Zikloteka
Centro de documentación
de la Bicicleta
equis (antes twitter) zikloteka instagram
IDTítuloÁmbitoAño 
2477 "Ez gaude kaskoaren erabileraren aurka, derrigortzearen aurka baizik"
Autoría: Nerea Lizarralde
Fuente: Irutxuloko Hitza 13-04-2013
Formato: DIGITAL
Idioma: Euskera
Etiqueta: Participación ciudadana, Seguridad y accidentalidad, Normativa y jurisprudencia
Donostia-San Sebastian 2013
Extracto del fichero OCR• tRUTXULOKO* HITZÁ Apirila 13, 2013 Nork: Nerea Lizarralde “Ez gaude kaskoaren erabileraren aurka, derrigortzearen aurka baizik” Berrehun batpertsonakparte hartu dute Kalapiek deitutako bizikleta martxan. Gaur eguerdian berrehun bal lagun bildu dira kaskoaren erabilera derrigortzeko araudiaren aurka protesta egiteko. Kalapiek deituta, bizikleta martxa bat egin dute Bulebarretik abiatuta. Kaskoaren erabilera derrigortu nahi du Espainiako Gobemuak, eta neurri horren aurka egin dute. Bulebarrean hasi dute martxa, eta errepidetik joan dira Kontxan barrena. Benta Berrira joan dira, Trafiko bulegora, eta bertan gutun bat utzi dute, neurriaren kontra daudela adierazteko. Kalapieko Higinio Otazuren ustez, “izugarrikeria” da indarrean jarri nahi duten neurria: “Europan ez dago kaskoa erabiltzea derrigortzen duen herrialderik. Neurri hau onartzea kontrako norabideanjoatea da. Alderdi politikoak ere kontra daude, txirrindularien elkarteak, udaletxeak... ”. Donostiako Udalak berak neurri honen aurkako adierazpena plazaratu duela nabarmendu du Otazuk: “Baita PPk ere bai; udalak aho batez onartu zuen neurri honen aurka egitea. Gasteizen ere aurka egin dute, eta alkatea PPkoa da”. “Ez gaude kaskoaren erabileraren aurka, derrigortzearen aurka baizik”, azpimarratu du Otazuk. Kaskoaren erabilera derrigortzeak bizikleta erabiltzen duten pertsonen kopurua murriztuko lukeela usté du Kalapiek, eta horrek, txirrindulariak kaltetuko lituzkeela. Nazioartean egindako ikerketek erakusten dutenez, txirrindularien presentzia handiagoak auto gidariak tentu handiagoz ibiltzera behartzen ditu, eta, ondorioz, istripu gutxiago izaten dituzte txirrindulariek. Hori bera helarazi du Trafiko ordezkaritzan utzitako gutunean. Bizikleta martxan parte hartu dute Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak eta baita Richard Oribe igerilariak ere.