| Extracto del fichero OCR | Asociación de Ciclistas Urbanos
HirikoTxirrindularien Elkartea
KALAPIEREN PROPOSAMENAK
2011 KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bizikleta gehiago kotxe eta motor gutxiago erabiltzen dituen
Gipuzkoa batentzat
Miembro de
KALAPIE
Hiriko txirrindularien elkartea • Asociación de ciclistas urbanos/as
ISI 1872 posta-kutxa • E-20080 Donostia • 8 (+34) 629 271 481
ConBici
1. SARRERA
Proposamen hauen azpian dagoen oinarrizko helburua benetan iraunkorra eta
bizitzeko egokiagoa den Gipuzkoa baterantz aurrera egitea da, ondorengo
ekintzetan oinarritzen den hiriarteko eta hiri-mugikortasun eredu baten
ezarpenaren bitartez:
■ Lekualdatzeko beharren sorrera murrizten duen irisgarritasuna hobetzea;
■ Motordun ibilgailuetan egiten diren joan-etorriak gutxitzea;
■ Oinez, bizikletaz eta garraio kolektiboetan egiten diren joan-etorriak
sustatzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere garraio politikari 180 graduko bira eman behar
diola deritzogu. Izan ere, orain arte, iraunkorra ez den, sozialki atzerakorra den
eta ingurumena kaltetzen duen mugikortasun eredu baten aide apustu egin
baitu. Eredu honen biktima nagusiak haurrak, pertsona helduak eta fisikoki
nahiz ekonomikoki ahulenak diren gizarte-sektoreak direlarik.
Mugikortasunaren eta errepideetako motordun ibilgailuen mugikortasunaren
arteko identifikatzeari dagokionez, motordun ibilgailuen mugikortasuna
sustatzeko inbertsio izugarriak justifikatu dira eta justifikatzen jarraitzen dira.
Egoera hau Gipuzkoa errepide handi bat bihurtzea lortzen ari den bide-
azpiegituren sare trinko baten sorreran gauzatu da.
Bide-azpiegitura berrien sorrera, lehenago eraginkorra izan ez den eskari berri
bat sortzeko funtsezko elementua da.
Gero eta pertsona gehiagok aukeratzen dute autoa Gero eta auto gehiago, gero eta zirkulazio gehiago errepideetan
Errepide eta aparkalekuentzako inbertsio gehiago Auto ilara gehiago eta aparkaleku gutxiegi
Garraio publiko eskaintzaren murrizketa Garraio publikoaren erabilera gutxitzen da Autobusak eta tranbiak motelagoak dira eta, ondorioz, ez dira hain erakargarriak
Erdialdeko bizitegi-auzoak hondatzen dira eta hiria hedatzen da Hiria ez da bizitzeko hain atsegina Kutsadura, zarata eta istripu mailak igotzen dira
Jarduera ekonomikoa hiriaren kanpoalderantz mugitzen da Jarduera ekonomikoa erdialdean ez da hain irisgarria
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bzgjkletagehiago kotxe eta motor gntxiago erabiltgen ditnen Gipagkoa batentgat
-2-
Azpiegitura berriek, zirkulazio baldintzak, aldi baterako besterik ez bada ere,
hobetzen dituztenez, garraio pribatua are gehiago sustatzen dute, beste
garraiobide eta errepideetako erabiltzaileak erakartzen dituzte eta bestela
egingo ez liratekeen joan-etorriak bultzatzen dituzte. Ondorioz, zirkulazioa
berriz ere pilatzen da eta azpiegitura berriak eraikitzeko beharraren aide
argudiatzen da, irtenbide antzik ez duen garraio azpiegituren gurpil zoro bat
areagotuz.
Eskuarki onartzen den zerbait Europako Batzorde1 berak, orain delà 20 urte
baino gehiago, onartu zuen: “behin azpiegiturak bukatuta, zirkulazioa azkar
hazten da aurreko pilaketa mailetara iritsi arte".
Europako Batzordeak Groupe
Transport 2000 Plus2 taldeari
eskatu zion txostenak jada
erantzun egokia ematen zion
eztabaida honi: “Hainbat urtez
geroztik, Europak zirkulazioari
dagokionez puntu gorena
gainditu duela dirudi, hortik gora
edozein hazkunde kaltegarria
¡zango delarik. Ondorio
kaltegarrien baturak, zirkulazio
bolumenaren hazkundearen
ondorioz gertatu beharko litekeen
garraiatzeko aberastasuna,
erosotasuna eta erraztasuna deuseztatzen dituela dirudi’.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Bulego Estrategiko berak “azken hiru
hamarkadetan zehar, foru inbertsioaren funtsezko zati bat Gipuzkoan gaitasun
handiko bide-sare bat eraikitzeko esleitu delà eta, helburu hori jada bete denez,
etorkizun hurbilean zikloa amaitutzat eman behardela deritzo"3
Beraz, gure ustez, benetan eskandaluzkoa da Gipuzkoako Foru Aldundiak
errepide berriak sortzeko igoera geldiezin hau mantentzea, ibilgailu motordunen
mugikortasunaren azelerazio etengabea eragiten jarraitzen baitu eta azpiegitura
“behar” berriak sorraraziko dituelako. Eta hórrela, noiz arte?
1 Europako Erkidegoen Batzordea. “Libro verde del Medio Ambiente Urbano'" (Hiri-ingurumenaren
Liburu Berdea). Luxemburg, 1990.
"Transport in a fast changing Europe". Europako Batzordea. Brusela, 1990.
3 Gipuzkoako Bulego Estrategikoa. “2020-2030ko Gipuzkoako Estrategia. Gure etorkizuna elkarrekin
eraikitzen". Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia. 2011.
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bigtkleta gehtago kotxe eta motorgntxiago erabiltgen ditnen Gipagkoa batentgat
-3-
Aldi berean, Foru Aldundiaren politika honek garraiobide kolektiboak lurraldeko
garraio sisteman ia marjinala den paper bat jokatzera baztertu ditu.
Egoera tamalgarri honen salbuespen bakarra Garapen Iraunkorreko
Zuzendaritza da, onartu behar baitzaio Gipuzkoako bizikleta bideen sarea
garatzeko oinarriak jartzeko ahalegina egin zuela, Bizikleta Bideen Lurralde
Planaren enkarguaren, Bizikleta Bideen Foru Arauaren onarpenaren eta baita
bizikleta mugikortasunari esleitutako aurrekontuen igoera nabarmenaren bidez
ere.
Gure iritziz, konpromiso hauek gure lurraldean bizikletarentzako aro berri bati
ateak irekitzen dizkiote, baldin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Foru Arauan
jasotzen diren inbertsioei eta giza baliabideen kopurua handitzeari dagokionez,
aurreikuspenak betetzen baditu.
Florregatik, hurrengo foru gobernuari bere Bulego Estrategikoaren
proposamena eraginkorki onartzea eta bere mugikortasun politikaren norabidea
aldatzea eskatzen diogu, gure joan-etorrietan garraiobide publikoetan, oinez
edo bizikletaz ibiltzea hautatzen dugun, eguneroko jokabidearekin egungo airea
eta etorkizuneko belaunaldien airea garbi mantentzen benetan laguntzen
dugun, zaratarik egiten ez dugun eta Gipuzkoan gelditzen zaizkigun gune
natural urrien suntsiketa sustatzen ez dugun gipuzkoar guztiak kontuan hartuz.
2. MUGIKORTASUN POLITIKA BERRI BAT
KALAPIEk eskariaren kudeaketan oinarritzen den mugikortasun politika berri
bat eskatzen du Gipuzkoarentzako. Flonek egungo trafiko bolumena
egonkortzeko eta, ondoren, jaisteko, nahiz garraio beharrak, ez garraio
aukerak, murrizteko eta bide azpiegitura berrien beharra gutxitzeko ahalegin bat
eskatzen du.
Florretarako, nahitaezkoa da automobil partikularren erabiltzaileek garraio
publikoetan, oinez edo bizikletaz egindako joan-etorriak ahal den neurrian
hautatzearen aide apustu egitea, Euskal Autonomía Erkidegoko Ingurumen
Esparru-programan, Garraio Iraunkorraren Plan Zuzendarian eta Europako
Erkidegoen Batzordearen Liburu Zurian, “La política europea de transportes de
cara al 2010: la hora de la verdad’ (Europako garraio politika 2010ari begira:
iritsi da ordua), defendatzen den bezala.
Orientazio honek energía kontsumoaren, atmosferaren eta hots-kutsaduraren,
espazioaren okupazioaren, mugitzeko beharrezko denboraren, istripu
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bz^jkletagehiago kotxe eta motorgntxiago erabiltgen ditnen Gipiigkoa batentgat
-4-
kopuruaren eta bide-azpiegituretarako inbertsioen murrizketan eta baita hiri
nahiz herrien bizigarritasunaren hobekuntza orokorrean aurrera egiten
lagunduko luke.
3. GIPUZKOAKO BIZIKLETA BIDEEN LURRALDE PLAN SEKTORIALA
ONARTU ETA GAUZATU
2007an Gipuzkoako Bizikleta Bideen Foru Araua onartzean, Gipuzkoako
Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektoriala (GBBLPS) idazteko eta izapidetzeko
bultzadari hasiera eman zitzaion.
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrean duen erronka nagusietako bat plan horren
behin betiko onarpena delà deritzogu, plan hau
bizikleta bideen sarea gauzatzeko lurralde-
antolamenduko ezinbesteko tresna légala
baita. Plan honen onarpenak sare horren
gauzatzea bizkortzen lagunduko luke eta
bertan jasotzen diren zehaztapenak maila
txikiagoko lurralde-plangintzarako lotesleak
¡zango lirateke.
Baina, plana egiaz eraginkorra izan dadin,
nahitaezkoa da planaren programazio
ekonomikoak honen gauzatzea bermatu dezala.
GBBLPS (hasierako onarpena) beraren datuen
arabera Bizikleta Bideen Sarea osatzeko kostu osoa 162 milioi eurokoa (100
milioi, behin betiko onarpenetik zenbatzen hasita hurrengo bi laurtekoetarako
aurreikusi diren jarduketetarako, hauei programatu ez diren eraikuntza gastuen
62 milioiak gehitu behar zaizkiolarik) da.
Bizikleta mugikortasunari esleitu zaizkion azken foru-aurrekontuak ikusita
(urteko 10 milioi euro inguru), eta erritmo bera mantentzen bada, sarea ez
litzateke 2025 urtea arte osatuko. Gure ustez, denbora-muga hori edozein
ikuspuntutik onartezina da bizikletaren erabilerarekin konpromiso bat
aldarrikatzen denean.
Esandakoaz gain, gehitu beharra dago Bizikleta Bideen Sareko hainbat zati
aipagarri GBBLPSaren programaziotik kanpo uzten direla, hauen artean,
Soraluze-Maltzaga zatia, eta Gaintzurizketa-lrun zatia. Gure iritziz, zati hauek
funtsezko garrantzia eta balio estrategiko handia dute Gipuzkoako bizikleta
bideen sarea egituratu ahal izateko. Plain zuzen ere, gogoratu beharra dago,
gipuzkoako
bideQorriak
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bzgjkletagehiago kotxe eta motor gntxiago erabiltgen ditnen Gipagkoa batentgat
-5-
“Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareari buruzko Planak” Soraluze-Maltzaga
lehentasun funtzional eta estrategiko handiko zatitzat jo zuela; eta bestetik,
Gaintzurizketa-lrun zatia barne hartzen duten Errenteria-lrungo Bentak eta
Irungo Bentak-Hendaia
zatiak lehentasun
handiko eta
lehentasun oso
handiko zatitzat,
hurrenez hurren, jo
zituela.
Red bis to die
Gaintzurizketa-lrun
zatiari dagokionez,
gehitu beharra dago
Roscoff eta Hendaia
artean Frantziako
Atlantikoko
kostaldetik igarotzen
den Vélodyssée/EVI
bizikleta ibilbide osoa
2012 urterako
aurreikusi
gertatu
daitekeen loturarik
eza paradoxikoa.
bukatzea
denez,4
Zentzu honetan, KALAPIEek Foru Aldundiko Jasangarritasun Sailari
Gipuzkoako bizikleta bideen sareko zati ezberdinei dagokionez gure eraikuntza
lehentasunak jakinarazi dizkio.
Gure ustez, lehentasun horiek ezartzeko jarduketa irizpide nagusiak hauexek
izan beharko lirateke: aide batetik, batez ere populazio gune eta herrigune
nagusietan kokaturik dauden zatiei ekitea, eta bestetik, eguneroko joan-etorriei
zerbitzua ematen dieten bizikleta bideak dituzten eta, hortaz, bizikleta
garraiobide gisa erabiltzea benetan bultzatzen duten zatiei ekitea.
Jakin badakigu azken legealdi honetan zehar Gipuzkoako Foru Aldundiak
ahalegin handia egin duela Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea gauzatzeko
beharrezko eta ezinbesteko tresnak garatzearren. Baina, badakigu ere
baliabide ekonomiko eta giza baliabideen egungo hornidurarekin, proposatzen
4 Départements et régions cyclables: Vélodyssée / EV1.
http://www.departements-cvclables.org/velodyssee evl.phtml
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bz^jkletagehiago kotxe eta motorgntxiago erabiltgen ditnen Gipiigkoa batentgat
-6-
diren gauzatze erritmoak ez direla zentzuzkoak benetan garraiobide iraunkor
honen aide apustu egin nahi bada.
Bestetik, Foru Aldundiari eskatu nahi diogu Behobia-Endarlatsa bizikleta bideko
ibilbide osoa lehenbailehen asfaltatu dezala, egungo zagor eta hartxintxarrezko
zoladurak eragiten dituen istripu etengabeak saihestearren eta txirrindulari
guztiek bide hau segurtasun eta erosotasun guztiarekin erabili eta gozatu
dezatela bermatzearren.
4. GIPUZKOAKO BIZIKLETAREN KONTSEILUA BULTZATU
Gipuzkoako Bizikletaren Kontseilua 2008ko irailaren 22an eratu zen.
Harrezkero, beste hiru aldiz bakarrik bildu da, bere kideei hauxe jakinarazteko:
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren aurrerapena, planaren
izapide-egoera, Bizikletaren Kontseiluaren helburuak, Kontseiluaren araudia,
Kontseiluko kideen ekarpenak eta Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarearen
erabilerari buruzko txosten bat.
Kontseilu honen funtsezko helburuetako bat “Gipuzkoako Bizikletaren
Estrategia” definitzeko oinarrien elaborazioan aholku ematea da. Gai hau
ekainaren 30eko Kontseiluaren bilerarako gai-zerrendan sartu zen, baina,
quoruma lortu ez zenez, geldiarazi egin zen.
Orain arte, Kontseiluak goian aipatutako dokumentuen izapidearen inguruan
Garapen Iraunkorrerako Departamentuko arduradunek bidalitako informazioa
jaso besterik ez du egin.
KALAPIEk Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluari eman zaion egungo ikuspegi
begetatiboa aldatzea eta Kontseilua partaidetza-organo dinamiko, aktibo eta
egonkor bat bihurtzea galdatzen du. Usté dugu funtsean Kontseilua tartean
dauden agenteek gai honen inguruan Foru Aldundiaren ekintzaren segimendua
egiteko, ideiak trukatzeko eta bizikleta mugikortasunaren gaineko foru politika
hobetzen laguntzen duten proposamenak eztabaidatzeko gune bat izan behar
delà.
5. GIPUZKOAKO BIZIKLETAREN ESTRATEGIA PRESTATU
Flau da Gipuzkoako Bizikleta Bideen Foru Arauak jasotzen dituen
konpromisoetako beste bat. Foru Aldundiak bizikleta bideen sare bat sortzeko,
eta, bizikleta mugikortasuna baldintzatzen duten faktore nahiz elementu guztiak
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bigikletagehiago kotxe eta motor gntxiago erabiltgen dituen Gipagkoa batentgat
-1-
kontuan hartuz, bizikletaren erabilera sustatzeko estrategia bat proposatzeko
xedearekin, KALAPIEk 1998an “LehendaBizi’ proiektua bultzatu zuenetik, hori
bera galdegiten jarraitzen du.
2010ean, Garapen Iraunkorrerako Departamentuak Gipuzkoako Bizikletaren
Kontseiluko kideei “2011-2021 Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia” prestatzeko
zerbitzuak aurki kontratatzeko oinarri teknikoak ezartzen zituen dokumentu bat
bidali zien.
Hala ere, oraingoz ez da kontratazio hori egin, eta gainera ez dugu horri
buruzko inolako argibiderik jaso. Beraz, prozesu hori lehenbailehen bultzatu
dadila galdatzen dugu eta, aldi berean, behin ere adierazten dugu aipatutako
estrategiaren elaborazioan aktiboki parte hartzeko prest gaudela.
6. UDAL JARDUKETEI LAGUNTZA EMAN
Ondo dakigu Gipuzkoan bizikleta mugikortasunerako baldintza eta ingurune
seguru eta erakargarriak sortzeko jarduketa nagusietako asko udalen
eskumenekoak direla.
Hala eta guztiz ere, uste dugu Foru Aldundiari dagokiola gure lurraldean
bizikleta mugikortasunaren sustapenaren burn izatea eta, ondorioz, udalei
laguntza osoa eman beharko lieke haiek euren bizikleta mugikortasun planak
diseinatu eta garatu ditzaten.
Lidergo eta laguntza hori gabe, biztanleria aktiboki mugitu dadin bizikletaren
erabilera bultzatzeko xedea duen bizikleta sistema integral bat eratzeko
Gipuzkoako Bizikletaren Estrategiaren helburuak nekez bihurtu daitezke
errealitate.
Horretarako, aipatutako Estrategiak eragin litzakeen jarduketa zehatzei itxaron
gabe, Foru Aldundiari galdatzen diogu udal mailako bizikleta azpiegiturak
sortzeko eta bizikletaren erabilera sustatzeko jarduketak egiteko berariazko
finantzaketa lerroak eman ditzala.
Zentzu honetan, hurrengo 4 urteetan zehar, laguntza ekonomikoen zati
handiena udalerri kopuru mugatu batean elkartzea proposatzen dugu, inpaktu
esanguratsu bat lortzearren, Waloniako eskualdeko (Belgika) gobernuaren
eredua jarraituz, bere “Wallonie Cyclable’’ planaren eremuan. Honen arabera,
bizikleta mugikortasunaren aldeko euren konpromiso politiko, ekonomiko eta
teknikoa frogatzen duten hainbat udalerri aukeratuko lirateke eta bakoitzari
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA -8-
Bzgjkletagehiago kotxe eta motor gntxiago erabiltgen ditnen Gipagkoa batentgat
bizikleta mugikortasunaren inguruko bere udal plana prestatu eta gauzatzeko
baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak emango litzaizkioke.
Orobat, Aldundiak udalerriei bizikleta mugikortasun kontuetan laguntza teknikoa
eman beharko liekeela deritzogu: heziketa, aholkularitza, informazioa,
dokumentazio teknikoa, etab.
7. BIZIKLETAREN ERABILERA SUSTATZEAREN ALDE APUSTU EGIN
Nahitaezkoa da, auto- eta motor-gidariek, eta ez oinezkoek edo garraio
publikoaren erabiltzaileek, bizikleta hautatzen dutelako txirrindularien kopurua
handitzea. Eta, horretarako, bizikletentzako azpiegiturak beharrezko baldintza
badira ere, ez dira nahikoak.
Hain zuzen ere, bizikletaren erabilera egiaz nabariki handitu nahi bada,
ezinbestekoa da sektore eta publiko ezberdinei zuzendutako bizikletaren
erabileraren eta bide-hezkuntzaren sustapenaz aldi oro arduratzea.
Hala eta guztiz ere, Foru Aldundiaren jarduketa arlo honetan asko hobetu
daiteke.
Bizikleta garraiobide bezala irmotzeko, bizikletaren erabilera sustatzen eta
bultzatzen duten programa berriak abiatu behar dira xede-sektore eta publiko
ezberdinentzat. Eta garrantzitsua da programa horiek lehentasunezko arrêta
espezifikoa exijitzen duten segmentu jakinei zuzentzea.
Hain zuzen ere, eguneroko joan-etorrietan pixkanaka segurtasuna hartzen
doazen eta oinezkoekin batera erabiltzen diren bideetan edo bide bereizietan
mugitzen ohitzen ari diren erabiltzaile berriei zuzentzen zaizkien bide-hezkuntza
eta sustapen kanpainak, auto- eta motor-gidarien artean bizikletaren erabiltzaile
berriak erakartzeko egiten diren kanpainak oso ezberdinak ¡zango dira.
KALAPIEk Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikletaren erabilera eta sustapenerako
berariazko estrategiak bultzatzea proposatzen du, ondorengo segmentuen
inguruan:
Auto- eta motor-gidariak
Auto- eta motor-gidariek bizikleta hautatzea lortzeko helburua duten programak,
bizikletaren erabilerak dituen abantailak pertsonalki sentitzeko eta garraiobide
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bigikletagehiago kotxe eta motor gntxiago erabiltgen dituen Gipagkoa batentgat
-9-
azkar, eroso, merke eta osasuntsu honen abantailez eta onurez jabetzeko
programak oinarri hartuta.
Egun batzuetan zehar, bizikletaren erabilerak dituen abantailak pertsonalki
sentitzeko aukera eskaintzen duten programa arrakastatsu anitz daude. Hauek
parte hartzen duten
pertsonei bizikleta bat,
oinarrizko
prestakuntza,
aholkularitza eta
segimendu
pertsonalizatua
ematen dizkiete.
Bestalde, Foru
Aldundiak, beste
eragile ekonomiko eta
sozialekin batera, lan-
munduan bizikletaren
erabilera bultzatu
beharko luke (bide-
azpiegiturak, aparkalekuak, enpresa bizikletak, pizgarriak, heziketa, laguntza,
etab.), lana delà eta egiten diren bidaiek egunero Gipuzkoan egiten direnen
gehienak direnez gero.
Ikasleak eta eskola-umeak
Bizikletaren erabilera eta honen
erabilera egokia sustatzeko
ekintzak, eta baita
mugikortasunarekin eta bizikletaren
erabilerarekin lotutako edukiak
dituzten eta eskola
komunitateentzako programak
koordinatzeko ekintzak: Eskola
Agenda 21, Bide-hezkuntza, Eskola
bidea, Entzunaldi Publikoa, etab.
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bigikletagehiago kotxe eta motor gntxiago erabiltgen dituen Gipagkoa batentgat
-10-
Ohiko txirrindulariak
Segurtasunaren eta bide edo gune publikoetan dauden beste erabiltzaileekiko
errespetuaren inguruan kontzientziatzeko kanpainak, non hirian bizikletan
ibiltzeko modu egokiari buruz eta ibilgailu horrek behar dituen osagarriei
(argiak, txirrina, islatzaileak, jantziak, hiri-txirrindularitzara egokitutako
bizikletaren gehigarriak, etab.) buruz informatzen den.
Bizikleta erabiltzaile berriak
Bide-hezkuntzaren eta prestakuntza mekanikoaren inguruko programak eta
bizikletan ibiltzen dakiten baina nahikoa segurtasun ez duten pertsonentzako,
irteerak lagunduta egiteko programak.
Merkatari eta agente ekonomikoak
Sektore hauen artean bizikleta sustatzeko berariazko estrategiak diseinatzea,
hauek bizikleta mugikortasunaren aliatu bihurtu daitezen. Bizikleta banaketa
ibilgailu gisa erabiltzeak, bai eurentzat bai euren bezeroentzat, ekartzen dituen
onurak ikustaraztea, eta sektore hauek bizikleta sustatzeko kanpainen
diseinuan eta inplementazioan aktiboki parte hartzea izango litzateke estrategia
hauen helburua.
Adinekoak, zailtasunak dituzten pertsonak, gurasoak
Triziklo eta bizikleta elektrikoen, eta umeak edo zamak garraiatzeko bestelako
gailuen sustapena, eta baita hauek erosteko laguntzak ematea ere.
Publiko orokorra
Bizikletaren irudia, Gipuzkoa giza eskalan eta modu atseginean ezagutzeko
aukera ematen digun mugitzeko modu azkar, merke eta eraginkorra bezala
indartzea. Sustapen bide honek iritzi lider ezberdinen (politikariak, hiritarrak,
enpresariak, kazetariak, ospe handiko aktore eta artistak, etab.) babesa eduki
beharko luke.
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bigikletagehiago kotxe eta motor gntxiago erabiltgen dituen Gipagkoa batentgat
-11-
Bizikletak erosteko laguntzak
Autoen eta motorren erosketa diruz
laguntzeko administrazio publiko
ezberdinen ohiko jarreraren aurrean,
iraunkortasunaren ikuspuntutik,
instituzio horiei bizikletak erosteko
laguntza Ierro bat bideratzea,
Logroñoko Udalaren eredua jarraituz,
galdatzea askoz zentzuzkoagoa delà
iruditzen zaigu.
Errioxako udal honek, hiri bizikleta baten
erosketa 100 euro arte finantzatzen
duen diru-laguntza Ierro baterako 30.000
euro esleitzea erabaki du.
Orobat, Gipuzkoako hainbat udalerrien orografía zaila denez gero, eta hiriarteko
nahiz hiri autobusetara bizikletak igotzeko praktikak trabak aurkitzen dituenez
gero, Foru Aldundiari bizikleta tolesgarri eta elektrikoak erosteko berariazko
laguntza Ierro bat bideratzea eskatzen
diogu baita ere.
Bizikleta tolesgarriak hautabide
bikaina dira bizikleta+autobus
intermodalitaterako: ez dituzte
bidaiarien artean arazoak sorten, ez
dute zerbitzuen ematea kaltetzen eta,
aldi berean, edozein etxetan gorde
daitezke.
Bestetik, bizikleta elektrikoak zentzuzko
aukera izan daitezke joan-etorriak bizikletaz egiteko asmoa kentzeko orografía
duten lekuetan dauden puntuetara iritsi behar diren pertsona askoren
mugikortasunarentzat.
Frantziako hainbat udal, besteak beste, Lyon edo Pariseko Udalak bizikleta
elektrikoen erosketa prezioa diruz laguntzen dute, 400 euroko gehienezkoa
arte. Beste udal batzuek, Coutanceseko Udala adibidez, biztanleei bizikleta
elektrikoak alokatzeko aukera eskaintzen diete, berezitasun batekin: 40 urteen
buruan, harpideduna automatikoki bizikletaren jabe bihurtzea delà.
Flalaber, Foru Aldundiari hiru urtero bizikleta bat erosteak (hiriko bizikleta,
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bzgjkletagehiago kotxe eta motor gntxiago erabiltgen ditnen Gipagkoa batentgat
-12-
bizikleta tolesgarria edo elektrikoa), 800 euroko muga arte, desgrabazio
fiskalak izan ditzala onartzea eskatzen diogu, Holandako eredua jarraituz.
Hiri-txirrindularitzara egokitutako bizikleta eta osagarriak hedatzen
lagundu
Txirrindularien kopurua handitzen doa Gipuzkoan, baina egiaztatu dugu tokiko
merkataritzak oraindik ez duela hiri-txirrindularitzara egokitutako bizikleta eta
osagarri modelo aukera nahikoa eskaintzen. Aldi berean, Donostiako
txirrindulariek eremu honetan merkatuan dagoen eskaintza ez dute ezagutzen,
zeinak bizikletaz egindako joan-etorrien segurtasun eta erosotasun baldintzak
hobetzen lagunduko lukeen.
Hortaz, Foru Aldundiak bizikletak saltzen dituzten merkatarien sektorearekin
lankidetza ezartzea proposatzen dugu, hiri-txirrindularitzarako produktuen
eremuan dauden berrikuntzak, nahiz bizikleta modeloak (bizikleta tolesgarriak,
elektrikoak, trizikloak, etab.) eta gure hirian nekez banatzen diren osagarriak
(balaztak, abatzetan integratutako aldagailuak eta dinamoa, kondentsadore
batekin hornitutako atzeko argiak, kalitate oneko esekidurako zelak, hirian
erabiltzeko zakutoak, zamak eta/edo umeak garraiatzeko atoiak, jantzi egokiak,
etab.) ezagutu eta erosi ahal izateko baliabideak hedatu eta sustatzeko.
8. BIZIKLETA ETA GARRAIO PUBLIKOAREN ARTEKO
INTERMODALITATEA SUSTATU
Bistan denez, bizikleta ez da mugitzeko beharrak asetzeko irtenbide bakarra,
baina bizikleta beste garraiobideekin konbinatzen badugu distantzia ertain eta
luzeko ibilbideak atetik atera egin eta desnibelak nahiz bide-azpiegitura handiak
libratu daitezke, puntu urrenetatik aterata eta automobila erabiltzeko beharrik
gabe, lanera joateko,
erosketak egiteko edo
bidaiatzeko aukera emanez.
Horregatik, KALAPIEk urteak
daramatza administrazio
publikoei Gipuzkoan bizikleta
eta garraio publikoen arteko
intermodalitatea landu eta
sustatu dezatela eskatzen.
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bzgjkletagehiago kotxe eta motor gntxiago erabiltgen ditnen Gipagkoa batentgat
-13-
Oso gutxi dira oraindik horri dagokionez
Gipuzkoan lortu diren aurrerapenak, jarduketa
anitz ia esploratu gabe gelditzen direlarik,
besteak beste: garraio publikoko geltokietan
bizikletak sartzea, bizikletak trenetara igotzea,
bizikletak autobusetara itsatsita dauden kanpo-
barretan garraiatzea eta geltoki horietan bizikletak
babesean uztea errazteko jarduketak.
Halaber, beharrezkoa izango litzateke garraio
geltoki eta aldageltoki nagusietan, bizikleten
zaintza segurua eskaintzeaz gain, alokairua,
konponketa lantegia, fardelak uzteko zaindegia,
txirrindulariarentzako interesgarria den
informazioa eta puzgailuak bezalako bestelako
aukerak ematen dituzten zerbitzuak sortzea.
Beraz, hurrengo 4 urteetan zehar, Gipuzkoako
Foru Aldundiari, tartean dauden administrazioekin
elkarlanean, bizikleta eta garraio kolektiboaren
arteko intermodalitateari heltzen dion plan bat prestatu eta gauzatzeko
erantzukizuna bere gain hartzea eskatzen diogu.
- Tren eta autobus geltokietan bizikleten sarbide seguru eta erosoa, eta baita
geltokien barman egiten diren joan-etorriak (sarbide zabalak, arrapalak eta
igogailuak jartzea, zintarriak beheratzea, seinaleztapenak, etab.), bizikletak
garraiobideetan igotzea, eta hauek zaindua dagoen, irisgarria den eta plaza
eskaintza nahikoa duen aparkaleku batean uztea erraztea.
- Intermodalitate aukerei, zerbitzuaren kostuari eta baldintzei, nahiz
txirrindulariaren eskubide eta betebeharrei buruzko informazio argi eta
irisgarria ematea.
- Bide eta geltokien grafikoetan, ibilbideekin egin daitezkeen loturei eta
bizikletentzako aparkalekuei buruzko informazioa sartzea.
- Garraioaren tarifak bateratzeko edo “txartel bakarra” ezartzeko prozesuetan
bizikleta publikoen tarifa sistemak integratzea, honela bizikleta eta garraio
publikoaren arteko sinergia handiagoa lortuz.
- Administrazioen, garraio publikoen arduradun diren erakundeen eta
txirrindularien elkarteen arteko elkarrizketa bide egonkorrak ezartzea,
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bzgjkletagehiago kotxe eta motor gntxiago erabiltgen ditnen Gipiigkoa batentgat
-14-
bizikletaren eta garraio publikoaren arteko intermodalitatea sustatzean
guztion iritzi eta gomendioak entzuteko, eta zerbitzu publikoa hobetzeko
ekarpenak egiteko.
- Bizikleta tolesgarrien erosketa eta erabilera sustatzea, bidaiariei kalte egiten
ez dietenez eta zerbitzuen ematea kaltetzen ez dutenez, hauek bizikleta eta
garraio publikoaren intermodalitaterako hautabide bikaina baitira.
9. BIZIKLETA MUGIKORTASUN TEKNIKARIAK KONTRATATU
2007an onartu zen Bizikleta Bideen Foru Arauak 2006-2007 denboraldian zehar
Ingurumen Zuzendaritza Nagusian berariaz bizikleta bideen eraikuntza,
kontserbazio eta sustapen lanetarako 5 teknikari berri kontratatzeko beharra
azpimarratu zuen.
Hala ere, legealdi honetan zehar aipatutako teknikarietako bat ere ez da
kontratatu, eta gainera Zuzendaritza berak sortu zuen Bide Ingenian lanpostua
gaur egun bete gabe dago.
Oraingo krisi egoerak giza baliabide hornidura txikiena ere lortzea laguntzen ez
duela badakigu ere, agerikoa da baita ere hornidura hori gabe guztiz ezinezkoa
delà ezarri diren helburuak lortzea.
Donostia, 2011 ko apirila
Hiriko Txirrindularien Elkartea
KALAPIE
Asociación de ciclistas urbanos/as
KALAPIEREN PROPOSAMENAK 2011KO FORU HAUTESKUNDEEI BEGIRA
Bzgjkletagehiago kotxe eta motor gutxiago erabiltgen ditnen Gipagkoa batentgat
-15- | |