| Extracto del fichero OCR | Argia 2017-07-18
Eta zuk, txirrindulari zaren horrek, zergatik ez duzu zergarik ordaintzen?
“Bizikletan dabiltzanek ere ordaindu beharko lituzkete zirkulazio-zergak". Solaskide batek
egin zuen proposamena, autoen eta bizikleten arteko elkarbizitzaz eztabaidatzen ari ginela.
Batzuk alde, kontra besteok, diruz ordaindutako eskubideak erdigunean jarrita.
baldar antzean askotan. / MUGIBILI
Taberna-giroan plazaratutako proposamen horrek agintari politikoen agendetan tartetxoa
egina zuela ez nekien, lankide batek AEBetako Oregon estatuak hartu duen erabakiaren
berri eman didan arte: bizikleta bat erosten dutenek %7ko zerga ordaindu beharko dute
hemendik aurrera. Neurri horrekin milioi bat dolar baino gehiago biltzea aurreikusi du
estatuak. Dirua pilatzeko erreminta aproposak dira zergak, ez dago ukatzerik. Badute ordea
beste ondorio bat:Jarduera konkretuak bultzatu edo murriztu ditzakete, Andrés P. Mohorte
kazetariak nabarmendu duen bezala Magnet webgunean argitaratutako artikuluan.
"Jendeak erretzeari uztea nahi al duzu? Tabakoari zerga (handia) ezartzen diozu".
Oregongo kasua berezi samarra da, besteak beste estatuak ez duelako BEZa aplikatzen.
Horri so egin baino, dena den, erabakiak han-hemenka sortu duen eztabaidari helduko
diogu ondorengo lerroetan. Batzuentzat erabat logiko eta bidezkoa da bizikleten gaineko
zerga ezartzea, auto edota motoen kasuan bezala, azken finean txirrindulariek ere
errepideak baliatzen dituztelako. Zergekin lortu nahi da azpiegituren mantenu-lanetarako
baliabide gehiago izatea eta, bizikletaren kasuan, haientzako bide propioak eraikitzea eta
horri esker bizikletaren erabilera sustatzea.
Txirrindulariek behar al dute ordaindu? Guztiek? Zenbat euro? ...
Zenbait hiritako mugikortasun politikak medio, autoari espazioa jaten ari zaiola dio Magnet-
eko kazetariak, eta hori lortzen dela inbertsioak eginda. Autoek diru-sarrera bat bermatzen
dutenez (zirkulazio-zergen bitartez), ibilgailuak murrizteak ekarriko du Udalek diru-sarrera
alternatiboak bilatu behar izatea; eta horietako bat bizikleta izango da. Esan dugu jada: argi
dago bizikletei zirkulazio-zergak ezartzeak diru gehiago biltzea ahalbidetuko duela. Baina,
horrelako neurriek bizikletaren erabilera sustatuko al dute? Bidezkoa al da zerga horiek
aplikatzea? Ikus dezagun internautek zer dioten.
Enrique Calle (Engendro Mecánico):
Ados nago, txirrindulariok ordaindu egin beharko genuke. Orain, guztiok ordaindu behar
izateak ez du zentzurik. Errepidera atera edota hiriko kaleetan maiz ibiitzen garenok bai,
baina parkera doan 12 urteko umeak zerga ordaindu behar izatea, edo trafikorik ez dagoen
leku hatera iristeko errepidez metro gutxi batzuk egiten dituenak...
Baina, zenbat ordaindu beharko genuke? Motordun ibilgailuek karga, zilindro-bolumen eta
beste faktoreen araberako zerga ordaintzen dute. Madrilen, 125 zentimetro kubiko baino
gutxiago eta 12 zaidi dituen motoak 7 euro ordaintzen ditu. Proportzioari eutsita, bizikietak
3,5 euro baino gutxiago ordaindu beharko lituzke urtean.
Besteri eragindako kalteak estaliko lituzkeen aseguruari dagokionez: Kontuan hartu gabe
etxeko aseguru askok bizikieta-istripuak kubritzen dituztela eta txirrindulari batzuek
bizkarrak zaintzen dizkien federazio-lizentzia daukatela, Madrilen bizikieta-asegurua
ateratzeak 25 euroko (urtean) kostua du.
Behin zerga eta asegurua ordainduta (matrikulazio-zergak doakoa izan beharko luke), bide
publikoak erabiitzeko "eskubide osoa" izango genuke. Orain ere baditugu eskubide eta
betebeharrak, baina errepidean "maileguan" sentitzen gara. Gainera, orain baino presio
handiagoa egingo genuke: azpiegitura propio eta seguruak lortzeko, bidegorri sarea
handitzeko, bazterbideak garbi mantentzeko... Eta, agian, txirrindularia ahulen dagoen
tokietan abiadura eta lehentasun arauak aldatu beharko lirateke. Noski, zikiistei ere exijitu
behar zaie arauak errespetatzeko.
Azpiegituretan-eta aldaketak emango balira, errepidera atera ohi garen txirrindulari askok
begi onez ikusiko genuke zergak ordaintzea.
Roberto Lobato (Iberobike):
Sare sozialetan zabaldu den irudi honen harira, ondokoa adierazi nahi dugu:
Txirrindulariok ez dugu asegururik, oinezkoek ez daukaten bezala. Baina besteri
eragindako kalteak estallta dauzkagu, bal etxeko aseguruaren bitartez, bal federazlo-
llzentzlaren bidez. Bestetlk, esatea ez dutela zertan kaskoa eraman edota argiak erablll,
zirkulazlo-kodea ez ezagutzearen seinale da.
“Ahulena izatea ez da aitzakia". Gaur egun, garraiobide guztietan daude pertsona
helduentzat, haurdun diren emakumeentzat, umeen aulkitxoentzat edota pertsona
ezinduentzat gordetako eserlekuak. Batgatoz zenbait herritarrek txartela merkeago
ordaindu edota doan bidaiatzearekin, gizarte "aurreratu" orok ahulenak babestu behar
dituelako.
Auto híbrido eta elektrikoek gutxiago ordaintzen dute gutxiago kutsatzen dutelako.
Ulertzekoa da bizikletak, batere kutsatzen ez duen garraiobide ekologikoak, zergarik ez
ordaintzea.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren bitartez bildutako dirua ez da errepideen
mantenu lanetara bideratzen, baizik eta udalen mantenu gastuetara. Errepideak eraiki eta
mantentzen dira diputazioek eta gobernu zentralak aplikatutako zergen bitartez. Beraz,
bere zergak ordaintzen dituen herritar bezala, motordun ibilgailuen eskubide bera daukagu
errepideak erabiltzeko.
Foro Transportistas (erredakzioa):
Bartzelonako Udalak bidegorrien aldeko hautua egin du. Horrek inbertsioak egitea eskatu
du, eta bide publikoak egokitzea. Ondorioz, ibilgailu pribatuentzako erreia kopurua murriztu
da, baita aparkalekuak ere.
Motordun ibilgailuek urtero zirkulazio-zerga ordaintzen duten moduan, bidezkoa eta
solidarioa litzateke txirrindulariek ere euren partea ordaintzea, soilik eurek erabili dezaketen
bideaz gozatzeko aukera duten heinean. Nolabait konpentsatu behar dituzte bizikletentzako
bideen egokitzapen gastuak, baita bide horiei leku egiteko eremu urdin edota berdeetako
aparkalekuak kentzeak eragin dituen galerak ere, udalek diru gutxiago bilduko duten
heinean.
Mario Ortega (Conbici):
Txirrindulariok, gainerako herritarrek bezala, zergak ordaintzen ditugu: errenta-aitorpena
egiten dugu, udal-zergak ordaintzen ditugu, baita BEZ zerga ere. Bizikletak eta ordezko
piezak BEZarekin ordaintzen ditugu, Estatuak inolako laguntzarik eman gabe. Zentzu
horretan, Europar Batasunak gomendatzen du bizikieten eta pieza berrien gaineko zerga
kentzea, besteak beste osasunari mesede egin eta beharrezko azpiegiturak eraikitzeko ez
delako diru izugarri piloa baliatu behar.
Zergatik ez dugu zergarik ordaintzen? Batez ere, gastu gutxi eragiten dugulako. Hirietako eta
haien arteko bideak autoarentzat eginak izan dira, beraz, bidezkoa da eurek ordaintzea.
Zirkulazio-zergei dagokionez: errepideak ez dira zerga horien bidez ordaintzen, ezta udal-
bideak ere. Bizikietari zergak kobratzea tontakeria iruditzen zait. Ordainduta ere, zentimo
gutxi batzuk ordaindu beharko genituzke. Demagun hala gertatzen déla; zer esan nahiko
luke?
Exijituko nuke ñire bizikieta matrikulatua izatea, eta inork lapurtuz gero, poliziak hura
bilatzeko lan egitea. Halaber, estatuak baimena eman beharko lidake edozein errepide
erabiltzeko (autobiak, autobideak...), eta erdi-erditik joateko. Eta aparkaleku askoz ere
gehiagojarri beharko lituzke.
Bizikletari esker administrazioak dirua aurrezten du, eragiten dituen gastuak baino kopuru
handiagoa. Harén onurak oso handiak dira. Kontua ez da zergarik ez dugula ordaintzen,
baizik eta aurreztu egiten dizkiegula gainerako herritarrei.
Nire iritziz, autorik ez eduki eta beti bizikletaz eta garraio publikoan mugitzeagatik,
nire PFEZetik ehuneko bat kendu beharko lidakete.
"Bizikletaren garapena zangotrabatzen ari da Oregon"
Europan ez dago ezer antzekorik, nahiz eta DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzak2015.
urtean galdeketa bat egin zuen bizikletaren gaineko balizko zerga batek (eta matrikulatzera
derrigortzeak) zer-nolako erreakzioa eragingo lukeen ikusteko. Horretan geratu arren
dezenteko zalaparta sortu zuen, eta gauza bera gertatu da Oregonen: Hainbat kolektibok
salatu duenez, zerga hori ezartzeak eragingo du jende batek atzera egitea bizikleta berria
erosteko garaian, edo merkatu "beltzera" jotzea.
“Ez zaie arrazoirik falta", dio Andrés P. Mohorte kazetariak: "Azken finean, bizikletaren
garapena zangotrabatzen ari da Oregon, aikoholaren edota tabakoaren gaineko zergek
kontsumoa murriztea bilatzen duten bezalaxe". Zentzu horretan, aipatu behar da
bizikletaren erabilera sustatu eta kutsadura murriztea helburu, zenbait herrialdetan
kontrako noranzkoan ari direla. Mexikon, esaterako, bizikleta berria erosteak desgrabatu
egiten du.
Gurera etorrita, Errenteriako Udalak bizikletaren gurpilak puzteko gailua jarri du Fanderiako
bidegorrian. Pita bikoitza du, balbula lodi nahiz mehearekin erabili ahal izateko, baita QR
kode bat ere, zeinak bizikleta erabili, zaindu eta mantentzeko gidaliburu eta jarraibideak
biltzen dituen webgune hatera garamatzan. "Instalakuntza honek ematen duen zerbitzua
bizikleta doitzetik barago doa", irakurri daiteke Udalaren webgunean. "Bizikleta bidezko
mugikortasunean berrikuntza suposatzen du eta hura erabiltzearen aldeko kontzientziazio
lan handia egiten du".
Frantziako Estatúan, bestalde, langileen artean bizikletaren erabilera sustatzen duten
enpresei zergak murrizten zaizkie; era berean, lantokira bizikletaz joaten diren enplegatuei
egindako kilómetro bakoitzeko 0,25 euro ordaintzen dizkie enpresak.
Eta, zein da zure iritzia?
Irakurritakoak irakurrita, ez soilik aipatu internautek idatzitakoak, baita eurei erantzun
dieten auto-gidarien hitzak ere {mamma mia zelako perlak aurki daitezkeen!), nik nahikoa
argi dut txirrindulariek ez luketela zergarik ordaindu behar baina, egitekotan, 3 euro (edo
gutxiago) horien truke edozer exijitzeko eskubidea izango lukete (orain ere badaukatena, ze
kristo!) eta, are gehiago, administrazioak beharturik egongo lirateke men egitera. Bai bai,
eskubideez gain betebeharrak ere badituzte, noski.
Badaezpada ere, ez dut esan, baina eztabaida honetan alde batean edo bestean kokatzea
ezinbestekoa dela dirudienez, esan beharra daukat: bizikletan apenas ibili naiz azken
hilabeteetan, bai ordea autoan, dezente gainera. | |