Zikloteka
Centro de documentación
de la Bicicleta
equis (antes twitter) zikloteka instagram
IDTítuloÁmbitoAño 
778 Kalapiek eskatzen du motordun ibilgailuei gutxiago leguntzeko Donostialdeko Lurraldeko Zatiko Plana.
Autoría: Kalapie
Fuente: Donostia: Kalapie: 28-01-2011
Formato: DIGITAL
Idioma: Euskera
Etiqueta: Programas y actuaciones peatonales y ciclistas, Asociacionismo y activismo social
Donostia-San Sebastian 2011
Extracto del fichero OCRPrentsa-oharra KALAPIEK ESKATZEN DU MOTORDUN IBILGAILUEI GUTXIAGO LAGUNTZEKO DONOSTIALDEKO LURRALDEKO ZATIKO PLANEA KALAPIE, Hiriko Txirrindularien Elkarteak zenbait alegazio aurkeztu dizkio Donos- tialdeko Lurralde Zatiko Planari. Ondoko lerrootan horien berri eman nahi dugu. Alegazio horietan, KALAPIEk askitzat ematen du ñola jasotzen den LZPan Donos- tialdean, Oarsoaldean eta Bidasoaldean benetako txirrindularitzarako sare bat, bai hirietan, bai hiriartekoa, ezartzeko proposamena. Gure ustez, badago hor txirrindula- ri-mugikortasun moderno eta erangikor baten aldeko ahalegina. Baina era berean usté dugu LZP horretan jasotzen diren beste proposamen batzuk, horiek ere mugikortasunarekin lotuak, ez doazela norabide berean, ibilgailu motordu- nen gehiegizko erabilera bultzatzen duen eredu baten inertzian harrapatuta irauteko norabidean; gure ustez lehenbailehen hautsi behar den eredua. Beste autopista berri bat oraindik Orereta, Oiartzun eta Irun artean? Antolamendu-dokumentu horretan, Errenteria eta Irunen arteko autopista berri bat aurreikusten da, Donostiako bigarren ingurabidearen luzapen izenarekin. Proposa- men horrek gizarte-alarma sortu du, eta Irun, Oiartzun, Lezo eta Errenteria udalerrie- tan bai hiritarren eta bai instituzioen aldetik erantzun ugari jasotzen ari da. Ez da ha- rritzekoa, zeren Gipuzkoako Foru Aldundiak 2010ean bigarren ingurabidea ireki zuen motordun trafikoarentzat, ia 400 milioi euroko inbertsio publikoaren ondoren, KALAPIEK, bere alegazioetan adierazten duen bezala, uste du Donostiako bigarren ingurabidearen luzapen horrek ez duela inolako justifikaziorik, eta hartaz, LZPetik kentzea eskatu du. LZPan ez dago argudio ez teknikorik ez sozialik; ez da egiten proiektu hau justifikatzeko balio zezakeen trafiko orokorraren eboluzioaren inolako aurreikuspenik, ez eta epe ertain edo luzera ere. Obra horrek oso inpaktu handiak ¡zango lituzke landa-ingurune jadanik hain kaltetuan, gizarte-inguruneran, biodibertsi- tatean eta Gipuzkoako foru-aurrekontuetan. KALAPIE Miembro de Hiriko txirrindularien elkartea • Asociación de ciclistas urbanos/as ConBici Kl 1872 posta-kutxa • E-20080 Donostia • 8 (+34) 629 271 481 [email protected] • http://www.kalapie.org COORDINADORA EN DEFENSA DE LA BICI _tfr\ L'irlcvo Foru Aldundiak berak orain déla gutxi gogoraratu duen bezala, bada ordua bukatu- tzat emateko errepide-garraiorako azpiegitura erraldoietan diru publikoak inbertitzeko garaia, eta mugikortasuna berrantolatzeko eta modu eraginkorrean kudeatzeko, hó- rrela, gainera gure gizarteak dituen beharrizan premiazkoago asko asetzeari ateak ixtea ekiditeko. Garraio publikoa hipermugikortasuna motordunaren aurrean Beste aldetik, KALAPIEk usté du LZPak ez duela behar bezalako adorez begiztatzen garraio publikoak behar duen bultzada. Dokumentu honetan gai horri ematen zaion tratamendua da ingurumen alorrean garatu beharreko gaitzat aitortzea, baina hori gauzatzea bermatzeko proposamenik ez dago, harrigarria bada ere. Garraio publiko merkea, modernoa eta eraginkorra, eta ala espazioan nola denboran eskaintza zabala egingo dueña, ezinbesteko eragilea da lantoki eta ikastegietara joateko auto pribatuaren erabilera murriztu nahi bada, izan ere, horiek baitira despla- zamendu gehienen arrazoiak. Horregatik, KALAPIEk proposatzen du LZP honetan egin daitezela lotze-indarra du- ten proposamenak, eskualdeen barruan eta eskualdeen artean ere garraio publikoa era handi batean gara dadin, zeren frogatua baitago garraio publikoa delà tresnarik eraginkorrena autoen eta motorren erabilera murrizteko. Donostia, 2011 ko urtarrilaren 28an KALAPIEK ESKATZEN DU MOTORDUNIBILGAILUEI GUTXIAGO LAGUNTZEKO DONOSTIALDEKO LZP-an -2-