| Extracto del fichero OCR | ERREPIDE ZATI BAT NAHI DU BIZIKLETAK
21 urria, 2016 nafarroa.hitza.eus
Edurne Elizondo
Atzerapauso bat da hau. Iruñea oraindik ere 1990eko hamarkadako hiri bat da. Autoz
betetako hiria, alegia”. Aitor Txarterinak erran ditu hitzok. Iruñeko bertze hamaika
txirrindularirekin batera egin du bat 8-80 Iruñea izeneko plataforman. Sortu berri dute,
Iruñeko Udalaren jarrera salatzeko, eta hartutako azken erabakietan atzera egin dezala
eskatzeko. Azken hilabeteak mugikortasun plan berriajorratzen eman ditu hiriburuko
udal gobemuak; irailaren amaieran osatu eta aurkeztu zituen Hiri Ekologiaren eta
Mugikortasun Jasangarriaren Sailak adostutako proposamenak, datorren urtean
proiektuak gauzatzen hasteko asmoz. Plana behin-behinean gelditzea erabaki zuen
udalak, ordea, hilaren hasieran, UPNk aurkeztutako mozio baten bidez. Txirrindularien
haserrea eragin du egoera horrek, eta karrikan egin dute protesta, asteon. Errepidean
dagokien zatia nahi dute, segurtasunez mugitu ahal izateko. 8 eta 80 urte bitarteko
txirrindularientzat segurua den hiria nahi dute.
“Txirrindulariok plataforma bat osatzea erabaki dugu sentitzen dugulako baztertu
gaituztela; hutsaren hurrengotzat hartu, eta engainatu gaituztela”, nabarmendu du Jesús
Sukunzak. Udalak engainatu dituela usté dute txirrindulariek, zehazki.
“Eegegintzaldiaren hasieran, udala babesten duten taldeek sinatutako akordioan jaso
zuten helduko ziótela arazoari; urte eta erdi joan da, eta ez dute deus egin. Egoerak
okerrera baino ez du egin”.
Nafarroako hiriburuan 19.000 txirrindulari daude, 8-80 Iruñea plataformak emandako
datuen arabera. Hiriko bidegorri sarea eskasa da, eta, anitzetan, oinezkoekin partekatu
behar dute txirrindulariek espaloia. Horrek arazoak sortu ditu. “Eta okerrera egin dute,
gero eta txirrindulari gehiago dagoelako”, azaldu du Txarterinak.
Errepidean seguru sentitzeko zailtasunak dituzte bizikletaz mugitzen diren herritarrek,
gainera, trafiko handiko hiria baita Iruñea. Udalak berak esku artean dituen datuen
arabera, egunean 16.000 auto pasatzen dira, adibidez, Gipuzkoako etorbidetik, eta
14.000, berriz, Baluarte aurretik. Trafiko horrek baditu bertzelako ondorioak: kutsadura
akustikoaren iturri nagusia da autoek eragindako zarata, hain zuzen ere. Hiria inguratzen
duten bideetan jotzen du goia trafikoak eragindako kutsadura akustikoak. Autoen keak
eragindako kutsadura ere ezin da bazter utzi. Arlo horretan, nabarmenak dira bizikletak
ekartzen dituen abantailak, ez baitu C02 isurtzen. Betetako autobus publiko batek,
berriz, 23 auto ordezkatzen ditu, eta %66 murrizten ditu, ondorioz, C02 isuriak.
2017rako lehentasunak
“Oinezkoek izan behar dute mugikortasunaren errege-erreginak”. Horixe nabarmendu
zuen Iruñeko Udaleko Hiri Ekologiaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Saileko
zinegotzi Armando Cuencak, joan den maiatzean, mugikortasun planari buruz
herritarrekin egindako jardunaldietan. Oinezkoekin batera, planak garraio publikoa eta
txirrindulariak ere protagonista bilakatu nahi zituela erantsi zuen Cuencak. 8-80 Iruñea
plataformak zehaztu du, hain zuzen, oinezkoak, txirrindulariak eta garraio publikoa
direla %60 mugikortasunaren arloan, eta, horregatik, bazter batetik atera, eta erdigunean
jartzeko urratsa eskatu dute.
Udalak bere planaren bidez mahai gainean jarritako asmoak hainbat proposamenetan
zehaztu zituen, irailaren amaieran, Cuencak zuzentzen duen sailak. Eau milioi euroko
aurrekontuarekin, planaren asmoa da, legegintzaldia amaitu hitarte, beste 30 kilómetro
egitea, bizikleta bidé eta autobus bidé gisa erabiltzekoak. Bi lehentasun zehaztu ditu
udalak, gainera, 2017rako: Burlata-Barañain ardatza, batetik, eta Pió Xll.aren
etorbidekoa, bertzetik.
“Plana, egon, badago. Aurrera eginen duela usté dut”, erran du Armando Cuencak,
udalak gaiari buruzko azken mozioa onartu eta gero. UPNk aurkeztutako testuak eskatu
zuen plan hori bertan behera gelditzea, 2019. urtera arte. Geroa Bairekin aldaketa adostu
zuten, azkenean, UPNko kideek, eta onartutako mozioak dio “ezagutu arte” geldituko
déla bertan behera plana. UPNrekin eta Geroa Bairekin batera, PSNk eman zion aldeko
botoa mozio horri; Aranzadik eta Ezkerrak mozioaren kontra egin zuten; eta EH
Bilduko zinegotziak, berriz, abstenitu egin ziren. “Usté dut udal gobemuan zenbaitek
nahiko argi ikusten ditugula gauzak, eta bertze hainbatek, berriz, ez dituzte hain argi
ikusten”, erran du Cuencak, EH Bilduko zinegotzien abstentzioari buruz. Koalizio
horretako zinegotzi Joxe Abaurreak “akordioen beharra” nabarmendu zuen, mozioa
onartzeko osoko bileran.
Informazio gehiago jaso nahi zutela azaldu zuten taldeek, azkenean, mozio horren
bidez. Udal gobernuko kideek, behintzat, informazio hori beren esku zutela argi utzi du
Cuencak. “Baina gehiago behar badute, emateko prest naiz”. Asteazkenean, hain zuzen
ere, GEA21 etxeko kideak izan ziren Iruñeko herriko etxean, Cuencak zuzentzen duen
sailaren batzordean, planaren ardatz nagusiei buruzko azalpenak ematen, etxe horrek
egin baititu plana osatzeko azterketak.
“Asmoak gauzatzen hasteko garaia iritsi da, eta horrek halako beldurra sortu du”, erran
du Cuencak, plana behin-behinean gelditzeko urratsa egin izanari buruz. Zinegotziak
argi du mugikortasunaren esparruko edozein neurrik eraginen duela batzuen edo
bertzeen haserrea edo ezinegona, eta hori “onartu” egin behar dutela udal arduradunek.
Oraingoz, txirrindularien haserrea eragin du mugikortasun planaren inguruan gertatu
denak. “Herritarron interesen gainetik jarri dituzte alderdiek beren interesak”, salatu du
Jesús Sukunzak. Astearteko protesta ez da eginen duten bakarra. Pio Xll.aren etorbidean
bidegorria eskatzeko matrikulak jarriko dituzte Iruñeko txirrindulariek beren
bizikletetan ere, adibidez.
Iruñeko Udaleko talde guztiei eskaera zehatzak egin dizkiete 8-80 Iruñea plataformako
kideek; bakar batean laburbiltzen dira guztiak: “Mugikortasun planaren alde egin
dezatela, zalantzarik gabe”, erran du Aitor Txarterinak. Plan hori Iruñearentzat
“estrategikoa” dela nabarmendu du: “Argi dago batzuek eta bertzeek hau eta bertzea
erantsiko lioketela planari, baina, oro har, plan on bat dela uste dut nik”. Udalak ez
duela ausardia erakutsi erantsi du Txarterinak, eta hori behar dela, hain zuzen ere,
mugikortasunaren auzian “behingoz” urratsak egiten hasi ahal izateko.
8-80 Iruñea plataformak “beharrezkotzat” jo di tu autobusentzako eta bizikletentzako
bideak. Halako neurriek “trafiko osoari mesede” egiten diotela nabarmendu du
Sukunzak. “Autoei ere egiten diete mesede bizikleten eta garraio publikoaren aldeko
neurriek”. Espaloiek oinezkoentzat izan behar dutela argi utzi du Sukunzak, batetik;
bizikletentzako bideekin txirrindulariek segurtasuna irabaziko dutela erantsi du,
bertzetik. Autobusek haiek bakarrik erabiltzeko bideak badituzte autoek “trafiko
lasaiagoa” izanen dutela gaineratu du plataformako kideak, azkenik. Mugikortasun
planak asmo horiekin bat egiten du, hain zuzen ere.
“Txirrindulariok ere bagara zirkulazioaren parte; zergak ordaintzen ditugu, gainera.
Bada gu kontuan hartzeko garaia”, erran du Sukunzak. Plataformako kideek argi dute
txirrindulariek errateko dutena kontuan hartzeko momentua orain dela. “Ezin dugu
bertze hamarkada bat galdu”. Txirrindulariek gogoratu dute aurten hiru pertsona hil
direla Iruñean, autoek harrapatuta. “Trafikoa motel du beharra dago, ezinbestean”.
Aurrekontuak
Mugikortasun plana izan da Iruñeko Udaleko Ekologiaren eta Mugikortasun
Jasangarriaren Saileko proiektu nagusietako bat, legegintzaldia hasi zenetik. Gauzatzen
hasteko prozesua behin-behinean gelditu izana ez du bere kontrako erabakitzat hartu,
hala ere, Cuencak. Ez du uste EH Bilduren abstentzioak, auziari buruzko mozioaren
bozketan, bere indarra zalantzan jartzeko asmoa izan duenik. “Ez dut uste hemen gakoa
hori denik; hemen kontua da nork bere jarrera argitu beharko duela mugikortasunaren
auzian”.
Eta jarrerak argitzeko eta zehazteko modurik onena aurrekontuek emanen dutela
nabarmendu du Cuencak. “Datorren urterako aurrekontuek itxiko dute orain
mugikortasunari buruz zabaldu duten eztabaida”.
Bertze elementu bat jarri du mahai gainean Iruñeko Udaleko zinegotziak, hala ere:
Nafarroako Gobernuak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Eskualdeko Hiri Garraioak
ukitzen dituen hemezortzi udalek sinatutako akordioa, Irunerriko mugikortasun
jasangarrirako plana osatzeko.
Plan hori osatzeko azterketa eginen dute datozen urteotan, hain zuzen ere, proiektua
2019. urtean gauzatzen hasteko asmoz. Data horrek badu lotura estua UPNko
zinegotziek hasieran aurkeztutako mozioarekin, alderdi horretako kideen asmoa baitzen
Iruñeko plana Iruñerriko azterketa amaitu arte gelditzea.
Cuencak ohartarazi du, hain zuzen ere, Iruñerriko plana “aitzakia gisa” baliatzeko
arriskuaz: “Ezin dugu hori onartu”. Argi utzi du Iruñerriko plana osatzeko azterketak ez
duela zertan bertan behera utzi Iruñekoa. 8-80 Iruñea plataformako kideek ere
nabarmendu dute Iruñean neurriak hartzeko garaia dela, eta egin daitezkeela urratsak
hiriburuan, Iruñerriko azterketa prestatzen duten bitartean.
Protesta egiten jarra!tzeko prest dirá Iruñeko txirrindulariak. Argi dutelako
mugikortasunaren arloan neurriak hartzeko ordua dela. Autoen hirian, segurtasunez
mugitzeko eskubidea aldarrikatu dute, bizikleta gainean. | |