| Extracto del fichero OCR | Txirrindentzako aparkaleku bat jarri dute Zurriolan
Uztaila 29, 2015 Nork: Aritz Sorzabal
Pilar Arana, erdian, aparkalekuaren aurkezpenean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak txirrindak uzteko behin behineko aparkaleku bat jarri du Zurrióla pasealekuan. Gunea
hesi batekin inguratuta dago eta Kursaaleko aparkalekuaren sarreran dago. Bertan, sei barra daude eta
bakoitzak bederatzi txirrinda aparkatzeko lekua du. Hortaz, guztira 54 leku egongo dira. Era berean,
aparkatzeko epea mugatuta egongo da, eta gehienez 12 ordu utzi ahal izango da txirrinda. Zinemaldiaren
amaiera arte erabili ahalko da aparkalekua.
Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzi Pilar Aranak azaldu du txirrindak aparkatzeko behin behineko
sistemaren bigarren froga izango déla gaur aurkeztutakoa. Lehena maiatzaren 9an egin zuten, Emusic
ekitaldia zela-eta. Aranak adierazi duenez, orain, froga egiteko epea luzeagoa izango da oraingoan, eta
eskaera handia dagoen leku batean egingo dute; Zurrióla hondartzaren ondoan, alegia. | |