Extracto del fichero OCR | BIDEGORRI SAREKO LOTURAK HOBETZEA,
OINEZKO ETA TXIRRINDULARIEN MESEDERAKO
Idazki honen bitartez, KALAPIE Hiriko Txirhndulahen Elkarteak Donostiako bizikleta
bideen sareko zenbait zatien artean existitzen diren lotura urriak salatzea, eta hauek
lehenbailehen konpondu daitezela eskatzea du helburu.
Urritasun hauen ondorioz, bidezko loturarik ez duten hainbat zatitan, txirrindulariak
espaloitik edo kontrako norabidean ibiltzera behartuta daude beren ibilbidea jarraitu
ahal izateko, motordunen zirkulazioaren bolumen altuaren eta/edo erregistratzen
diren abiadura handien ondorioz, galtzadatik ibiltzea arriskutsua da eta.
Gertaera honek, gure hirian bizikletaren erabilera normalizatua kaltetzeaz gain,
ibiltarien segurtasuna arriskuan jartzen duten eta Udaleko Oinezkoen eta Ibilgailuen
Zirkulaziorako Ordenantzak zigortzen dituen egoerak eragiten ditu.
Hortaz, KALAPIEk Donostiako Udalari exijitzen dio honako kasu hauek, bizikleta
bideen udal sanearen diseinu eta garapen urritik eratorritakoak, premiaz konpontzeari
ekitea. Honela, oinezkoen segurtasuna hobetu eta bizikleta bideen sarea
optimizatuko litzateke; eta, ondorioz, sare zuzenago, seguruago eta erosoago batek
txirrindulari kopurua igotzen lagunduko luke.
Jarraian, esanguratsuak iruditzen zaizkigun zenbait kasu nabarmenduko ditugu, guk
proposatzen ditugun irtenbideekin hatera:
1. Ategorrieta hiribidea - Euskadi plaza eta Ategorrieta hiribidea -
Nafarroa ibilbidearen arteko zatiak
Groseko bidegorri sareak auzoah zerbitzua ematen dio bertako sare gisa, baina ez
da Gros auzoaren eta Erdialdearen nahiz hiriaren ekialdearen arteko komunikazio
ardatz zuzen bat. Hau eskandalagarria iruditzen zaigu, hiriaren ekialdea eta
Oarsoaldea eskualdearen nahiz Erdialdearen arteko lotura ahalbidetuko lukeen
Herrera eta Txaparrene pasealekuaren arteko bizikleta zatia martxan jarh denean.
KALAPIE Miembro de
Hiriko txirrinduiarien eikartea • Asociación de ciciistas urbanos/as ConBici
Kl 1872 posta-kutxa • E-20080 Donostia • S (+34) 629 271 481
[email protected] • http://www.kaiapie.org
COORDINADORA EN
DEFENSA DE LA BICI
Euskadi Plaza eta Mirakruz kalearen arteko zatian, Galtzada Nagusiko
bidegurutzeraino, irtenbidea hauxe ¡zango litzateke: Mirakruz kaleko hiru erreietako
bat noranzko biko bizikleta bide bihurtzea, beste bat autobus-errei bezala egokitzea
eta azkena auto eta motorrentzat uztea. Mirakruz kalea - Ategorrieta hiribidea zatian,
noranzko biko bidegorri bat, edo noranzko bakarreko 2 bidegorri, gaitu litezke; eta
hauek Euskadi Plazatik datorren bidegorriarekin, bai eta Nafarroa hihbidetik
Ategorhetarantz igarotzea proposatzen dugun bidegorharekin ere, elkartuko lirateke.
Zurrióla pasealekua - Nafarroa hihbidea zatiari dagokionez, Zurrióla pasealekua eta
Ategorhetako Galtzada Zaharrarekin elkartzen den bihbilgunearen artean aurreikusi
den bidegorh proiektua Nafarroa hihbide guztian zehar luzatzea eskatzen dugu,
lehen Ategorrieta hihbiderako mahaigaineratu zen ibilbidearekin lotura egin ahal
izateko.
2. Ondarreta - Antigua eremua
Ibaetarantz Erdialdetik datorren Kontxako bizikleta ibilbidea, Ondarretara iristean,
zentzuzkoa ¡zango litzatekeen bezala Zumalakarregi pasealekutik jarraitu ordez,
Satrustegi etorbidetik eta Infanta Kristina kaletik aldentzen da.
Gainera, hau da Antiguotik hiriaren erdialdera joateko eraiki den bizikleta ibilbide
bakarra, bal Matia kaletik (kontrako norabidean doan bizikleta-errei bat ezarriz) bal
Zumalakarregi pasealekutik, zuzenagoa den hautabide bat ezartzeko beharra
bistakoa dirudien arren.
3. Beharkoko biribilgunea - Gabriel Aresti
Txirrlndularlentzat zati hau da Egia eta Intxaurrondo Hegoa auzoen arteko lotura
natural eta zuzenena. Aitzitik, Intxaurrondo Hegoarantz joateko aukera bakarra
galtzadatik ibiltzea da eta, alderantzizko norabidean, ez dago ezein aukerarik,
espaloitik ibiltzea, edo Sibilia kaletik itzulinguru luze eta neketsua ematea baizik.
Hiritarrek luze aldarrikatu dute kontrako norabidean bidegorri bat gaitzea; baina
Intxaurrondo Hegoa eta Egia auzoen artean bi noranzkoetan bizikietan ibiltzea
ahalbidetuko lukeen aldarrikapen hau ez da inoiz aintzakotzat hartu.
BIDEGORRI SAREKO LOTURAK HOBETZEA, OINEZKO ETA TXIRRINDULARIEIMESEDE EGITEKO
-2-
4. Loiola - Martutene zatia
Zati horrek ez du bidegornrik eta baimendutako abiadura garbi gainditzen duen
motordunen zirkulazioa jasaten du; beraz, txirrindulari asko existitzen den espaloitik
ibiltzen dira.
Ez dira zehaztu abiadura handiko trena ezartzeko etorkizuneko proiektuak
gauzatzeko ez Txomin Enea eremuari dagokion Plan Bezeria garatzeko datak, eta
litekeena da obrak hasiera batean aurreikusi dena baino gehiago atzeratzea. Hortaz,
bi proiektu horiek ezin dira segurtasun baldintzak bermatzen dituen oinezkoen eta
txirrindularien sarbide bat atzeratzen jarraitzeko aurrebaldintzak bezala exijitu.
5. Larratxo pasealekua - Herrera
Goranzko norabide bakarra duen pasealeku honetan, Herrerarantz joan nahi duten
txirrindulariek bi aukera dituzte: bizikleta eskuan dutela zati handi batez oinez jaistea,
beheranzko bide bat hartzeko aukera ematen duen kota batera iritsi arte, edo
galtzadatik ibiltzea.
Bigarren aukera hautatzekotan, aldapa gogorrak igo behar dituzte, azkenean, jaisten
hasteko. Jakina, hautabide honek txirrindulari potentzial gehienei bizikleta hartzeko
asmoa kentzen die.
Baina badago egoera hau konpontzeko modu bat: San Luis eta Larratxoko plazen
artean bidegorri bat gaitzea, Txaparrene pasealekuarekin eta, ondorioz, gainerako
bidegorri sarearekin lotura egiteko.
6. Zorroaga Gaineko kalea
Zorroaga Gaineko kalean existitzen den espaloi-bizikleta zatia La Salle ikastetxearen
mailan moztu egiten da, eta horrek txirrindulari asko Amara aldera doan espaloitik
jarraitzera buitzatzen ditu. Gainera, galtzadatik jarraitzea oso arriskutsua da, ez
delako existitzen alboko gaitzadara sartzea ahalbidetzen duen oinezkoentzako
pasabide hurbilik.
Donostian, 2012ko irailaren 20ean
BIDEGORRISAREKO LOTURAK HOBETZEA, OINEZKO ETA TXIRRINDULARIEIMESEDE EGITEKO
-3- | |