| Extracto del fichero OCR | a
Gitnjzkoako Foru Aldundia
Diputación Forai de Gipuzkoa
Diniitatn Naniisiarpn Kahinptpa
Gabinete del Diputado General
2002-09-22
13 Orr.
EDORTA BERGUA
KALAPIEKO KIDEA
«Autoa erabiltzea ez da
fenómeno naturala, politika
zehatz baten ondorioa baizik»
I P I PONOSTIA_______________
Edorta Bergua Kalapie talde
ekologistako ordezkariak be-
netako politika aldaketa eska-
tu die agintariei, autoen erabi-
lera murriztu ahal izateko.
■ Zuek nola ikusten duzue
urtero egiten ari den auto-
rik gabeko egun hori?
Gu Donostia mailako elkartea
gara, eta hiri horretako egun
ofizialean parte hartzen dugu
ikusten dugulako egun horrek
exigitzen dituen hainbat bal-
dintza betetzen direla. Alegia,
egun horretan parte hartzen
duen hiriari exigitzen zaio
behin betiko ekimenak mar-
txanjartzea, alegia, ezbaka-
rrik egun horretan egitea eki-
menak: bidegorriak, oinezko-
entzako eremuak... Donos-
tiako Udalaren politika oso
ausarta ez izan arren, zeozer
egiten ari dira, eta are gehiago
konparatzen badugu gure in-
guruko hiriburuekin. Gu kriti-
koak gara Udalaren politika-
rekin, baina onartzen dugu
hainbat gauza egiten ari delà,
nahiz eta kontraesanean izan
egiten ari den beste hainbat
gauzarekin. Zeren bizikleta
sustatzeko gauza batzuk egi-
ten ari den arren, autoa erabil-
tzea ere bultzatzen ari da. Bil-
bo, Iruñea edo Gasteizen bizi-
ko bagina ez genuke parte
hartuko egun ofizial horretan.
■ Zuek zer proposatuko ze-
niekete agintariei, bene-
tan, auto partikularra aide
batera utzi eta garraio pu-
blikoa bultzatzeko?
Autoaren erabilera ez da fenó-
meno natural bat. Autoaren
erabilera politika zehatz baten
ondorioa da, hau da, autoak
erabiltzeko erraztasunak
eman dituztelako erabiltzen
dugu autoa. Alegia, azpiegitu-
rak jarri dituztelako, errepide-
ak eta aparkalekuak. Zer eska-
tzen dugu? Bada, ahalmen
handiko errepideen erabilera-
ren truke dirua kobratzea.
Hau da, autobide eta autobia
guztietan ordainsariak jar-
tzea. Eta zenbateko ordainsa-
ria? Bada, horrelako azpiegi-
turabat erabiltzeakbalio due-
naren adinakoa, hau da, erai-
kitzeak, mantentzeak eta era-
gin ekologiko eta sanitarioak
duten kostuaren arabera. Es-
kaera hori Europako Batzor-
dearen Garraioari buruzko Li-
buru Txurian ageri da. Diru
horrekin martxan jarri behar-
ko litzateke garraio kolektibo-
ak eta motordunak ez direnak
«Autoan ibiltzeak
zenbateko kostua
duen ohartarazi
beharzaio
jendeari»
bultzatzeko politikak eta pro-
gramak. Jendeari ohartaraz-
tea benetan zenbateko kostua
duen autoa erabiltzeak. Az-
ken finean autoari alternati-
bak eskaintzea.
■ Hiriburuen kasuan, Euro-
pan ari dira jartzen neurri
berriak: hiriburura sartze-
ko ordainsariak, aparkale-
kuak hiriburuaren kanpo-
an autoa uzteko...
Hemen ez da horrelakorik
egin oraindik, baina badira
Europa mailako programak
horrelako neurriak laguntze-
ko. Beste neurri garrantzitsu
bat izango litzateke autoak hi-
ri barruraino ez sartzeko apar-
kalekuak ez eraikitzea, eta ez
ematea horrelakoak egiteko
baimena, esaterako Iruñeko
Gazteluko Plazan egiten ari
direna, edo Donostian, Bule-
barrean, Kursaalen-eta egin
dituztenak.
■ Agintariei entzuten zaie
errepideak beterik daude-
la, baina alternatiba gisa
errepide berriak egitea bes-
terik ez dute eskaintzen.
Bide egokia al da?
Ez, inola ere ez. Hori bukaera-
rik ez duen kontua da. Froga-
tuta dago errepide berriak
egin ahala auto erabiltzaileak
handitu egiten direla. Hori da
erraztasunak ematen direla-
ko. Horrek bukaerarik ez du:
errepide berria egin eta bete,
berria egin eta bete. Erresuma
Batuan, esaterako, politika
hori moztu egin dute, ohartu
direlako errepide berriak egi-
teak ez duela ezer konpon-
tzen, eta gastu itzela dakarre-
la. Agintariek onartzen dute
hitzez, baina praktikan kon-
trakoa egiten dute: Bizkaian
Bilboko hegoaldeko saihesbi-
dea egingo dute, Donostian
bigarren saihesbidea, Urume-
akoautobia... Hórrela segi-
tzea eskandaluzkoa da. | |