Zikloteka
Centro de documentación
de la Bicicleta
equis (antes twitter) zikloteka instagram
IDTítuloÁmbitoAño 
1510 Bidegorria: bizikletentzat, oinezkoentzat ala bientzat
Autoría: Amaia Goikoetxea
Fuente: El Diario Vasco 06-10-2006
Formato: DIGITAL
Idioma: Castellano
Etiqueta: Viario y redes, Peatones y ciclistas
Gipuzkoa 2006
Extracto del fichero OCREL DIARIO VASCO TOLOSALDEA Bidegorria: bizikletentzat, oinezkoentzat ala bientzat? Oraindik lanak guztiz bukatzeke badaude ere, jendea hasi da Alegiatik Tolosara bidegorritikjoaten, bai bizikletan baita oinez ere Ikaztegieta eta Alegia artean bizikletak eta oinezkoak leku beretik ibiltzen dirá AMAIA GOIKOETXEA/ 6 de octubre de 2006 Oinezko asko dirá eguenro Tolosatik Alegia bitarteko bidegorriko ibilbidea egiten dutenak. [GOIKOETXEA] TOLOSALDEA. DV. Bidegorria da azkenaldian Alegian egin den berrikuntzarik garrantzitsuenetako bat. Orain arte bi zati egin dirá: lehena Alegiatik Ikaztegietara doana, eta bigarrena Alegiatik Tolosaraino doana. Bigarren han osatzeke dago, Altzo Azpiko bidegurutzetik Iberdrolako zentral ingururaino doan zatia falta ordea. Elori eraikitzean, Tolosatik Ikaztegietaraino bidegorritik Heldu diezaiegun, baina, amaiturik, edo behintzat erabiltzeko moduan dauden bi zatiei. Iberdrolako zentraletik Tolosaraino doan bidegorria oraindik ez dago guztiz bukatuta baina dagoeneko jendea hasi da berau erabiltzen. Bertan laucan ari den langile batek azaldu digunez, «orain argiak jartzea falta da baina jende asko dabil dagoeneko». Bidegorriaren zati han oinezkoentzako eta bizikletentzako da. Horrelaxe jartzen du proiektuaren txostenean: 'Proyecto de construcción del tramo de vía ciclista-peatonal Arzabalza-Tolosa'. Eta bidegorrian bertan ere ondo adierazita dago, bai zutikako seinalearen bidez, baita, bidegorrian banatuta dauden bi karrilen bidez ere. Beraz, ez dago zalantzarik zati honetan oinezkoak eta bizikletak ibil daitezkeela. Ibilbide polita Bidegorrian bertan, Alegiatik Tolosara zihoazen oinezko batzuekin topo egin dugu. «Oso ondo dago bidegorri han. Tolosatik Alegiaraino etor zaitezke oinez», diote. «Badakigu oraindik ez dagoela guztiz amaituta, baina ez dago arazorik bertatik ibiltzeko». Bidean bizikleta asko topatu dituzten galdetu diegu. «Ba, egia esan ez asko. Asteburuan gehiago ibili dirá, badakizu, gurasoak curen umeekin, baina astegunetan, oso gutxi. Gaur, esaterako, oraindik ez dugu bat bera ere ikusi». Aurrera begira, bizikleten eta oinezkoen artean espazio faltagatik arazorik egon daitekeela usté ote duten galdetu diegu segidan. «Ba ez dakit. Oraingoz behintzat ez dirudi halakorik gertatuko denik. Agian, jende asko pilatzen bada, zerbait gerta daiteke, baina ñor bere karriletik badoa,..». Beste oinezko batek ordea, ez du hain garbi: «Oinezko bakarra eta bizikleta bakarra gurutzatzen badira, ondo. Baina aldi berean gehiago badira, eta gainera karril berean norabide ezberdinetan, ez dakit behar adina leku egongo den guztientzat». Oso bestelakoa da, ordea, Alegiatik Ikaztegietara doan bidegorriaren kontua. Izan ere, hemen bidea ez dago bi karriletan banatuta, eta bidearen hasieran bizikletentzako déla adierazten duen seinale bat dago. Proiektuaren txostenean gainera zera esaten da: «Está previsto que el Departamento para las Infraestructuras Viarias de la Diputación Eoral de Gipuzkoa con motivo de las obras de rehabilitación y mejora de firme de la carretera Gl-2131, construya un carril bici hasta llegar a la localidad de Ikaztegieta» Honen arabera, Alegiatik Ikaztegietara doan bidegorria bizikletentzako da. Oinezko gehiago Errealitateak ordea, ez du horren antza handirik. Izan ere, bizikletak adina edo gehiago dirá Alegiatik Ikaztegietara bidegorritik joaten diren oinezkoak. Kontua da, bidegorria egin aurretik jendeak ohitura handia zuda errepide bazterretik bi herrien arteko ibilibidea oinez egiteko, eta bidegorria eraiki zenean errepide bazterra desagertu egin zenez, oinezkoak bidegorritik ibiltzen hasi ziren, ez baitzeukaten beste baita. Honen proiektua ere egina dago, joan ahal izango da. aukerarik curen ibilbidea egiten jarraitzeko. Orain, oinezkoak eta bizikletak leku beretik doaz eta hau, alde batekoentzat zein bestekoentzat ez da batere erosoa. «Lehen hobeto moldatzen ginen», dio oinezko batek. «Hemen ez daude bi karrilak banatuta eta ez dakigu oinezkoak hemen joan gaitezkeen». Galdera horrekin Alegiako udaletxera jo dugu eta Olatz Amondarain herriko alkateak eman digu erantzuna. «Kontua da Alegiatik Ikaztegietara doan bidegorria ez dela neurri estandarren barman sartzen, hau da, estuagoa da, eta ondorioz, ezin dira bi karril bereizi». Bidegorriaren zati hau Gipuzkoako Fora Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak kudeatzen du. Bidegorria egina dago baina oraindik seinalizazioak finkatzeke daude. «Guk Diputazioari jakinarazi diogu zein den une honetan bidegorriaren zati honetako egoera. Garbi dagoena da denen artean oinezko zein bizikletentzako konponbide bat aurkitu behar dugula», dio Olatzek. Konponbide zain Konponbide hori iritsi bitartean, beraz, oinezko zein bizikletek ahalik eta modu egokienean moldatu beharko dute. Bizikletan doazen zenbaitek errepidera irtetzea erabakitzen dute eta hau arriskutsu samarra izan daiteke. Izan ere, bidegorria eraiki zenetik errepidea lehen baino estuagoa da. Gainera, errepidearen alboan, ibaiean beste lan batzuk egiten ari dira eta horrek zenbait puntutan errepideko karril bat itxita egotea dakar. Bestalde, proiektuaren txostenean esaten den bezala bidegorriaren zati hau bizikletentzako bakarrik bada, oinezkoak lekurik gabe geratzen dira, eta aipatu bezala, asko dira Alegia eta Ikaztegietako ibilbidea oinez egiten dutenak. Espero dezagun konponbidea ahalik eta azkarren iristea eta ahal den neurrian, bi aldeentzat onuragarria izatea.