Zikloteka
Centro de documentación
de la Bicicleta
equis (antes twitter) zikloteka instagram
IDTítuloÁmbitoAño 
786 Gipuzkoako Bizikleta bideen Lurralde Plan Sektorialaren behin betiko onarpena.
Autoría: Kalapie
Fuente: Donostia: Kalapie: 05-06-2013
Formato: DIGITAL
Idioma: Euskera
Etiqueta: Asociacionismo y activismo social, Ordenación del territorio y Urbanismo
Gipuzkoa 2013
Extracto del fichero OCRGIPUZKOAKO BIZIKLETA BIDEEN LURRALDE PLAN SEKTORIALAREN BEHIN BETIKO ONARPENA 1998an KALAPIEk “ LehendaBizi’ proiektua bultzatu zuenetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan bizikleta bideen sare bat sortzearren, sare hau errealitate bihurtzeko gogor Ian egin dugu. Egindako lanari esker, Aldundiak “Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareari buruzko Piaña" idaztea agindu zuen, eta planaren prestakuntza 2002an amaitu zen. Plan horrek, alabaina, hutsune kezkagarriak zituen: ez zen formalki onartu; ez zuen gauzatzea bermatzeko lege maila nahikoa ematen zion lurralde-antolamenduko baliabide juridikorik; eta ez zuen elkarrizketa biderik ezartzen bizikletaren erabiltzaileok planaren jarraipenean modu egonkorrean parte hartu ahal izateko. Horregatik, KALAPIEk Aldundiari hutsune hauek konpontzeko eskatu zion, bai eta bizikletaren erabilera sustatzeko estrategia orokor bat bultzatzeko ere, bizikleta mugikortasuna baldintzatzen duten faktore eta elementu guztiak kontuan hartuz. 2007an Gipuzkoako Bizikleta Bideen Foru Arauaren onarpenak, besteak beste, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorial bat sustatzeko konpromisoaren formalizazioa ekarri zuen. Eta, izapide luze baten ondoren, azkenean Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektoriala Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu da. KALAPIEren ustez plan honen onarpena gertaera gogoangarria da Gipuzkoako bizikleta mugikortasunaren historian: - aurreikusitako bizikleta bideen sareak aurrerantzean ¡zango duen lege estaldurak sarea eraikitzeko konpromisoa ekarriko du; - sarea azkarrago gauzatzeko lege tresnak eskaintzen ditu; - sarea bukatzea bermatuko duen programazio ekonomikoa jasotzen du; - erabakiak lotesleak ¡zango dira udal hirigintza-plangintza egiteko. KALAPIE Miembro de Hiriko txirrindularien elkartea • Asociación de ciclistas urbanos/as ConBici Kl 1872 posta-kutxa • E-20080 Donostia • 8 (+34) 629 271 481 [email protected] • http://www.kalapie.org COORDINADORA EN DEFENSA DE LA BICI _tfr\ t^iHûo Hemendik Plan honen sorreran parte hartu duten eragile guztiei, plana idazteaz arduratu diren teknikariei, eta plana babestu duten talde politikoei zorionak eman nahi dizkiegu. Era berean, espero dugu, hurrengo urteetan, Foru Aldundiak Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarearen zati ezberdinak kudeatzeko eta gauzatzeko Lurralde Plan Sektorial honetan aurreikusten diren 15 milioi euroak, gutxi gorabehera, urtero inbertitzeko konpromisoa betetzea. Donostia, 2013ko ekainaren 5a GIPUZKOAKO BIZIKLETA BIDEEN LURRALDE PLAN SEKTORIALAREN BEHIN BETIKO ONARPENA -2-