Zikloteka
Centro de documentación
de la Bicicleta
equis (antes twitter) zikloteka instagram
IDTítuloÁmbitoAño 
2610 Vasco Navarro trenbideak burdinezko lerroen oroimena
Autoría: Juanma Costoya
Fuente: Zazpika 24-02-2002
Formato: DIGITAL
Idioma: Castellano
Etiqueta: Viario y redes, Rutas e itinerarios cicloturistas
Navarra (comunidad Foral) 2002
Extracto del fichero OCR ti ^Hixk^'hí^á. • VAS «Oharra: Ferrocarril Vasco Navarroren zerbitzua etenda. 1968ko urtarrílaren bata has- tearekin hatera betiko bukatuko da Ferrocarril Vasco Navarroren zerbitzua, Estibalitz eta Oñatiko adarrak barne. Horren ondoríoz, une horretatik aurrera ez da inolako fak- turazio onartuko eta ez da ezein geltokitan edo geltokitarako txartelik salduko». Madri- len, 1967ko abenduaren 16an. Eta bete egin zen. Abenduaren 31 ko gaueko lOetan, Vasco Navarrok jardunean izan zuen azkeneko trena iritsi zen Lizarrara. Baina, gelto- kiak zutik daude oraindik. WM CO NAVARRO TRENBIDEAK Burdinezko lerroen oroimena Trenbide proiektu harén sustapena Herrén anaiengandik sortu zen Gasteizen. XIX. mendearen azken hamarraldiak ziren eta, prestaturiko zirriborroaren arabera, Bilbo eta Arabako hiriburua lotuko zituen bidea Durango- tik igaroko zen. Proiektua, baina, asmo handiagokoa zen eta etorkizunean «hego Euskal Herriko lau hiriburuab> lotzea zuen itxaropen. Ideia laster islatu zen pape- rean, baina obra gauzatzeko finantzaketa aurkitzea gainditu beharreko zailtasun handia izan zen. Kapitalista ingeles batzuek ahalbidetu zuten Herrándarren ame- tsa eta, hórrela, 1886anTheAnglo Vasco Navarro Railway Limited sozietatea era- tu zen Ingalaterran. Arabako hiriburutik Gipuzkoarantz hasiko ziren obrak egiten hurrengo urte- an. Lehenbizi, 1889an Gasteiz eta Gatzaga lotu zituen tartea eraiki zuten. Handik urte gutxira, krisi ekonomiko larria piztu zen. Lehen obretarako aukera eman zuen kapital ingelesa eginiko makina bat zorri aurre egiteko ezgai zela zirudien. Esta- tuak esku hartzea erabaki eta trenbidea nazionalizatu zuen. Handik aurrera kon- painiaren izena laburragoa izango zen, Anglo adj ektiboa kendu eta hainbat belau- nalditakoek ezagutuko zuten Vasco Navarro utzi baitzioten. Eta ibilbidea, berriz, handitu egingo zen geroago Gasteiz eta Mekolalde lotzean. Eskoriatza, Arrásate eta Bergararekin egina zuen lehendik. 1919. urtean bukatu ziren obrak Gipuzko- ako herri horretan. Lau urte igaro eta gero, Oñatiranzko adarra burutu zen. Vasco Navarro trenbideak, bada, bere ibilbidearen lehen partea gauzatua zuen. 1927a izan zen bigarren partea osatzen ikusi zuen urtea. Gasteiz eta Lizarra lo- tu ziren azkenik eta, hórrela. Herrén anaiek aspaldian izandako ametsa hezurma- mitutzat jo zuten. Obraren epilogoa ez zen zenbait hamarkada igaro arte iritsiko. 1951n, monje beneditarrek eskatuta, Arabako Estibalizko santutegirako adar bat eraiki zen hurbileko Aberasturiko geralekutik hasita. 01. Oñatiko geltokia zena poste- txea da egun. 02. Etxebizitza bihurtu dute Eretanako geltokia erosi zuten inbertsore pribatuek. 03. Eskoriatza. Udalak biltegi moduan erabiitzen du garai bate- an geltokia zen eraikina. 04. Tren zaharraren oroigarria, Oñatin. 05. Durana eta Landa artean, bur- dinbidea bidegorri egin dute txi- rrindularien eta oinezkoen probe- ' . txurako. . ; 06. Landako geltokia. Berriki ater- pe bat zabaldu du bertako Udalak. j 2 8 » 7 K 1 07. Maeztu, Mendikoi nekazaritza institutuaren egoitza. 08. Erentxungogeltokia. Gasteizeta Lizarra lotzen zituen trenbideko bes- te asko bezala, erabat lagata dago. 09. Olarizu. Orain erabat hondatuta dagoen zamaketa eta konponketa geltoki zaharra berreraikitzeko as- moa du elkarte batek. 10. Aberasturiko geltokia berritua eta etxebizitza bihurtua. 11. Arquijasko zubia, ibilbidean erai- kitakb 35 zubietako bat.Tamaina- gatik eta gainditzen zituen malden- gatik, barridura sortu zuen. 12. Trokonizko geltokia. KANPEZU- SANTIKURTZ Trenbidearen alderdi teknikoen eta diseinuaren ar- dura Ramón Aginaga ingeniariakhartu zuen. Alejandro Mendizabal kidea izan zen zereginean harén ondorengoa. Vasco Navarrori izengoitiakjarri zitzaizkion hasie- ratik, «trenico» (trentxoa) errepikatuenetakoa. Izen hori trenbidearen estuaz ari zen. Izan ere, metro bat zabal zen. Eta horixe izan zen, azken buruan, desagertze- ko emaniko argudioetako bat, Renfek kudeatzen zituen gainerako 1,67 metroko- etara homologatu ezin baitzen. Ibilbidean % 2ko malda zuen gehienez ere, eta kur- ben erradiorik txikiena 110 metrokoa. 37 ziren ibilbideko geltoki guztiak, gerale- ku asko, zamaketarako biltegi eta azpiestazio elektrikoez gain. Halaber, asko izan ziren ingeniaritza obrak. «Trentxoa» 21 túnel eta 35 zubiren zehar igarotzen zen. Obra horietako batzuk aitzindari izan ziren garai hartan. Laminoriako tunela, Ara- bako mendialdean, bi kilómetro pasatxokoa izanik, orduko luzeena izan zen. Bes- talde, Arquijasko zubiak, Nafarroan, barridura handia eragin zuen bere tamaina eta gainditzen zuen malda zirela eta. Hasieran tren-makinak Ingalaterran fabrika- turiko lurrun-makinak ziren eta 30eko urteetan elektrifikatu zuten Vasco Navarro trenbidea. Gasteiz eta Lizarra lotzen zituen tartea garaiko teknologiarik aurrera- tuenaz hornitu zuten lehenengo unetik. Orratzak eta pasaguneetako barrerak Ale- maniatik ekarri zituzten espresuki. Tren-makinek laurogeita hamar kilómetro or- duko abiadura hartzen zuten inguruetan eragiten zituzten berotasun adierazpe- nen artean. Bide estuko trenaren urte loriatsuak ziren haiek, Gasteizko geltokiko salmenta zortzi mila txartel baino gehiagokoa zenean. Ezer gutxik irauten du oraindik bere garaian hiru lurralde historikoak lotzeko aukera eman zuen ahalegin ikaragarri hartatik. Geltokiei eta azpiegiturari eragin dien patua bitxia izan da. Eraikin batzukj eraitsita, oroitza- penean baizik ez daude bizirik, edo eskuztatu eta denborak horiztatutako argaz- kiren batean. Talde horretakoak dira Bergarako geltokia eta Arrasatetik hurbile- ko San Prudenciokoa, Oñatiranzko adarraren abiapuntua. Deba Garaiko alde horrexek izan du ibilbidean eraldaketarik handiena. Populazio dentsitate han- diak, saihesbide berriek eta lursailak bete dituzten fabrikek eta tailerrek ezin aurkituzko egin dute Vasco Navarroren ibilbide zaharra. Berdin jokatu zuen pa- tuak Gasteizko geltokiarekin, Herrén anaien kalean hain zuzen ere. Orube ho- rretan, gaur egun, institutu bateko patioa dago eta bertako ikasleak baloiaren atzetik joaten dira, egun haietan hantxe bertan izaten zen zalaparta biziaren be- rririk jakin gabe. Geltokia izan zenaren inguruetan zenbait izenetan geratzen da jarduera harén aztarnaren bat. Jende gutxik azaltzen ahal du zergatik kale bat Anglo deitzen den edo taberna bat, are arraroagoa, Ferrocarril. Olarizun zen za- maketa eta konponketarako geltokiaren arrastorik ez dago, aurrian den eraikin bat izan ezik, Vasco Navarroren Lagunen Elkarteak galtzen utzi nahi ez dueña. Kanpezuko itzelezko geltokia eta herriko geraleku gehienak aurri egoera berean daude. Oro har ingeles estilokoa eta proportzioetan liraina, geltoki eta geralekuen arkitekturak eraikin horiek erakargarri atsegin bihurtu ditu pertsona batzuen- tzat. Hortaz, etxetzar horietako batzuk, egoki berrituta, eskuratu zituztenen bi- zileku bihurtu dira. Esaterako, Erretaná, Urbina eta Aberasturiko geralekuak eta Antoñanako geltokia, Arabako beste eraikin batzuk bezala. Nafarroako aldean, Zubielki eta Acedoko geralekuak bihurtu dira etxebizitza. Beste batzuk interes sozialeko egoitzak dira, hainbat erakundek eta kolektibo publiko eta pribatuk haietaz jabetu ondoren. Hala ñola Otazu -geltokia gazteentzako aterpetxe bila- katurik-, Andolluko geltokia -harnean abegi zentro bat hartu dueña- eta Landa eta Maeztukoa -Mendikoi nekazaritzaren sustapenerako institutuaren egoitza hartu dueña-. Nafarroako Antzingo geltokia Udalaren egoitza da, Gipuzkoako Oñatikoa, egun, postetxea, eta Eskoriatzakoa, udal biltegi bat. 13-14. Kanpetzuko geltokia eta bilte- gia. Guztiz hondatuta daude egun, baina Vasco Navarro Trenbidearen aldeko Elkarteak eraikinak berreraiki- tzeko asmoa azaldu du. . ,, 5 i ESTELbA I ZÚÑIOA Bidé estuko trenaren urte loriatsuenetan, 30eko hamarkadan, Gasteizko geltokiko salmenta zortzi mila txartel baino gehiago- koa izatera iritsi zen. Behean, Lizarrako tren geltokia 1927an, Gasteizekin lotzen zuen burdinbidea inauguratu zuten egunean. Geralekua jarraitzen du eraikinak, baina egun, trenak ez baizik eta autobusak abiatzen eta igarotzen dira bertatik. I