| Extracto del fichero OCR | GURPILGAINEAN
íBOROBIL-BOROBIL
PERTSONAHELBURU
lUSKO JAURIARITZA
GOBIERNO VASCO
SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
Mugíkortasun Segurua Famílíetan Bílduma
1. Mikelatsen helburua: mugikortasun segurua. (2010)
2. Mikel eta Sara, lehenengo-lehenengoa, mugikortasun
segurua. (2010)
3. Gurpil gainean borobil-borobil. Bizikieta segurtasunez
erabiitzeko familia-gida. (2013)
Argitaraldia: 1.a, 20i3ko uztaila
Ale-kopurua: 10.000 ale
®: EAEko Administrazioa. Segurtasun Salla - Trafiko Zuzendaritza
Internet: www.euskadi.net/trafikoa
Azalaren diseinua eta marrazkiak: www.tk-taldea.com
Maketazioa: javi.ruiz
Inprimaketa: Mediaprint S.L.
LG: SS-997-2013
Familia maitea:
Ñola eta noiz irakatsi behar diot seme-alabari bizikietan ibiitzen? Ñola egin familiaren lehendabi-
ziko ibilaldiak? Dagoeneko bere kasa ibil daiteke, segurtasunez? Gida honek galdera borlen eran-
tzunak eta bizikietan ikastearekin eta era seguruan ibiitzearekin lotutako beste galdera batzuen
erantzunak emango dizkizu. Hiru atal ditu:
1
Bizikietan ikasteko lehen pausoak ematen dituzten seme-alaben gurasoei zuzendutako informa-
zioa eta jarraibideak, hau da, orekari eusteko eta beren kasa pedalei eragiteko aholkuak.
2
Bizikietan oinarrizko trebetasuna lortu duten umeen gurasoei zuzendutako informazioa eta ahol-
kuak. Bizikieta jostailu izatetik ibilgailu izatera pasa da; parkea utzi, eta bidegorrian barrena abia-
tzen da, betiere pertsona helduen laguntzarekin eta haien begiradapean.
3
Bizikietaz bidé publikoetan barrena abiatzen diren haurren gurasoei zuzendutako informazioa
eta aholkuak. Pixkana-pixkana, beren kabuz eta helduen laguntzarikgabe, aurre egin behar diote
arau jakin batzuek erregulatutako sistema bati, non espazioak partekatu behar baitituzte beste
ibilgailu eta erabiitzaileekin.
Gogoan hartu behar da haurren lehendabiziko urteetan ikaskuntza oso lotuta dagoela familia-
ereduen imitazioarekin. Bide-jokamolde seguruak badituzu, koherentziaz eta jarraikitasunez,
zure burua babesteaz gainera zure seme-alabaren segurtasuna ere hobetzen lagunduko duzu.
Zure ohiturak berarenak ere izango dirá.
Familia txango eder bat
Est/¿^fanía Beltrán de Heredia Arroniz
Segurtasun sailburua
Lehen pedalkadak
É Lehen pedalkadak
Bízíkietara ígo baíno lehen, lítekeena da haurrak 'Mbílgaílu” bat baíno
gehiago probatu ízana: tarranta, hiru gurpileko motor txíkíak, trízíkloa,
gurpil osagarríak dítuen bízíkieta, pedalík gabekoa... Horrelako jostaíluek
laguntza ematen díote egunez egun koordínazío motorea hobetzen.
Q GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
H Bizikieta segurtasunez erabiitzeko familia-gida
Bizikletan ibiltzen irakatsi baino lehen,
zer hartu behar dut kontuan?
BIZIKLETA
Haurraren neurriko bat aukeratu behar
dugu. Oinazpiak osorik lurrean jartzeko
moduan eseri behar du. Heldulekuak
sorbalden mailatik behera egon be-
har du.
Hasieran, komeni da heldulekua
eta aulkia ahalik eta kokagune
beherenean eta erosoe-
nean egotea. Igoko ditu-
gu, umea hazi ahala.
SEGURTASUNA
Kaskoa. Nahiz eta ez izan bizikletari loturiko se-
gurtasun-elementu bakarra (hor daude txirrina,
argiak, katadioptriko edo islagailuak, arropa...),
hasierako fase honetan komeni da azpimarra-
tzea garrantzitsua dela kaskoa erabiltzea, eta
umeari jakinaraztea bizikletan kaskoa dela au-
toko segurtasun-aulkitxoaren pareko.
Gainera, balaztak erraz
erabil daitezkeela eta benetan
funtzionatzen dutela egiaztatuko dugu.
Normalean, bizikleta berria denez,
onena da aste pare batean gurpil
osagarriak erabiltzea, ohitu arte.
Kaskoa eroso sartu behar da umearen buruan;
ez du aurrerantz edo atzerantz egin behar, eta
ez da mugitu behar uhalak estu daudenean.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiitzeko familia-gida
5
TOKIA
Bizikletan ibiltzen irakasteko, komeni da toki
eta ordu egokiak aukeratzea. Alegia, toki lau
eta horizontalak, oztoporik gabeak eta zoru
ez-urratzailea dutenak. Batzuetan, aldapa txiki
bat erabiltzeak ere laguntzen du. Plaza bat edo
kale bat izan daiteke. Garrantzitsuena jende
gutxi ibiltzea da. Zenbat denbora pasatzen du-
gun baino inportanteagoa da denbora horren
kalitatea.
Iritsi da egun handia.
Zer urrats egin behar ditut?
AZALPENAK EMAN
Beldurra galtzeko eta ikasketari ilusioz ekite-
ko, azaldu umeari, era erraz batean, zer urrats
egin behar dituen eta non jarri behar duen
arreta.
Balaztak.
Irakatsi bizikletan mugitzen jakitea bezain in-
portantea dela gelditzen jakitea. Egiazta deza-
la, zure begiradapean, balazta-palankak behar
bezain “bigunak” daudela eta arazorik gabe
eragin diezaiekeela.
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
JARRERA
Garrantzitsua da prozesua arian-arian mami-
tzea, umeak beldurrik gabe egitea aurrera.
Horretarako, gure jarrera funtsezkoa da. Ahal-
egina egingo dugu erritmoan presiorik ez jar-
tzen eta aurrerapenak ospatzen. Konfiantza
hartuko du bere buruarengan.
Begirada.
Esaiozu ez galtzeko arreta bizikletari begira,
eta inguruko gauzei begiratzeko; izan ere, bi-
dean, beste pertsona, animalia edo ibilgailu
batzuk gurutzatu daitezke.
EUTSI OREKARI
Litekeena da umea dagoeneko gai izatea ore-
kari eusteko, baldin aurrez jolastu bada pedalik
gabeko bizikleta batekin. Oraindik gai ez bada,
komeni da gurpiltxo lagungarriak eta pedalak
kentzea, eta geroko uztea pedalekin hasteko
fasea.
Aulkia jaitsiko dugu, oinak lurrean eroso jartze-
ko moduko maila bateraino.
Esaiozu bizikletan esertzeko eta hankekin bul-
tza eginez aurrera egiteko.
Behin ohitu ondoren, hurrengo urratsa da
hankak zabaltzea eta, zuk bultzada txiki bat
emateaz batera, oinak lurretik altxatzea. Triki-
mailu erraz bat erabil daiteke: malda pittin bat
duen kale bat bilatzea, umea abiadura seguru
batez lerratu dadin.
Une hau dibertigarriagoa egiteko, bi marka jar
ditzakegu lurrean, hamar bat urratseko distan-
tziarekin. Umea gai bada marka batetik baste-
ra orekan joateko, pedalekin hasteko garaia
heldu da.
Badaki
bizikletan!
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
' Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
EMAN PEDALKADAK
Aurreko urratsa gaindituz gero, jarri pedalak
bizikletari eta hasi pedalei eragiten, abian jar-
tzeko ariketa batez.
Horretarako, eutsi esku batez bizikletaren hel-
dulekuari erdialdetik, eta beste eskuaz aulkia-
ri. Badira, baita ere, bizikletari atzetik eusteko
barra berezi batzuk.
Esan seme-alabari, bizikletan irmo ikusten du-
zunean, askatu egingo duzula eta alboan ja-
rriko zarela, korrika, berak kontrola hartu arte.
Emaiozu lasaitasuna.
Gero, esan oinak pedaletan jartzeko eta peda-
lei eragiteko.
Behin abiatuz gero, sala zaitez heldulekuari edo
atzeko barrar! ez eusten; behar izanez gero,
heldu aulkiari atzealdetik. Hórrela, umeak ore-
ka sentitu eta ulertu egingo du.
ABIATU
Aurreko urratsa gainditu ondoren, komeni da
umeak bere kabuz ikastea bizikleta abiatzen.
Bizikleta hanka artean geldirik duela, esan
oin bat lurrean jartzeko, eta bestea pedalean,
kokagune altuenean. Hórrela, bizikleta mugi-
tzeko eta pedaleatzen jarraitzeko behar duen
abiada lortuko du.
Ebaluatu egin duen aurrerabidea. Edonola ere,
ez igo aulkia oraindik. Seme-alabak oinak lu-
rrean dituela egoteko moduko kokagunea be-
har du oraindik.
8
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
BALAZTATU
5
Haurren bizikletek bi balazta-palanka dituzte.
Ezkerrekoak aurreko balaztari eragiten dio,
eta eskuinekoak atzekoari. Etapa honetan
abiadura apal samarra bada ere, hona zein den
balaztatzeko modu zuzena:
1. Eskuineko palankari eragin (atzeko gurpi-
leko balazta).
Eta, bizikleta ia geldirik dagoenean...
2. Ezkerreko palankari eragin (aurreko gur-
pileko balazta). Hórrela, iraultzea saihes-
tuko da.
Komenigarria da seme-alaba ohitzea palanke-
kin, eta harén gorputzean bertan esperimen-
tatzea balaztatzeak sortzen dituen sentipe-
nak. Horretarako, -oraingoan ere bai- jolasa
lagungarria izan daiteke. Hauxe proposatzen
dizuegu.
Maldan behera dagoen kale batean, umeari
esango diogu kale bukaeraino iristea dela kon-
tua, hiru baldintza beteta:
1. Aldapa jaistea oin bat pedalean eta bestea
airean dituela.
2. Jaitsieran, hiru aldiz balaztatzea, abiadura
apurka-apurka galtzen joateko.
3. Bukaeran, guztiz gelditu baino lehentxea-
go, eutsi oin bati pedalean eta jarri airean
zegoena lurrean, ez erortzeko.
Hurrengo jaitsieran aldatu oinen kokalekua.
Behin jolasa menderatuz gero, beste moduz
bateaz egin liteke. Margotu aldaparen bukae-
ran bi marka, bizikletaren neurria baino tarte
handixeago batez banaturik. Umeak bi markon
artean gelditu beharko du.
i
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
Lehen pedalkadak
Lehen pedalkadak
9
# MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Semeak ondo eusten dio bizikletan orekari,
eta arazorik gabe eragiten die pedalei,
baina iruditzen zait aulkia oso behean duela.
Zein da kokagune egokia?
Sarritan, beheregi jartzen dugu aulkia. Komeni
da aulkia bizikletan doitzea, umea hazi abala. Bi
modu daude jakiteko altuera egokia zein den:
• Pedaleatzen ari dela, beheko pedaleko
hankak guztiz luzaturik egon behar du kasik.
• Bizikleta geldirik dagoela, esaiozu pedalei
eragiteko orpoak pedalean jarrita. Pedala
behean dagoela, hankak luze-luze egon be-
har du, aldaka mugitu gabe eta orpoa peda-
lean eroso bermatuta.
Zein da balazta-palanken doikuntza-neurri egokia,
alabak bizikleta ondo geldiarazteko?
Hasierako doikuntzan, komeni da palanken
erdiko tartetik aurrera balaztatzea benetan.
Tarte horretatik aurrera, gurpilak blokeatuko
dirá bakarrik balazta-palankek la heldulekua
ukitzen dutenean. Hori nahikoa izango da zure
seme-alaba ohitu dadin balaztak erabiitzen,
errazago estutuko ditu eta.
Balaztak “gogor” badaude, umeak jarraituko
du oinak lurrean jartzen bizikleta gelditzeko.
Komenigarria da profesional batek balaztak
begiratzea eta koipeztatzea.
10
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiitzeko familia-gida
Konturatu naiz alabak tinko aurreko gurpilari
begiratzen diola pedaleatzen ari den bitartean.
Beldar naiz ez ote den eroriko. Zer egin daiteke?
Bizikletan edo beste edozein ibilgailutan begi-
rada puntu hurbil batean finko edukitzea arris-
kutsua da. Komeni da begirada jartzea gerta
daitekeen edozer “aurrez ikusteko” moduko
tokietan.
Jolasen bidez entrenatu daiteke. Honako ho-
nekin, abidibez: Jar zaitez, bizikletan, alabaren
aurretik, io bat metrora. Aurrez, bost zirkulu
marraztuak dituzu lurrean, hamar bat urratse-
tara bata bestetik.
Pedalei eragiten basten zarenean, adierazi be-
soz nondik inguratuko duzun zirkulua, ezkerre-
tik ala eskuinetik. Alabak zuri begiratu beharko
dizu nahitaez, eta begiak aurreko gurpiletik
hara finkatuko ditu.
Lehen pedalkadak
Parketik bidegorrira
Parketik
bidegorrira
Behín bízíkietan íkasí eta gero, umeek
trebetasun berriak íkasten dítuzte
eta gero eta ínteres handíagoa dute
bízíkietaren mundua zabaitzeko;
hortaz, jolasparkea txikia gelditzen
zaienez, eremu handiagoetara eta
arrískutsuagoetara jo nahi ízaten
dute bízíkietaz.
Momentu egokia izan daiteke bidegorri-
ra jauzi egiteko, heldu baten laguntza eta
begiradapean. Fase honetan, hasi beharko
genuke seme-alabari ikusarazten bizikieta
ez déla jostailu bat, arau jakin batzuk bete
behar dituen ibilgailu bat baizik, beraren
osotasun fisikoa eta besteena ziurtatzea
helburu.
Gogoratu neurri handi batean imitazio bi-
dez ikasten déla. Ume txikiek sinesgarrita-
sun handia dute gurasoengan, eredutzat
dituzte. Baina eredugarritasun hori ustela
gertatzen da, gurasoen jokamoldea bat ez
badator irakatsi nahi dituzten arau eta go-
mendioen sistemarekin.
12
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BORO
Bizikieta segurtasunez erabiitzekc
Seme-alabarekin bidegorrira atera baino lehen,
zer hartu behar dut kontuan?
BIZIKLETA
Ondo dagoela egiaztatu behar da, eta neurria
ere egokia dela.
Balaztek ezin hobeto egon behar dute, edozein
gorabehera dela-eta abiadura kontrolatzeko
moduan. Fase honetan, abiadurak bizkorxea-
goak izan ohi dira. Balaztatzeko modua lehen-
go bera da:
1. Eskuineko palankari eragin (atzeko gurpi-
leko balazta).
Eta, bizikleta ia geldirik dagoenean...
2. Ezkerreko palankari eragin (aurreko gur-
pileko balazta). Hórrela, iraultzea saihes-
tuko da.
SEGURTASUNA
Kaskoa.
Kaskoaren erabilera erabat barneratuta
egongo dafamiliaren ibilaldi guzti-guztietan.
Azaldu umeari aurreko balazta eraginkorragoa
dela, baina gurpil horretan gehiegi balaztatuz
gero ondorioak larriagoak direla (iraultzea)
atzekoarekin baino.
Txirrina.
Komeni da, fase berri honetan, seme-alabak
ongi ezagutzea txirrinaren funtzioa (beste per-
tsonak ohartaraztea bizikletaren presentziaz);
ohitzea txirrina erabiltzen, eta ulertzea ez dio-
la inolako lehentasun edo eskubiderik ematen.
Beste arlo batzuetan bezala, zentzuz erabiltzen
ikasi behar da, behar denean baino ez.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiitzeko familia-gida
13
Parketik bidegorrira
Parketik bidegorrira
KOMUNIKAZIO-SISTEMA: lehendabiziko seinaleak
Eskuinera biratzea:
Eskuinera bira egiteko bi aukera daude:
Altxa ezker besoa sorbaldarekin horizontala Altxaeskuinbesoaguztizhorizontalajarriarte.
jarri arte, eta egin 90°-ko angelu bat besau-
Gogoratu funtsezkoa dela trafiko-seinaleak errespetatzea. Zuk semaforoak gorriz pasatzen badi-
tuzu, adibidez, arriskurik ikusten ez duzulako, litekeena da umeak ere gauza bera egitea zu gabe
ibiltzen basten denean, eta horrek istripuak izateko arriskua sortzen dio, bai umeari bai besteei.
14
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
Fase honetan, oso inportantea da ondorengo
seinale hauek ezagutzea eta errespetatzea:
Komeni da aprobetxatzea oinez eta autoz egiten ditugun ibilaldiak seinale borlen esanahia gogo-
ratzeko eta, aukera sortzen bada, bidean gurutzatzen ditugun txirrindularien jokamolde arrisku-
tsuez solastatzeko.
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikieta segurtasunez erabiitzeko familia-gida
15
Parketik bidegorrira
ZIRKULATZEKO OINARRIZKO ARAUAK
• Bidegorrian, beti eskuinetik ibiliko gara, le-
rrorik markatuta ez badago ere.
• Lerroak badaude, ez igaro batetik bestera.
• Lerroz aldatu behar badugu -aurreratzeko
edo oztoporen bat saihesteko-, seme-ala-
bak apurka-apurka bereganatu beharko du
burua jiratzeko ohitura, lerroa libre dagoela
eta desplazamendua segurtasunez egin de-
zakeela ziurtatzeko.
ARROPAK
Bidegorrian ibilbide laburrak egiteko ez da
arropa berezirik behar, salbu eta aireaz ha-
rrotzen ez diren frakak, katean ez katigatzeko
modukoak. Dendetan gantxo bereziak saltzen
dituzte, frakei egoki eusteko.
Arreta berezia jarri behar zaie oinetakoen
lokarriei: lotu gabe badaude edo oso luzeak
badira, plateraren eta katearen artean katiga-
tu daitezke eta istripu bat sortu.
16
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
• Espazioa beste batzuekin konpartitu beha-
rreko beste bide batzuk erabiltzen ditugu-
nean, gogoan hartu trafikoaren noranzko
berean ibili behar dugula beti, banakako lia-
ran eta seinaleak errespetatuz.
• Horretaz gainera, gogoratu bidegurutzee-
tan gelditu beharra dagoela, eta alde bietara
begiratu elkargunean sartu aurretik.
Fase honetan ez da komeni ilunabarrean edo
egunsentian zirkulatzea -argitasun gutxirekin,
alegia-, baina, hala eta guztiz ere, ordu horie-
tan seme-alabarekin bidegorri batetik bazoaz,
argiak erabiltzeaz gainera, katadioptriko edo
islagailuak ondo daudela egiaztatu beharko
duzu. Bestalde, arropan elementu islatzaileren
bat eraman behar duzue, beste pertsonek be-
har bezala ikus zaitzaten.
JARRERA
Etapa honetan oso garrantzitsua da seme-
alabaren autonomía eta erantzukizuna bul-
tzatzea. Horretarako, beharrezkoa da zenbait
arau ezagutzea eta baldintza batzuk betetzea;
horiek ez dirá nahikoa, halere, ez bada era
kontziente batean egiten. Horrek esan nahi du
umeak eragile aktiboa izan behar duela pro-
zesu honetan. Horrenbestez, guztiz erabaki-
garria da umeari bide-zirkulazioaz hitz egitea
eta arrisku-egoera jakin batzuk “irakurtzen”
laguntzea. Ondorioz, “gidatu” egiten duela
sentituko du; pixkanaka-pixkanaka, hobeto
antzemango ditu distantzien kalkuluak ingu-
rumaria interpretatzerakoan; arriskua hobeto
antzemango du, eta bere iritzi-independentzia
ere handitu egingo du.
Komenigarria da seme-alabarekin jolastea; ho-
nela, adibidez: arretaz behatzea eta gogoeta-
tzea, beste pertsona batzuen jokaerak az-
terturik, ea seguruak diren ala ez. Horrek
lagunduko dio ihes egiten errazenera jotzeko
tentazioari, alegia, testuinguruak hartaratuta
arrisku-jokaerak saihestera: esate baterako,
semáforo gorriz dagoela kalea pasatzea, beste
batzuek egiten duten bezala.
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikieta segurtasunez erabiitzeko familia-gida
17
Parketik bidegorrira
Bidegorrian gaude. Aurrera!
NON JARRI BEHAR DUT, SEME-ALABAREKIN NOANEAN?
Seme-alabaren atzean jartzen bazara, hobeto
kontrolatuko duzu harén ibilbidea, jarraibideak
eman, eta segurtasun-sentipena eman ahal
izango diozu. Gainera, alde batetik, atzetik
datozen bizikletek zu hobeto ikusiko zaituzte
eta, bestetik, zuk hobeto adierazi ahal izango
dituzu norabide-aldaketak jakinarazteko seina-
leak.
Hala ere, bidegurutzeetara hurbiltzen zarete-
nean, komeni da zu aurretik jartzea. Segurua-
go ibiliko zarete, eta seme-alabak zu ikusi eta
imitatu ahalko zaitu.
Segurtasun handiagoa izateko, atzera begi-
ratzeko ispilua jar diezaiokezu zure bizikletari.
Hórrela, seme-alaba atzean duzunean egiten
dituen mugimenduak ikusiko dituzu eta hobe-
to kontrolatuko dituzu ustekabeko egoerak.
Umeak esperientzia handiagoa eskuratzen
duen neurrian, aurrean eta atzean bi kokagu-
neak txandakatu ahal izango dituzu, eta berari
protagonismo handiagoa eman. Horrek lagun-
duko dio, zalantzarik gabe, arreta finkatzen
eta erabaki seguruak hartzen.
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikieta segurtasunez erabiitzeko fanqjliq-gida
ÑOLA BALAZTATU?
Seme-alabak jakin behar du balazta eraginko-
rrena aurrekoa déla. Aurreko balaztari gogor
emanez gero, beti dago itzulipurdika erortze-
ko arriskua, baina, hala eta guztiz ere, umeari
irakatsi behar zaio bi balaztak hatera sakatuz
gero espazio txikiagoa behar déla bizikieta gel-
ditzeko. Gogor eta erabakitasunez balaztatu
behar da, espazio-bitarte seguruan gelditzeko
moduan, baina betiere gurpilak erabat blokea-
tu gabe.
Alde horretatik, umeak jakin behar du gurpi-
len blokeoa saihesteko bidé onena déla “taka-
daka” balaztatzea, hau da, palanka tarteka sa-
katzea (sakatu-lasaitu-sakatu-lasaitu...), indar
handiagoa edo txikiagoa erabiliz, abiadura mo-
teltzeko edo guztiz gelditzeko
Irakatsi seme-alabari egokiena déla Ierro zuze-
nean doanean balaztatzea. Hórrela, bizikieta
bertikala egongo denez, gurpilen goma-azale-
ra maximoa egongo da zoruaren gainean ber-
matuta. Izan ere, kontuan hartu behar da ezen,
bizikieta zenbat eta okertuago egon zoruaren
gainean, gurpilak ere halaxe egongo direla eta,
hortaz, kontaktuan dagoen “goma” azalera
ere txikiagoa izango déla, eta, ondorioz, bi gur-
pilekin irrist egiteko arriskua handiagoa.
ZER EGIN BIDE-ZULOAK DAUDENEAN?
Ez dago arau zehatzik bideko zuloak eta ozto-
poak saihesteko, baina esperientziak laguntza
eman diezaguke. Ez finkatu begiak aurreko
gurpiletik gertu dagoen puntu batean. Gai-
nera, txirrindulari adituek esan ohi dutenez,
“zulo bati begira eta begira, azkenean bertan
eroriko zara”. Hori ez gertatzeko erarik onena
da, behin zuloa begiz antzemanez gero, be-
girada goratzea eta, puntu urrunago batean
finkaturik, heldulekua leun biratuz zuloa ingu-
ratzea.
Beste irtenbiderik ez badago eta zuloren edo
oztoporen baten gainetik nahitaez pasa beha-
rra baldin badago, egokiena da heldulekuari
gogor eustea eta kolpea moteitzeko moduko
jarrera hartzea gorputzarekin (besoak uzkur-
tuta, pedalen gainean zutik, eta hankak toles-
tuta).
Parketik bidegorrira
9
# MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Nire bederatzi urteko alaba kexatzen da nik beti antolatzen
ditudalako bizikleta irteerak. Uste dut desmotibatuta dagoela
eta, hórrela jarraituz gero, ez duela nahi izango gurekin
bizikletaz ibili. Zer egin dezaket?
Neska-mutikoek, adin batetik aurrera bereziki,
lasai parte har dezakete eta parte hartu be-
harko lukete irtenaldiak antolatzeko lanetan.
Gogoan hartu behar dugu erreferentziak alda-
tu egiten direla adin txikiekin goazenean; zu-
retzat malda arin edo laburra dena Tourmalet
izan daiteke alabarentzat.
Pentsa ezazu ibilbide bat elkarrekin prestatzea
lagungarria izan daitekeela mapa eta krokise-
kin lan egiten hasteko.
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
Semearekin bidegorrira ateratzen naizenean, aurpegiratu
egiten dit, behin eta berriz, ez naizela isiltzen eta beti “lezioak”
ematen ari naizela. Noraino irits naiteke “heziketa” lanean?
Umearen adinaren arabera, hasieran zure
eginkizuna izango da seinaleak erakustea, ma-
niobrak egiten irakastea edo non balaztatu be-
har duen jakinaraztea. Aurrerago, komeni da
pixkana-pixkana protagonismoa berari laga-
tzea eta aurretik joaten uztea.
Ibilaldi hauen helburua izango da, gozatzeaz
gainera, semeak era autonomo eta ardura-
tsuan zirkulatzen ikasteko laguntza ematea.
Sarritan, familiak bizikletan ikusten ditudanean, konturatu
naiz umeak kaskoa jantzita doazela, baina nagusiak ez.
Horrek pertsona bitxia naizela sentiarazten dit
Helduek beti eraman behar lukete kaskoa bi-
zikletan doazenean, umeek nagusien ere-
duak imitatzeko joera baitute. Beti!
Gainera, burua ondo babestea zergatik
den hain garrantzitsua azaldu beharko
liekete seme-alabei, eta, beren kabuz
kaskoa erabiltzen dutenean, jokamolde
hori saritu eta behar bezala goraipatu.
Exijentea izan beharra dago horretan.
Zu halakoa bazara, bejondeizula!
Parketik bidegorrira
Zirkulatzera
Zirkulatzera
Umea gero eta hobeto dabil bizikletan.
Dagoeneko prest egongo da beste íbílgaílu
batzuekin eta jende gehiagorekin batera
ibiltzeko, dela kalean, errepidean, pistaren
batean edo mendi-bideetan.
Gainera, apurka-apurka, bere gisan eta ardu-
radunen bat begira eduki gabe, bizikleta gero
eta usuago erabiltzen hasiko da hara-hona
joateko (kiroldegira, eskolara, hondartzara...),
eta arau jakin batzuk dituen sistema berri-
ra moldatzen ikasi beharko du. Litekeena da
kezka sortzea zuei, eta zuen buruari galdezka
bastea: Nondik joango ote da? Arriskuez jabe-
tzen ote da? Errespetatuko al ditu seinaleak?
Buruhauste horretara iritsi aurretik, hobe
“entrenamendu-plan” soiltxo bat lantzea.
22
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
Umearekin beste batzuekin batera zirkulatzeko lekuren
batera abiatu aurretik, zer eduki behar dut kontuan?
IBILBIDEA
Hasieran, komeni da trafiko era guztiko errepi-
deetan ibiltzen erakustea umeari; lehendabizi,
ibilgailu gutxi pasatzen diren bide ezagunetan.
Bere inguruko bideak eta errepideak ezagutu
behar ditu: arrisku gehien edo segurtasun gu-
txien duten lekuak zein diren identifikatu, eta
gerora bizikletan bera bakarrik ondo molda-
tzeko ohitura eta abileziak hartu behar ditu.
BIZIKLETA
Edozein ibilgailutan behar-beharrezkoa da
-batzuetan, baita nahitaezkoa ere, adibidez,
autoen kasuan- ibilgailuaren osagaiak aldiro-
aldiro aztertzea, denak ondo dabiltzala ikus-
teko eta inongo arriskurik gabe zirkulatzeko
moduan gaudela jakiteko.
Bizikletetan, batez ere pneumatiko, gurpil,
balazta eta argiei erreparatu behar zaie, eta
errodamenduak (bereziki, eskulekukoak) ondo
lotuta daudela ziurtatu.
Gainera, komeni da bizikletan gehien gertatzen
den matxura konpontzeko lain lanabes gainean
eramatea: gurpila zulatzea. Punpa edo puz-
gailua eraman behar da (gurpilen balbularen
arabera egoki datorrena), aldatzeko aire-gan-
bera bat edo pare bat (edo, bestela, txaplata-
kaxa bat), pneumatikoak askatzekoak eta gur-
pila koadrotik askatzeko giltza egokia.
Ez da ideia txarra ordezko bonbillak edo pi-
lak eramatea aurreko eta atzeko argietarako
(gauez ibiltzeko behinik behin).
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
23
Zirkulatzera
Zirkulatzera
SEGURTASUNA
Kaskoa.
Kaskoa beti erabili behar da, kalerik egin gabe,
bizikletan ibiltzera goazen bakoitzean.
Txirrina.
Honetan ere, zentzuak agindu behar du; behar
denean besterik ez jo txirrina.
Nabarmendu.
Ilunabarrean eta egunsentian edo gauean, ar-
giak erabiltzeaz gain eta bizikletako katadiop-
trikoak fin dabiltzala ziurtatzeaz gain, soinean
argia islatzen duen zerbait eraman behar da,
besteek ikus gaitzaten. Komeni da behin eta
berriz adieraztea hori umeari; garrantzitsua da
eta gogoan izan behar du.
24
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
Maniobretan, segurtasuna lehenik.
Edozein maniobra egiteko, lau urrats hauek
egin behar ditu umeak beti (gogoan izan di-
tzala):
• Begiratu: trafikoa (beste ibilgailuak, oinez-
koak...) eta bidea (seinaleak, oztopoak...)
maniobra egiteko moduan dauden.
• Adierazi, argi eta aurrez, nora nahi duen bi-
deratu.
• Ziurtatu ez dagoela arriskurik maniobra egi-
teko.
• Maniobra egin, hasi eta buka.
ARAUDIA
Kontuan izan behar da bizikleta ere ibilgailua
déla, eta, horrenbestez, trafikoko eta bide-se-
gurtasuneko arauak bete behar dituela, beste
edozeinek bezalaxe. Ezinbestekoa da umeak
hori argi eta garbi eduki dezala; oso garran-
tzitsua da, bai beretzat, bai inguruan dabiltza-
nentzat ere.
Komeni da, hortaz, behin eta berriz gogora-
raztea trafikoko seinaleen mezu guzti-guztiak
bete behar dituztela: semáforo, bidegurutze,
errotonda... Honako hauek ere argi utzi:
• Agindu orokorra: txukun ibili behar da bi-
dean, zirkulazioa eragotzi gabe eta ingu-
rukoei arriskurik edo enbarazurik egin gabe.
• Ganoraz eta kontuz gidatu, ausartarenak
egiten ibili gabe. Arau-hauste oso larria da
ausarkeriatan ibiltzea.
• Alkoholemia-tasa maximoa 0,25 miligramo-
koa da, hartutako arnasako litro bakoitzeko.
Bizikletan doazenak ere test egitera behar-
tuta daude.
• Homologatutako kaskoa nahitaezkoa da
herritik herrirako bideetan, eta 16 urte bai-
no gutxiagokoen kasuan, herriko bideetan
ere bai.
• Debekatuta dago hargailuren bati edo soinu-
aparaturen bati konektatutako aurikularrak
jarrita gidatzea, baita mugikorra erabiltzea
ere.
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
Zirkulatzera
ÑOLA EGIN BEHAR DIRA MANIOBRAK?
BIDEREN BATEAN SARTZEA
Martxan hasi aurretik, edo zirkulazioarekin bat
egin aurretik, atzera begiratu eta ikusi ez dato-
rrela ibilgailurik, edo urrun daudela.
OHARRAK
Bizikletako gidariek, beste edozein ibilgailu-
tako gidariek bezalaxe, aurretik eta garaiz
adierazi behar dute maniobraren bat egin be-
Eskuinera biratzea:
Eskuinera bira egiteko bi aukera daude:
• Altxa ezkerreko besoa sorbaldarekin ho-
rizontala jarri arte, eta 90°-ko angelua ma-
rraztu besaurrearekin.
• Altxa eskuineko besoa guztiz horizontala
jarri arte.
26
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
Ezkerrera biratzea:
Altxa ezker besoa horizontalki, lurrarekiko pa-
raleloan, esku-ahurra beherantz dagoela.
NORANZKOAALDATZEA
Noranzko bikoitzeko bide batean aldaketa
egiteko (jakina, galarazita ez badago), bi no-
ranzkoen arteko marratik edo erdibitzailetik
hurbil-hurbil jarri behar da; erdibitzailerik ez
badago, kontrako noranzkoan datozenen mar-
txa ez oztopatzeko moduan.
Herritik herrirako bideetan, ez baldin badago
noranzkoa aldatzeko propio jarritako lerrorik,
eskuinaldean jarri beharko da bizikleta (ahal
bada, galtzadatik kanpora) eta hortik ekin ma-
niobrari.
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
27
ÑOLA IBILI BEHAR DA HERRIAN?
I
O
0 ■■
N
O
D
Kontuan izan zure udalerrian bizikietaren
erabilera arautzen duen udal-ordenantzaren
bat egon daitekeela, eta umeak, beraz, eza-
gutu behar dueña.
Arau orokor gisa, eta udal-ordenantza zehatz
batek xedatutakoa eragotzi gabe, erakutsi
umeari bizikieta-bidea nahitaez erabili behar
duela, horrelakorik dagoen lekuetan. Alegia,
ez daitezkeela joan gaitzadatik.
Arau orokor gisa, eta udal-ordenantza ze-
hatz batek xedatutakoa eragotzi gabe, go-
goratu bizikieta-biderik ez egotekotan, bi-
dearen eskuinetik gertuen joan behar duela.
Trafikoko arauek galarazita daukate bizikle-
tak espaloian joatea. Espaloian oinez joan
behar dugu, bizikieta eskuan daramagula.
Eta, halere, gogorarazi umeari kontu handiz
eraman behar duela bizikieta, oinez doaze-
nei enbarazurik ez egiteko.
• Bidean sartzeko, aurrena ondo begiratu be-
har da ez dagoela beste ibilgailurik gurí ozto-
po egiteko moduan, edo guk berari oztopo
egiteko moduan.
• Gaitzadan sartu aurretik, zain egon behar
dugu baldintza seguruak izan arte: bidean
doazen ibilgailuen abiadura eta kokagunea,
eta gure tarte berean zirkulazioan hasteko
zain dauden ibilgailuenak.
• Beste ibilgailuek bizikietei erreparatu
behar dieten bezalaxe ahulagoak dire-
lako, bizikietakoek ere halaxe errepa-
ratu behar diete oinezkoei. Adibidez,
zebrabideetan, oinezkoek izango
dute beti-beti lehentasuna.
• Ez itxoin gainean egon arte oi-
nezkoari abisatzeko baga-
tozela; norbait bidean
gurutzatuko zaigula ikus-
ten badugu, mantsotu
egin beharko dugu.
Herrian bizikletan ibiltzeak erraza dirudi, baina
edonon sor daiteke arriskua, arretaz ez baga-
biltza:
• Estolderiak eta gaizki muntatutako saretak.
• Ertzetako koskak behin eta berriz asfaltatu-
tako bideak.
• Aparkalekutik ateratzen ari diren autoak,
aparkatuta dauden kotxetako ateak ire-
kitzea, autobusak geralekutik ateratzea
edo leku okerretik bidea pasatzen ari di-
ren oinezkoak. Horren guztiaren kontrako
konponbide onena: bidean arreta jartzea.
NOLA IBILI BEHAR DA ERREPIDEAN?
Ez da komeni umeak taldean ibiltzea errepi-
dean; ez ohitu horretara: arriskua daukate
inguruko trafikoari ez erreparatzeko eta istri-
puren bat izateko. Hobe da kontu handiz “gi-
datzen” ohitzea, eta tarteka-tarteka geratzea
zerbaiti begiratzeko, hitz egiteko edo atseden
hartzeko.
Bidean joanez, umeek beste arazo bat ere ba-
dute, arinak eta txikiak direlako: ibilgailuek pa-
saeran eragiten duten haize-kolpea. Bizikletei
aurrea hartzeko, gutxienez 1,5 metroko dis-
tantzia utzi behar badute ere, ez dute beti hala
egiten, eta haize-arrastoaren eragina erruz na-
baritzen da.
■(0)
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
29
Zirkulatzera
Edonola ere, umeak hau argi izan dezala:
• Bizikleta-bidea baldin badago, nahitaez hor-
tik joan behar dute txirrindulariek. Ezin dira
galtzadatik joan, ezta bazterbidetik ere.
• Ez baldin badago txirrindularientzat pro-
pio utzitako biderik, galtzadaren eskuinetik
joan behar dute, bazterbidetik. Bazterbide-
ra zabaldu gabe ere joan daitezke bazterra
oso desegoki baldin badago, baina ahal du-
ten gehien baztertuta eskuinaldean.
• Debekatuta dago autobideetan edo auto-
bietan ibiltzea (autobia batzuetan, halere,
badago salbuespenik), bizikletak ezin di-
relako joan bide horietan ibiltzeko gutxie-
nezko aballan.
ÑOLA IBILI BEHAR DA MENDIAN?
Errepidean joan edo mendiko bideetan joan,
ezberdintasunik handiena zera da, mendiko bi-
deek askoz gutxiago eusten diotela bizikletari.
Kontuan hartu hori, bai aldapan gora bai alda-
pan beberá.
Ondo moldatuko den zalantza izanez gero, aul-
kia pixka bat jaistea izango duzu onena, umeak
hankak lurrean erraz jar ditzan.
Pneumatikoa zenbat eta lodiagoa, orduan eta
presio gutxiago behar; erosoago da. Baina ge-
hiegi ere ez gutxitu presioa, atximurra egin
eta pneumatikoa zulatzeko arrisku handiagoa
dago-eta (halakoetan, bi zulotxo agertzen dira
kameran, hur-hurrean).
30
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
Edozer dela ere, bizikleta eskuan hartuta bi-
de-bazterretik joan beharra izanez gero, eta
espaloirik ez badago, eskuinetik joan behar
da (eta ez ezkerretik, oinezkoak bezala).
Herritik herrirako bideetan, 45 km orduko
abiaduran joan daitezke gehienez bizikletak.
Bidean sartzeko, aurrena ondo begiratu
behar da ez dagoela beste ibilgailurik gurí
oztopo egiteko moduan, edo guk berari
oztopo egiteko moduan.
Gaitzadan sartu aurretik, zain egon behar
dugu baldintza seguruak izan arte: bidean
doazen ibilgailuen abiadura eta kokagunea,
eta gure tarte berean zirkulazioan hasteko
zain dauden ibilgailuenak.
Dibertigarria badirudi ere, arriskutsua da erre-
kastoetatik pasatzea bizikletan; batzuetan ez
da hondoa ikusten, eta, gainera, errodamen-
duek eta beste parte batzuek asko sufritzen
dute alfer-alferrik.
Mendian ere jator ibili behar dute umeek;
arauak ezberdinak dira mendian eta hirian:
• Jabetza pribatua errespetatu behar da. Ez
badirudi ere, zelai eta basoek ere badute ja-
bea.
• Bideetatik joan beti. Bidezidorrek lurra hi-
gatzen dute; eta gerta liteke, gainera, nor-
baitenak izatea.
• Animaliak ez uxatu; ahal dela, asaldatu gabe
pasa.
• Zikinkeriarikez utzi bazterretan. Etxetikeka-
rritako guzti-guztia, etxera bueltan. Ezertxo
ere utzi gabe.
• Langaren bat ireki behar izanez gero, pasa
bezain laster itxi atzera; ganaduak alde ez
egiteko.
JARRERA
Zu zeu ere konturatuko zara ñola, pixkanaka,
zure umearen bizikleta-taldea ere erreferen-
tzia bihurtzen den berarentzat, portaeraren
aldetik. Baina, aldi berean, etxeko esanak oso
gogoan izango ditu oraindik, eta horrek asko-
tan gatazka eragingo dio, ez badatoz taldea-
ren esanekin bat. Adin hau garai egokia da
lantzen hasteko hemendik aurrera izango di-
tuzten barruko gorabeherak nola eraman, ez
datozenean bat beraiek berez egingo lukete-
na, batetik, eta taldean ametitzeko edo nola-
baiteko sariren bat jasotzeko taldeak eginaraz-
ten diena, bestetik.
Bere emozioak ezagutzen erakutsi behar die-
gu orain, eta taldeak eragiten duen presioari
aurre egiteko estrategiak aurkitzen. Iruditzen
bazaizu ezin izango duzula, laguntza bilatu;
litekeena da zure inguruan prestakuntza-
kurtsoren bat-edo martxan egotea halako
egoerei aurre egin beharrean dauden umeen
familiei laguntzeko. Baina zaude lasai, umea-
ren onerako izango da: erabakiak kontzienteki
hartzen ikasiko du umeak, bere segurtasuna-
ren mesedetan.
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
31
Zirkulatzera
Prest al dago umea, bera bakarrík íbíltzeko bízíkietan?
Errepidearen baldintzak etengabe aldatzen direla jakinda ere, komeni da umeak segurtasuneko
neurri batzuk ondo barneratuta izatea bizikietan doanerako. Ea hala den. Erreparatu ea neurri
hauek hartzen dituen:
BIZIKLETARAKO JARRERA SEGURUA
01 Harén betiko bizikieta bada ere, beti begiratzen du,
zuk ezer esan gabe:
• Aulkia eta eskulekua altuera egokian dituen.
• Gurpilek behar bezalako presioa daukaten.
• Balaztak ondo dauden.
02 Bizikietan abiatu aurretik, beti-beti jartzen du kaskoa;
behar bezala jarri ere.
03 Ezkerrera edo eskuinera
bira egiteko seinaleak
ondo egiten ditu.
04
Seinale hauek beti errespetatzen ditu:
STOP UTZI PASATZEN
SEMAFOROAK
I m
ESKUINERA
f
OINEZKOEN PASABIDEA
32
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikieta segurtasunez erabiitzeko familia-gida
BIZIKLETARAKO JARRERA SEGURUA
05 Beste kale hatera sartu aurretik, beti gelditzen da,
kale berrian zer dagoen begiratzeko.
Bidegorrian edo kalean doala, trafikoaren
noranzkoan joaten da beti, banakako ilaran,
’ eta trafikoko seinaleak zorrotz betez.
07 Espaloia nahitaez pasa beharra egokitzen bazaio,
bizikletatik jaitsi, eta beste oinezkoak bezalaxe joaten da.
08 Argi gutxi denean (egunsentian, ilunabarrean...), nahiago du
bizikletan ez ibili. Nahitaez ibili behar badu, aurreko eta atzeko
argiak pizten ditu eta arropa edo txaleko islatzailea janzten du.
J^09
Ez ditu inoiz aurikularrak erabiltzen bizikletan doanean.
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
33
BIZIKLETARAKO JARRERA SEGURUA
10 Eskuinean autoak aparkatuta dauden kale batean doanean, ezustekorik
ez izateko (adibidez, autoren bateko atea tupustean zabaltzea), zuzen eta
beharrezko tartea mantenduz zirkulatzen du beti.
ONDO
GAIZKI
11 Noranzkoa aldatu behar badu, ondo aldatzen du:
0 Aurrena atzera begiratzen du.
@ Nora doan adierazten du.
® Berriz atzera begiratzen du.
@ Maniobra egiten du.
12 Eskuinera biratu behar badu, oinezkoen pasabidea gurutzatuz,
behar bezala egiten du maniobra.
0 Atzera begiratzen du.
0 Nora doan adierazten du.
0 Egoera zertan den
begiratzen du.
0 Maniobra egiten du.
34
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikieta segurtasunez erabiitzeko familia-gida
9
# MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
16 urteko alaba daukat. Askotan bere koadrilarekin
bizikletan joaten da saskibaloiko entrenamenduetara.
Oso arduratsua da bera, baina ez dakit zer egingo
lukeen istripuren bat topatuko bala. Zer eduki behar
du kontuan?
Hasteko, lasai egon behar du; horrek lagun-
tzen du gehien halakoetan.
Edonola ere, komeni da alabak BAL protoko-
loa ondo ezagutzea:
1- Babestu
Bidean doazen besteei istripua izan déla
adierazi behar die, baina, jakina, bere burua
arriskuan jarri gabe.
2- Abisatu
112 (SOS DEIAK) telefonora deitu behar
du. Lagungarria da, baita ere, istripuari
buruzko informazioa biltzea (kausak, tar-
tean ñor izan diren, lekukoak eta abar), eta
bertan egotea eskumena daukan agintaria
iritsi arte.
3- Lagundu
Norbait zauritu bada, hobe da sendatzen
ez saiatzea (erizaintzako jakintza ez ba-
dauka, behintzat); zer edo zer oker eginez
gero, nahiz borondate onez jokatu, eragin
oso txarra ekar dezakeelako, eta zauriak
okertu.
Laguntzeko onena zera da, tapakiren bat
jartzea ez hozteko eta goxo hitz egitea, la-
saitu dadin.
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikieta segurtasunez erabiitzeko familia-gida
35
Zirkulatzera
Ñire semeak 12 urte ditu. Cero eta gehiago
erabiltzen du bizikleta, boina konturatuta nago
ez dituela kanbioak erabiltzen, eta pena da, errazago
ibiltzen lagunduko liokeelako, eta gidatzea zer den
bobeta ulertuko lukeelako. Zer egin dezaket?
Gaur egungo bizikietetan ia beti zenbaki batez
ikus daiteke katea zein martxatan dagoen.
Motordun ibilgailuetan erabiltzen den zenba-
ki-sistemaren antzeko sistema erabiltzen dute
bizikietek ere: zenbakia zenbat eta txikiagoa,
orduan eta martxa motzagoa katean; eta
zenbakia zenbat eta handiagoa, orduan eta
martxa luzeagoa katean. Martxa laburrak mal-
da edo haizea kontran dauzkagunerako dirá;
alde dauzkagunean, orduan egokituko dirá
ondo martxa luzeak.
Ñola aldatzen dirá? Ezkerreko aldaketa-palan-
kak aurreko kanbioak aldatzen ditu (platera).
Normalean, 3 martxa izaten dirá mendiko bi-
zikietetan, eta 2 errepideko bizikietetan.
Eskuineko aldaketa-palanka atzeko aldakete-
tarako da (piñoietarako), eta 6, 7, 8 edo 9 abia-
dura izan daitezke.
Komeni da platerak eta piñoiak lotzen
dituen katea asko gurutzatzen du-
ten konbinazioak saihestea, bes-
teak beste, elementuok gehiago
higatzen direlako.
Aldaketak errazago egiteko, hobe
da pedalei ez eragitea martxa be-
rria sartzeko garaian.
36
GURPILGAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiitzeko familia-gida | |