| Extracto del fichero OCR | «Elkarbizitza» helburu
Espaloietatik ibiltzen diren txirrindulariei isunak jarriko dizkie udalak, «bizikletek gune publikoen
erabilera egokia egin dezaten»; zigorrak 50 eta 300 euro bitartekoak izango dira
Urria 16, 2015 Nork: Lide Ferreira
Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Arana, erdian, udako esperientziapilotua aurkeztu zuenean.
(Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
«Bizikleta-erabiltzaileei zuzendutako kontzientziazio eta praktika egokien kanpaina egin genuen
uztailean, baina herritar askoren kexak jaso ditugu oraindik ere. Hori dela-eta, erabaki dugu araudiaren
aurkako jarrerak zigortzeko kanpaina egitea».
Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Arañaren hitzak dira horiek, bere sailak astelehenaz geroztik
indarrean jarri duen neurri berriaren arrazoiak azaltzeko eginikoak. Hain zuzen ere, isunak jarriko dizkiete
Mugikortasun agenteek espaloietatik eta oinezkoentzako kaleetatik harrapatzen dituzten txirrindulariei,
abenduaren 31 arte. Txirrindulariek behar ez duten lekuetatik ibiltzeaz gain, beste hainbat lege-
urraketengatik ere jaso ahalko dituzte zigorrak: telefono mugikorra erabiltzeagatik eta musika entzuten
joateagatik, besteak beste.
Udalak jakinarazitakoaren arabera, isun arinak 50 eta 90 euro bitartekoak izango dira; isun larriak, berriz,
91 eta 300 euro bitartekoak.
Kanpaina bukatutakoan emaitzak aztertuko dituztela azaldu du Aranak, «bizikleten eta oinezkoen arteko
elkarbizitzaren alde lan egiten jarraitzeko». Egunero bizikletaz 18.000 bidaia baino gehiago egiten direla
nabarmendu du Aranak: «Elorrek behartzen gaitu lan egitera eta neurriak hartzera, bizikletek gune
publikoen erabilera egokia egin dezaten, eta hiriko garraioen arteko elkarbizitzaren alde lan egiteko».
lldo beretik, udalak bizikleta erabiltzearen alde egiten duela berretsi du Aranak, eta, horretarako, besteak
beste, bidegorri eta 30 gune kopurua handitzen ari direla ekarri du gogora. Gainera, Aranak aurreratu
duenez, udalak beste kontzientziazio kanpaina bat hasiko du laster. Hala, besteak beste, 16 urtetik
beherakoek bizikletan kaskoa erabiltzeko ohitura hartzea nahi dute.
Uztailean, Mugikortasun agenteak bizikletan ere ibiliko zirela jakinarazi zuen udalak, oinezko eta
txirrindularien arteko elkarbizitza zaintzeko. Esperientzia pilotu horren jarraipena da astelehenaz geroztik
indarrean dagoen neurria.
PSE-EE eta Bildurekin ere
Iritzi kontrajarriak piztu ditu albisteak herritarren artean, batzuk alde, beste batzuk kontra, oinezko edo
txirrindulari izateak baldintzatuta. Albisteak albiste, aurreko bi udal gobemuek, EH Bilduk zein PSE-
EEk, antzeko neurriak hartu zituzten bere garaian.
Odon Elorzaren legegintzaldiaren azken txanpan, 201 In, Bizikleta bai, baina arretaz kanpaina aurkeztu
zuen Mugikortasun saileko orduko arduradun Maravi Dafaucek. Eehenik eta behin, eskuorriak banatu
zituzten, eta sei hilabetez zazpi begiralek argibideak eman zizkieten oker zebiltzan txirrindulariei.
Kanpaina bukatzen zenerako, txirrindulariek argi izan behar zuten espaloitik bizikleta gainean joatea
debekatuta zegoela.
«Informazioa behar bezala zabaldu denean» eta «araudiaren berri ez izatea aitzakia izateari uzten
dioenean», isunen txanda iritsiko zela aurreratu zuen Dafaucek. Zigorrik larriena 200 eurokoa izango zela
baieztatu zuen.
Urtebete geroago, EEl Bildu udal gobemuan zegoenean, orduko Mugikortasun zinegotzi Jon Albizuk
eman zuen neurriaren berri: araudia errespetatzen ez duten txirrindulariei isuna jarriko zietela iragarri
zuen honek ere, «oinezkoen eta bizikleten segurtasuna indartzeko asmoz».
Kasu honetan ere, zigorraren zenbatekoa aran haustearen araberakoa izango zela jakinarazi zuen.
Espaloitik ibilitako txirrindulariei eta bizikletan argirik eta txirrinik ez zutenei 50 euroko isuna jartzea
aurreikusi zuten; aurikularrak jarrita edota mugikorretik hizketan harrapatzen zietenei, berriz, 200 euroko
zigorra.
Albizuk azaldutakoaren arabera, «neurri hauen helburua hiritar guztien bizi kalitatea hobetzea da, eta ahal
den neurrian istripuak saihestea. Neurri hauekin ez ditugu bizikleta hartzen dutenak kriminalizatu nahi;
baina oinezkoen guneak ziurtatu nahi ditugu, eta bizikletei bere gunea azpimarratu».
Andoni ZulaikaAndoni Zulaika (Ziortza-Bolibar): «Bizikletaren erabilera sustatzeko oztopo bat
izan daiteke»
«Telefono mugikorra eta musika entzutea debekatuta egotea ongi iruditzen zait, baina oinezkoentzako
kaleetatik eta espaloietik ezin ibiltzearekin ez nago ados. Donostiako zati batzuk ezinezkoak dira
bidegorritik egin. Kasu horietan, berez, oinez Joan beharko nintzateke; baina bidearen erdia baino gehiago
hórrela egiten badut, azkenean ez dut bizikleta hartuko. Horretarako oinez noa. Bizikletaren erabilera
sustatzeko oztopo bat izan daiteke».
Carmen KorkostegiCarmen Korkostegi (Antigua): «Betetzen badute, neurri berria primerakoa
iruditzen zait»
«Txirrindulariek kontrakoa esango dute, baina oinezkoa gutxi errespetatzen dutela usté dut. Hiña berez
oinezkoarentzako da. Behin baino gehiagotan gertatu izan da espaloian zihoan tximnda batek ia bota
izana. Istripu lani bat egon arte ez unen pentsatzen honelako kanpainarik abian jarriko zutenik. Beraz,
betetzen badute, neurri berria primerakoa iruditzen zait. Gai hauekin heziketa behanezkoa da; eta,
beharbada, bori da falta dena».
Jeremy JayJeremy Jay (Intxaurrondo): «Bidegorritik doazenei ere isunak jarri beharko lizkiekete»
«Duela bi urte Frantziatik etorri nintzen Donostiara, eta Parte Zabanean txirrinda deuda bat ireki unen.
Txirrindulari bezala, usté dut neurria ez lukeela bain zonotza izan bebarko. Kalean espazio nabikoa
baldin badago bertatik denak pasatzeko, zergatik ezin dugu bortik Joan? Oinezkoak ere begiratu gabe
joaten dirá, eta beraiek ere gure bidean sartzen dirá. Beraz, bidegorritik doazenei ere isunak jarri beharko
lizkiekete. Argi dago erdibide bat bilatu daitekeela».
Aintzane MarauriAintzane Marauri (Gros): «Txirrindulari edo oinezkoen kontua ez da, pertsonen
araberakoa da»
«Oinezkoen kale batzuetatik autoak ere pasa daitezke; beraz, bizikletarekin ibiltzea ez zait gaizki
iruditzen. Espaloietik oso lasai Joan zaitezke, oinezkoak enespetatuz. Baina egia da jende asko ziztu
bizian pasatzen déla. Elkarbizitza on bat lortzea txirrindulari edo oinezkoen kontua ez da, pertsonen
araberakoa da. Beste hiri batzuetan badakit espaloietan onartzen dituztela; beraz, posible da. Baina,
honetarako, denok jarri behar dugu gure aldetik».
Xabier ArrazubiXabier Arrazubi (Bilbo): «Dirua ateratzeko aitzakia bat da; ez dut uste hobetuko
denik»
«Lau urte daramatzat hemen ikasten, eta azkenaldian bizikleta erabiltzen dut unibertsitatera joateko.
Bidegorriak errespetatzen ditut, baina egia da Antiguako zati batzuetan oinezkoentzako espaloietatik
joaten naizela. Baten batek zerbait esan izan dit, kexaka; baina, bidegorria amaitzen bada, zer egingo dnt?
Kale zabala bada, ez dnt arazorik iknsten oinezkoek eta txirrindnlariek bidea partekatzeko. Dirna
ateratzeko aitzakia bat da; ez dnt nste hobetnko denik». | |