| Extracto del fichero OCR | Gurhots.wordpress.com
Ziklobarraskiloak hirian
Orain gutxi estatu mailako telebistako kate batean Amazon-en kasua aztertzen zuen
telesaila ikusi nuen, bapateko kontsumoa, merkatuaz eta kudeaketa milimetrikoa bezalako
gaiak jorratu zituzten. Ez naiz on line erosketak egitearen aldeko, ezta erosketak etxera
bidaltzekoa ere, baina horrelako ‘munstro’ bati aurre eginez tokian tokiko merkataritza eta
banaketa garbian oinarritzen den alternatiba goraipatzeari eskaini nahi nioke idatzia.
Donostiako bidegorrian hara eta hona dabiltzan ziklobarraskiloak ikusiko zenituzten
noizbait, ez-ohiko kutxa zamategi bat, ez-ohiko ziklo baten gainean. Txita izeneko
ekimena da sustatzailea, eta bizikleta bidezko eta kutsadurarik gabeko zama-banaketa
egiten duen lehen enpresa da, donostiarra jatorriz.
Hiri barruko, kutsadura gabeko eta bizkorra den banaketa sistemabermatzea
da Txitaren xedea, bizikletaz eta pertsonan entregatzeko zerbitzua integratuz. Enpresa
ezberdinekin aritu da lanean, paketeria eta bestelako zamak garraiatuz baina orain gutxi
atera den berrietako batean ‘Ciclelogistics Ahead’ izeneko zerbitzua jarri zuten martxan,
etxez etxeko banaketa zerbitzuarekin hasi asmoz.
Izatez B2B (enpresarteko zerbitzua) banaketa zerbitzua zenari, orain B2C (komertzio-
eroslearen arteko zerbitzua) ere jarri dute martxan, etxez etxeko banaketa eta
komertzioek erosleei balio gehigarria duen kalitatezko zerbitzua eskaintzeko asmoz. Orain
artean supermerkatu eta saitzaile handienek onar zezaketen zerbitzua erabat gainditu eta
sahiesten duen aukera proposatu du ekimenak.
Komertzio txikietan erosketa egin eta etxera bidaitzeko aukera inoiz baino eskuragarriago
egongo litzateke horrelako eredu bat martxan jarriz. Hautu honi jarrai dakioken hurrengo
pausua, etxez etxeko zerbitzua eskaintzen duten komertzio txikien sarea eta erakusleiho
bat sortzea, on line bidezko erosketa sistema bat txertatuz. Kate hau isteko aukerarik ere
okurritzen zait, baina nahiago beste baterako utziko bagenu.
Ez da lehen aleetan azalduko den berri horietako bat, ez eta pil-pilean eta denon ahotan
egongo den gaia, baina merezi duen tartea ere eskaini behar zaio tokian tokiko
merkataritza eta banaketa sistema garbiago baten alde egiten duten ekimenei. Hiritarrek
eta hiriarentzat eginak diren proiektuak aipagarri eta eredu direla deritzot, inora eta
inorentzat egingo genukeena, geure kontsumo eta erabilerarako egitea baino hautu
osasuntsuagorik ez baitago. | |