| Extracto del fichero OCR | 24/10/2014
Lau gurpilean ¡bilí beharrean, bitan | Berria.eus
Lau gurpilean ibili beharrean, bitan
Gipuzkoako Foru Aldundiak ’Lanera bizikletan’ kanpaina jarri du martxan
Debagoiena eskualdean.
Langileek joan-etorriak egiteko duten ohituretan eragitea da helburua
http://www.berria.eus/paperetoa/1855/030/001/2014-10-24/lau_jgurpilean_ibili_beharrean_bitan.htm
1/5
24/10/2014
Lau gurpilean ¡bilí beharrean, bitan | Berria.eus
Antton Zubia, lanera bizikletan joaten. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2014-10-24 / Ainara Arratibel Gascon^]
ergatik gomendatzen dudan? Poltsikorako, ingurumenerako eta osasunerako ona
delako». Antton Zubiak hiru arrazoi horiek eman ditu lanera bizikletan joateak
dituen abantailaz galdetzen diotenean. Zubia Oñatikoa da (Gipuzkoa), eta urteak
daramatza ohitura horrekin. Horrenbestez, berehala egin du bat Gipuzkoako Foru
Aldundiak Debagoiena eskualdean hasitako Lanera bizikletan kanpainarekin. Dena
den, oraindik ere gutxi dira lanera pedalei eragiten joaten direnak. Hain zuzen ere,
langileen zein enpresen kontzientzian eragin, eta mugitzeko ohiturak aldatzea da
kanpainaren helburua. Proba moduan egingo dute, eta, ondoren, herrialde osora
zabaldu nahiko lukete.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012. urtearen bukaeran amaitu zuen lanera bizikletaz
edo oinez joateko estrategiaren txostena. Emaitza argigarriak utzi zituen txosten
hark. Gipuzkoarrek egindako derrigorrezko joan-etorrien %36 lan kontuengatik
ziren. Horietatik erdiak zazpi kilómetro eta erdi baino laburragoak ziren;
horrenbestez, oinez edo bizikletan egiteko modukoak. Baina jendeak bizikletan
egindako joan-etorrien %19 ziren soilik lanera joateko. «Argi ikusi genuen datuak
baxuak zirela, eta hobetzeko modukoak», adierazi du Unai Erroizeneak, Gipuzkoako
Foru Aldundiko Mugikortasun zuzendariak. Hala, txostenean bertan jaso zuten
herrialdeko eskualde batean ohitura hori sustatzeko proba bat egitea. Hor du
abiapuntu hasi berri den kanpainak.
Lehen urratsa eskualdea aukeratzea izan zen: «Aproposena Debagoiena zela ikusi
genuen. Izan ere, eskualde horretako herrien arteko bidegorri sarea nahiko osatua
eta garatua dago, eta industrialdeetatik igarotzen dira. Gainera, distantziak ez dira
oso handiak», esan du Erroizeneak. Azpiegituren eta distantzien egokitasun horren
ondorioz, gainera, eskualdeko langileen artean bizikleta erabiltzeko joera sumatzen
zen. «Nikbost urte eman ditut kanpoan, eta itzultzean harrituta geratu naiz. Lehen
oso jende gutxi ikusten nuen lanera joateko orduetan bidegorrian. Orain, berriz,
langile dezente gabiltza», nabarmendu du Zubiak.
Hala, Arrasateko, Eskoriatzako eta Aretxabaletako udalekin harremanetan jarri ziren.
«Baina handik gutxira Oñatiko lotura ere amaitu genuen, eta hura ere sartzea erabaki
genuen», nabarmendu du Erroizeneak. Udalek «pozik» hartu zuten proposamena.
«Geure kabuz ari ginen halako politikak sustatzen, baina beste udal batzuekin eta
aldundiarekin sinergian egitea are eraginkorragoa iruditu zitzaigun. Izan ere, guztiak
gaude gaur egungo bizi-eredua aldatzeko borrokan. Ezinbestekoa da eredu
iraunkorrago bat ezartzea», gogorarazi du Igor Ezpeletak, Eskoriatzako Ingurumen
http://www.berria.eus/paperetoa/1855/030/001/2014-10-24/lau_jgurpileanJbili_beharrean_bitan.htm
2/5
24/10/2014
Lau gurpilean ¡bilí beharrean, bitan | Berria.eus
zinegotziak. Antzera mintzatu du Ana Bolinaga, Aretxabaletako alkatea. «Denak bide
berean joan, eta ingurumen eta mugikortasun politiketan pauso kualitatibo zein
kuantitatibo bat emateko aukera paregabea da kanpaina. Gure kasuan, gainera,
bidegorria eskola publikoaren ondotik igarotzen da, eta, lanera joateko ez ezik,
eskolara joateko ere bizikleta erabiltzea sustatzeko balia dezakegu aukera. Ikasle zein
gurasoekin lanketa bat egingo dugu, hor baitago etorkizuna. Ume eta gazteek,
gainera, are modu naturalagoan hartuko dute bizikletaz joateko ohitura».
Hilabeteetako lanketaren ostean gauzatu dute kanpaina. Aste honetan bertan jarri
dute martxan, eta abendura arte iraungo du. Lau herrietako etxeetara bi eskuorri
banatu dituzte. «Batean, eskualdeko bidegorrien mapa ageri da, jende askok ez baitu
horri buruzko informazio nahikorik. Beste orrian, kanpainari buruzko informazioa
ematen da», azaldu du Arantxa Oriak, kanpainako arduradunak. Horrekin batera,
webgune bat —www.lanerabizikletan.net—, blog bat eta telefono zenbaki bat jarri
dituzte. Oriaren hitzetan, helburua sare bat sortzea da. Orain arteko harrerarekin
«baikor» daude. «Norbanako, saltoki eta enpresak kontuan hartuta, hogei batek
agertu dute interesa. Lehen egunak izateko, oso datu ona da». Bat egin dutenei
itsasgarri bat eman diete bereizgarri moduan.
Ohitura kontua
Zubiak urteak daramatza lanerako joan-etorriak bizikletan egiten. Oñatin bizi da, eta
Arrasaterako bidean dagoen industrialde batean lan egiten du, etxetik lau
kilometrora. Ondo ezagutzen ditu, beraz, lanera bizikletaz joatearen abantailak.
«Herritar moduan dugun erantzukizun soziala kontuan hartuta, ingurumenari eta
mugikortasunari lotutako arrazoiak aipatuz hasi beharko nuke, baina ez dut usté
horiek direnik jendearen artean eragin handiena dutenak. Hori delà eta, beste bi
aipatuko nituzke: aurrezten den dirua, eta egiten den kirola». Azken horri erreparatu
nahi izan dio, bereziki. «Autoz etortzen diren asko presaka eta korrika irteten dira
lanetik, kiroldegira joan behar dutelako. Nahikoa lukete lanera bizikletan etortzea,
kirola egiteko. Gainera, ingurumenari mesede egingo liokete, eta lanetik ateratzean
kirola egiteko erabiltzen duten denbora hori beste gauza batzuk egiteko aprobetxatu
ahalko lukete».
Ohitura hori oso errotuta dagoen herrialdeetan egindako ikerketa batzuk ere aipatu
ditu. «Ikerketa horien arabera, jendea gogotsuago iristen da lanera, eta tentsio
gutxiagorekin. Horren guztiaren ondorioz, lan absentismoa txikiagoa da». Beraz,
aitzakia iruditzen zaizkio jendeak bizikleta ez erabiltzeko ematen dituen argudioak.
Nagusia eguraldi txarra izaten da: «Europako iparraldean ere eguraldi txarra egiten
du, baina jendea bizikletaz doa. Horren atzean hezkuntza eta kultur arrazoiak daude,
http://www.berria.eus/paperetoa/1855/030/001/2014-10-24/lau_jgurpileanJbili_beharrean_bitan.htm
3/5
24/10/2014
Lau gurpilean ¡bilí beharrean, bitan | Berria.eus
ohiturak azken batean. Horietan eragitea da gakoa. Egun batetik bestera hori lortzea
zaila da, baina pixkanaka egin daiteke. Herrialde askotan lortu bada, hemen ere
posible da», azaldu du Ezpeletak.
Langileen parte hartzea ez ezik, Erroizeneak eta Ezpeletak ezinbestekoa ikusten dute
enpresek eta saltokiek ere esku hartzea. «Horretan eragitea ere bada kanpainaren
helburua. Izan ere, enpresak ez badu, adibidez, bizikleta uzteko gunerik edo arropaz
aldatzeko lekurik, zaila da langileak bizikletan joatea», azaldu du Ezpeletak.
Horretan ari da aldundia. «Interesa duten eta kanpainarekin bat egiten duten
enpresei, adibidez, bizikletak uzteko aparkaleku edo guneak eskainiko dizkiegu,
estalpekoak zein irekiak. Oraingoz, zortzi enpresak erakutsi dute interesa. Espero
dugu datozen asteetan gehiago izatea». Ezpeletaren irudiko, langileen jarrera
aldaketak berak ekarriko du enpresek halako neurriak eta eskariak egitea.
Kanpaina lehen urratsa delà adierazi du Erroizeneak, eta politika zabalago baten
barman sartu behar delà. «Honen emaitzak aztertu, eta nahiko genuke datorren
urtean kanpaina beste eskualdeetara zabaltzea». Kanpainetatik harago, badira
bestelako neurri batzuk jendea lanera bizikletan joan dadin bultzatzeko. Europako
herrialde batzuetan —Frantzian, Austrian, Belgikan eta Herbehereetan, besteak
beste— bizikleta erabiltzen duten langileei zerga- pizgarriak ematen dizkiete.
Frantzia Gobernuak, adibidez, kilometroko 25 zentimo arteko laguntzak ematen
dizkie. Langileek ez dute zergarik ordaindu behar laguntza horrengatik,eta Gizarte
Segurantzan ere ez du kotizatzen. Oraingoz, hogei bat enpresak egin dute bat
egitasmoarekin. Egun Frantzian langileen %2 doaz lanera bizikletan—
Herbehereetan, %25, eta Belgikan, %8—, eta kopuru hori igo nahi dute. Austrian 570
euro artean desgraba dezakete urtean. «Beste alor batzuetan, adibidez, konposta
egitean funtzionatu dute halako pizgarriek. Eta kasu honetan ere aproposa izan
daiteke», usté du Bolinagak. Ados dago Ezpeleta. «Ez dakit nola, baina ahalegina
egiten duenak sari bat jaso behar du».
Oraingoz, aldundiak ez du halako neurrik aurreikusten. «Beste amu batzuk erabili
nahi ditugu». Pizgarriak ondo ikusten ditu Zubiak, baina kritiko ere bada. «Hasiera
batean jendea erakartzeko ondo ikusten ditut. Baina halako neurriak ezin dira
luzatu, azken batean ardura sozialeko kontu bat sustatzen ari baikara».
Mugikortasunari lotutako beste neurri batzuk hartzearen aide ere egin dute. Horren
adibide jarri dituzte garraio publikoa hobetzea eta autoa partekatzeko ohitura
sustatzea. «Autoaren kasuan, ezinbestekoa da jarrera aldaketa bat. Autoa bakarka
gehien erabiltzen den unea lanera joateko momentua da, eta horrek zer pentsatua
eman beharko liguke».
http://www.berria.eus/paperetoa/1855/030/001/2014-10-24/lau_jgurpileanJbili_beharrean_bitan.htm
4/5
24/10/2014
Lau gurpilean ¡bilí beharrean, bitan | Berria.eus
http://www.berria.eus/egilea/ainara_arratibel_gascon
http://www.berria.eus/paperek3a/1855/030/001/2014-10-24/lau_jgurpilean_ibili_beharrean_bitan.htm
5/5 | |