Zikloteka
Centro de documentación
de la Bicicleta
equis (antes twitter) zikloteka instagram
IDTítuloÁmbitoAño 
2527 Kalapie Txirrindularien Elkarteak 25 urte bete ditu
Autoría: Nerea Lizarralde
Fuente: Irutxuloko Hitza 28-11-2014
Formato: DIGITAL
Idioma: Euskera
Etiqueta: Asociacionismo y activismo social, Literatura, ensayos, música
Donostia-San Sebastian 2014
Extracto del fichero OCRKalapie Txirrindularien Elkarteak 25 urte bete ditu Bere ibilbidea jasotzen duen liburu bat eta bideo bat aurkeztuko dituzte gaur 19:30ean Doctor Camino liburutegian. Aza 28, 2014 Nork: Nerea Lizarralde Bizikleta - Bidegorria 1989ko azaroan sortu zen, eta geroztik borrokan ari dira mugikortasun kultura berri bat lortzeko. Lehen urteak gogorrak izan ziren, hirian ez baitzegoen bidegorririk, ezta bizikleta erabiltzeko inolako ohiturarik. Pixkanaka, udalaren Mugikortasun atalaren aholkularitza batzordean parte hartzea lortu zuten, eta euren proposamenak abiada hartzen hasi ziren. Ibilbide hori guztia jasotzen du Kalapie, 25 urte pedalei eragiten hiria aldatzeko liburuak. Alfonso Sanzek idatzi du, eta bertan azaldu ditu Kalapieren esperientziak, hiriaren garapena eta baita bidegorri sarearena ere. Sanzek Espainiako hainbat bidegorriren plangintzan parte bartu izan du, eta mugikortasunean aditua da. Berak aurkeztuko du Kalapie Elkartearen dokuentaziarekin osatutako argitalpena gaur. Doctor Camino liburutegian egingo duten aurkezpenean. 25. urtemuga ospatzeko ekitaldi bonetan Donostiako argazki zabarrak erakutsiko dituzte. Santiago Peñalvak biria nola aldatu den azalduko du argazki sorta baten bidez. Peñalva 2000. urteko Donostiako Plan Orokorreko lan taldean izan zen. Ikus-entzunezko bat ere estreinatuko dute gaur. Kalapieko kideen testigantzak jaso dituzte bertan, baita mugikortasunarekin lotutako adituenak ere.