Extracto del fichero OCR |
1 EUSKO JAURLARITZA IMM* 19J p GOBIERNO VASCO |
SEGURTASUN SAI LA DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
TRAFIKOKO TXOSTEN
MONOGRAFIKOAK
4. ZK. BIZIKLETA ISTRIPUAK EUSKAL
AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERREPIDEETAN
TRAFIKO ZUZENDARITZA
2014ko iraila
BIZIKLETA ISTRIPUAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERREPIDEETAN
1. taulan ikus daitekeenez, 2013ko istripu-tasari buruzko datuek adierazten dute
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan eta kaleetan zirkulazio-istripuan
hildako 56 pertsonetatik 4 txirrindulariak zirela eta 430 zauritu larrietatik 46
bizikleta gidatzen ari zirela.
Txirrindularien istripuei buruz -istripurik larrienei dagokienez, bederen-
nabarmendu beharreko lehenengo kontua da errepidean gertatzen direla. Izan
ere, iaz hil ziren lau pertsonak eta 46 zauritu larrietako 30ek errepidean izan
zuten istripua.
T.1 KALTEGARRITASUNAREN BANAKETA IBILGAILU MOTAREN ARABERA
HILDAKOAK ZAURITU LARRIAK
ARABA Bizikletak Ibilgailu guztiak Bizikleten ehunekoa 1 14 7,1 10 84 11,9
BIZKAIA H Bizikletak Ibilgailu guztiak Bizikleten ehunekoa 2 20 10,0 13 169 7,7
GIPUZKOA ■ Bizikletak Ibilgailu guztiak Bizikleten ehunekoa 1 22 4,5 23 177 13,0
EAE Bizikletak Ibilgailu guztiak Bizikleten ehunekoa 4 56 7,1 46 430 10,7
Gainera, adierazi behar da hildako txirrindularien edo zirkulazio-istripuan larri
zauritutako txirrindularien ehunekoa istripuetan tartean izan diren txirrindularien
guztizko ehunekoaren gainetik dagoela eta horrek; hain zuzen, begi-bistan
uzten du istripu horien larritasuna. Beste era batez esanda, errepidean
zirkulazio-istripua izanez gero, bizikletan joatean hiltzeko edo larri zauritzeko
probabilitatea sei aldiz handiagoa da, esate baterako, autoan joatean baino.
Beste aide batetik, 2004an bizikleta-istripuak errepideko biktimadun istripu
guztien % 2,9 ziren; 2010ean, ordea, % 5,9 eta 2013an % 7,3.
EUSKO JAURIARITZA GOBIERNO VASCO
iPERTSONAt, fHELBURUr
OMPROMISlCONlASiPERSONASt,
SECUrtTASUNSMlA
OEPWtTAMCNTO OC St corn 0A©
2
Istripu-tasaren igoera hori, 2. taulan argi ikusten baita, bizikletaren erabilerak
garraiobide gisa izan duen gorakadarekin batera gertatu da. Eusko
Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Sailak Euskal Autonomía
Erkidegoko mugikortasunari buruz 201 In egindako azterlanaren arabera, gure
erkidegoan bizikletaz egunero 116.000 joan-etorri baino gehiago egiten dira.
Joan-etorri horien erdiak (% 50,9) lan-arrazoiak direla-eta egiten dira, % 18,9
ikasketengatik eta gainerako arrazoien artean aisialdia (% 18,8) nabarmentzen
da.
T.2 BIZIKLETAREN BAT TARTEAN IZAN DENEAN, ERTZAINTZAK ERREGISTRATUTAKO
BIKTIMADUN ISTRIPUEN BILAKAERA
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
ARABA
Biktimadun istripuak guztira 512 469 444 457 375 342 290 314 291 299
Bl* tartean bizikletak daudenean 14 7 15 13 11 14 14 22 15 18
Bizikleta-istripuen ehunekoa 2,7 1,5 3,4 2,8 2,9 4,1 4,8 7,0 5,2 6,0
BIZKAIA
Biktimadun istripuak guztira 2.033 1.939 1.644 1.582 1.447 1.326 1.254 1.197 1.057 1.069
Bl* tartean bizikletak daudenean 51 66 51 53 33 66 51 93 96 72
Bizikleta-istripuen ehunekoa 2,5 3,4 3,1 3,4 2,3 5,0 4,1 7,8 9,1 6,7
GIPUZKOA
Biktimadun istripuak guztira 1.478 1.347 1.325 1.345 1.217 1.326 999 1.000 919 939
Bl* tartean bizikletak daudenean 53 65 68 89 71 98 85 106 93 79
Bizikleta-istripuen ehunekoa 3,6 4,8 5,1 6,6 5,8 7,4 8,5 10,6 10,1 8,4
EAE
Biktimadun istripuak guztira 4.023 3.755 3.413 3.384 3.039 2.994 2.543 2.511 2.267 2.307
Bl* tartean bizikletak daudenean 118 138 134 155 115 178 150 221 204 169
Bizikleta-istripuen ehunekoa 2,9 3,7 3,9 4,6 3,8 5,9 5,9 8,8 9,0 7,3
* Biktimadun istripuak
Euskal Autonomía Erkidegoko errepideetan txirrindularien istripuek duten
garrantzia ebaluatze aidera, 2. taulak jasotzen duen bezala, nahikoa da
azpimarratzea biktimadun zirkulazio-istripuetan tartean izan diren txirrindularien
kopurua handituz joan déla azken hamar urteotan ia hirukoiztu arte.
Igoera bereziki nabarmena da 2011. eta 2012. urteetan; 2013an, berriz,
zertxobait gutxitu zen, baina oraingoz goiz da aldaketa hori 2014an finkatuko
den jakiteko. Bestetik, bilakaera desberdina izan da lurralde bakoitzean: Araban
2004ko % 2,7tik 2013ko % 6ra igaro da, Bizkaian % 2,5etik % 6,7ra igaro da
epealdi berean eta Gipuzkoan % 3,6tik % 8,4ra.
Halaber, zirkulazio-istripuan hildako edo larri zauritutako txirrindularien
kopuruaren bilakaera, 1. grafikoak erakusten duenez, 2011. eta 2012. urteetan
asko hazi da.
EUSKO JAURIARITZA GOBIERNO VASCO
iPERTSONAt, fHELBURUr
OMPROMISlCONlASiPERSONASt,
SECUrtTASUNSMlA
OEPWtTAMCNTO OC St corn 0A©
3
G.l HILDAKO EDO LARRI ZAURITUTAKO TXIRRIIMDULARIEN
KOPURUAREN BILAKAERA
50
45
40
35
30
25
20
15
10
5
0
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
Bizikleta-istripuak asteko egunaren arabera banatzeak agerian uzten du,
2. grafikoan ikusten denez, larunbatak eta igandeak egunik txarrenak direla.
Izan ere, euskal errepideetan azken 10 hamar urteotan izandako
bizikleta-istripu guztien % 19,7 larunbatean gertatu dira eta % 19,1 igandean.
Horiei jaiegunetan gertatutako istripuak gehitzen baldin badizkiegu, aterako
dugun ondorioa da bizikleta-istripuen ia erdiak larunbatetan, igandeetan edo
jaiegunetan izaten direla.
G.2 BIZIKLETA ISTRIPUEN ASTEKO BANAKETA
25,0
Gainera, zehatzagoak izanda, azken hamar urteotan Euskal Autonomía
Erkidegoko errepideetan hil edo larri zauritu diren txirrindulari guztien erdiek
istripua larunbatean, igandean edo jaiegunean izan zuten.
EUSKO JAURIARITZA GOBIERNO VASCO
iPERTSONAt, fHELBURUr
fCOMPROMISlCONlASiPERSONASt,
SECUrtTASUNSMlA
OEPWtTAMCNTO OC St corn OA©
4
Bizikleta-istripuak gertatzen diren orduari dagokionez, bi ordu-tarte
nabarmentzen dira bereziki, bata goizeko 9:00etatik arratsaldeko 13:00etara
bitartekoa da eta bestea 16:00etatik 20:00etara bitartekoa, 3. grafikoan ikus
daitekeenez.
G.3 ISTRIPUEN BANAKETA ORDUAREN ARABERA
Hilen araberako banaketak, 4. grafikoak jasotzen baitu, agerian uzten du
klimatologia oneko hiletan istripu-kopuruaren igoera nabarmena dagoela. Aide
horretan, uztaila da hiru lurraldeetan bizikleta-istripu gehien duen hila.
G.4 BIZIKLETA ISTRIPUEN BANAKETA HILAREN ARABERA
18,0
URT OTS MAR API MAI EKA UZT ABU IRA URR AZA ABE
----------------ARABA ------BIZKAIA -----GIPUZKOA
Istripu-motari dagokionez, 2. taulan ikus daitekeenez, ugarienak aurre-alboko
talkak dira, errepidean gertatutako hamar bizikleta-istriputik hiru mota
horretakoak baitira. Talka guztiak biltzen baditugu, ohartuko gara hamar
bizikleta-istriputik zazpi abian doan beste ibilgailu baten kontrakoak direla.
z-arniE
tPERTSONAt. IHELBURUr
ICOMPROMISlCONtASiPERSONASt,
SECUrtTASUNSMlA
OEPWtTAMCNTO OC St corn OA©
5
Halaber, nabarmendu beharra dago % 13,3 galtzadan gertatutako iraulketak
direla eta % 5,7, ostera, pertsona-harrapatzeak.
T.3 BIZIKLETAISTRIPUEN BANAKETAISTRIPU MOTAREN ETALURRALDE
HISTORIKOAREN ARABERA
ARABA BIZKAIA GIPUZKOA EAE
Aurrezaurrekoa 5,2 9,8 6,7 7,9
Aurre-albokoa 27,6 37,1 25,3 30,6
Albokoa 14,7 14,8 18,0 16,4
Atzekoa 17,2 13,8 12,8 13,6
Anizkuna edo auto-ilarakoa 1,7 ,0 ,1 ,2
Aparkatutako ibilgailua ,9 ,5 ,9 ,7
Babes-hesia ,0 ,2 ,4 ,3
Beste objektu bat 3,4 2,2 2,2 2,3
Pertsona-harrapatzeak 5,2 5,2 6,1 5,7
Animalia-harrapatzeak ,0 ,3 ,4 ,4
Galtzadako iraulketa 12,1 8,9 17,4 13,3
Ezkerretik irtetea eta talka 3,4 2,0 1,2 1,7
Ezkerretik irtetea eta talkarik ez 2,6 ,3 ,9 ,8
Eskuinetik irtetea eta talka 2,6 3,4 4,3 3,8
Eskuinetik irtetea eta talkarik ez 3,4 1,3 3,0 2,3
Guztira 100,0 100,0 100,0 100,0
Lurralde historikoen araberako alderik adierazgarrienak dira Araban gertatutako
talken ehunekoa txikiagoa delà Bizkaian eta Gipuzkoan baino; hala ere,
galtzadatik irteteagatik izandako istripuen ehunekoa handiagoa da. Hori hala da
Bizkaian eta Gipuzkoan hiriguneetatik igarotzen diren errepide-zati gehiago
dutelako eta berorietan aurre-alboko edo atzetiko talkak maizago gertatzen dira.
ISTRIPUA IZANDAKO TXIRRINDULARIAREN PROFILA
■ % 94 gizonezkoak dira
■ Bâtez besteko adina 40 urtekoa da eta adinik ohikoena 47koa.
■ Hildako edo zauritutako bizikleta-gidarien % 6 15 urtetik beherakoak
ziren, % 20 15 eta 30 urte bitartekoak, % 33 31 eta 45 urte bitartekoak,
% 29 46 eta 60 bitartekoak eta % 12 60 urtetik gorakoak.
■ Gehienek arau-hausterik egin ez duten arren, kontuan hartu behar da
gidatzean arrêta galtzea, kontrako noranzkoaren zati batean sartzea eta
STOP edo Utzi Pasatzen seinaleak ez betetzea direla istripuetan gehien
azaltzen diren faktoreak.
EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCO
iPERTSONAt, fHELBURUr
OMPROMISlCONlASiPERSONASt,
SECUrtTASUNSMlA
OEPWtTAMCNTO OC St corn 0A©
6
■ Lau bizikleta-istriputik batean tartean ez dago beste ibilgailurik.
■ Galtzadako iraulketak areagotzen ari dira.
■ Daturik positiboena da kaskoaren erabilera segurtasun-elementu gisa
zabaldu delà.
■ Hamar bizikleta-istriputik zortzi errepide arruntetan gertatzen dira. Euskal
Autonomía Erkidegoko bide-sarean azken hiru urteotan zehar hildako
edo larri zauritutako bizikleta-gidari gehien izan duten lau errepideak,
hurrengo mapan ikus daitekeenez, hauek dira: N-634, N-1, GI-213 eta
GI-627.
. 2011
# 2012
2013
BIZIKLETA ISTRIPU LARRIAK
URTEAREN ARABE RA
SECUrtTASUNSMlA
OEPWtTAMCNTO OC SCGUMMO
«PERTSONAMHELBURUt
fCOMPROMISlCOftlASiPERSONASt.
7
Bizikleta-istripu bakoitzak bere errealitatea duen arren, merezi du gehien
errepikatzen diren inguruabarrak azpimarratzea:
Bihurgunean, biribilgunean, elkargunean edo aldapa
handian txirrindulariak kontrola galdu du eta erori da
Autoak STOP seinalea errespetatu ez eta
lehentasuneko bidetik zirkulatzen ari zen
txirrindularia harrapatu du
Talka alboko kale batetik irteten ari zen auto baten
kontra
Erorikoa zulo batean gurpila lehertzeagatik, katea
ateratzeagatik,...
Talka toki debekatuan aparkatutako autoarekin
Txakurra harrapatzea, objektua galtzadan,...
Autoak bazterbidetik zihoazen bizikletak harrapatu
ditu
Galtzadatik irtetea eta aldapatik erortzea
Talka bihurgunean kontrako noranzkoan zirkulatzen
ari zen autoarekin
SECUrtTASUNSMlA
OEPWtTAMCNTO OC SCGUMMO
iPERTSONAt< fHELBURUr
fCOMPROMISO-CÜNr «LftSíPERSONflSt,
8
Lehenago aipatutako arrisku-egoerei aurre hartzeko eta istripuak saihesteko
edo; behintzat, istripua gertatuz gero, lesioak gutxitzeko, komenigarria da
jardunbide egokien dekalogo hau kontuan izatea:
1 2 3 5
Kaskoa jantzita
eramatea
Errepide
nagusiak
saihestea
Zirkulazio-
arauak
errespetatzea
Bazterbidetik
zirkulatzea
Ikusteko
moduko
elastikoak
erabiltzea
7 8 9 10
Gainerako
erabiltzaileak
errespetatzea
Bizikleta
ikuskatzea
matxurarikez
izateko
Segurtasuna
hobetzeko
taldean irtetea
Arrêta inoiz ez
galtzea
Neurrizko
abiadura
mantentzea
EUSKO JAURIARITZA
TO
GOBIERNO VASCO
iPERTSONAt< fHELBURUr
tCOMPROMISlCOMlftSiPERSONASti
SCCUrtTASUNSMlA
OEPWtTAMCNTO OC SCGUMMO
9 | |