hauetarako konpromisoa hartzen dugu jendaurrean: 1. Gure ekintza sindikalaren bidez (sektoreko eta enpresako lan-hitzarmenen bidez, negoziazio-mahai, plataforma, kanpaina sindikal eta abarren bidez) bai erakunde publikoei, bai enpresen arduradunei erreklamatuko diegula lantokietara irispide seguruak eta erosoak ziurtatzea garraiobide iraunkorretan, eta bereziki bizikletan. Bidegorriak eraikitze edo hobetzea, bizikletentzako aparkaleku seguruak egitea, zerbitzuko bizikletak eskaintzea, edo bizikletaren erabilera suspertzeko kontzientziazio-ekintzak aurrera eramatea izan daitezke arlo honetan bultza daitezkeen ekimen batzuk. 2. Desplazamenduen arloan gertatzen diren arazoak konpontzeko enpresek ardura har dezaten marko legal eta finantzarioa eskatzea, garraio publikoak eta ez motordunak sustatzeko asmoz. 3. Gure afiliatuen artean bizikletaren erabilera sustatzea, eguneroko garraiobide gisa, eta bereziki lantokietara joateko; horretarako, bizikletak dakartzan onurak eta abantailak hobeto ezagutzeko, eta hartaz sentiberatzeko eta zabaltzeko ekimenak sustatuko dira. 4. Gure koadroei zuzendutako formazio-ekintzak aurrera eramatea, prestakuntza on bat lor dezaten oraingo garraio-ereduak sortzen dituen arazoen gainean, eta langileen desplazamenduetarako irtenbide seguru eta sustengagarrien gainean. 5. Bizikletaren erabileraren aldeko lana egiten duten hiritar erakundeekin lankidetza aktiboa aurrera eramatea, lan-munduko bizikletaren gaineko mugikortasunaren esparruan ekintza bateratuak gauzatzeko xedez. Donostian, 2009ko urriaren 30ean CC.00 ELA ESK LAB STEE-EILAS UGT