| Extracto del fichero OCR | berria ¡gandea,2005eko ¡railaren 25a
17
EUSKAL HERRIA®
EDORTA BERGUA © KALAPIE ELKARTEKO KIDEA
«Baldintzak emanez gero,
jendeak bizikleta hartzen du»
AGURTZANE SOLABERRIETA DONOSTIA
Edorta Berguak urte asko dara-
matza Kalapie HirikoTxirrindu-
larien Elkartean lanean. Bere
esanetan, bizikletaren aldeko
politika egitea ez da soilik bide-
gorriak egitea, baizik eta bizikle-
tan modu eroso eta seguruan
ibiltzeko baldintzak sortzea.
Ostegunean Autorik Gabeko Eguna
izan zen. Eraginkorrak izaten al dira
halakoegunak?
Egun horretan hartzen diren
neurriak ez badira behin betiko
hartzen, halako egunek ez dute
sinesgarritasunik, eta itxura egi-
teko baino ez dute balio.
Erakundeekzein neurri hartu behar
dituzte bizikletaren eta garraio pu-
blikoaren erabilera sustatzeko?
Euskal Herrian garraio politika
errepideen politikarekin nahas-
ten da: autoaren politika egiten
da. Errepideak egiten diren neu-
rrian, autoei erraztasunak enla-
ten zaizkie. Garapen iraunkorra-
ren aldeko apustua egiteko, bes-
telako alternatibak topatu behar
dira; izan ere, garbi ikusi da au-
toaren politikak ez duela balio
arazo ekologiko, ekonomiko eta
osasun arlokoak konpontzeko.
Eredu horrek hildako ugari era-
giten ditu, kutsadura sortzen du
—kutsadurak Europan urtean
80.000 hildako eragiten ditu—,
eta gure natura txikitzen du.
Kalapie 1989311 sortu zen bizikleta
hiri barneko garraiobide gisa susta-
tzeko. Zer lan egin du urte hauetan?
Guk Donostian egiten dugu lan,
batez ere, eta 16 urteotan egoera
asko aldatu da. Aldaketa horie-
tanparte-hartze aktiboa izan
dugu, gainera. Esan behar da ere
Donostiako udal teknikariek
gaiarekiko sentsibilitatea badu-
tela, eta horrek egitasmoak
erraztu dituela. Bizikletaz modu
eroso eta seguruan ibiltzeko bal-
dintzak eskatu ditugu, eta neurri
batean lortu dira: orain 16 urte
ibai ondoan bidegorriren bat
edo beste zegoen bakarrik, eta
egun, bidegorrien sarea dugu;
bizikleta sustatzeko plana dugu;
Bizikletaren Behatokia eta abar.
Zein egoeratan dago Donostiako bi-
degorrien sarea?
60 kilometroko bidegorri sarea
aurreikusten da planean, eta
egun 22 daude eginda.Erdigu-
netik eta laua dagoen tokietatik
hasi da sarea egiten. Orain erdi-
gunea eta auzoak lotzea falta da,
batez ere aldapetan dauden au-
zoak. Donostia inguruko herrie-
kin lotzea ere falta da.
Donostian gaia landu déla ikusten
da. Inguruko herrietan landu da?
Oso gutxi. Tolosa eta Errenterian
orain hasi dira. Kontua da politi-
kariek usté dutela bizikletaren
aide zerbait egiteko bidegorriak
egin behar direla ezinbestean.
Eta guk ez dugu halakorik eska-
tzen. Guk nahi duguna da bizi-
kletaz modu eroso eta seguruan
ibiltzeko egoera sortzea. Horre-
tarako, batzuetan bidegorriak
beharrezkoak izango dira, baina
besteetan ez. Kasuan kasuko ir-
tenbideak topatu behar dira.
Mundu osoan ikusi da baldin-
tzak emanez gero, jendeak bizi-
kleta hartzen duela.
Donostian hiritarrek badute bizikle-
tan ibiltzeko oh iturarik?
PLANGINTZAK___________
«Politikariek usté
dute bizikletaren aide
egiteko bidegorriak
egin behar direla
ezinbestean»
1998an, 4.500 txirrindulari ibil-
tzen ziren, eta egun, 13.000: hi-
rukoiztu egin da kopurua. Hala-
ber, 1998. eta 2003. urteen alte-
an 2,2 aldiz biderkatu da
egunero bizikletaz egindako
joan-etorrien batez besteko ko-
purua. Horrek adierazten du hi-
rian egiten diren bidaia guztien
%3 bizikletaz egiten direla. Eus-
kal Herrian Donostia aitzindaria
izan da bizikletaren erabileran.
Eraman al daiteke bizikleta garraio
publikoan?
Hiri barruko lineetan ez. Udalak
bizpahiru autobus lineatan bizi-
kleta garraiatzeko aukera eman
nahi zuen, baina hainbat baldin-
tzabetez gero: ordutegijakine-
tan, ordainduta, etalehentasuna
aulki gurpildunei emanez. Auke-
rak oso murritzak ziren. Autobu-
sak kanpoaldean horretarako
egokituta egotea proposatu ge-
nuen, baina halakoak hemen ez
daude homologatuta. Hori ezin
zenez, bizikleta garraiatzeko au-
kera auzoetara iristen diren line-
etan jartzea eskatu genuen, eta
ordaintzearen baldintza ken-
tzea. Horretarako, baina, auto-
bus konpainiaren araudia aldatu
behar da. Eta horretan gaude.
Beste tren konpainietan, Eusko-
Trenen eta Renfen, bizikleta ga-
rraia daiteke dohainik.
Eta jendeak badu oh itura Donostiara
bizikleta eramateko?
Bai, bai. Ezingo nizuke esan zen-
bat diren, baina ohitura badago.
Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaro-
ak eskaintzen dituzue. Eskaera han-
diaaldago?
Lehen auto artean eta segurtasu-
nikgabe ibili behar zenez, jende-
ak ez zuen bizikleta hartzen.
Gaur egun, ordea, bestelako bal-
dintzak daude. Batez ere emaku-
meak gerturatzen zaizkigu, 40
urtetik gorakoak.
ERREPIDEAK
21 urteko mutil gazte bat hil da Cintruenigon
auto istripuan, eta gidaria atxilotu egin dute
Istripu larria gertatu zen ostiral gauean Nafarroan, Cintruenigo eta
Corella arteko errepidean. Auto bat bidetik atera eta soro batera
amildu zen. Bi lagun zihoazen ibilgailuan, eta horietako bat, 21 ur-
teko Cintruenigoko bizilaguna, hil egin zen. Gidaria atxilotu egin
zuten, alkoholemia tasa gainditu zuelako. Gidariak zauri arinak
baino ez zituen izan. Nafarroako Gobernuak esan zuenez, autoa
iraultzean ezbeharrean zendu zen H.D.D.P., ibilgailutik kanpora
atera zen eta kolpe horrek eragin zion heriotza.
GAZTE MUGIMENDUA
Donostiako Udalak «gazteen aurka daraman
politika autoritarioa» salatu dute gazteek kalean
Manifestazio jendetsua egin zuten atzo Donostiako kaleetan, Gaz-
teok alternatibak sortuz, Donostia berri bateraikitzeragoaz lemape-
an. Donostiako gazte taldeek, gazte asanblada eta gaztetxeek, Se-
gik eta beste hainbat taldek deitu zuten manifestazioa, «Udalak
gazteek sortu eta eraikitako alternatiba eta proiektuen aurka dara-
man politika autoritarioa gogor salatzeko». Manifestazioak jai gi-
roa eta aldarrikapena uztartu zituen. Odón Elorza alkatearen aur-
kako eta okupazioaren aldeko oihuakentzun ziren. | |