Zikloteka
Centro de documentación
de la Bicicleta
equis (antes twitter) zikloteka instagram
IDTítuloÁmbitoAño 
963 LEHENDABIZI Proiektua. Bidegorri sarea Gipuzkoan barne.
Fuente: Donostia: 22-06-1998
Formato: DIGITAL
Idioma: Euskera
Etiqueta: Programas y actuaciones peatonales y ciclistas, Inversiones públicas
Gipuzkoa 1998
Extracto del fichero OCRi EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne 1. SARRERA Bizikletak ez du kutsatzen, isila da, ez du ia tokirik hartzen, mugimen- duen askatasun handia eskaintzen du, eta distantzia txiki eta ertainetan (5-8 kilómetro artean) hiri barnean garraiorik azkarrena da. la ez du energiarik kon- tsumitzen, eta oinezko batek behar dituen kalorien laurdenarekin hirukoiztu edo laukoiztu egiten du honen abiadura. Diru gutxirekin eskuragarria da, eta man- tenua erraza eta merkea da. Gainera, mugikortasunarekin batera soin ariketak egitera behartzen gaitu, honela zenbait gaisotasun prebenituz. Estrés eta agre- sibitate maila murrizten duen heinean giza harremanak suspertzen ditu, eta na- tura, herri zein hiriarekin harremana bultzatzen du. Arrazoi hauek guztiak direla medio 1.000 milioi gizakik erabiltzen du bi- zikleta bere ohiko joan-etorrietarako, munduko garraiorik erabiliena bilakatuz honela. Europako erakunde publiko ugarik aitortu dute bizikleta erabiltzeak di- tuen alderdi onak1, honela tokiko udalak bultzaraziz bizikletaren erabilera sus- pertzera garraiobide modura. Bizikletaren aldeko politikak garraiobide eta aisialdirako garraio bezala, erabiltzaileen onurarako izateaz gain, ekitate eta giza komunikazioaren aldeko apustu bat bezala ulertu behar dira: gizakien mugikortasuna eta autonomía handitzeagatik; kutsadura murrizteagatik; bizilagunen osasuna hobetzeagatik; inguruko eta bakoitzaren gozamena suspertzeagatik; hala ñola gure belaunal- diekiko ardura aukera bat, euskorragoa eta bizigarriagoa den gizarte eredu ba- ten aide konpromezua hartuz. 1 Adibide gisa, hiriko garraiobide gisa bizikletaren aldeko A-2-183/86 ebazpena, 1986.ean Europako legebiltzarrean onartua; edo, 1990.ean Europar Batasuneko Batzordeak egindako gomendioak “Hiriko ingurugiroari buruzko liburu berdean”] edota Komunitate Europarren Batzordeko XI. Zuzendaritza Nagusiak ingurugiroko hainbat adituri eskatutako “Ciudades sos- tenibles europeas” (Brusela, 1996) izeneko txostenean egindako gomendioak; baita ere 1998ko maiatzaren 8an Eusko Legebiltzarrak onartutako “Proposición no de ley referente a la adapta- ción de las normas de circulación a la práctica del ciclismo” izenekoa. Gogoratu, bestalde, bizikletaren erabilera suspertzea 1996.ean Europako Batzordeak hartutako helburuarekin bat datorrela, 2010. Urterako errepideetako garraioak sortzen dituzten gasen %65-70 murrizteari dagokionez -1- i EL LEHENDABIZI Proiektua Bidegorri sarea Gipuzkoan barne Egoera honek dakarren ondorio nagusia txirrindulariek jasaten dituzten istripu kopuru altua da. 1990-94 urte bitartean Estatu Espainolean 16.400 txi- rrindulari trafiko istripuen biktima izan ziren, hauetatik 760 baino gehiago hilak suertatu zirelarik2. Txirrindularitza egiten den baldintzatan egiteak bizikleta erabiltzen ez duen jende askoren arrazoi nagusia da, baina goian aipatutako modu batean edo bestean erabiltzera prest legokeena, segurtasun eta erosotasun baldintza minimo batzuk bermatuko balira. Benetan uste dugu jende kopuru altua txirrindulari potentzial izendatu daitekeela eta txirrindularientzat azpiegitura ziur eta erosoak egitearen aide agertuko liratekeenak. Badira gaitasun hori adierazten duten hainbat datu eta proiektu honi gorputza ematen diotena: • Gipuzkoako senideen %52ak bizikleta bat gutxienez du etxean3. • Donostiako datu batzuk4 -baina Gipuzkoara estrapolagarriak dudarik gabe- donostiarren %71k bizikletan ibiltzen dakiela diote. • Aipatu ikerketak bizikleta erabiltzen ez duen %25a hau erabiltzera prest legokeela dio, segurtasun baldintzak landuko balira. • Gainera, Gipuzkoan egiten diren desplazamendu gehienak distantzia laburrekoak dira. Eta distantzia labur hauetan bizikleta da garraiobide egokiena, garraiorik azkarrena baita atez-ateko hiri desplazamendu- etan 5 kilómetro baino laburragoak diren distantziatan5. Honela, 5 km baino laburragoak diren desplazamenduak dira 6 urte- tik gorako ikasleek egiten dituztenak bere etxeetatik eskolara %71ren 2 Datuak 1995ean Diputatuen Kongresuan “Txirrindularitza eta bide segurtasun a”-ri buruzko ponentziak egindako txostenetik hartu ditugu. 3 “Encuesta de Condiciones de Vida. 1994’. EUSTAT, 1996. 4 “Encuesta sobre la generación de viajes en el municipio de Donostia-San Sebastián”. ARALDI, S.A. enpresaren gidaritzapean 1988an eginda Donostiako Udaleko Plan Orokorreko Bulegoak eskatua. 5 A. SANZ. “La bicicleta en la ciudad. Manual de políticas y diseño para favorecer el uso de la bicicleta como medio de transporte”. Ministerio de Fomento. Madril, 1996. -2- i EL LEHENDABIZI Proiektua P Bidegorri sarea Gipuzkoan barne kasuan eta %63an langileek bere lantegira egiten dituztenak6. • Aipatzekoa da garraiobideei buruz gipuzkoarrei galdetu zaien aldi bakarrean, Urbina-Maltzaga ardatzaren eraikuntzaren prozesuan Eusko Jaurlaritzak sortutako Parte Hartzeko Interbentzio taldetan hain zuzen ere, lehen postuan aukeratutako proposamena “Oinezko eta txirrindularientzako bideak egitearen aldeko taldea"-rena izatea, bere 3 puntuetako azkenekoan honako hau eskatzen zuena: “Epe luzeago batera oinezko eta txirrindularientzako bide sare garrantzitsu bat eraiki dadin Euskadin barrena, biztanleek oinez edo bizikletaz desplazamendua egiteko aukera izan dezaten, herri batetik bestera eta bailara artean". • Azkeneko datua gizartea eta administrazioaren arteko harremanetan askotan gertatzen denaren adierazgarria da, alegia arduradun politi- koek batzutan herritarren hainbat gairi buruzko iritziaz duten pertzep- zio okerra, bizikletaren aldeko neurriak hartzeko jarrerarekin gerta- tzen den bezala. Esandakoaren adibidea da Europa osoko herritar eta arduradun politi- koei egindako galdeketa7 (UITP-CEE, 1992), non ikusten zen herri- tarren %71 txirrindularien aldeko neurriak hartzeko aldekoak zirela kotxeen trafikoaren inguruan. Arduradun politikoek, aldiz uste zuten herritarren %48a baino ez zela halako neurrien aldekoa ¡zango. Eta arduradun politikoen %80a bizikletaren aldeko neurrien aldekoa zen. • Azkenik, 1998ko maiatzaren 8an Eusko Legebiltzarreko Plenoak “Proposición no de ley referente a la adaptación de las normas de circulación a la práctica del ciclismo" izeneko araua aho bâtez onartu zuen. Proposamen horretako 4. puntuak honako hau dio: “Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritza eta Foru Diputazioei eskatzen dio EAE-ko bide-azpiegiturak eraiki eta garatzen di- tuenean bizikleten zirkulaziorako leku espezifikoak kontuan izan ditzaten, horretarako diru pubiikoak zuzenduaf. 6 EUSTAT, op. cit. 7 CETUR. “La ville. Solution vélo”. Imprimerie Nationale. Paris, 1992. -3- i EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne 2. BIZIKLETAK, GIZARTE EUSKORRA ETA BIZI KALITATEA Proiektu hau ez dago bizikleta kirol gisa erabiltzen duenari zuzenduta, gipuzkoar biztanlearen gehiengoari baizik, hau da, gaur egungo egoeran bizi- kleta hartzeari beldur diotenei edo nekez hartzen dutenei; hau da, inguru atse- gin, erakargarri, lasai eta eroso batean bizikletan ibiltzeaz gozatu ezin dutenei. Proiektuak bilatzen dueña zera da:biztanlegoaren gehiengoak, adin tartea eta egoera soziala mugarik jartzen ez duelarik, bizikletaz lanera, esko- lara, dendetara eta abar joateko aukera erreala izan dezan; bere ingurua bizi- kleta baten aulki gainean ikusteko aukera izan dezan; Gipuzkoan dauden geo- grafía eta ingurugiroko balioak, hala ñola errekurtso kulturalak bizikletaz ezagu- tzeko aukera izan dezan; hau guztia, inguruaz gozatzeko erritmo onean eta zeharkatzen den lurraldearekin harreman naturala eta zuzena edukiz. Geroz eta gehiago dira landa guneekin harremanetan aisialdia igaro- tzeko lekuak bilatzen dituzten gizakiak, naturarekin bat etorriz eta kirol pixka bat eginez. Zentzu honetan, txirrindularitza garraio modu bikaina da. Bizikleta baten gainean egindako turismo aktibo eta ekologiko hau bila- tzen duten askok beste eskualde batzuetara joateko beharrean sentitzen dira (Landetara adibidez) edo beste Estatu batzuetara (Holanda edo Danimarkako txirrindularien sare nazionaletara, Danubio eta Rineko txirrindularien bideetara, 5 Estatu baino gehiago zeharkatzen dituztenak)8. Guk uste dugu Gipuzkoan bizikletentzako bide sare bat guztiz eginga- rria, gomendagarria eta onuragarria gerta litekeen ekimena izan daitekeela Gi- puzkoako gizartearentzat bere osotasunean. Proposamen hau Gipuzkoako lurraldean zehazten da, arlo askotan hainbatetan burn izan dena, eta horien artean bizikletaren arloan. Gipuzkoan sortu ziren Estatu mailan bizikletak produzitzeko lehen olak eta hemen izan di- tugu txirrindularitzari dagokionez nazioarteko ikuskizunik gehienak. (Munduko 8 Ikuspegi turistiko batetik egiazko zikloturista hauen ezaugarriek bat egiten dute helburu turis- tikoetarako interes handia duten bezeroen profil soziologikoarekin: diru sarrera altukoak, ingu- rugiroarekin errespetu handikoak, eta ondare kultural, ingurugiroko eta gastronomikoarekin zerikusia duen guztia bilatzen dutenak. -4- i EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne Txirrindularitza Txapelketa, Frantziako Tourreko etapak...). Bestalde, Gipuzkoa ezaguna da bere biztanleek txirrindularitzan duten zaletasunagatik. Horren froga dauden txirrindulariak - Estatu Espainol mailan fitxa gehien duenetariko bat-, txirrindularitzarekin zerikusia duten ekitaldiek mu- gitzen duten jendetza, hala ñola hiri barruko garraiobide gisa jasan duen gora- kada ditugu9. Gure gizartea etorkizunak dakartzan lehiak gainditzeko prestatzen da etengabe. Bada garaia, beraz, Gipuzkoak hurrengo milurterko gizartea presta- tzeko salto kualitatibo bat eman dezan, bizi kalitatearen oinarriekin bat, inguru- giroaren babesa eta ondorengo belaunaldiekin konpromezua hartuz, gure in- guru naturala eta kulturalaren ezagutzaren sustapenarekin. Gipuzkoak hautsi behar du era eraginkorrean bizikleta garraiobide gisa erabiltzearen aurka duen katearekin: Administrazioak ez ditu sustatzen ezta babesten ere txirrindulariak, esanez bizikleta ohiko desplazamendurako dituen txirrindulari kopurua murritza delà; bizikletarako neurri sare eroso eta seguruak ematen ez direnez, ez dira bultzatzen potentzialki txirrindulari izan daitezkee- nak. Maila honetan garrantzi handiko ekimen bat Gipuzkoan bidegorri sare bat sortzea litzateke, bai bertakoak baita atzerritarrak ere lurraldea berrezagu- tzeko aukera izanez, garraio modu eroso, ekologiko eta atsegina aukeratuz aldi berean. Halako ekimen publiko batek bizikletaren erabileraren sustapenerako, garraio eta aisialdiari zuzenduta, politika integralaren lehen harria suposatu beharko luke. Politika honek elkardependentziako ikuspegi global batetik bizi- kletaren erabileran zerikusia duten eta baldintzatzen duten elementu desberdi- nak landu beharko lituzke, eta gai honekiko dagokion erakunde eta agente so- zial desberdinen konpromezua lortu. Hiri arteko errepide hauen azpiegitura honek giltzarri bat suposatzen badu ere bizikletaz egiten diren desplazamenduko baldintzen hobekuntzan, ba- dira bizikletaren erabilera baldintzatzen duten beste zenbait faktore, hala ñola azpiegitura honen jarraipena hiri eta herrietan barne; bizikleta eta garraiobide Donostiako Udaleko Plan Orokorreko Bulegoak ARALDI, S.A. enpresari 1988an eskatutako inkesta batek 6 urte baino adin handiagoko donostiarren %2.9k bizikleta erabiltzen zuela ohiko garraio-bide bezala hirian zehar mugitzeko. 1997an Donostiako beste kontaketa batzuen da- tuek txirrindularien kopurua gero eta goruntzago doala diote. -5- i EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne kolektiboak konbinatzeko aukera; bizikleta aparkalekuak; garraio motordunak lasaitzeko neurriak; bizikletentzako aholkatutako ibilbideen diseinua... Proposatutako ekimena beste alor batzutan jorratutako ekimenekin ha- tera bultzatu beharko litzatekeela uste dugu sortutako efektu sinergikoak me- sede egin diezaion, honela herri mailako garapena eta lanpostu euskarrien sorkuntza sustatuz. Aipaturiko arloen artean leudeke: - Turismoaren sustapena eta ostalaritzaren azpiegitura: aterpetxe, landa-turismo etxe, kanpin, bizikleta geltokien sorkuntza eta sustapena (bazkari eta edari zerbitzuekin, dutxak, alojamendua, bizikletentzako tres- nen salmenta, konponketak, janari denda...). - Ingurugiroaren mantenua eta hobekuntza: birlandaketa eta basoen mantenua, bide eta pisten garbiketa, paisaiaren hobekuntzarako ekime- nak... - Ahaztutako ondare arkitektonikoaren berreskurapena: trenbidearen az- piegi-turari lotutako eraikinen berreskurapena erabilpen berriei egokituz (ingurugiro-koak, kulturalak eta ostalaritzakoak adibidez). - Ingurugiroaren heziketaren sustapena: natura eskola eta ingurugiroaren ulertze zentroen sorkuntza; zuhaitz, leku, ondare arkeologiko eta abarren adierazpena. - Kultur eta aisialdirako zerbitzuen sustapena: talde gidarien enpresei la- guntza edo sorkuntzarako bultzada, ekomuseoak, gastronomía, bizikleten alokairua eta konponketa, bizikletentzako tresnen salmenta... - Bidegorriaren sarearentzat bereziki diseinatutako, ekoiztutako eta ezarritako seinale jokoa. - Proiektua aurrera eramateko ateratako hasierako lan-esperientziatik au- toen-plegu taldeak suspertu. Lan munduan sartzeko proiektu zabal batean egokitutako programa bat egiteko oso egokia den proiektua deritzogu bidegorri sare honi. Bertan lan- gabezian diren kualifikazio eta maila tekniko desberdineko pertsonek har lezakete parte: makinak gidatzen dituztenetik injineru, abokatu eta geogra- foak arte. Gipuzkoako Foru Aldundiko bulego teknikoen gainbegiratuarekin proiektuaren maila desberdinetan (ingurugirokoa, errepideena, ekonomikoa, -6- i EL LEHENDABIZI Proiektua Bidegorri sarea Gipuzkoan barne geografikoa, turistikoa, kirolari dagokiona...)kooperatiba edo UTE antzeko enpresa txikien sorkuntza bultza daiteke, bere lehen lanaren bila dabiltzan gazteen eta esperientzia duten langabetuen artean sortutakoa. Bidegorriez10 ari garenean (bizikleten desplazamenduetarako bereziki egokitutako bideak, motorretatik eta oinezkoetatik bereiztuta) eraikuntza eta erabileran ingurune eta ingurugiroan kalte gutxi sortzen duten bideen azpiegi- turaz ari gara; hauek oso erabilgarriak dira erabiltzaileei ziurtasun maila altua bermatzen baitie; era berean, une honetan txirrindularia ez den jende asko erakar lezakete bideek igarotzen dituzten lekuen diseinua interesgarria balitz. Alemanian egindako azterketetatik jasotako datuek, eta Holandan egindako beste batzuek berretsitakoak, bizikletentzako bereziki egindako bi- deek %60an murrizten dituztela txirrindulariek jasandako istripuak diote11. Kasu hauetan istripuak gertatzen direnean gainera, %30 batean bidegorriak errepi- deekin gurutzatzen direnean gertatzen dira. Bidegorriak errepideetatik bereizten badira eta bidegurutzeak maila desberdinean eraikitzen badira %90ean jaitsi daitekeela istripuen kopurua uste da. Bidegorriek, Gipuzkoa mailan, pasadizo izaera (7 herrialdetan besterik ez dezakegu aurki halako ekimenik: Arrásate, Donostia, Hondarribia, Irun, Oiartzun, Urretxu-Zumarraga eta Zarautz) dute, luzera eskasekoak (orotara, 17 km.) dira eta ez dira, inondik ere, herri arteko komunikabideak12. Gipuzkoako bidegorri sarea gauzatzeko proiektuak ez du zertan koste ekonomiko handirik izan behar eta edozein modutan ere garraio motordunen- tzat egindako errepideak baino askoz merkeago izango da. Azken finean, Gi- puzkoa eta bere biztanleen ongizate eta bizi kalitatea hobetuko lukeen inbertsio bat litzateke. 10 Bizikletak ibiltzeko bereziki egokitutako bideak, trafiko motordunetatik eta oinezkoengandik bananduta. 11 Bello-Morales, A. eta Fonseca, J.M. “Manual para el planeamiento, proyecto y ejecución de pistas ciclistas”. Asociación Española Permanente de los Congresos de Carreteras. Madril, 1985. 12 E. Bergua eta J. Benaito: “Las vías ciclistas en el Estado español’. Velo-City’97-ko po- nentzietako liburuan, 251-4 orr. Bartzelona, 1997. -7- i EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne Gaur egungo ingurugiroarekin errespetagarria litzatekeen ekimena li- tzateke, gure oinordekoena hipotekatu gabe eta orekatua eta bizigarria den he- rri eta hiri ereduarekin bat etor litekeena. Era berean, merkea eta ingurugiroare- kin errespetagarria den azpiegitura honek Gipuzkoako lurraldearen ezagutza atsegin, naturala eta sakonagoa izatera bultzatuko gintuzke. Bestalde, ez dugu ahaztu behar lurralde eta herri mailako bidegorri sa- reek dakarzkiten etekin ekonomikoak, egindako inbertsioa epe laburrean amor- tizatuz. - Honela, Danubioko ibilbide ziklistan (Passau-Viena-Hainburg), Austrian, ko- rri-dore honetan zehar pasatzen diren turisten %90ak egiten du gaua bertan, eta txirrindulariek batez beste 30 ECU gastatzen dituzte egun bakoitzeko13 - Alemaniako Mosel eta Sarre-ko bidegorriak erabiltzen dituzte txirrindulariek, Danimarkako Bizikleta Sare Nazionala bisitatzen duten bezala, batez beste 50 ECU gastatzen dituzte egun bakoitzeko. - Funen-en (Danimarka) egindako zenbait azterketek honako hau azalaratzen dute: bizikletaz mugitzen diren turistek autoz mugitzen direnak baino gastu per capita altuagoa dute14 - Holanda herriko bidegorri sarea erabiltzen duen zikloturista batek batez bes- teko 7 egun igarotzen ditu alojamendu turistikoetan. Azkenik, bidegorri hauek, ahal den neurrian behintzat, oinezko eta el- barrituen desplazamenduetarako balio ahal izatea komenigarria litzateke, bide hauen erabiltzaile mota desberdinen segurtasuna bermatuz beti ere. 13 Aipatzen diren datuak “European Cycle Routes. A report on national and international de- velopments” izeneko txostenatik atera ditugu. SUSTRANS. Bristol, 1997. 14 Halako kasutan joera nagusiak frogatzen du zikloturistek gainontzeko turistek baino denbora gehiago egoten direla inguru batean eta fardel gutxiago ere eramaten dute. Hau guztia kontuan hartuta baita duten erosoahalmen handiak eta eskaintza kultural, ingurugiroko eta gastronomi- koaren estimazio handiak ere esplikatzen dute egiten duten gastu handia. -8- i EL LEHENDABIZI Proiektua Bidegorri sarea Gipuzkoan barne 3. ESTATU DESBERDINETAKO BIZIKLETA SAREEN AURREKARIAK 1. Amerikako Estatu Batuak Amerikako Estatu Batuetan herriez gaindiko txirrindulari bideak 60. ha- markadaren erdialdean sortu ziren jada, trenbide zaharrak birmoldatu eta motorrik gabekoentzako bide bilakatu zirenean (rail to trail). Bide hauek jendeak aisiaz disfrutatzeko pentsatuta egoteaz gain, igarotzen den herri desberdinak elkartzeko ere egina dago, honela zerbitzu bat eskainiz la- nera, eskolara edo dendetara bizikletaz joatea erabakitzen dutenei. 1993. urtean bide sare honek 10.600 km.15 baino gehiagoko luzera zuen, eta urte horretan bertan, eta azpiegitura horri esker, 76.000.000 despla- zamendu egin zirela kalkulatu zuten. 2000. urterako mugikortasun ez mo- torduneta-rako 16.000 km. bide berreskuratu izatea aurrikusten dute. “Greenways" programak (bide berdeak) eta oinezko eta txirrindularien- tzako beste zenbait azpiegitura lege baten bitartez finantziatzen dira neurri handi batean (Intermodal Surface Transportation Efficiency Act) Estatu Batuetako kongresuak onartua 1991. urtean eta autopistei zuzendutako aurrekontuen portzentai bat honelako proiektuetara desbideratzea behar- tzen dueña. Lege honi esker, 6 urtetan zehar indarrean izan den fondo federalen eskutik bizikletentzako errepide azpiegituretarako sorkuntzan 1.018,4 milioi dolar inbertitu dira. Lehentasuna ematen zaie bizikleta ga- rraio bide bezala sustatzen duten proiektuei, aisialdira zuzenduta daude- nen aldean. 2. Quebec Quebec-en (Kanada) antzeko adibide bat aurkitzen dugu, 1992. urtean “Quebec txirrindulari planean eta korridore berdeak 2000. urterako" tes- tuinguruan, gobernuak “La route verte" (ibilbide berdea) ekimena gauza- tzea onartu zuen. Ibilbide hau 2002. urterako bukatua egongo da, une ho- rretan 3.400 kilometroko bide jarraia ¡zango duelarik, ekialdetik mende- baldera Quebec zeharkatzeko aukera emango dueña, 200 udalerri modu 15 P. Harnik. “Programa de “Greenways” sobre los ferrocarriles desafectados de servicio en los Estados Unidos”. Seminario de experiencias de utilización alternativa de infraestructuras ferro- viarias en desuso: Vive la vía. Fundación de los Ferrocarriles Españoles. Madril, 1994 -9- i EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne seguru batean elkartuko dituena eta Estatu Batuetako beste zenbait bi- degorri sareekin elkartzeko aukera emango dueña. Ekimen honek 88,5 milioi dolar kanadiarreko aurrekontua du eta honetan ministeritza desberdinek hartzen dute parte, hala ñola Garraioa, Gazteria, Enplegua, Turismoa.... Aurrekontu honen zati handi bat gazteen enplegua sortzeko erabiltzen da, eraikuntzan, hirigintzan edota ingurugiroaren ho- bekuntzan. Atal ekonomikoan, “La route verte” proiektuaren txirrindulari erabiltzaileek urtero 41,4 milioi dolarreko gastua egingo dutela aurrikusten da16. 3. Erresuma Batua 2000. urterako bidegorri sare handi bat izateko apustua egiten duen beste estatu bat Erresuma Batua da. Data horretarako “National Cycle Net- worlc”-ek (Herri mailako Bizikleta Sarea) luzeran 6.000 kilometroko bide- gorriak ¡zango ditu, honela Erresuma Batua zeharkatu ahal ¡zango da ipa- rretik hegoaldera inolako etenik egin gabe. Herri mailako sare honen garapena egin ahal izateko 183,5 milioi libra es- terlina inbertitzea aurrikusten da17. Gaur egun, Bristol eta Bath hiriak elkartzen dituen bidean (20 km.), adibide bat jartzearren, 1.000.000 desplazamendu egiten dira bizikletan urtero. 4. Suitza Suitzako gobernuak hainbat txirrindulari talde eta txirrindularitzako era- kunde eta enpresekin batera “Veloland Schweif izeneko proiektua mar- txan jarri zuen. Bertan proposatzen dira Suitza osoa zeharkatuko duten txirrindularientzako 9 ibilbide handi18. 16 “La Route verte”, ale berezia. Vélo Québec, 1995eko irailekoa. 17 P. Insall. “A strategic approach to the promotion of cycling in Britain: the UK National Cycle Network. Velo-City’97-ko ponentzietako liburuan, 151-4 orr. Bartzelona, 1997. 18 SUSTRANS, op. cit. -10- i EL LEHENDABIZI Proiektua Bidegorri sarea Gipuzkoan barne Sare horretako lehenengo 2.500 km. datorren ekainean inauguratuko dira, Batasun Federalaren 150. urtemugaren ospakizunarekin batera. Proiektuaren eraikuntzaren balioa 6,5 milio ECUkoa izango déla usté dute. 5. Bidegorri sareak beste zenbait Estatutan Herri arteko bide sareak txirrindularientzat, aide batera utzitako azpiegitura zaharretan oinarrituta batzuetan, azpiegitura berriak erabilita besteetan, errealitatean bilakatu dira hainbat Estatutan. Japonian txirrindularientzako dauden 25.000 km. bidegorri, Alemaniak dituen 35.000 km. Holandak di- tuen 18.000 km., Finlandiako 10.000 km., Suediako 6.300 km. edo Dani- markak dituen 3.500 kilometroak adibide argiak dira honelako azpiegiturei bizikletaz egindako desplazamenduak suspertzeko ematen zaien garran- tzia ikusteko. -il- i EL LEHENDABIZI Proiektua Bidegorri sarea Gipuzkoan barne 4. E.A.E.n BIDEGORRI SAREEN PROIEKTUEN AURREKARIAK Aurkezten den ekimen hau ez da inolaz ere proposamen bitxi bat, gure gizartean bizikletaren inguruan dagoen sentsibilitateaz at. Ez da ere, Euskal Herrian mota honetako proposamen bat aurkezten den lehenengo aldia. Honen froga dira, agertutako datuez aparte, behin-behineko bidegorri sareak Gipuzkoako lurraldean sortzeko Administrazio Publikoek bultzatutako zenbait proiektu. 1. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Garraio Sailak sustatu zuen lehen proiektua 1983. urtean, Euskal Autonomi Erkidegoan “Bidegorriak Sarea" esaten zitzaiona sortzeko. Hasiera batean, egitasmoa E.A.E. osoan bidegorri sarea sortzea bazen ere, 2 jarduera pilotu egitea planteatzen zuen hasteko, bata Bizkaian (Bara- kaldo-Areetako hondartza), eta bestea Gipuzkoan (Donostia-Hondarribia). Proiektu hauek zehazten zuten lehentasuneko helburua honako hau zen: bide egoki eta segurua ahalbidetu, eguneroko, aisialdiko eta kiroletako des- plazamenduetarako. Gipuzkoan proiektatutako bide zatiak 24 kilometroko luzera zuen eta 2 aldi- tan egitekoa zen. Lehenengoa Donostiako Intxaurrondo auzoan hasten zen Errenteriako Larzabal auzoan bukatzeko, bigarrena, ordea, azken honetatik hasten zen Hondarribiako Amute auzoan bukatzeko. Nahiz eta proiektua Gi- puzkoako Foru Aldundiak eta Donostia eta Errenteriako Udalek onartu, ez zen sekula aurrera eraman, honetarako Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 1983. urteko uholdeak jarri baitzituzten aitzakiatzat aurre- kontuak desbideratzeko. Bizkaikoa, ordea, aurreratuagoa zegoenez buka- tzea lortu zen. 2. E.A.E-ko Errepideen Plan Orokorra idazten ari ziren une berean, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lanen Sailak 1988. urtean “E.A.E-an Bizikle- tentzako Errepideen Plan Orokorra” idaztea ere eskatu zuen. Plan honek “Bidegorriak Sarea" planak bilatzen zituen helburu berak bilatzen ditu. Esan beharrekoa da plan honek ez zuela benetako sare bat sortzen, ezta -12- i EL LEHENDABIZI Proiektua Bidegorri sarea Gipuzkoan barne herri barneko eta herri arteko desplazamenduak sustatzen ere, erabilerarik gabeko trenbide plataformetan oinarriturik baitzegoen sare hau. Aurrekoa bezala, plan hau ez zen ez onartu ezta aurrera eraman ere, nahiz eta erabaki honen zergatia publikoki ezezaguna izan. 3. Aurrera eraman ez zen beste proiektu baten aurrerakina “Gipuzkoan bizi- kleten-tzako bide sare baten eraikuntzarako Oinarrizko Plana” esaten zi- tzaiona da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Sailak sustatua. Plan honek, lantze prozesu luze baten ondoren 1995eko abenduan aurkeztu zena, bereak egiten ditu Eusko Jaurlaritzako Planek bilatzen zituzten helbu- ruak, bizikleta garraio bide eta aisialdirako bultzatzeko bidegorri sarea eraiki- tzea, alegia. Trenbideetako plataforma zaharren berreskurapenean soilik oinarritutakoa da eta, ez du zentzu zehatzean elkarrekin lotutako bide sarea lortzen, ezta Gi- puzkoa lurraldeko haran nagusiak elkartzen ere. Era berean, esan beharra dago erabilitako berregokitze irizpideak eta pro- posatutako erantzun teknikoak nahikoa garestiak baziren ere (130 km. erabili ahal izateko 4.194 milioi pezeta, hau da, 32,3 milioi pezeta kilometroko), hau motordun garraioentzat errepideak sortzeko behar den aurrekontua baino hamaika aldiz merkeagoa da. Edozein modutan ere Gipuzkoako Foru Aldundiak ez zuen ekimen hori onartu, aurrekontuen erabileraren lehentasuna arrazoi bezala erabiliaz. 4. Gipuzkoa mailan aurkeztutako herri arteko bidegorrien azken proiektua “Pa- saiako Badiaren hiri berritzearen oinarrizko egitarauan” 10. zenbakiare- kin agertutako ekimena da, Europar Batasuneko “Urban 96-99' ekimenean aurkeztu zena. Oiartzunen (Arditurrin) dagoen bidegorriaren luzapenean oinarritutako eki- mena litzateke, Pasaiako Badian dauden udalerri guztiak bidegorrien bitartez elkartuz, honela benetan garraio eta bizi modu alternatiboa ahalbidetuz. Une honetan ez dakigu zer gertatuko den ekimen horrekin oinarrizko egita- -13- i EL LEHENDABIZI Proiektua Bidegorri sarea Gipuzkoan barne rauak ez baititu Europar Batasunari eskatutako dirulaguntzak jaso. -14- i EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne 5. TXIRRINDULARI BIDEEN ESPERIENTZIA ARABAN ETA NAFARROAN Aide batera utzita beste atal batean aurkeztutako atzerriko proiektuak, garrantzizkoa ikusten dugu gure probintziarekin muga egiten duten lurraldeen errealitatea aurkeztea, non, Gipuzkoan ez bezala, proiektu hauek aurrera era- man diren eta Gipuzkoako lurraldearekin lotura bat eduki beharko luketela uste dugu. 1. Arabako Foru Aldundiak, Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Sallaren bi- tartez, trenbide eta abelbide zaharren berreskurapenerako plana jarri du martxan, txirrindulari eta oinezkoentzako 300 km. birmoldatuz. Proiektu honen 50 km. jada eraikita daude, hauetako zati bat “Vasco-Navarro" trenbidea egiten zuen bidearekin bat dator eta Lizarra (Na- farroa) eta Mekolalderen (Bergara) artean egiten zuen bidea. Honela, gaur egun, bizikletaz bidaiatzeko aukera dago Landa herritik, Arlabaneko gainare- kin muga egiten dueña, Gasteizeraino. Horretaz aparte, trenbide ibilbide bereko beste 10 kilometroko berreskuratze lanak esleituta daude, Gasteiz eta Estibalitz (Andollu) artean. 2. Bertizeko Partzuergo Turistikoan bildutako Nafarroako zenbait Udalerrik Bidasoako trenbide ibilbide zaharra {“Tren Txikito" izenaz ezagutua izan dena) egokitu dute bizikleta eta oinezkoen erabilerarako, Irun eta Elizondo elkartuz. Aipatutako patzuergoak baditu aurreratuak ibilbide osoa berreskuratzeko Ian teknikoak, adibidez lurren inbentariatzea, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inoiz asmorik erakutsi proiektu honetan parte hartzeko. Bestalde, Plazaolako Partzuergo Turistikoak, Nafarroako beste zenbait Udalerrik osatua, Nafarroako Gobernua eta Ingurugiro Ministeritzaren Futu- res programaren laguntzarekin, Plazaolako trenbidearen, Lasarte-Oria Iru- ñearekin lotzen zuena, nafar zatiaren berreskurapenerako (56 km.) proiektua badu. 3. Pasa den apirilean Bizkaiko Foru Diputazioko Herri Laneko Departamen- -15- i EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne tuak Bizkaiko lurralde osoa zeharkatuko duen 10 bidegorriez osatutako sare bat eraiki behar zutela iragarri zuen. Proiektua Errepideetako Lurralde Plan Sektorialeko jardueretako bat ¡zango da. -16- i EL LEHENDABIZI Proiektua P Bidegorri sarea Gipuzkoan barne 6. EUROVELO PROIEKTUA Etorkizun hurbilean EuroVelo proiektuak ¡zango duen garrantzia, Euro- par Batasunean herriz gaindiko bidegorri proiektuak martxan jartzen ari dena, kontutan izanda, barkaezina litzateke proposamen honetan ez aipatzea. Europar Txirrindularien Federakuntzak (ECF), Europan zehar47 elkarte eta 400.000 txirrindulari baino gehiago biltzen dituen taldeak, Europako Ba- tzordearen laguntzarekin, Garraio (DGVII), Ingurugiro (DGXI), Kultura (DGX) eta Energía (DGXVII) Zuzendaritza Orokorren bitartez, EuroVelo izena duen proiektua lantzen hasi da bizikletentzako ibilbide handien sare transeuroparra sortzeko asmoarekin. Proiektuaren helburua kontinentea aide batetik bestera zeharkatuko lu- keten 12 bizikleta ibilaldi handi sortzea litzateke 15-20 urteren epean. Lehe- nengo ibilaldia 2000. urtearen udaberrian ireki nahi dute, data horretatik aurrera urtero ibilaldi berri bat irekitzeko asmoarekin. Bizikletentzako bidegorri sarea txirrindularitza suspertzeko asmoarekin jaio da, bai hiribarneko bai hiri arteko garraiobide izateko eta baita turismoaren garraio-bide egoki bezala ere, hau guztia Europako herrien eta hiritarren arteko elkarketaren sustapenaren ikuspegitik. Ibilbide hauek, elkarkidetzeko egoki izan daitekeen elementu geogra- fiko, historiko edo kulturalekin bat egin nahi dute. EuroVelo proiektuak 1998. urteko lehen lanetarako %50aren finantzia- zio konpromezua dauka jada Europar Batzordeko Garraioaren Zuzendaritza Orokorraren (DGVII) aldetik. Era berean, Ingurugiroaren Zuzendaritza Oroko- rrak (DGXI) proiektu honekin bat egin du, kutsagaitzak diren mobilitate sistema arinen aide agertzen den heinean, hirigunetan dagoen pilaketa eta kutsadura maila altuak arinduz. Proiektu hau ofizialki Logroñon aurkeztu zen 1997ko azarearen 20tik 22ra ospatutako hitzaldi batetan; antolatzaileak honako hauek zirelarik: ECF, Trenbide Espainolen Fundazioa eta Europar Batzordea. Ildo honetan, Frantziatik datorren ibilbide hauetako bat Hendaiatik Gi- puzkoara sartzea aurrikusten da, segur aski Bidasoako bailararen bitartez -17- i EL LEHENDABIZI Proiektua Bidegorri sarea Gipuzkoan barne Orreagatik datorren Santiagoko bidearekin lotzeko. Kasu honetan Gipuzkoa ia guztiz ekimen europar honetatik at geratuko litzateke (Irundik Endarlatzara dauden 10-15 km. eskasak salbu), Gipuzkoak ez badu ibilbide transeuropar honengatik benetako interesa jartzen behintzat. Apustua izan daiteke bide honi Gipuzkoako kostaldetik zihoan Santiagoko ibilbide zaharretik jarraipena ematea bai Bizkairaino kostaldetik bertatik eta bai Arabaraino Debako bailaratik, honela Arlabango gainean (Landa) hasten den eta Gasteizen bukatzen den bidego- rriarekin lotuz. -18- i EL LEHENDABIZI Proiektua Bidegorri sarea Gipuzkoan barne 7. HELBURUAK 1. Gipuzkoako lurraldean dauden bailara nagusiak elkartzen dituen bidegorri sarea sortzea, bizikletaren erabilera seguru, eroso, lasai eta lehiakorra ez dena bermatzen dueña. 2. Sare honek Gipuzkoan dauden herri eta hiri desberdinak elkartzen joan be- harko du, honela, herriz-herri bizikletaz egiten diren desplazamenduak erraztu eta gehituko direlarik. 3. Bidegorri sare hau sortzeko proiektuarekin batera, beste ekimen batzuk era- man behar dira aurrera; hala ñola, landaren garapena eta turismo aktiboaren sustapen politikak eta herri lañaren sorkuntza turismo zerbitzuetan, ostalari- tzan, aisialdian eta ingurugiroaren heziketan. Hau guztia, bidegorri sarearen azpiegiturari lotuta. 4. Lanak eta egin beharreko ikasketak langabetu zerrendetatik ateratako langile taldeek egin ditzaten bultzatu; honela, autoenplegurantz jotzen duten gaz- teez osatutako enpresak sustatuz. 5. Istripuen biktima diren txirrindulari kopuru altuajaisten lagundu. 6. Hiri barnean eta hiri artean kotxez egiten diren desplazamenduak murriztu, honela soinuaren kutsadura, C02 eta bestelako substantzia kutsagarrien emisioak gutxituz; atmosferaren berotasuna, euri azidoak eta ozono azalaren murrizpena kutsadurak dituen ondorioak besterik ez dira. 7. Erabiltzen ez diren trenbideen azpiegitura, ahal den neurrian, bidegorritan bir-moldatzeko berreskuratzen saiatu. Era berean, azpiegitura hauei lotuta dagoen ondare arkitektonikoa berreskuratu erabilera turistikoa, hezitzailea nahiz kultu-rala emateko. 8. Biztanlegoa herri eta natur ingurutara hurbildu, mobilitate pertsonalagoa, gi- zatiarragoa eta inguruarekin lotuagoa dagoen bide baten bitartez; honeta- rako, beharrezkoa da proiektuaren hedapen kanpaina publiko bat diseinatzea eta gauzatzea. 9. Inguru atsegin batean kirola modu lasaian egitea sustatu, honela biztanle- goaren osasuna hobetzen lagunduz. -19- i EL LEHENDABIZI Proiektua Bidegorri sarea Gipuzkoan barne 10. Gure lurraldearekin muga egiten duten eta gaur egun dauden edo aurki buka-tzear dauden bidegorriekin lotu. 11. Garraiobide, aisialdirako eta turismorako bizikletaren sustapenaren politika integralaren oinarriak sendotu Gipuzkoan. Honek osotasunaren ikuspegi batetik bizikletaren erabileran parte hartzen duten eta baldintzatzen duten elementu guztiak kontutan izan behar ditu. -20- i EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne 8. MARRAZKETARAKO ETA DISEINURAKO IRIZPIDEAK 1. Herriz-herriko komunikazio bideak Eraikiko diren bideek zeharkatzen dituzten herrien arteko desplazamendua erraztu behar dute eta honi eman behar diote, beste edozeren gainetik, le- hentasuna. Bizikletaz egindako herriz-herriko komunikazioa sustatzeko bi- degorrien marrazketak funtzionala, zuzena eta segurua izan behar du. 2. Bideen tipologia Bizikletentzako sarearen proposamen honek funtsean bizikleta-bideez osa- tua egon behar du, hau da, bizikletan ibiltzeko bereziki egokituak dauden bi- deak eta trafiko motordunaz bereiztuak. Era honetako bideak dira maila al- tuago batean txirrindulariaren segurtasuna bermatzen dutenak. Salbuespen modura, trafiko motordunaren intentsitate baxua duten errepide- etan bizikleta-bideek19 errepidearekin bat egin dezakete, beti ere errepidetik ondo bereiztuta zintarri, irtenune edo lurzoruaren altxaera txiki baten bidez. 3. Oinezkoak Bidegorri sarea oinezkoekin gatazkak ez izaten saiatuko da, honetarako le- kua, erosotasuna eta segurtasuna ez murrizten saiatuz. Era berean, eta ahal den neurrian, bide hauek oinezko eta elbarrituen desplazamendurako balio ¡zango dute, beti ere bide hauen erabiltzaile desberdinen segurtasuna ber- matuz. 4. Zaharkituta gelditu diren bide azpiegituren ustiapena Sarea, ahal den neurrian, erabilpenik gabe geratu diren trenbide eta zahar- kituta gelditu diren bestelako bide azpiegituretan (adibidez: abelbide, baso bideak...) baliatuz egin behar da, bizikletentzako bide bihurtuz. 19 Bizikleten igarotzerako bide bereziki egokituak eta errepide gainetik doazenak. -21- i EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne Honetaz gain, azpiegitura honi lotuta dagoen ondare arkitektonikoa berres- kuratzen saiatuko da, honi erabilpen turistiko, hezitzaile edo kulturala ema- teko. 5. Sarrera zuzena Azpiegitura hauek ez dute kotxearen erabilpena ekarri behar bertara iristeko; hau da, igarotzen den herrietatik zuzenenean sartzeko aukera eman behar dute, eta hala ez bada, garraiobide kolektiboekin modu egokian konbinatuak egon behar dute. 6. Aldapak Txirrindulari gehienek abiadura eroso bat eraman ahal izateko, diseinatuko diren bide hauek ez dituzte 4 km. baino luzeagoak diren %2ko aldapak edu- kiko, ezta 2 km. baino luzeagoak diren %4ko aldapak ere. Distantzia oso laburretan %7ko aldapak ere onartu ahal ¡zango dira, beti ere salbuespen moduan. 7. Bideen elkarguneak Bideek garraio mota desberdinen arteko elkarguneetarako emaitza seguruak eskaini beharko dituzte, bertan gertatzen baitira erabiltzaile desberdinen ar- teko istripu, liskar eta arazo gehien eta handienak. Horregatik, elkargune hauek oinezkoak, txirrindulariak eta kotxeko gidariak denbora nahikoarekin elkar ikusteko eta luzera nahikoarekin erreakziona- tzeko pentsatuak izan behar dute. Irakurterrazak izan behar dute maniobrak egin ahal izateko eta honela erabaki okerrak ez hartzeko, era berean, ga- rraioen arteko abiadurak bateragarriak egin behar dira erabiltzaileek topo egiten duten lekuan. Beharrezkoa ¡zango da ahalik eta geldiune gutxien eta itxarote epe motzenak bilatzea, txirrindularien desplazamenduen erosotasun eta abiadura ez era- gozteko. 8. Seinaleztapen-sistema -22- i EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne Bideak modu egokian seinaleztatuak egon behar dute, hauen presentzia ar- gia izanez bai txirrindularientzat baita beste garraioen gidarientzat ere. Sare honetan jarriko diren bai seinale horizontalak baita bertikalak ere irudi berdin bat eduki beharko lukete seinaleztapen-sistema identifikagarria gerta- tzeko, honela bide desberdinek osatzen duten sareari bateratasun ideia emateko. 9. Zolaketa Bizikletentzako bideen zolaketak gidaketa eroso eta segurua bermatu behar du, honetarako bizikletaren egonkortasunari traba egiten ez dion zoru uni- formea jarriaz, inolako zulo edo tontorrik gabe. Bideek baldintza hauek betetzen dituztela ez bada ziurtatzen txirrindulariek ez dituzte erabiliko. Zentzu honetan bizikletentzako bideen zolaketarako materialik egokiena as- faltoa déla usté dugu, errodadurarako eragozpen eskasa, irristatzeko arrisku baxua eta salneurri baxua eskaintzen duelako. Era berean, identifikazioa bermatzen duen heinean bizikletentzako bidearen errodaduraren azala gorri kolorekoa izan beharko luke, horretarako asfaltoari dagokion kolorantea ezarriz. 10. Bideen zabalera Norabide bakarreko bideek 1,5 metroko zabalera librea izan behar dute gu- txienez, nahiz eta paraleloan egindako ibilbidea nahiz aurrerapenak 2 me- troko zabalerarekin lortzen diren. Norabide desberdineko bideetan sekzioaren zabalerak minimoa 2,5-3 metro tartekoa izan behar du. -23- i EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne 9. BIDEGORRI SAREAREN ARDATZAK Marrazketa hauen helburua eztabaida bideratzeko eta hobekun- tza-proposamenak jasotzeko aurrerakina izatea da. Proposatutako ardatzek duten helburua epe ertainera biztanlego gehien duten udalerriek sarean bertan izan daitezen bermatzea da. Sarea marrazteko ahal den neurrian bide lauak, zaharkitutako trenbide zaharrak eta sarean bertan dauden herri eta hiriguneak zeharkatzen dituzten bideak bilatu dira. Azken kasu honetan, sarea ez da herritik urrun eraiki nahi izan; honela, gainera, bailarako herri desberdinak elkartu nahi izan dira egune- roko herritarren desplazamenduetarako. Argi dago mota honetako sare baten jartzeak Gipuzkoan zailtasun han- diak izango dituela, eraikitze garapen handia izan duten bailara estuen orogra- fía zaileko lurraldea den heinean. Lurra hain garesti izatea da arazo larrienetako bat dudarik gabe. Hala ere, zailtasun garrantzitsuenak aukeraketa politiko baten ondorioz datoz, kotxearen garraio eredu baztertzailearen ondorioz alegia. Ko- txeek atzeman duten espazio publikoa mugatzen duen edozein proposamen xumek kontrako erresistentzi handia aurkitzen du; aide batetik, administrazio desberdinen teknikarien aldetik; bestetik, esparru politikoan mugitzen den jende kopuru handiagatik; eta azkenik, kotxea aurrerapenarekin, Ian sorkuntzarekin eta bizi kalitatearekin baliokidetzen duen biztanlegoaren sektorearen aldetik. Proposatutako sarearen aurrerapena Lehenik, Higerreko lurmuturrean hasi eta Gipuzkoako kostalde osoa zeharkatu ondoren Saturrarandik Bizkaira sartuko litzatekeen kostaldeko ibilbi- dea egingo genuke. Kostaldeko ibilbide honetatik bailara desberdinetan barrena sartuko li- ratekeen ibilbideak hasiko lirateke. Mendebaldetik ekialdera lehena Debakoa litzateke, ondoren Urolakoa, gero Oriakoa Leitzarandik loturarekin eta azkenik Bidasoakoa Nafarrora arte luzatuko litzatekeena. 1. KOSTALDEKO IBILBIDEA -24- i EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne Ibilbide hau Higerreko lurmuturrean hasten da eta lehenengo zatian Hondarribiako alderdi laua zeharkatzen du Irunera iritsi arte. Hemen Bidasoako ibilbidearekin elkartuko da eta “Tren Txikito"-k egiten zuen bidea hein handi ba- tean aprobetxatuz Bera, Doneztebe eta Elizondora iritsi ahal izango gara. Irun eta Errenteria arteko ibilbidea arazotsuagoa da. Proposatzen dugun bidea Gaintxurizketatik Lezora iristen da eta hemendik, bidegorrian birmoldatu den Arditurriko (Oiartzun) trenbide zaharrarekin loturik, Errenteriara sartu; Errente- riatik gora Lau Haizetako parkean dagoen bidegorria erabil dezakegu. Honela, Donostian garatu nahi diren bidegorri sarera iritsiko ginateke, Intxaurrondo, Loiola, Amara, Hirigunea, Kontxa, Ibaeta, Añorga eta Rekalde zeharkatuz. Ibilbideak, Lasarte-Oria eta Zubieta zeharkatu ondoren, Oria bailarako azken zatia zeharkatuko luke ibaiarekin paraleloan eginiko bidegorri baten bi- tartez. Honela, Oriora iritsiko ginateke eta Zarautzera jarraipena zehazteke ge- ratuko litzateke. Zarautz herrigunetik zeharkatuko litzateke eta ibilbideak kos- taldeko errepidetik jarraituko luke Getariaraino. Honetarako, Zarautz eta Geta- riaren artean oinezkoentzat egokitu nahi duten espaloia bizikletaren erabilera- rekin bateragarria izan beharko luke. Ibilbideak kostaldetik jarraitzen du Zumaia eta Debarantz. Bi herri hauen arteko bidea N-634 errepideari jarraiki edo ibilbide independentea erabi- liz egin daiteke. Debatik Mutrikura kostaldetik joango ginateke baita ere, Biz- kaira sartzeko Saturrarandik Ondarrura iritsi arte. 2. DEBAKO IBILBIDEA Deban hasten da. Bere marrazketa hein handi batean N-634 errepi- dearen gainean egindako lanetan eta eraikuntza berriko bidetan oinarrituko da. Maltzagan bide adar batekin elkartuko da eta Eibar arte jarraituko du hiria erdi- gunetik zeharkatuz, Bizkaira Ermuatik sartzeko. Maltzagatik aurrera Gasteiz Maltzagarekin lotzen zuen Vasco-Navarro trenbide zaharraren marrazketaz baliatuko gara hein handi batean. Honela, sa- rera lotuta honako herri hauek geratuko lirateke: Soraluze, Bergara, Arrásate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga. Arlabango gaina gainditzen zuen trenbidearen bidetik Arabara sartuko gara, honela Gasteizera iristeko aukera izanaz bidegorrian egokituta dagoen -25- i EL LEHENDABIZI Proiektua Bidegorri sarea Gipuzkoan barne Vasco-Navarro trenbide zaharrarekin elkartuz. San Prudentzion ibilbide honen bide adar batek Oñatirekin lotuko gaitu, honetarako zaharkituta dagoen trenbide batez baliatuz. Era berean, Bergaratik, Zumarragako aintzinako trenbideak egindako marrazketaz baliatuz, Zumarragara iristeko aukera ¡zango dugu beste bide adar baten bitartez. 3. UROLAKO IBILBIDEA Zumaiatik hasita ibilbide honek Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan itxi duen azken trenbidearen marrazketaz baliatuko da. Urola ibaiari jarraiki Zestoa, Az- peitia, eta Azkoitiko herriak lotuko dira, Urretxu, Zumarraga eta Legazpi arte jarraitzeko aukera izanez ondoren. Herri hauetan RENFEko trenbidearekin lo- tzeko aukera ¡zango da Altsasura iritsi ahal izateko. Zumarragatik bide adar bat hasiko da Urola eta Debako bailarak Oria- koarekin Ormaiztegitik lotzen dituena, Beasainera iristeko aukera izateko. 4. ORIAKO IBILBIDEA Kostaldeko ibilbidearekin Lasarte-Orian dagoen elkarketatik hasita, ibil- bidea Plazaolako lehen zatitik joango da Urnietako inguruak pasa ondoren An- doainera iristeko. Andoain igaro ondoren ibilbideak mendebalderantz jotzen du Sorabi- llako elkargunera iritsi arte, honela N-1 autobiaren beste aldean kokatuz. On- doren, GI-3610 errepidetik jarraitzen dugu Adunako herrigunera iritsi gabe, eta GI-2631 errepidetik Elbarrenatik pasa Billabonara iritsi arte. Hemendik Irurara N-1 errepidearen marrazketa paraleloa duen bidetik iristen gara. Puntu hone- tan, GI-3650 errepidea hartzen dugu, honela Anoeta ¡garó ondoren Tolosara iristeko aukera izateko. Hemen, errepidean bidegorria eta herri hauetako o¡- nezkoentzako ibiltzeko bide bat eraikitzeko egokitze lanak beharrezkoak dira. Tolosako herri gunea gurutzatu ondoren, N-1 errepide zaharretik jarrai- tzen dugu; honetarako, trafiko motordunaren abiadura jaisteko ekimen bat be- harrezkoa da. Tolosako hegoaldeko elkargunetik eraikuntza berriko bidegorri bat beharko genuke erabileraz kanpo dagoen N-1 zati batekin lotzeko, honela -26- i EL LEHENDABIZI Proiektua Bidegorri sarea Gipuzkoan barne Alegiaraino jarraitzeko aukera izanez. Alegiatik ibilbideak N-1 errepidetik jarraituko luke Beasain eta Ordiziako herrietara iritsi arte. Ibilbide zati oso honetan trafiko motordunaren abiadura murrizten duten neurri gogorrak jarri beharko lirateke. Beste marrazketa bat izan duen autobiaren eraikuntzari esker, errepide hau intentsitate baxuko trafi- koarekin geratu da; baina erabiltzen dutenek, ordea, abiadura handiz gidatzen dute, honek dakarren arrisku handiaz jabetu gabe, ibilbide hau txirrindulari ko- puru altuak erabiltzen baitu. 5. URUMEA-LEITZARANGO IBILBIDEA Kostaldeko ibilbidearekin Donostiako Loiola auzoko elkargunetik hasiko litzateke azken ibilbide hau. Landa bideetatik Hernanira iritsiko gara, eta he- mendik Urnieta azpiko aldetik jarraituko luke Plazaolako marrazketara iritsi arte. Andoaineraino bidea Oriaren ibilbidea bera ¡zango litzateke. Andoaindik Leitza- rango bailarara sartuko ginateke eta trenbidearen marrazketari jarraiki Nafa- rroan sartuko ginateke Leitza, Lekunberri eta azkenik Iruñera iritsi arte. Zolaketaren egokitzea, tunelen benetako argitzea, garraio motordunen sarreren kontrola eta oinezkoekin bateragarria izateko txirrindularientzat maldan behera abiadura mugatzea beharrezkoa da. -27- i EL LEHENDABIZI Proiektua ¡I* Bidegorri sarea Gipuzkoan barne 10. FORU IZAERAKO PROPOSAMENA Proposamen hau Gipuzkoako Foru Aldundiari luzatzen zaio, bera baita Gipuzkoako lurraldean bideen planifikazio eta gauzatzearen arduraduna admi- nistrazio publikoen artean, 1983ko azaroaren 25eko Legeak, Euskal Autonomi Erkidegoko erakunde bateratuen eta Lurralde Historikoko Foru Organoen ar- teko erlazioei buruzkoak, ematen dien ahalmenaren arabera. Izan ere, aipatutako legeak bere 7. artikuluan, 8. atalean, “Errepide eta bideen planifikazioa, proiektua, eraikuntza, mantenua, finantziaketa, erabilera eta argitzed'-ren eskuduntza osoa Lurralde Flistorikoetako Foru Organoei egozten baitio. Proiektuak aurkezten duen dimentsio aniztasunak (hiritarteko garraio- entzat azpiegitura, herriari eta turismoari dagokion garapenaren ekimena, In- gurugiroaren sustapena eta berreskurapena, kirolaren susperketa, ingurugiroari buruzko heziketa, ondare arkitektonikoaren berreskurapena, kultur dinamiza- zioa...) Gipuzkoako Foru Aldundian arlo desberdin hauetan eskuduntzako ar- dura duten saila desberdinen arteko parte hartze bateratu eta solidarioa propo- satzera eramaten gaitu. Guzti honengatik proiektu honen garapenean eta gauzatzean modu ko- ordinatuan behean aipatzen diren Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentu desberdinek hartu beharko lukete parte: - Garraio eta Errepide Departamentua - Ekonomia eta Turismo Departamentua - Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentua - Obra Hidraulikoak eta Hirigintza Departamentua - Kultura eta Euskara Departamentua - Gazteria eta Kirol Departamentua -28-