| Extracto del fichero OCR | A
Prentsa-oharra
EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO INGURUMENEKO ESPARRU-PROGRAMAREN
OINARRIZKO DOKUMENTUARI KALAPIEK EGINIKO EKARPENAK
Kalapie, hiriko txirrindularien elkarteak hainbat proposamen egin dizkio Euskal Autonomi Erkide-
goko Ingurumeneko Esparru Programaren Oinarrizko Dokumentuari eta, honen bidez, iritzi publi-
koari jakinarazi nahi dizkio, orain, proposamen horiek1.
Gure iritzian, bizikletazko eguneroko joan-etorriak bultzatzea trafikoari eta ingurumenari lotutako
hainbat arazo gainditzeko bitarteko eraginkor eta ekologikoa da, eta osasun-arloko gastuan milaka
milioi euro aurreztea dakarrena, gainera.
Bizikleta hiri barneko eta hiri arteko desplazamenduetarako bitarteko malgua, erabiltzen erraza eta
ekonomia eta ingurumenaren kalitaterako onuragarria da. Txirrindularitzaren hazkundea bilatzen
duen esparru bat sortzeak eta jarduera hori seguruagoa eta gainerako garraio publikoekin behar
bezala uztartua egiteak mugitzeko eta batera eta bestera joateko ahalmen handiagoa emango lieke
hiritarrei.
Bizikletak duen gizarte-potentziala hainbatek uste baino askoz ere handiagoa da. Hainbat galdeke-
tatan ikusi den bezala, hiritar gehienak autoari nagusitasuna eman ohi dion mugikortasun-
politikaren alternatiba ¡zango diren beste politika batzuen aide daude.
Autoz egiten diren joan-etorri gehienak distantzian laburrak izateak, hirian bizikleta asko izateak,
hiritarren ehuneko handiak bizikletan ibiltzen jakiteak eta euskal herritarren artean ibilgailu horrek
irudi on-ona izateak ongi ikustarazten digu, gaur egun gutxi erabiltzea eragiten duten elementuei
kasu eginda, zer-nolako potentziala duen ibilgailu horrek.
Bestetik, Europako hainbat erakundek aitortu dituzte, desplazamendu eta aisiarako tresna den
aldetik, bizikleta erabiltzeak ingurumen, ekonomia eta gizartearen arloan dakartzan onurak, eta
erakunde horiek askotan egin die aholku administrazio publikoei ingurumenaren eramangarrita-
suna helburu duen edozein garraio-estrategiaren atal ezinbestekoa den ibilgailu horren erabilera
eraginkortasunez bultzatu eta sustatu dezaten.
Abiapuntu hauekin, Kalapiek EAEko Ingurumeneko Esparru Programa finkatzeko garaian bizikle-
tari arrêta gehiago jartzeko eskatzen du, erkidego hau, Europako herri asko bezala, bizikletak
lehen mailako papera ¡zango duen mugikortasun eramangarri baterantz aurrera egiteko oina-
rriak jartzen has dadin.
1 Agiría here osotasunean ezagutu nahi izanez gero, eskatuposta elektroniko bidez ([email protected])
Miembro de
KALAPIE
Hiriko txirrindularien elkartea • Asociación de ciclistas urban@s
^ 1872 posta-kutxatila • E-20080 Donostia • « (+34) 943273542
ConBici
[email protected] • http://www.euskalnet.net/kalapie/
COORDINADORA EN
DEFENSA DE LA BIG
-ko parta idea
Euskal Herriko Ingurumen Eramangarritasuneko Estrategiaren Agirían jasotako helburu eta ildo
estrategikoak gure eginez, gure proposamenek agiri hartan zirriborratutako konpromisoak zabal-
tzera daude zuzenduta, jarraibide haiek egia bihur daitezen.
1. 2003 urtetik aurrera EAEn dauden kapazitate handiko bide guztientzako tarifatze-
politika aplikatzea eskatzen dugu, azpiegitura horien eraikitzea, abian jartzea, kudea-
keta eta mantenuak ekarritako kostu zuzen guztiak eta eraikuntza- eta ustiapen-aldian sor-
tzen dituen inpaktu ekologiko, istripu eta trafiko-korapilatzearen ondoriozkoak barneratuko
dituen tarifatze-politika, hain zuzen.
Ez dugu usté posible denik auto-erabiltzaileen kopuru esangarri bat garraio publikora eta moto-
rrik gabekoetara pasatzea, banakako motordun joan-etorrien kostuak behar bezala barneratu
ezean. Europako Batzordeen Batzordearen hitzetan2: "[errepide eta autobideen] prezioetan
garraioen benetako gizarte-kostua islatzen ez den neurrian, eskariak gora egin du era artifi-
ziaiean. Tarifatze eta azpiegitura egokietako poiitikak apiikatuko baiira, denboraren pode-
rioz, eraginkortasun-faita horiek desagertu egingo iirateke neurri batean".
2. Garraio-politikari buruzko Liburu Zuriarekin bat, tarifatze horretatik etorritako diruak
orientazio finalista izatea proposatzen dugu. Errepide-sarean autoaren erabilera egonkor-
tzera zuzenduko litzateke, hasiera batean, diru hori, eta azpiegitura berriak eraiki behar us-
tezkoa murriztea lortzea ¡zango luke helburu. Diru-sarrera horiek lurralde guztian garraio
publikoko sareak eta oinezkoen eta txirrindularien joan-etorriak bultzatuko dituen garraio-
politika integratu eta eramangarri baten finantzaketako zutoinetako bat izan be-
harko lukete.
3. 2003 urtetik aurrera EAEn bizikletaren erabilera sustatzeko estrategia intégrala
diseinatu eta egikaritzeari ekitea eskatzen dugu. Estrategia horrek bizikletaren erabile-
ran eragiten duten eta erabilera hori baldintzatzen duten elementu guztiak osotasunean
barneratu beharko lituzke (hiri barneko eta hiri arteko bidegorri-sareak sortzea, bizikleta ga-
rraio publikoarekin uztartzeko moduak erraztea, bizikletak uzteko leku berariazko eroso eta
seguruak sortzea eraikin eta jomugetan, bide-segurtasuneko neurriak eta bientzako diren
bideetan ibilgailu motordunentzako abiadura murriztea, gizarte-esparru jakinei zuzendutako
informazio eta bizikletaren sustapeneko programak...) bizikleta euskal herritar askoren era-
bilerako ibilgailu eroso, seguru eta eraginkorra bihurtzeko.
4. Azkenik, 2003 urtean AEAko Bizikleta Ibilbideen (Bidegorrien???) Plan Zuzentzai-
lea egiteko konpromisoa har dezala eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari. Plan horrek, foru-
diputazioekin batera koordinatuta, ibilbide horien diseinu, seinaleztapen eta sustapenerako
gutxieneko baldintza teknikoak ezartzea eta lurralde arteko loturak zehaztu eta dinamiza-
tzea luke helburu.
Donostia, 2002ko martxoaren lln
2 Europako Batzordeen Batzordea (2001), Liburu Zuria: “2010 urteari begirako Europako garraio-
politika”. Brusela, 2001.
EAE-KOINGURUMENEKO ESPARRU-PROGRAMAREN OINARRIZKO DOKUMENTUARIKALAPIEK EGINI-
KO EKARPENAK
-2- | |