| Extracto del fichero OCR | Berria 2018/01/10
Ion Orza i z
OINEZKOEN NEURRIKO HIRIA
Iruñeko Udalak bidea hasi du autoak erdigunetik ateratzeko, eta lehentasuna garraiobide
publikoei, oinezkoei eta bizikietei emateko. Zirkulazio aldaketek zenbait sektoreren
haserrea piztu dute.
Trafikoa, Nafarroa Behereko etorbidean, Iruñean. IÑIGO URIZ/ARGAZKI PRESS
Asfaltoan margotutako zerrenda gorri batek ezartzen du autorik gabeko eremu
berria. Alde Zaharrean, baimendutako ibilgailuak bakarrik leloa darama ondoko
seinaleak. Iruñeko Udalak irailean paratu zituen seinaleok, Hirigunea Atsegin
Egiteko Plana indarrean jartzearekin hatera. Ordutik, autoz hustu dirá Alde
Zaharreko kaleak, bizikleta eta oinezkoentzako bideak ugaritu dituzte, eta hiri garraio
publikoko zerbitzua indartu dute.
Ez da mugikortasunaren alorrean emaniko pauso bakarra: Alde Zaharreko eta
Zabalguneko trafiko aldaketei segida emanez, udalak hirigintza proiektu berria
onartu zuen Pió Xll.aren etorbide handia berrantolatzeko, eta oinezkoei, garraio
publikoari eta bizikletei lehentasuna emateko, egungo sei errailak murriztuta.
Horrekin batera, mugikortasun ordenantza berria onartu zuen udalbatzak abenduan,
EH Bilduren, Geroa Bairen, Aranzadiren, Ezkerraren eta PSNren botoekin.
Aldaketek, ordea, ez dute sektore guztien oniritzia jaso. Alde Zaharreko eta Pio
Xll.aren ingumko zenbait dendari kexu azaldu dira, autoari lehentasuna kentzeak
saltoki txikiei kalte eginen dielakoan. Alor
politikoan, kaosa, hondamendia edota inposizioa kontzeptuak erabili dituzte UPNko
ordezkariek. «Bidegorriena utopia bat da, eta utopia horiek badakigu nora
garamatzaten: Sobietar Batasunera, Siberiara, kontzentrazio esparmetara eta 20
milioi hildako izatera [...]. Ezker muturreko utopia da zuena, Ipar Korean, Kuban
edota Venezuelan ezarri direnen gisakoa», esan zuen Ignacio Etxeberria UPNko
zinegotziak iaz, bilkura batean, artean plana hasi-masietan zela.
Hiri Bizigarri eta Etxebizitza Alorreko zinegotzi Joxe Abaurrearen abumz (EH Bildu),
oposizioaren jarrera oldarkorrak bereizten du Iruñea inguruko ereduetatik:
«Gasteizen, esaterako, talde guztiek oso argi dute mugikortasuna erronka
garrantzitsua dela, ezinbestekoa dela autoei protagonismoa kentzea, pertsonen
mesedetan; eztabaida alderdikoietatik at utzi dute auzia. Iruñean, kontrakoa:
pagaburu gisa erabiltzen dute, udal gobernua higatzeko».
Konpondu gabeko arazoa
Autoaren nagusigoa erabatekoa izan da Nafarroako hiriburuan iragan mendetik, eta
areagotu egin zen UPNren garaian, etorbide handiak eta lur azpiko aparkaleku ugari
eraikita. Mugikortasuna «gainditu gabeko ikasgaia» dela uste du Abaurreak:
«Oinordetzan jasotako arazo handia da. Mugikortasun iraunkorrean atzerapena du
Iruñeak, eta horrek aldaketa oro zailtzen du. Zerotik ez, zero azpitik hasi gara».
Eredu aldaketak trafikoan, hirigintzan eta azpiegituretan sor ditzakeen arazoak
saihesteko, urrats guztiak «gradualki» egitea erabaki du udalak. «Lehen fase
honetan, nahiago izan dugu aldaketa arin bat egin, bortitzegiak ez diren esku
hartzeak hobetsita». Martxoan, plana abiatu eta sei hilabetera, balorazioa eginen
dute, eta, zuzendu beharrekoa zuzendu ostean, hurrengo faseari ekinen diote. «Batez
ere neurri fisikoei helduko diegu: espaloiak zabaldu, bidegorriak eraiki,
oinezkoendako esparru berriak atondu... Azpiegitura horiek egiteko daude, aurreko
legealdietan ez zelako ezer egin. Hiriaren diseinua birplanteatu behar dugu, XXL
mendeko irizpideen arabera, autoari protagonismoa kenduta».
Dendariak, kexu
Iruñeko zenbait dendari, ordea, kexu azaldu dira. Ez datoz bat aparkaleku kopurua
edota autoentzako errailak murrizteko erabakiarekin. Alde Zaharreko eta
Zabalguneko dendarien elkarteek, esate baterako, kritika gogorra egin diote udalari:
salatu dute plana abian jarri zenetik 117 lanpostu suntsitu direla eta 10 milioi euroren
galerak izan dituztela.
Udal arduradunen ustez, baina, «ñintsik gabekoak» dira adierazpen horiek. «Kritikak
onartzen ditugu, eta prest gande gaizki egindakoa aitortzeko eta zuzentzeko. Baina
ganoraz egin behar dira kritikak. Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak ez du datu
zehatzik eman, eta harrigarria iruditzen zaigu hiru hilabeteren buruan halako galera
handiak pilatu izana. Hain epe laburrean, oso zaila da hori neurtzea», dio Abaurreak.
Udalak martxoan kaleratuko du inkesta propio bat, azken hilabeteetako datuekin.
Oro har, «perspektiba» falta déla usté du EH Bilduko zinegotziak: «Eguneroko
ohiturak aldatzea nekeza da. Kosta egiten zaigu autoa beste toki batean aparkatzea
edo garraio publikoa erabiltzen bastea. Nórmala da, baina perspektiba apur bat behar
dugu. Antzeko neurriak aplikatu dituzte hiri askotan, eta haietan ere kritikak
azaleratu dira. Hemen zalantza asko piztu zituen zenbait kaleren peatonalizazioak,
baina, gaur egun, ez zaigu burutik pasatu ere egiten hor atzera egitea».
Sinetsita dago aldaketak egonkortu abala kritikak amatatu eginen direla: «Esparru
publikoa hobetzea da planteatzen duguna, eta horrek ez die saltoki txikiei kalte
egiten, mesede baizik, jendea gusturago ibiltzen baita autorik gabeko karriketan».

egiten, mesede baizik, jendea gusturago ibiltzen baba autorik gabeko karriketan». | |